“”ROCKY" LIZERANZU: «AURTENGO ATHLETIC EZ DA IAZKOA BAINO TXARRAGOA »


2021eko uztailaren 23an
Lizeranzu futbolariarekin
Pasa den tenporadaren balantzea, bere burua 'jokalan apurtzaile'tzat duen futbolari honen ahotan
''ROCKY" LIZERANZU: «AURTENGO ATHLETIC EZ DA IAZKOA BAINO TXARRAGOA »
Lizeranzu, Athleticen barruan ez da bereziki nabarmentzen den jokalari bat. Atzelari gisa daukan lana apala baldin bada ere, bere ekipoko oinarri sendoenetako bat. Aurten lortu du lehen aldiz Espainiako Selekziora joatea, horrek beretzat «Nobel Saria irabaztea bezalatsu» delarik. Bilbotarra jaiotzez, erdalduna, Athleticen kanterako ekipo guztietan jokatu du eta 26 urte dituela oraindik ere etorkizun interesgarria dauka aurrerantzean. Pasa den tenporadari buruzko balantzea eskatzearren hurbildu gintzaizkion.
ARGIA.–Jadanik tenporada amaituta dagoela, apar bat konta iezaguzu zelan ikusi duzun eta zein balantze egiten duzun.
LIZERANZU. Jende askok eta askok aurtengo tenporada txarra bezala edo, ikusi dute, eta nik egia esan ez dut hainbeste ikusten. Ikusi beharra dago Ligaren lehen partea amaitu zenean zein postutan geunden eta amaitu denean zeinetan geratu garen. Alderdi horretatik, lehen fasean negatiboekin irten ginen eta nahiko postu txar batekin, azkenean goiko postuen artean sartu garelarik. Gertatzen da ez dugula tenporada distiranterik egin batez ere hasieran partidu gutxi irabazi genituelako, eta behin hasieratik hutsegiten hasten bazara, jendeak ez zaitu ikusten onenen artean, nahiz eta Ligaren bukaeran hirugarren edo laugarren geratu. Geuri apur bat hori gertatu zaigu.
A.–Oraindik gogoan dugu pasa diren bi urteetan zelan izan zareten txapeldunak eta zelan ibili zareten jende guztiaren laudorioen artean. Aurtengoan aurreko urteetan baino beherago aritzea zeri dagokio.
L.– Aurten beherago ibili garela esateak ez du egiaren neurri osoa ematen. Izan ere, begibistakoa da aurten emaitza okerragoak lortu ditugula, eta horrek barruko kritikak egitera behartzen gaituela, baina kontutan hartu behar da ekipoa ia ia lehengo ekipo bera dela, eta nik esango nuke aurten emaitza okerragoak eskuratu duen ekipoa ez dela iaz txapeldun gertatu zena baino txarragoa. Horrekin hortik zehar dabiltzan zurrumurru batzu ukatu nahi nituzke.
A.–Zuk diozunez ekipoa lehengo bera baldin bada, zer da aldatu dena?
L.–Gehien aldatu dena zera izan da: orain iadanik beste ekipoek ezagutzen gaituztela, eta ongi ezagutu gainera. Esate batera, txapeldun geratu ginen lehendabiziko urtean, kontrako ekipoek ez gintuzten orain bezain ongi ezagutzen, eta beraz geure gisara gustora jokatzeko aukera haundiagoak genituen. Orain, berriz, ez da horrelakorik gertatzen. Bi urte segitutan txapeldun geratu ondoren oso ongi estudiatu gaituzte eta horren froga nabaria aurten ikusi ahal izan dugu; Ligaren lehen partean hainbeste negatibo gureganatu bagenituen ez zen izan etxean partidurik galtzeagatik, ez irabazteagatik baino. Horrekin esan nahi dut San Mamesera ekipoak bost atzelarirekin etortzen ziren (bai bait zekiten Athletici bisitetan golik sartzea oso zaila dela) eta horrelakoetan golik sartzea benetan zaila. Etxean enpateak bilduz geratu ginen hasiera batetan atzean eta negatiboekin. Gure puntu indartsuak eta gure puntu ahulak hain ongi ezagutzen dituztenez errazago zaie gure kontra emaitza positiboak lortzea.
Gero, noski, geure erreakzio-ahalmenak jokatu behar luke hor eta egia da pasa den tenporadan berandu samar erreakzionatu genuela, erreakzio horren islada bigarren bueltaren lorpen nabariak direlarik.
A.–Harrobi edo kanterarekin prolemarik ba al dago?
L.–Egia da oraingo titular gehienak–Dani kenduta–belaunaldi beretsukoak garela (25-26 urte), eta guztiak kasik batera pasa ginela Athleticen jokatzera. Ordutik hona oso jende gutxi etorri zaigu beheko ekipoetatik, eta beharbada aipagarriena Salinas anaiena izan da aurtengoari dagokionez. Hala eta guztiz ere, kanterak ongi funtzionatzen jarraitzen duela iruditzen zait, Bilbao Athletic bigarren dibisioan dagoela, eta gainerako ekipoekin berdin. Asuntoa, geurea bezain labekada ona gauzatzea litzateke beharbada. Kontutan hartu behar da, halere, guk Athleticen jokatzea lortu genuenean orain baino errazagoa zela ekipo nagusira pasatzea. Gaurregun titularra izateko, gure garaian baino askoz gehiago borrokatu behar da.
A.– Zelan ikusten duzu zeure buruan normalean jokatzen duzun postuan?
L.–Begira, nik uste dut inportanteena ez dela zuk zein postutan jokatu nahi zenukeen, zein postutarako aproposa zaren baino. Alde horretatik, nik badakit nik neure postua betetzeko baldintza onak ditudala eta horretara egokitzen naiz. Ni konszientea naiz ez naizela oso abila baloiarekin. Pirueta politak eta, puntanago jokatzen dutenentzat uzten ditugu. Geurea jokalari apurtzaileak izatearena ongi betetzea da, eta horretarako dohainak baditudala uste dut.
A.– Zertan datza «jokalari apurtzailea» izatearen zera?
L.–Hori futbol hizkeraren termino bat da. Geuretzat jokalari apurtzailea kontrarioen taktika erreparatu eta desegiteko bereziki erne egon behar duena da, markaien bidez eta erasoaldiak moztuz. Batik bat atentzio izugarria eskatzen du, kontzentrazioa eta nerbio gutxi. Partiduaren hasieratik egoeraren kontrola eta taktika-aldaketak detektatzeko gauza izan behar duzu. Adi egotea oso inportantea da gure postuan.
A. -«Goiko»rekin batera osatzen duzun tandema Athleticen oinarri sendoenetako bat dela dudarik ez dago. Batzutan Athleticen alderdi onena bere defentsa dela ere entzun izan da...
L.–Hori mito faltsu bat da, eta beraz ez da egia. Egia da Goikorekin bereziki ongi konpontzen naizela eta konpenetrazio itzela daukagula elkarrekin, baina ekipoaren arrakasta edota hutsegitea ezin da linea bakar baten bizkar utzi. Hor sinplifikazio haundiegia egiten dira, eta badirudi jendea ez dela konturatzen aurrelariek erasoetan hutsegiten badute erdilariek behar bezala apoiatzen ez dituztelako izan ohi dela gehienetan, eta azken finean erasoaldi on baten giltzarrietako bat defentsa on bat edukitzea da. Berdin atezainarekin... atzelariek nabarmenki hutsegiten badute ezer gutxi egin dezake atezainak.
A.– Azkeneko galdera, «Rocky». Datorren tenporadari begira, litekeena dela ikusten duzu iazko arraskatara itzultzea?
L.– Litekeena da, noski. Ekipoa oraindik gaztea da, eta behetik elemendu on berri pare bat helduz gero, aire berri bat eman diezaiokegu ekipoari eta agian hori izan daiteke arrakasta berriaren giltzarria.
J.L.
Lizeranzuk, Maradonari traba egiten zioneko partidu batetan; markaletan bereziki abila dugu "Rocky".
26-27


GaiezKirolaFutbolaTaldeakAthletic Cl
GaiezKirolaFutbolaJokalariak
PertsonaiazLIZERANZU1

Azkenak
Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Eguneraketa berriak daude