«BIHOTZ EDER ETA GOZO BAT DARAMATE BASERRITARREK»


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Julian Alustizarekin baserriaren eta euskararen penaz eta nekeaz
«BIHOTZ EDER ETA GOZO BAT DARAMATE BASERRITARREK»
«Lihoaren penak eta nekeak» eta «Euskal baserriaren inguruan» liburuak plazaratuak ditu 72 urtetako fraide honek. Aita Julian Alustiza, Gabiriko Aztirian jaioa, eta hainbat urtetan herri herri sermoilari ibilia, Arantzazuko komentuan bizi da. Abots gozoa du eta oratoria dario elkarrizketa arruntean ere. Euskara batuz mintzo zaigu, presarik gabe, garai zaharretako kontulari finen lekuko. Mixioak, Salbatore Mitxelena, euskararen galera Nafarroan, betirako ahantzitako ohitura zaharrak...
ARGIA.–Bi liburu horiek egin zaituzte ezagun, baina olerkari ere ba omen zara.
Julian Alustiza.–Lehenik ez dakit olerkari, poeta ala bertsolari izan nintzen; euskal idazle behintzat. 1950. urtean «Egan» aldizkarian azaldu ziren lantxo batzu. Norbaitek esan zidan nere lehenengo liburua ere «prosan egindako poesia dela». Hala bedi! Eta neure bigarren hau ere, «Euskal baserriaren inguruan» delakoa, halaxe izatea nahi nuke. Dena den olerkaritzak, euskara landu eta hornitzeko asko lagundu didala nik uste.
A.–Sermoiak-eta prestatzeko landu omen zenuen euskara. Zure kasa gainera. Nola izan zen hau? Nork bultzatu zintuen?
J.A.–Gerra aurreko umea nauzue ni: 1913an jaioa. Eta euskal giro jator batetan bizitua aldi batez. Baina ondotik gerra zela medio, etendura ikaragarri eta beldurgarri bat sortu zen Euskal Herrian. Eta hori gutxi bailitzan, Valladolid aldera jo beharra izan nuen eta hamahiru urte luzeetan erdal giro gorrian bizitzea gertatu zitzaidan. Ordukoak dira nere olerkirik gehienak. Ihesbide dateke batzuentzat olerkigintza hau. Baina nik esan behar banu, arnasbide ziren olerki haiek neretzat. Eta batez ere garai hobegoen itxaropena: egunen batetan Euskal Herrian barrena kristau fedea eta euskara zabaltzeko prestamena: euskararik gabe, ez bait dago Euskal Herririk ere.
A.–"Lihoaren penak eta nekeak" liburuan eta «Euskal baserriaren inguruan» izeneko beste honetan batetik bestera ibilia zarela nabarmentzen da. Nolatan zara hainbeste ibilia?
J.A.– Liburu horien "Atarikoan" bertan ematen da horren erantzuna. Neure apez ministeritzari jarraituz, eta azkeneko 35 urte hauetan edo, Euskal Herrian barrena ibilia nauzue. Eta batez ere Gipuzkoa eta Nafarroa zapaldu xamartuak ditut: Bizkaia eta Araba ez hainbeste; eta Ipar Euskal Herria oso gutxi.
A.– Sermoilariaren mixioak nolakoak izaten ziren?
J.A.–Lehenik esan dezadan garai haietan oso maiz ematen zirela mixioak eta beste. Zortzi egunekoak izan ohi ziren; hiru bat hitzaldi egun bakoitzeko. Garai zakarrak ziren ordukoak eta fedean bilatzen zuen harriak segurantza eta poza. Izan ere fede bizia zuen jendeak eta ez zen, bestalde, gaur eguneko presa eta nahasketarik ere; beldurra eta etsipena bai, batez ere euskararen inguruan. Nafarroa Garaian Errege egunez hasiera ematen genien frankotan mixio hauei. Gazteria Frantzia aldetik zebilen, basolari bezala, eta negubidean izan ohi zen etxetik, eta bai gogoz eta borondatez elizara bildu ere.
Gure hizkuntza zaharra indartzeko ere ez zegoen bide jatorragorik. Eta bide bakarra zen frankotan. Napar apez batek aitortua dut hauxe: «Herri honetako fedeari ez-ezik, euskarari ere arnas eman diozue urte batzuetarako behintzat».
A. - «Euskaldun zahar bat hiltzen denean euskal liburutegi oso bat galtzen da». Zure esana da.
J.A.– Aita Kandido Izagirrek «Aranzazu» aldizkarian idatzi zuena emango dizuet erantzun bezala: «Harrituta gelditu naiz behin baino gehiagotan, nahiz nekazaritzan, nahiz beste mila eginkizunetan, izadiarekin burrukan baserritar horiek bereganatu duten ezaguera eta jakitate zabala ikusirik. Lehenagoko hizkuntza jator eta aberatsago baten oihartzunak ere, entzun ditzakezu oraindik euskaldon zahar horien ezpainetan». Eta ondorengoek ez dute hori guztia jasotzen, kultura aldaketa sakon bat gertatu delako.
A.–Herri euskara biltzen luzaz ibilia zara.
J.A.–Neure apez ministeritzak aukera ederra eman zidan euskaldun zahar eta jator askorekin harremanak izateko. Bestalde, Arantzazuko eliza berrirako eskabidea egin zenean ere hamaikatxo ate zabaldu zitzaigun baserri bazterretan eta euskaldun jator asko ezagutu nuen Euskal Herrian barrena. Eta batzuen izen-deiturak jaso ere bai bertatik, egunen batean baliagarri gerta zitezkeelakoan edo: 45 bat lekuko izatera iritsi nintzen. «Lihoaren penak eta nekeak» delako liburuan jaso nituen euren izen-deiturak. Gehienak hilak dira dagoeneko.
Nola aritzen nintzen beraiekin? Lehenik eurei entzuten hasi nintzen, euren bizimodua eta gauzak entzuten: maitekiro entzun, garrantzi haundiko zera da hori. Eta entzuten nuena, bihotzera eta paperera jaso.
A.– Zergatik ez zenuen magnetofoirik erabilizen?
J.A.– Magnetofoia erabili, erabili izan dut, batez ere Arantzazu honetan bertan; eta baditut kasete batzuk jasoak. Baina kanpo herrietan belarria eta bihotza, lapitza eta papera izan dira nere laguntzailerik onenak. Ez dezazuela ahaztu, bestalde, nik neure liburu hauetan ematen ditudan berri asko eta asko orain 20-30 urte jasotakoak direla; eta orduan ez zegoen magnetofoi aukera haundirik ere.
A.–Oraindik ere euskara eskualde ugaritan atzeraka deanean, jaso beharko litzatekeen guztia jasotzen dela iruditzen al zaizu?
J.A.–Ezta gutxiagorik ere! Nafarroan bertan bailara osoak euskal lekukorik utzi gabe isildu dira betiko. Eta beldur naiz beste zenbait eskualdetan gauza bera ez ote den gertatuko. Orain da garaia, bihar beranduegi izan daiteke. Eta jaso, berriz, denetik jasotzea nahi litzateke: ipuin, esaera, kantu, elkarrizketa, hitz eta beste. Dena bait da ondasun paregabe.
A.– Euskal gizartean eman den etenduraz ari zara zure azken liburuan, eta euskarak ezagutu duen etenduraz ere bai.
J.A.–Euskal gizartean etendura eta kultura aldaketa sakon bat gertatu dela guztiok ikusten dugun gauza da. Euskal Herria artzantza eta nekazaritza giro jator batetan bizi izana da mendeak zehar orainarteraino guztian. Eta euskara zen euren mintzaera bakarra. Gaur egun, ordea, teknika eta industria eta zibernetika giro batetan murgintzen ari gara. Aurrerapenak ongi daude eta betoz geure bizitza erreztu eta goza dezaten. Baina bizitza eta kultura aldaketa honek arrisku haundi bat ekar lezake gure hizkuntzarentzat: gure osaba zaharrek euskararen baratzan sortu eta bildutako ondasun harrigarri haiek denak xahutu, eta euskara bera ere galtzeko arrisku gorrian jar genezakeela. Etendura bat gerta daiteke behintzat.
Penagarria da Joxe Lizarraldek "Egin"etik salatu duena: "Oso liburu gutxi, baina oso gutxi, aurkitzen dut gustora irakurtzeko modukorik. Beraz, zerbait gertatzen da hemen eta orain, nik hemen diodana ameskaiztoren bat ez bada bederen". Ez ote da etendura bat gertatu delako? Gure euskaldun zaharrek, nekazalgo giro bati lotuta, gorde eta aberastu zuten mintzaera harrigarria, jantzi eta moldatzea dagokigu guri, gaurko teknika eta kultura giroak eskatzen duen bezalaxe. Baina etendurarik gabe beti ere. Eta erro hori baserrian aurki genezakeela nik uste. Euskal autore zaharrak ahaztu gabe beti ere.
A.–Zuk ongi ezagutzen duzu baserri giroa. Zein dira baserritarren balioak eta zein beren alde txarrak?
J.A.–Nik esan behar banu, gure baserritarrek daukaten ezaugarririk eta baliorik jatorrena gizatasuna litzateke. Gizatasunak itzal eta ohore haundia izan du beti euskaldun zaharrarentzat. Eta norbaiten alderdi onak goratu nahian edo, zera esan ohi zuten: «sukaldea beteko gizana duk hori». Alderdi txarrik ere izango dute seguruenik. «Mesfidati xamarrak dirateke batzuentzat...» Baina neure iritzi apalean, azala eta itxura besterik ez da hori; barnetik bihotz eder eta gozo bat daramate gehienetan.
Joxe MOLLARRI
ARTASO
28-29


GaiezKulturaLiteraturaIdazleakALUSTIZA1
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezGizarteaErlijioaEliza katolBesteak
PertsonaiazALUSTIZA1
EgileezARTASO1Kultura
EgileezMOLLARRI1Kultura

Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude