«NORA GOAZEN IKUSTEKO GELDIUNE BAT BEHAR DUGU»


2021eko uztailaren 23an
AEJko Joseba Arregiri elkarrizketa
Joseba Arregirekin Gipuzko Buru Batzarrean
«NORA GOAZEN IKUSTEKO GELDIUNE BAT BEHAR DUGU»
Euskal politikako gizonik hotzenetako bat bezala deskribatu zuen Gipuzkoako irratigizon ezagun batek Joseba Arregi. Rikardo zenaren anaia, Gipuzkoako Eleizbarrutian eragin haundia duena, Euskararen Aholku Batzordeko buru izana, Eusko Jaurlaritzako kultur kontseilari ohia, EAJ-PNVren Gipuzko Buru Batzarreko lehendakaria. Nondik eta nora doan ongi daki kultura alemanean jakitun omen den Joseba Arregik. Ondoko elkarrizketa lekuko.
ARGIA.–Alderdi barruko krisiari buruz zeukan bere jarrera aldatu egin du Gipuzko Buru Batzarrak azken hilabeteotan. Zerk eragin du aldaketa hori, beldurrak agian?
Joseba Arregi.–Nere aldetik lehendabizi zera galdetu beharko nuke ea zergatik pentsatzen den gure jarrera aldatu egin dela. Gure eritzia ez bait da ezertxo ere aldatu. Hasiera-hasieratik eduki dugu jarrera bat: alderdiaren barruan ahal den modurik konstruktiboenean lan egitea, eta horretan jarraitzen dugu.
Orain, kanpotik begiratuta eta gauzak bere sakontasunean aztertu gabe halako seinale batzuk... Nik uste dut Herri santu honetan gehiegitan gelditzen garela seinale horiek ikusiaz, eta seinaletaz baliatuz zerbait esateko, akaso seinaleak era batera edo bestera interpretatu daitezke, baina gure aldetikan behintzat ez da jarrera aldaketarik izan. Alderdi barruan eztabaidatu behar dira gauzak, badaude eztabaidatzeko gauzak, bat baino gehiago, eta ahalegin guztiak egingo ditugu alderdia indartzeko eta gauzak argitzeko, hori hasieratik, handik bi hilabotetara eta lau hilabeteetara ere bai.
A.–Formatan bederen zuen jarrera aldatu dela esango genuke. Orain dela hilabete batzuetako deklarazioak irakurri eta entzun eta gerortik batez ere nafartarrentzako eskatzen zen amnistiari barazko eztabsidaren ondoren halako barealdi bat ikusten da jelkide gipuzkoarren artean.
J.A.–Hori dinamikak berak eskatzen duen gauza da. Amnistia ez zuen GBBk eskatu. Erki Batzarraren erabakia izan zen. Erki Batzarrak amnistia eskatu zuen, ezetza eman zitzaion eta kito. Ez dut uste aldaketa nagusirik egon denik.
A.–Nafartarrentzako amnistia eskatu zenuten, uketu zizueten... Ze garrantzia ematen diozue horri?
J.A.–Duen garrantzia bakarrik. Eskabide bat egon da, pentsatzen dut eskabide hori egin dutenek beren arrazoiak izango zituztela eta ukatu dutenek ere beren arrazoiak izango dituztela. Azken batean Batzar Nazionala da erabakia hartu behar duena eta Batzar Nazionalak bere erabakia eman du. Hori hor dago eta ez dago beste bueltarik eman beharrik.
A.–Uste al duzu denbora baten buruan hori aldatzeko dinamika bat sortu daitekeela, ala bere horretan utzi behar dela, nafarren kasuan?
J.A.–Nafarren kasuan alderdiak badauka zer eginik eta zer pentsaturik, eta horrek bere bideak jarraitu beharko ditu. Ez dut uste inor kontentu egon daitekeenik edo inor patxadan geratu daitekeenik alderdiak Nafarroan daukan egoerarekin, ez orain eta ez lehenago ere. Hor zer pentsaturik badago dudarik gabe, eta ez dugu guk sekula ukatuko hori.
A.–Baina zer gertatuko da hemendik aurrera Nafarroko jelkideekin?
J.A.–Nik zer dakit... Jakingo banu beste modu batera egongo nintzateke. Ez dakit zer gertatuko den, zer gertatu behar duen bai: Nafarroan alderdiak sendotzen eta indartzen joan behar du, gero eta indar haundiagoa hartzen.
A.– Hala ere eten bat badago, oraingoz gaindituezina dirudien eten bat.
J.A.–Hitz horiek askotan erabiltzen dira baina ez dira batere egokiak, batez ere politikan. Etenak... gaindituezinak... Eten hitzak berak ez dut uste gauzak behar bezala adierazten dituenik.
A.–Beste puntu batera pasako gara orduan. Gipuzkoako batzokietan banatu duzuen agirian esaten da alderdi barruan arazo serioak dituzuela. Zehaztu al daitezke pittin bat, zertan zentratuko lirateke arazo nagusiak?
J.A.–Egunkarietan bertan azaldu zen, beraz hor dago, eta hortik aurrerako zehaztasunak egitekotan alderdi barruan egingo ditugu.
A.–Badirudi Komunitate Autonomoaren instituzionalizatzeari buruzko arazoak aipatzen direla oraindik ere. Hori da egunkarietan azaltzen ziren arazoetako bat. Inpresioa geneukan joan den negutik, gobernu aldaketarekin, hori erabakita zegoela.
J.A.–EBBko lehendakariak berak esan du behin baino gehiagotan, Euskal Herria antolatzeko moduari begira oraindik ideiak ez daudela behar bezain garbi, beraz ez ni bakarrik esaten duena. Joan den abenduan puntu bat erabaki zen, puntu hori hor dago, baina inon egoera definitiborik ez baldin badago Euskal Herrian are gutxiago, eta beraz zenbait galdera irekirik dagoela esatea zeharo normala da.
A.–Esango zenuke Diputazioen eta Jaurlaritzaren arteko konpetentzia banaketa, bata ala besteak gehiago indartzea, eztabaida hori zabalik dagoela oraindik?
J.A.–Ez, momentu honetan konpententzien banaketa eginik dago. Orain, Euskal Herriko egoera ez da behin betirakoa, eta ezin esan liteke Euskal Herriaren barne eraketa behin betirako erabakita dagoenik. Batera nahiz bestera mogimenduak egon daitezke eta horretarako alderdia oso irekita dago.
A.–Arazo serio horiek eztabaidatzeko Biltzar Nagusi bat egin beharko ote zen planteiatu zen joan den neguko eztabaiden beroan. Geroztik ahaztuxea dirudi
J.A.–Kongreso bat egin beharraz adostasun osoa egon da alderdi barruan eta horretan jarraitzen da. Kongresoak dena dela patxada bat behar du, eta ondo antolatuta egon. Ez dut uste hori eskuetatik utzia dagoenik.
A.–PNV barruko krisia Bizkai eta Gipuzkoaren arteko istilu bezala jo izan da batzuetan, edo hala agertu da.
J.A.–Zerorrek diozun hitzari eutsiko nioke, «agertzen da», baina horrek ez du esan nahi hala denik. Agerpenak badu beti halako itxura alderdi haundi bat eta itxurak ez dira beti egiazkoak. Ez dut uste benetan Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko eztabaida bat denikan. Batzutan gertatzen da momentu jakin batean halako itxurak sortzen direla arazo bat baino gehiago batean tokatzen direlako, nahiz eta elkarrekin zuzenean zerikusi haundirik ez izan. Ez dut uste inondik ere Bizkai eta Gipuzkoaren arteko eztabaida denik.
A.–Eztabaida politikoaren ondoren eztabaida ekonomikoa etorri da. Olaberrik esaten zigun dimentsio ekonomikoak indar hartuko zuela eta behar bada horrek erakarriko zuela berriro ere krisi politikoaren areagotzea. Azken asteotan ADEGUlko buruak egin dituen deklarazioak-eta hortik joango lirateke. Esan al liteke PNVren barne krisiak dimentsio ekonomiko bat dutela?
