"Madarikatuak" izan bitez haien izenak


2021eko uztailaren 23an
Hernaniko "Madarikatuak" musika taldearekin
Hernaniko musika taldea gogor ekiteko prest dago
"Madarikatuak" izan bitez haien izenak
Sei dira. Goio, Nota, Putre, Aitor, Patxi eta Jabi. Beraiek dira «Madarikatuak», Hernanikoak, Urumeako ibarrezkerrekoak. Orainart ebizpahiru emanalditan besterik agertu ez direnak, baina aurrerantzean «gerra» asko emateko prest daudenak.
ARGIA.–Nola hasi zineten?
Madarikatuak. - (Putrek:) Goiok, kitarra joleak, talde bat muntatzeko gogo izugarria zuen, eta Jabirekin, bateriajolearekin elkartu zen. Asko bilatu ondoren udaletxeak lokale bat utzi zien. Han Patxi zegoen, musika eskolan, pianoa jotzen. Garai hartan batak bestea molestatzen aritzen omen ziren. (Javik:) Goio eta biok ensaiatzen genuenean, Patxiren pianoak molestatz en zigun, eta Patxiri guk molestatzen genion. (Patxik:) organo bat utzi zidaten. eta hauekin elkartu nintzen.
A.–Hori noiz izan zen?
M. - (Jabik:)Hori 83an-edo; Denboralditxo bat eman genuen hirurok. Beste jende baten piezak jotzen genituen, guk asmatutako batzurekin. Denbora horretan lau bat neska izan genituen kantari. Gero Putre etorri zen soldaduskatik, garai hartan beste musika-tresna bat sartzeko asmotan genbiltzan, beste kitarra bat, balalaika bat, zeozer; eta kasualitatea, Putre etorri zen saxoarekin. Eta azkena Aitor izan zen, kantaria, oraindik soldaduskan dagoena (Patxik:) Guztiak geundela udaletxekoek tokia eman ziguten, plenoak izorratzen genizkielako. Eta gainera, ensaiatzen genuen lekuan bulegoak egin behar zituzten. (Notak:) Eta orain gaude «Tilos»etako kiosko azpian, saguak ez dira agertzen dezibelioek ez dietelako uzten...
A.–Eta aktuazioen asuntoa nola daramazue?
M. - (Jabik:) Taldea orain arte estabilizatu ez denez, ensaiatzen eta aritu gara. (Patxik:) Nahiago izan dugu taldea osatu eta Aitor libratu bitartean itxoin.
A.–Lehen aipatu duzue hippy, punk, heavy etabarreko mugidetatik paso egiten duzuela...
M. - (Aitorrek:) Asuntoa da ez dagoela zertan hasi behar jendeartean berdintasunak egiten. Hemen desberdintasun argi bat dago, sistemaren alde daudenak eta kontra daudenak. Guk musika egiten dugu, deitu nahi duzun moduan, eta anti-sozial direnei zuzendua dago. (Patxik:) Gustatzen zaiguna egiten dugu. (Aitorrek:) Nik ikusi dut edozein musika moetarekin edozein moetatako jendea dantzan. Orain badago halako tontakeri piloa, hippiak punkien aurka daudela, heavyek teddyei tupea moztu behar dietela...
A.–Euskaraz eta gazteleraz kantatzen duzue...
M. - (Aitorrek:) Bai, ni, pertsonalki, euskaraz egitearen aldeko naiz. Batzuk esaten dute elebitasunarekin aurrera jarraitu daitekeela. Nik uste dut, gaur egun dagoen zulorik haundiena euskarazko rocka dela. Lau talde besterik ez dago. (Jabik) Hori hasieran planteiatu genuen, dena euskaraz egitearena... (Patxik:) Batzuk esaten dute gaztelerarekin aukera gehiago dagoela. (Aitorrek:) Baina hori txorrada bat da.
A.–Guztia euskaraz egiterantz jotzen duzue...
M. - (Putrek :) Bai, hori orain dagoen planteiamendua da.
A.–Izena behintzat euskaraz duzue, «Madarikatuak».
M. - (Aitorrek) Zergatik «Madarikatuak» da galdera, ezta? Gu lehen aipatutako bi zati horietako batekin identifikatzen gara, hemen gaude gu eta han daude haiek. (Jabik:) Gu haientzat madarikatuak gara.
A. - Eta musika kontutan...?
M. - (Aitorrek) Musika kontutan zerorren musika propioa egin nahi baduzu, suizidatzea daukazu, influentziak ezinbestekoak dira, atera dugun azken kantak «Itoiz»en antza daukala esan digute... Eta "Itoiz"ek zeren antza du?
A.–Eta mugida nola ikusten duzue?
M. - (Patxik:) Orain talde piloa dabil mugida anti-sozialean. (Putrek:) Baina iristen da une bat, anti-sozial izatetik gizartearen zati izatera igarotzen zarela. Nik uste dut musika mailan oso pobre dagoela, azkenaldian lau akorde hartu eta matxakatzea besterik ez da egiten. (Notak:) Hemen jendeak ez du musikoa izan nahi, karetoa jarri eta aski. (Aitorrek) Baina badago ongi egiten duen jendea ere. Orain egiten ari da jende askorentzako musika, istorio desberdinak batzen ari dira. (Putrek:) Euskadin badago mugida politiko bat, bad bizitzen den egoera, jendea zerbaiten kontra batzen duena. Hitzetan nabaritzen da, guztien kontra kantatzen da.
Kontaktuetarako: 55.21. 63 (Putre)
M.A.
35

GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakMADARIKATUA

Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude