Amaia Zubiria eta Pascual Gaignekin « Egun argi harian» ...


2021eko uztailaren 23an
Diskoa batera aterako dute Amaia Zubiria eta Pascal Gaignek
Aterako den disko berriaz gain beren historiaz eta musikaz ere mintzatu ginen
Amaia Zubiria eta Pascual Gaignekin « Egun argi harian» ...
Erreportero lanak badu alde on bat bederen: elkarrizketak egin baino lehen, bazkari aberatsetara gomitatua izatea. Hauxe bera gertatu zaigu, Baionan, Korrikaren festak biharamonik ezagutu ez zuen igande nekatu hartan. Amaia Zubiria (Zubietakoak) eta Pascal Gaigne (Tolosakoak) bazuten orduan solas frango, aterako duten diska berriari buruz, bai eta artixten bizimodu petralari dagokionez...
ARGIA.–Amaia eta Pascal: lehenik noiz, nola eta nor?
AMAIA. - 1983ko irailean hasi ginen elkarrekin lanean, hemen Baionan. Ba gero, nor garen? Ni emakume bat naiz, kantatzea maite duena, orain dela... beti kantatu izan dut, gogoratzen naizenez beti, beti, beti kantatu dut; baina publiko aurrean, hamasei urterekin konkurtso batzuetara joaten nintzen, bigarren edo hirugarren gelditzen nintzen. Gero ezkondu nintzen, hamar urte pasa nituen ezkonduta, horrek erran nahi du ez nuela publikoan kantatzen, noski, jakina den bezala...
A.–Baina etxean bai?
AM.– Baaaiiii, badakizu haurrak ohean sartzerakoan, lagunekin afarietan, eta batzuetan, baxerak egiten nituen bitartean, katxarroak garbitzen nituelarik: nere gizonak kitarra jotzen zuen... (irriz)... Gero, handik hamar urtetara apartatu nintzen, eta kantatzeari eman nion, horrela pixkat zori kolpe batean. Musiko abeslari bat ezagutu nuen, eta berak proposatu zidan talde batean parte hartzea, talde hori «Haizea» izan zen. Hor hasi zen nire abentura...
PASCAL.– Musiko askok bezala musika eskolan ikasi nuen, gero bakarrik, gazterik, eta laburki eszenetan ibili nintzen, eta ondotik fakultatean sartu nintzen musikaren alor hori sakontzeko. Hor konposaketaren eta harmoniaren oinarriak nireganatu nituen, lanerako hain baliagarri nituen gauzak. Azkenean Euskal Herrira etorri nintzen. Hastean, «Urria»rekin lan egiten nuen, eta piskana piskanaka Imanol ezagutu nuen, Niko Etxartekin lanean arizan nintzen, tipo horiekin zenbait diska grabatu ere, eta duela urte t'erdi bi urte Amaia teleskopatu nuen...
A.–Beti kitarra jo izan duzu?
P.–Ez, ez beti. Hasi nintzen 14-l5 urte nituelarik, beste asko bezala, instrumentu batekin, bon kitarra izan zen, modan zelakoan, merke ere eta orduan errez ikasten zela uste genuelakoan. Eta fakultatean nintzen bitartean osoki baztertu nuen, gai diferentei interesatzen nintzelakoan. Nola musika idatz eta nola konposa ikasteko gogo handia naukan. Eta "Urria"koak, ez nituen batere ezagutzen salbu haien biolonista Kristina Martinon, eskatu zidatenean berriz hasi nintzen kitarrarekin. Kitarra akustikarekin lan egiten segitzen dut, baina denbora apur bat begiratuz konposizioak moldatzeko. Amaiarekin egiten dugun bezala kantuak konposatuz. edo «Ekarle» dantza taldearentzat musikak sortuz. Nere lana ez da bakarrik instrumentista izatea, dirua irabazteko kantari baten laguntzale izatea, nere espreziomodu propioa daukat, osoki nerea ez den herrialde batean...
A.–Nola onartua izan zara herrialde honetan?
P.–Ez da onartua izatearen kuestioa, jendeak topatzea baino. Aski konplikatua da hori dena, hastean ez nuen nehor ezagutzen eta "Urria"koekin giro berezi batean sartu naiz, «Urria»koek musika zaila zegiten garaian hain zuzen. Ez zen errez neretzat, deus ez bait nekien hemengo asuntoetaz, herrialde honen kultur ohituren berri ez nekien, ez du erran nahi jende guziak berdinak direla, baina zail agertu zait ohitura, edo ulertasun, edo filosofia horretan sartzea. Bon, orain hobekiago sentitzen naiz, konturatu bait naiz jendeak direla lehen, eta ez dela oztoporik hasera batean, berria da, denbora asko behartu zait, apriori asko ere bai. Ohartu naiz nornahirekin mintzatzen ahal garela, ideiak kontrakoak izanagatik, beraz positiboa da dena...
A.–Elkarrizketa hau ez dugu debaldetan egiten noski, baizik eta zuen LP berriaren kaleratze hurbila anuntziatzeko. Titulua zein izanen du?
AM. -«Egun argi hartan» deituko da.
A.–Eta hori izango da diskako kanturik indartsuena?
AM.–Izango da, beharbada ez, kanturik berriena seguruago...
A.–Zuen tendentzia berrien lekuko?
AM.– Ez erabat hein, nik hori esan egiten dut, interesantea iruditzen zaidalako, kanta tradizionala ez dut bazterrera uzteko pentsamenturik, izugarri maite dut kanta tradizionala, uste dut nere baitan dagoela, eta hor sentitzen naiz nere terrenoan, nahi baldin baduzu. Iruditzen zait gainera, kanta tradizionalak oso modernoak direla, oso gaurkotasun handia dutela, ez zait batere interesatzen hori alde batera uztea. Bestaldetik biori interesatzen zaiguna, da denetarik puxkat, enfin gustatzen zaiguna sartzea.
Eta Pascal batez ere askoz ere terreno abangoardista modernoagoan dagoelako, nik kuriosidade handia sentitzen dut bere lanetaz, dena interesatzen zait. Orduan bo, nik egin dezakedan neurrian, nik oso gutxi egin dezaket, baditut ene bizioak eta ezin dut gehiegi egin, baina nere neurrian saiatzen naiz bere arloa ikuitzen, eta berak beste hainbeste egiten du nerekin: gustatzen zaio musika tradizionala, interesatzen zaio konposizio ttikiak egitea horren inguruan. Eta neri interesatzen zait ere musika modernoago batean intrumento lana egitea. Bai, ateak irekitzea alde batetik gauza berriei, ez besteak uztea ordea!
A.–Beraz kantu hori izango da irekirik geldituko den leihoa, eta beste kantuek ze tema dute?
AM.– Boooo... badira bost tradizionalak, bada Pello Lizarraldek neri egindako poema bat, izugarri hunkitu ninduen poema bat, esan beharra dut, erregalatu zidala, baina berak bere buruari egindako poema bat dela, bera krisisaldi batean zegoela sortua dela, eta nik agindu nion poema horretaz lokanta bat egingo niola, musika Pascalena da, hitzak nereak dira, eta poema Pellok berak esaten du diskan. Asko maite dut...
A.–Tere Iraztorzaren poema bat ere badaukazue...
AM.–Gero beste gauza bat berria, Juana Agurain Kolektiboan nerekin egondako Alberto Lizarraldek (ez du ezer ikusirik Pellorekin) egindako melodia batekin Tereren «Ikara da» izeneko lana eman dugu. Pascalek egin ditu arregloak eta, bai, baina gehiago sartzen da kanta tradizionalen estilo klasikoan, ez da gehiegi gehiegi apartatzen arlo horretarik. Asko maite dugun poema bat da....
A.–Eta bestesk? (bis)
AM.– Besteak?... "Lokanta", « Egun argi hartan» eta «Ikara da»taz aparte, denak tradizionalak dira. Horiek poesia baino sentimentu batzu dira. Beren mterpretazioa dute, gero maitatzen da edo ez da maitatzen, baina ez da ezer diskutitzen (irriz).
A.–Halere, kantu horien tema orokerra libertatea da, tristura asko dakarte, zure ispiluak ote dira?
AM.–Ez eta bai (erreserbarekin) alde batekin ispilu bezala dauzkat. Bestetik aitzaki bezala erabiltzen ditut, ditugu, hau da zineman, pelikula xamur bat ikusterakoan bezala identifikatzen gara eta negar egin ahal dugu gehiegi inplikatu gabe....
A.– Zuek musikalari profesionalak zarete ez?
AM.–Izan nahi dugu bai... eta bai gara, nahiz eta oso gutxi irabazi oraindik. Horretaz bakarrik dedikatzen gara, horretatik jan nahi dugu, bueno Pascalek lan asko egiten du bere aldetik, nik ez hainbeste baina saiatzen naiz eta hortik bizi naiz....
A.- Gure iduriko, kantariak eta musikariak aberats dira, eta Euskal Herrian ez?
AM.– Inon ez da posible, Euskal Herrian are gutxiago. Ez dago ezer kontenplaturik artista den guztientzat. Ez dugu segururik, lege aldetik ezer, ezta? Baina gu konformatuko ginateke, organizazio pixkat izango balitz, esan nahi dut, organizatzaileek zer egiten duten jakingo balute, guretzat dena egina litzateke, horiek beren lana egingo ahal balute guk ere lana izango genukeelako... Baina ez da antolatzaileei kulpa emateko momentua, baizik eta bakoitzak bere buruari galderak egiteko ordua. Pentsatzen al dugu noren alde eta noren aurka gauden, euskal kulturan ba al den zerbait salbatzeko ala ez, adibidez, kontsumismoa defenditzen dugun eta amerikanismo guztiak onartzen ditugun, merezi ote duen gure kultura zaharraren salbatzeak... Alde batetik pena merezi duen jendea intimitate batera bultzatzea piskat, musika landua baina efektista ez dena entzun dezan; beste aldetik sartu behar al den, gehiegi erreflexionatu gabe, mass-mediek eskaintzen dizkiguten ritmo eta dezibelioetan, nahiz eta gure intimitatea ahantz arazten diguten, edota behar bada, horrexegatik. Ez da antolatzaileen ardura bakarrik, baita geure buruak kulturaren alde jartzen dugunonena... Hondarrean, ez dut nik batari edo besteari balore moral bat eman nahi, ordea nere ustez, modu guztientzat tokia, kabira izan behar dugu, kulturaren aberastasuna horretan baitatza, baina kasu ez dezan handiak ttikia jan!
A.–Zenbat kantaldi urtean zehar?
P.–Bon, hor haseran gara, ez gara oraindik hain ezagunak eta lan berria dugu. Gauza interesgarri bat bada, gaur egun, berritasun guti agertzen dela Euskal Herrian, denetan berdin da funtsean. Duela 10-15 urte finkatu modeloetan bizi gara. Ibiltzen diren taldeak eta abeslariak ez dira berriak. Belaunaldi berria rockarena da piskat. Baina lehenaren eta bigarrenaren artean ez da ezer. Beraz gu hastera goaz, ezagunak izateko denbora behar dugu, ikusgarri forma berri bat eskaintzekoa.
AM.–Intimogoa ere bai.
P.–Bai, ez dugu milaka jende biltzeko ikusgarri bat egiten. Zail iduritzen zait. Kontzertu guti egiten dugu oraindik, diskak ibiltzeko aitzakia ematen digu. Baina ez gara presatuak, lan honetan pazientzia asko behar da.
A.–Errez da publiko aurrean kantatzea?
AM.–Nahi baduzu esatea, nahiago dut diska bat egin baino jende aurrean kantatzea. Zaila da hurrengo hamar minutuetan, gero pasatzen da. Gero sa depen... publikoa.
A.–Nolakoa da?
AM.– Maite du ala ez du maite zuk egiten duzuna, baina normalki jendeak badaki zertara doan. Han baldin badago da puskat ezagutzen zaituelako. Ondo pasatzen da, intimitate bat eta konplizitate bat sortzen da, musikoa-abotsa-publikoa bat egiten dira; horrela ez baldin bada oso gaizki pasatzen da... noski! Hori da, batzutan, kanpoko prolemak dira: sonoa, organizatzaileek ez zekitela nor eramaten zuten, gaizki anuntziatuak ginela, gure baitatik kanpo diren arrazoak. Bestela jende aurrean kantatzea...
P.–Zail... Ez da sekula bistakoa, ez da sekula errez, ez da aurretik irabazia den gauza, baina halere ohitura hartzen da...(irriz). Dependitzen du ze egoeratan gabiltzan. Gisa guziz guk ahal duguna baino gehiago egiten dugu.
Itxaro BORDA
Pascal eta Amaia, azken urteotan elkarrekin ibilitako musikari-bikotea.
36-37


GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakUBIRIA1
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakGAIGNE1
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
PertsonaiazUBIRIA1
PertsonaiazGAIGNE1
EgileezBORDA1Kultura

Azkenak
Migratzaileen aurkako ehiza abiatuko duela hitzeman du Trumpek, larrialdi egoera ezarrita Mexikorekin mugan

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela hitzeman du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar prest agertu da EAJren buru izaten segitzeko

Abian da EAJren barne prozesua. Lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

Eguneraketa berriak daude