J.A.–Ez. Lehen esan dudan gauza bera gertatu da hor ere. Alderdi barruan egon den istilua Euskal Herriaren barne erakundetzeari buruz eta gero tokatu da zenbait arazo ekonomiko, baina horrek itxura bat sortu du, neurri haundi batean itxura baino ez dena. Nik ez dut hitz egingo ADEGUIren partetik, ez bait dakit zergatik egin dituen kritika horiek, edo kritikak baino gehiago galderak ziren. Horretan ere itxurak gehiago eramaten gaitu ondorioak ateratzera egiak baino. ADEGUIk batez ere egiten zuena zen galdetu. Eta azpian dagoen galdera da ea zer gertatuko den Gipuzkoarekin Europako Ekonomi Elkarteak izendatu behar dituen «Zona Asistida» herrialdeei begira, ea Gipuzkoa hor sartuko den ala ez. Hori da gipuzkoarrek duten kezka, baina ez berek bakarrik, baita gobernuak eta Euskal Herri osoak ere. Parlamentuak bere osoan eskatu zion Madrilgo gobernuari Elkarte Autonomo osoa izatea Eskualde Lagundua edo «Zona Asistida» horietako bat. Galdera bakarra hori da, ez dut uste gainerantzean beste kritikarik egon denik, eta ikusi egin beharko da ADEGUIk berak zer dioen. Nik irakurri dudanez, ez du kritika sakonik egin nahi izan hemendik gutxira Ekonomia Berbultzatzeko Planari begira. Kritikak baino gehiago galderak izan dira, eta informazio beharra, gauza zertan dagoen jakiteko.
A.–PSOErekin egindako legealdi hitzarmen edo tratuari buruz egin nahi nizun hurrengo galdera. Laugarren hilabetea darama martxan. Gipuzkoan egin al duzue horretaz balorazio zehatzik, ala alderdiak dioenari lotzen zatzaizkiote?
J.A.–Ez dugu balorazio berezirik egingo eta ez daukagu egiterik ere, ez bait dago egin beharrik. Hitzarmen horren helburu bat zen gobernuak funtzionatu ahal izatea, presupostuak eta aurrekontuak erabaki ahal izatea... eta alderdi horretatik bere fruituak ematen ari da, trasferentziak badirudi etortzen ari direla Madrildik, aurrekontuen legea onartua dago, bere fruituak ematen ari da, eta hori zen bilatzen zena.
A.– Hala ere azken asteotan PSOEgandik desmarkatze nahi bat ikusten da, Espainiako Seguritate Indarrei buruz egin diren deklarazioekin eta.
J.A.–Baina horrek ez dauka berez legealdi- tratuarekin zerikusirik. Noski, holakoetan beti gertatzen da bakoitzak hitzarmenari bere zabalkundea eman nahi diola, eta agian sozialistek legealdi hitzarmenari berez duena baino zabalkunde haundiagoa eman nahi diote. Alde horretatik ez da desmarkatzea baizik eta gauzak beren tokian jartzea. Hitzarmen horretan ez da sekula esan Estatutoa aldatuko denik, eta Indar Armatuei begira, seguritate indarrei begira eta Ertzantzari begira Estatutoak gauzak argi eta garbi uzten ditu. Hor, beraz, ez dago ez aldaketarik eta ez desmarkatzerik baizik eta gauzak beren tokian jartzea.
A.–Betidanik abertzaleen etsaitzat jo den alderdi sozialistarekin tratua egitea ondo hartu al da PNVko basean? Ala oraingo erreazio batzuk horrekin lotuak daude?
J.A.–Holako interpretazioak katuari bost hanka bilatu nahi izatea da nolabait. Mundu guztiak ulertu du, eta alderdiak ere bai, gobernatu egin behar zela, aurrekontuak aurrera atera behar zuela eta azken batean legealdi hitzarmen hori aurreko gobernuak hasia zuen eta oraingo gobernuak behin baino gehiagotan aitortu duen bezala ehuneko laurogei batean, holako gauzak zenbatu badaitezke, itxita zegoela. Beraz mundu guztiak ulertu du beharrezkoa zela. Horrek gauzak zenbat aldatzen dituen? PSOEk bere lekuan jarraitzen du eta eta Eusko Alderdi Jeltzaileak eta gobernuak beren tokian jarraitzen dute. Horiek betiko etsaiak izango dira; politikan etsai hitza nahiko arriskugarri izaten da, beste era batera pentsatzen duten jendeak.
A.–Hala diozue Gipuzkoako batzokietan banatu duzuen agirian: «Nekealdi fase batean gaudela dirudi, desengaino antzeko bat sartu zaigula, justu nora, noraino eta nola goazen ez dakigula». Eta hori lehentxoago Estatutoaren aipamena egin ondoren esaten da. Nola ulertu behar da hori?
J.A.–Ulertzeko oso modu erreza da. Esan dizut lehen ere Herriaren bizitzan egoera definitiborik, eta beste lekuetan hola bada askoz ere gehiago balio du Euskal Herrirako. Estatutoa bide bat da, eta hala esplikatu genuen bere garaian, bide bat momentu batean lortu zitekeena lortzeko, eta Euskal Herriari bere burua gobernatzeko gaitasun minimo bat ekartzeko. Bide hori martxan jarri da, eta gauza guztietan gertatzen den bezala hasiera batean ez da jakiten horrek zer ekarriko duen, gauza bat da «Estatutoa behar dugu» eskatzea eta beste bat hori hezurmamiturik ikustea. Gauzak hor daude, beste alderdiek Estatutoa nola ikusten duten frogatu da, eta agian berriro geldiune bat egin behar da ikusteko: nondikan gatoz, nora goaz, honek zer ematen du, noraino joan gintezke bide honetatik, zer eman dezake bide honek... Agian lehendakariak berak Madrilgo hitzaldian esan zuena, 79ko izpiritua berreskuratu behar dela Estatutoari begira. Hori da esan nahi duena: Estatutoak eman du, gauzak errealitatean ikusi dira, ez amets eta paperetan; errealitatean ikusi da, eta horrek beti ekarri dezake "gauzak ez dira pentsatu bezala, amets guztiak ez dira bete, oztopoak ikusi dira"...
Pertsonen arteko harremanetan ere gertatzen da, nahiz eta adibidea ez den oso egokia behar bada. Bi pertsona elkarrekin bizitzen jartzen direnean, bizitzak bere gauzak ekartzen ditu, eta tartean-tartean geldiunea egin behar da ikusteko: nondik gatoz. nora goaz, non geratu dira hasierako ilusio haiek... Ez dago beste inolako interpretaziorikan hitz horietan, horrela ulertu nahi izan baduzue ere. Estatutoa bide politiko bezala ez da zalantzan jartzen, alderantziz baizik.
A. -1977an erabaki zenuten ponentzia politikoa aldatu egin behar dela edo gutxienez berplantelatu egin behar dela diozue zuen agiri horretan.
J.A.–Jendeak beti pentsatzen du aldatu egin beharko dela. Akaso ez da aldatu beharko, egin behar dena da geldiune bat egin, orduan zer esan zen eta harrez geroztik zer gertatu den aztertu, gauzak nola doaz, aldaketak egin behar al dira ala ez... Hasieran planteiatzen dena ez da aldaketa, geldiunea da.
A.–Baina aldaketak bezala berdin utziko liratekeen gauzak, nondik joan litezkeen zehaztu al daiteke?
J.A.–Azken batean ez da burukide batek esan beharrekoa, jendeak eztabaidatu beharko du. Pertsonalki nere eritziak eduki ditzaket baina ez dagokit neri gauzak bere horretan utzi edo aldaketak egitekotan nondik jo esatea, alderdikideek erabakiko dute.
A.–Karlos Garaikoetxeari buruzkoa da azkenengo galdera. Gipuzkoako jelkideak biltzen zituena Karlos Garaikoetxearen defentsa zela zirudien hasiera batean. Orain berriz badirudi lehen ordezkatu ezinezko ikusten zen gizona erabat ezkutatu dela.
J.A.–Ezkutatu den ala ez ez dakit, Parlamentuan hor ibiliko zela eta bere botoa emango zuela uste dut. Gure alderdian askotan esan da inor ez dela prezisoa, edozein pertsona ordezkatu daitekeela. Alderantziz ere esan daiteke, gure alderdian denak direla beharrezkoak. Garaikoetxea ezkutatu egin dela? Ez dakit. Karlos Garaikoetxeak izugarrizko lana egin du Euskal Herriaren alde, EBBko lehendakari lau urtetan zehar, Euskal Kontseilu Nagusiko buru, bost urte luzeetan zehar Euskal Herriko lehendakaria. Potentzialitate politiko bat da eta alderdiak noski ez du bazterrera utziko.
Gipuzkoako jelkideen sentipena interpretatu badezaket momentu honetan esan dezaket batez ere azaldu nahi zutena zela-Karlos Garaikoetxeari merezimendu guztia aitortzea, horrelako pertsona bat inondik ere bazterrera ezin utzi daitekeela esatea. Horregatik, ezkutatzeak edo ez ezkutatzeak ez dauka neretzako garrantzia berezirik. Bide batez esan daiteke horrelako pertsona batek oporraldi bat edo patxada haundiagoko garai bat ondo merezia daukala.
Iñaki ZUBIONDO
11-14

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude