«Heroinaren kontra prestatzen ari eta cocainaren inbasioa gainean dugu»


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
D.I.Z., Drogaren Ikerketarako Zentroa
«Heroinaren kontra prestatzen ari eta cocainaren inbasioa gainean dugu»
Perretxikoak bezala ari dira agertzen drogaren eraginaren aurka aritzeko taldeak. Bakoitzak bere tokia bilatzen du. D.I.Z.ek herri mugimendu eta instituzioen artean gertatzen diren hutsunetan bilatu nabi du bere tokia profesional elkarte baten modura aritzeko. Donostiako Egia auzoan ari dira lanean.
DIZ.–Profesional Kooperatiba bat gara drogaren mendekotasuna ikertzeko. Duela urte bete hasi ginen, lehendik ere lan honetan ziharduen jende baten artean hain zuzen ere. Oinarrian zegoen ikusten genuela instituzioek egiten zutena eta herri erakundeek egiten zutenaren artean beste zerbait ere egitea bazegoela. Profesional bezala horiek uzten zituzten zuloak bete nahi genituen.
A.–Profesionalak? Ze profesional mota?
D.–Pedagogoak, ATSak, psikologoak eta biokimikoak gaude taldean. Talde lan batean integratu nahi ditugu bakoitzak bere ikuspegitik egin ditzakeenak.
A.–Drogaren alor zabal honetan non kokatzen da zuen lana?
D.– Gure lehendabiziko lana proiektu bat egitea izan zen. Bakoitzak lehendik geneuzkan esperientziak bildu, ikusi haietan zergatik ez zen ondo ateratzen eta hortik tira. Egunez funtzionatuko lukeen hospital moduko bat egitea zen proiektua. Horra iritsiko zen drogazalea bere drogodependentzia horretako edozein mailatan. Maila bakoitzekoa era berezi batetan laguntzeko terapia bat izatea zen asmoa.
A.–Proiektu batetan geratu zen hori?
D.–Proiektua hor ibili genuen bulego batetik bestera. Udaletxetik Diputaziora, Jaurlaritzara... Esaten ziguten "kezkatuta gaude honelako arazoekin. Ekarri proiektuak, guk lagunduko ditugu". Urtebete ibili horrela eta oraindik ez dakigu irakurri ere egin duten proiektu hori. Guk geurearekin jarraitu dugu lanean. Hospital moduko bat egiteko hasierako inbertsio handi bat behar denez eta guk ezin dugunez hori egin prebentzio lanetara zuzendu ditugu geure ahalmenak.
A.–Prebentzioaren arloan zer ari zarete egiten?
D.–Talde prebentzio lanak egiten ari gara Egian. Bestalde prebentzio indirektoa esaten dena edo egiten ari gara baitare.
Puntu batetik abiatzen gara. Gure ustez prebentzioa gaizki antolatuta dago gaur egun. Gauza bati erantzuten dio normalean: instituzioak atakatuta sentitzen dira "delinkuente"en aldetik. Delinkuentea drogari atxekitako pertsona dugu askotan. Heroinari bereziki. Jende honek gizarteari egiten dioen kalteaz bere defentsak jartzen ditu gizarteak. Horregatik egiten dira komunidade terapeutikoak, reinsertzio lanak... Oso partzialki egindako lanak daude. Justu gizarteari min egiten zaionean. Ez dago ordea prebentzio lan oso bat droga denari buruz.
A.–Zer egiten dute bada instituzioek?
D.–Kanpaina handiak antolatzen dituzte "No fume en este aire"ren antzekoak baina ez doaz inora. Ez da perspektiba on batekin egiten. Ez da galdetzen ea zein diren jendearen drogak. Ez da ikusten zerk sortzen duen. Egiten da kontzientzia bat sortu heroinomanoak oso txarrak direnekoa eta bestalde osasun kanpainak egiten dira.
A.–Eta zuek nola uste duzue egin behar dela?
D.–Talde lanera joan beharra dago. Gu egiten ari garena zera da: auzo bat hartu eta lehendabizi jende kontzientziadun bat sortzen ahalegindu. Jende hori, tekniko batzurekin batera, gurekin alegia, zabaltzen doa asmoa auzoan eta piskanaka elkarteetan, parrokitan, gazteen biltokitan, eskolatan eta toki guzitan sartzen doa gai hau Eztabaida giro bat sortzen da. Droga hitzegin beharreko arazo bat dela sortzen da. Gai horren aurrean bakoitzak bere lekua hartu behar du eta gaia zabal zabalean ikutu behar da hor. Bakoitzaren bizimodua zabal zabalean.
A.–Donostiako Egia auzoan ari zarete.
D.–Bai. Bi talde ditugu: pertsona helduekin bata, gazteekin bestea. Elkarte gastronomiko batetan sartu gara eta asmoa daukagu beste elkarte guzitan ere sartzeko.
A.–Egokia izango litzateke auzoan zehatz mehatz zer pauso eman dituzuen.
D.–Auzo Elkartearekin hasi ginen aurrena. Zer egin ahal zen ikusteko ditu gintuzten. Orduan plan txiki bat antolatu genuen eta bi talde hauekin hasi ginen. Sensibilizazio taldeak, ez negar egiteko taldeak. Bi talde hauekin aritu gara hilabete honetan. Fase hau amaitutakoan zabaldu egingo dugu gauza auzoan zehar.
Oraingoz frantziskotarrek utzitako lokal batetan ari gara.
A.–Hitzaldiak al dira antolatzen dituzuenak?
D.–Hitzaldiak baino lan bilerak antolatzen ditugu. Gauza teorikoak eta praktikoak. Guk ez dugu rollo bat sartzen. Normalean jendeak galderak egiten ditu eta eztabaida gai batzuk ateratzen dira. Horretaz aparte joku moduko batzuk antolatzen ditugu jendea jabetu dadin arazo honetaz eta ondo erantzuten jakin dezan drogari buruz galdetzen dion edonoren aurrean. Lan hau egina dago jada. Talde iraunkor bezala gelditu dira hauek eta orain beraien lana da alternatiba hau auzora eramatea. Guk horrekin jarraituko dugu koordinatzaile bezala eta laguntzaile bezala edozein tokitara joanez hitzegitera edo.
Egin behar dena ez da ikusi zein den auzoan droga kontsumitzen duena eta horri lepotik heltzea. Ikusi behar da ea ze arazo dauden auzoan jende hori drogak kontsumitzera bultzatzen dutenak. Ez ibiltzea "caza de brujas" batetan.
A.–Ez al dauka arriskua drogaren eraginpean dagoen jendeagandik urrun samar geratzeko?
D.–Pentsatu beharra daukagu denok kontsumitzen dugula droga motaren bat. Egin beharra daukaguna da droga horren aurrean situatzea gure burua. Hortik aurrera has gaitezke hizketan. Bestela edozein hasten zaizu "Zein dago hemen txikitu beharra? Non daude ijito horiek?". Borondate onarekin gainera. Eta ez da konturatzen bera soziedadean drogatzen dela beste modu batetara.
Droga gainera ez da ez ona ez txarra. Gizartean dagoen arazo bat dugu.
Aurrenengo pausoa hori ikustea izango litzateke, ez ona eta ez txarra ez dela jabearaztea. Drogarekin gauza bat gertatzen da: bi hizkera erabiltzen dira. Droga legalak kontsumitzen dituen batek hizkera bat darabil; droga ilegalekin dabilenak beste bat. Eta ez dute elkar ulertzen. Batak ez ditu bestearen arazoak ulertzen. Baina indar handiagoa dauka gizarteak onartutako drogak kontsumitzen dituenak. Pisu handiagoa dauka bere iritziak. Eta ez da jabetzen berak kritikatzen duen droga kontsumoak bera ere ikutzen duela.
A.–Gero eta gehiago entzuten da heroinaren aldean cocaina asko ari dela orain sartzen...
D.–Eta ez da hori ikertzen. Drogaren oferta oso aldakorra da. Iritsiko da une bat eta heroinarena ez da hainbesteko arazoa izango. Orduan konturatuko gara ez dakit zenbat denboran heroinaren kontra pestatzen aritu garela eta beste droga bat daukagula gure artean. Cocainaren inbasioa izugarria da gaur egun geure herri eta auzo gehienetan. Cocaina ona eta merkea. Ikerketa lan bat beharko litzateke instituzioek antolatuta guzioni aurreratzeko.
Joxe MOLLARRI
26-27


GaiezGizarteaDrogaDesintoxika
EgileezMOLLARRI1Gizartea

Azkenak
Emakume bat lehen aldiz Lantzeko inauterietako Ziripot pertsonaia izan da

Lantzeko inauteri txikien kalejira ikusle guztien begietara urtero modukoa izan zen. Txatxoak, Zaldiko, Ziripot eta Miel Otxin herriko ostatuko ganbaratik jaitsi eta herritik barna bira egin zuten txistularien laguntzarekin. Askok, ordea, ez zekiten une historiko bat bizitzen... [+]


2025-03-06 | Gedar
Apirilaren 4an desalojatu nahi dute Bilboko Etxarri II Gaztetxea

Errekaldeko Gaztetxearen aurkako huste-agindua heldu da jadanik. Espazioa defendatzera deitu dute bertako kideek.


Vesubioren erupzioak garun bat kristalizatu zuela frogatu dute

79. urtean, Vesubio sumendiaren erupzioak errautsez eta arrokaz estali zituen Ponpeia eta Herkulano hiriak eta hango biztanleak. Aurkikuntza arkeologiko ugari egin dira hondakinetan; tartean, 2018an, gorpuzki batzuk aztertu zituzten berriro, eta ikusi zuten gizon baten garuna... [+]


Eskolak ematen hasi da berriz mezu arrazista eta transfoboengatik ikertutako EHUko irakaslea

Leporaturikoa ez onarturik, eta sare sozialetako kontuak "lapurtu" zizkiotela erranik, salaketa jarri zuen Arabako campuseko Farmazia Fakultateko irakasleak. Gernikako auzitegiak ondorioztatu du ez dagoela modurik frogatzeko mezu horiek berak idatzitakoak diren ala ez.


2025-03-05 | Leire Artola Arin
Zaintza eskubidea aldarrikatuko dute sindikatuek ostegunean

Martxoaren 6an 11:00etan Bilbon eta Iruñean mobilizazioak egingo dituzte sindikatuek, patronalak eta Eusko Jaurlaritza zein Nafarroako Gobernua interpelatzeko, zaintza eskubide kolektiboari dagokionez.


Tutankamon eta gero, Tutmosis II.a

Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean  Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena... [+]


Trumpek miresten badu...

AEB, 1900eko azaroaren 6a. William McKinley (1843-1901) bigarrenez aukeratu zuten AEBetako presidente. Berriki, Donald Trump ere bigarrenez presidente aukeratu ondoren, McKinleyrekiko miresmen garbia agertu du.

Horregatik, AEBetako mendirik altuenari ofizialki berriro... [+]


Ura erein daiteke, eta inkek bazekiten nola

Andeetako Altiplanoan, qocha deituriko aintzirak sortzen hasi dira inken antzinako teknikak erabilita, aldaketa klimatikoari eta sikateei aurre egiteko. Ura “erein eta uztatzea” esaten diote: ura lurrean infiltratzen da eta horrek bizia ekartzen dio inguruari. Peruko... [+]


2024an Euskal Herrian estreinatutako 900 filmetatik bi baino ez dira euskaraz izan

Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztu dituzte datu "kezkagarriak". Euskaraz eskaini diren estreinaldi kopurua ez dela %1,6ra iritsi ondorioztatu dute. Erakunde publikoei eskatu diete "herritar guztien hizkuntza eskubideak" zinemetan ere... [+]


“Herri Mugimendua saretu eta eraginkortzeko tresnak eskaini nahi ditu BAMek”

Euskal Herriko bi muturretatik datoz Itziar (Bilbo, 1982) eta Ekaitz (Erriberri, 2002), sortzen ari den Burujabetzaren Aldeko Mugimenduaren berri ematera. Euskal Herrian diren burujabetza prozesu ugariak arloz arlo bultzatu eta indartu nahi ditu BAMek. Lan horretan hasteko,... [+]


2025-03-05 | Gorka Menendez
Ordezkapen Handia

Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]


2025-03-05 | Itxaro Borda
Espantuka

Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]


C2ko ikasleei eskerrak

Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]


Elebitasunaren tranpa

Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]


Eguneraketa berriak daude