Hormak beherantz, poliziak gorantz


2007ko otsailaren 21ean
Bilbo erdigunean lanean ari den "Bihotzean" auzo elkarteko kideei elkarrizketa
Bilboko "bihotzean" ari den auzo elkartea
Hormak beherantz, poliziak gorantz
Bilboko hauzune guztiak konfliktiboak eta arazoz beteak badira ere. Bilbo Zahaerak, hainbat arrazoi dela eta, nabarmen arazi egiten du bere burua aspaldian, droga, poliziak. uholdeak gas leherketak, atxiloketak, e.a. ageri izaten dira auzuneari buruzko albisteetan. Bertako errealitatea zertan den sakonago eta era sinesgarriagoz ezagutzearren "Bihotzean" auzo elkarteko lau kiderengana jo dugu. Argi gera bedi, heurek honelaxe esatea eskatu bait zuten, ez zutena elkartearen eritzi "ofiziala" eman, heurena baino. Dena dela, eritzi erabat kualifikatua delakoan gaude.
ARGIA.Hasteko, hitz egin dezagun elkartearen historiaz, noiz sorul zen eta zeintzu dira beraren ezaugarri nagusiak?
ELKARTEKIDEEK. Elkartea orain direla zortzi urte sortu zen. Kasu atipikoa dugu Bilbon, zeren eta bertoko "auzuneko" biztaniegoa adinez oso zaharra bada ere -60 urtetakoa, bataz beste- elkartedikeen oso gazteak gara, 35 urte ingurukoak edo. Normala ere bada berau, nagusiek, halako zereginetarako behintzat, ilusioa edo eta gaitasuna galduta bait daukate.
Elkartea ospetsuago bihurtu zaigu aspaldian, alkateari harrikada bat eman ziotela eta, edo ez zuelako "la angula de oro" saria jaso izan nahi. Sari hori, uholdeak izan ondoren, "Radio Bilbao" delakoak "Alde Zaharrari" ematea erabaki zuen, baina, hori bai, hauzo elkarteari berari eta aldi berean eta batera, "Merkatarien elkarteari". Jakina. gure elkarteak uko egin zion saria erdibana egiteari, heuren negoziotara baino beste ezertara ibili ez diren merkatariekin.
Gai oso garrantzitsua gure elkartearen historian zehar zera da, kontribuzio zerga bat kentzea lortu dugula, berau delarik Euskal Herri osoan Udal batek izan duen lehen derrota eta, beraz, antezedente bat denontzat.
A.Zein edo zeintzu dira auzuneak dituen arazoak, uholdeen aurretik eta ondoren?
E. Nagusiki, uholdeen aurretik zein ondotik, auzuneko arazoak berberetsuak dira beti: batez ere ekipamendu arazoa dugu, sarritan errepikatu ohi dugun legez. XVIII. mendean. Alde Zaharra 15.000 biztanle izatera iritsi zen: gaur egun, ostera. ez da 5.000 izatera iristen. Zergatik? Hemengo etxetako herenetik gora hutsik dago. Bi arrazoirengantik. Lehena, orain arte jabeek, etxeek ruina ematea interesatuta zirelako: ez zuten, beraz. zeinalu ere egiten: etxeok, ustel zeitezen, ateak eta lehioak zabalik uzten zituzten, ondorioz, "derribagarria", "Conjunto historico artistico" delakoa deklratua izan zelarik, ezin zutela eskua nahi zuten bezala sartu jabeek. Egin beharreko konponketa inmueblearen balioaren %50tik gorakoa ez bazen ezingo zuten bota inmueble hori.
Deshabilitatze edo hustutzearen bigarren arrazoia zera da, merkatariak etxebizitzak dauden gordailu bihur daitezen interesaturik ibili ohi direla.
(Geurekin dugun betse elkartekide batek, arkitektoa berau, hitz egiten du oraingoan zera gehituz)
Bilboko Alde Zaharra jotzen duen gaitza, beste hirigune zahar guztiak jotzen dituen gaitz berbera dugu, hots, ekipamendu eza, bertan behera utzita datzatela. Deshabitatze prozesu horri "tertziariazioa" eransten badiozu hirugarren sektore edo saileko lantokiak jartzeko joera, alegia behingoan konturatuko zara ez dutena hirigune zaharrak aro berriotako premiei egokitzen jakin.
A.Baina, zer zeri egokitzen jakin?
E. Bada, betetzen dituzten baldintza objetiboak egokitzen jakin. Begira, hirigune zaharretako etxebizitzak, egungo pisotxoen aldean poxpolu kaxak baino ez direnak zabalagoak dira, erosoagoak, lehengai hobeagoz eginak, hobeto isolatuak eta abar.
Hirigintza moeta ere hobea da. Txurdinaga aldeko erraldoen kasua duzu hor, esate baterako: frogatuta dago hirigintza eredu horrek ez duela gauza haundiegirik balio. Horietaz gain, isolamendua, ingurunea, balio arkitektonikoa... faktore garranizitsuak dira. Jendeak, sinesgaitza bada ere, zentrogunetik kanpogunera alde egin zuen, aldaketa hori onerako izango zelakoan edo.
Puntu honetara helduata, beste arazo batekin egiten dugu topo, zera da, etxejabe askok espekulatu egin izan duela: itxaroten egon izan dira, etxeok noiz ruina eman, dorrea eraikitzeko.
(Elkarteko emakume batek hartzen du hitza, grinatsu esateko:)
Lotsagarria da. Etxebizitzarena dugularik egungo arazo garrantzitsuenetariko bat, hainbat etxe hutsik dago bertan, etxe onak eta erdigunean, eta Udal arduradunek ez dute ezertxo ere egiten etxeok birkonpontzearren, geroagorako uzteak, konponezina egin dezakeenean hau.
A.Baina hemen, eta neure zalantza azaldu nahi dut, ez ote da logikoagoa merkatariek heurek hirigune hau "rehabilitatua" izan dadin ahaleginak egitea?
E.Merkatariek beheko solairuak besterik ez dute ikusten. Jendea hona erosketetan etorri ohi da. Ez du goikaldeetan zer gertatzen den ikusten.
A. Posible ote da, beraz, bajuak aurrera egitea goikaldeek iraun ezik?
E. Arlo honetan merkatariekiko eztabaida zaharrean gabiltza: merkataritzaren interesa eta ardura kontsumoa zuzpertzea da, besterik ez. Gainerako arazoak konpontzeko bideak ipintzea, bertako biztanleon eginkizuna dugu, merkatariak ez bait dira bertan bizi, kanpoan baino.
Hara hemen beste arazo bat. Merkatariek bigarren eta hirugarren solairuak ere gordailutzat erabiltzen dituzte, degradatu araziz, ez buit dituzte behar den moduan zaintzen.
Merkatarien inbasioa negatiboa izan da, goian esandakoan ezezik beheko solairuei dagokienean ere, ezin aldatu egin bait dituzte hainbat etxeren kanpoaldeak, zutabeak kenduz. harrizko fatxadak apurtuz. e.a. Hots, "ondasun historikoa" apurtuz edo eta zapuztuz.
A. Zein motatakoa da hemengo merkataritza?
E.Hemengo merkataritza kolore bakarrekoa da. Oihalgintzak eta zapatagintzak hartzen dituzte beheko solairuak, bestelako dendak eta, desagertuz doazelarik (farmakotegiak, janaridendak, haroztegiak. e.a.) eta neurri eskandalugarrian desagertu egin ere. Laburki esateko, desagertu egin dira zerbitzuak.
A. Ostalaritzak ere badu bere garrantzia hemen, ezta?
E. Hori drogarekin lotuta dabil. Droga dela eta tabernariak kexatu dira: batez ere tabernariak. Baina hemen dabilen beste droga badabil taberna asko dagoelako da, badutelako non saldu eta nork erosi bertan. Lokalen erabilkerak berak ez du ekarri arazoa baina bai areagotu egin behintzat, halako lokalek erakartzen bait dute drogaren mobida.
(Goizean, Alde Zaharrean paseatzen nabilelea, hormak heroinaren aurkako txartelez josiak agertzen dira. Ez dute sinadurarik eta Udal arduradunak jotzen dira erantzuletzat heuretan)
A.Deshabitatze prozesura itzulita, zein alternatiba plazaratzen duzue?
E.Bat, frenoa tertziaroazioari: bi, frenoa merkataritzari, ezin izan dezan beheko solairuak baino erabil; hiru, administralgoaren aldetik, politika zehatz bat, etxebizitzak rehabilitatuak izan daitezen, kredito politika herritarra: lau, auzunea ekipatu egin behar da, beharrezkoak dituen zerbitzuak izango dituena jakin dezan. Krisialdi honetan sartuta gauzkatelarik, zuhurkiago jokatzea dateke rehabilitazio bidean sartzea etxe berriak eraikitzea baino, merkeagoa bait da, azken hau. Hirigunea denona denez, Udalak jarri beharko bideak, auzokideok, nahita ere. Ez bait dugu behar aina didurik Alde Zaharra salbatua izan dadin.
Berkonpodutakoan, Udalak salgai jarri behar ditu etxebizitzak, salarazi egin behar ditu. Orain direla hiru urte Eusko Jaurlaritzak kreditu merkeetarako erizpideak eman zituelarik. Bilboko Udal arduradunek ez dute ezertxo ere egin auzokideok bide horretaz balia gaitezen.
A.Nolabait, zenbait gauza birkonpontzen ari dira, hala nola, dela ez dakigu zenbat urtetatik honantz "Arriaga" antzokia, Arenaleko parkegunea, Etxebarrieta anaien plaza, Erriberako merkatua... zerbait egiten ari direna dirudi.
E Egiten ari diren inbertsioak, nolabait adieraztearren, klandestinoak edo, behintzat, jendearen ezkutuan egiten direnak dira. Zaila zaigu, benetan, egiten ari direnetaz ezer jakitea, lanak hain aurreratuta doazen une honetan ere.
A.Ez da, konkurtso edo informazio publikorik izan ala?
E.Bada, ez, ez da sekula ere behar genukeen oitura osasungarri hori izan, hiritargoari bere asmoak aurretik ezagutaraztearen ohitura, alegia.
A.- Legala ote egitasmorik publikoki erakustea.
E.Ikuspuntu logikoaz ilegala da, halabaina, "legez" legala da. Nahiz eta geure dirua izan tarteko. Udalak ez diosku ezer.
A.Ekipamendu eza aipatzen baduzue ere, badira une publikoak Alde Zaharrean, zenbait plaza e.a.
E Alde Zaharra infraekipatuta dago. Udal mailakoak diren zerbitzu batzu baditu, udal liburutegia edo "Arriaga", adibidez, baina prezeski auzunerako izan barik.
Hemen frontoia izan genuen: eritetxea ere (Egungo eskola politeknikoa dagoen etxean): gaur egun, ostera, ez da kirol instalakuntza txikitxo bat bera ere ezta anbulategirik ere.
Mailona aldea izan beharko dugu Alde Zaharraren birika naturala, baina beste auzune batzurekin amankomunean erabiltzeko, ez bait dugu ezer egiteko lur eremurik.
A.Amaitzeko, zer diostazue poliziari buruz?
E.Poliziak beti saiatu izan dira istiluak sortzen, giroa apurtzen, oraingoz ez bait dugu kalean elkartzera irtetzeko ohitura osasungarria hemen. Auzokideok biltokiren bat behar dugu, elkar gaitezen, denontzat zabalik egongo den tokiren bat, bertan jezar gaitezen, hitz egin dezagun.
Elkar ez gaitezen, elkarrekin hitz egin ez dezagun, horretantxe saiatzen dira txakurrak. Lokal publiko ezak tabernak betetzea eragiten du, honek dakarren saldo negatiboarekin?
Drogaren arazoa, hitz egiteko, zaila da. Istilu eta arazo larriak dira auzunean. Dena den, hemen poliziak baldin badabiltza ez da drogagatik. Lan orduetan ibiltzen bait dira. Arazo honek zer ikusirik dauka ZEN plangintzarekin, hots, hiritarren kontrolgintzarekin. Auzunean interesa dute, oso interes handia ukan ere, jendea, mogimenduak, etxe hutsak, erakundeak, e a kontrolpean izateko, denok dakigun horretarako, hemen poliziak funtsezkoen duen zeregin horrexetarako...
(Adibidetzar zera esan, HBren lokaletan dagoen tabernan eta, sei aldiz sartu direla azken hilabeteotan, kaleetan karnetak eskatzen susmagarriei... hormak beherantz poliziak gorantz?)
E. JIMENEZ
20-22


Gaiez\Gizartea\Herri mugim\Auzo elkart
Egileez\JIMENEZ3\Gizartea

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude