PeIlo Salaburu euskaltzain berriarekin berbetan


2021eko uztailaren 23an
Pello Salaburu euskaltzainari elkarrizketa
Egindako lanetaz, Euskaltzaindiaz, hizkuntzalaritzaz...
PeIlo Salaburu euskaltzain berriarekin berbetan
Gasteizko filosofia eta filologiazko fakultadean aurkitu genuen Pello. Barnebide amaigabeetan, pelikuletako apez eskola zaharrei darien giro mistiko eta bakartia sumatzen zen, bakardadearen ordez, eskolan ia kabitzen ez diren ehundaka eta ehundaka gazte unibertsitari aurkitu bagenituen ere. Eguraldi paregaboak kanpoko belardietara bultza zituen neska-mutil asko ta asko, berean eseri eta eguzkia hartzeko.
ARGIA.–Hasteko, euskaltzain izatera iritsi arte izan duan ibilbidea pitta bat laburtzea eskatuko genieke
PELLO SALABURU.–Ni Bilbon soziologia ikasten ari nintzen eta aldi berean euskararekin kezkatu, alfabetatu nintzen hizkuntzeskolan euskarazko lehenbiziko promozioan, Mikel Zaraterekin. Gero Deustun filologian hasi nintzen eta segitu nituen ikasketa horiek Ameriketan. Deustun argitaratu nuen liburu bat "Baztango euskalkiaz" hartuz Etxenikeren dokumentazioa. Doktoregoa aurkeztu nian duela bi urte, orain hemen irakasle nago. Plaza euskal linguistika emateko atera nian eta lehenengo kurtsoan euskara eta bostgarrenean linguistika formala ematen ditut.
A.–Jendea gehien harritzen duena gaztetasuna da, bestalde, zure bizimoduak ez al zaitu gauza asko ukatzera behartuko, ez al duzu goizegi zahartutako gazte izateko beldurrik?
P.S.–Ez, nik hori oso argi daukat, ni oso gazte sentitzen naiz. Hara, kasualitatez baldintza pila batu egin dira, ni Euskaltzaindian hain gazte sartzea nola edo hala kasoalitatea izan da. Ez naiz gazteen sartu dena, Krutwig bat hemeretzi urtetan sartu zen. Gertatzen da, egoera soziala erabat aldatu dela. Seguraski hemendik aitzinera jendea honelako erakundeetan gero ta gazteago sartuko da, erakundeak gizarteak eskatzen duelako gaztetu eginen dira. Ni oso oso gazte senditzen naiz, 33 urte baino gazteagoa, gustotan naiz beste gauza askotan.
A .–Zehaztu zenezake kasoalidade horiek zein izan diren?
P.S.–Bai. Batetik nafar bat hil egin da. Hau ez da beti horrela izan, baina normalean nafar bat hiltzen denean nafar bat sartzen da haren ordez. Garai hartan Baztango euskalkia lantzen hasia nintzen, nire zereginetarako, Euskaltzaindian bat ere pentsatu gabe. Gero, nik ez dakit honek pizu asko duen, baina Euskaltzaindian apez asko dago, eta euskaltzain batzuren aldetik bada haize berria sartzeko asmoa, hori beharbada beste kasoalitatea izan da, garai hartan doktoregoa eta Azkue saria jaso nuen, unibertsitate honetarako plaza lortu nuen garai hartan, eta jakina, dena batu egin zen. Bada gainera nik uste ni baino lehen sartu behar lukeen jendea eta Euskaltzaindiatik kanpo dena.
A.–Badirudi alde horretatik Euskaltzaindian eraberritze bat ikusten dela. Barnean hainbeste zahar izateak kalte ekarri al dio Euskaltzaindiari?
P.S.–Oso zaila da zehaztea Euskaltzaindia bezalako erakunde baten zeregina zein den, berez, akademia guztien joera kontserbadorea da, baina hitz hau ongi ulertu beharra dago, hizkuntza mintzatua idatzia baino askozaz ere aurrerakoiagoa baita, etengabe ari da araua gainditzen, akademia araua jarrai eta zaindu dadin saiatzen da. Baina pentsa Euskaltzaindia momentu batean eta euskara batuari dagokionez oso aurrerakoi izan dela. Dena dela, jendea zahartzea bizitzaren lege da. Euskaltzaindia zahartu egin da eta gizartea aldatu, hizkuntzaz arduratzen diren beste erakundeak sortu dira. Beharbada, Euskaltzaindiak dinamika horretan, martxa galdu du. Ez da atzendu behar gainera apezek euskal munduan, literaturan nahiz posgerrako euskararen irakaskuntzan, izan duten garrantzia. Hala ere Euskaltzaindiak baditu orain ere eginkizun batzu eta horretarako jendea behar da eta sartuko dena beste klase batekoa izanen da.
A.-Euskara dela ta, botuari dagozkion kontuetan ez al dago oraindik ere lana egin gabe?
P.S.-Bai, baina gehiena egina dagoela esanen nuke, badira oraino ere egin beharreko gauza xehe batzu, baina aditza adibidez ia egina dago. Batean/batetan, batzutan/batzuetan, halakoak oraindik ere erabakitzeko daude. Gauza zailagoak ere badira, eman dezagun zientzietan hutsune batzu daudela euskarari dagokionez, eta zientzilariek mintzabide berri batzu eskatzen dituzte. Halakoetan erantzunen bat eman beharko zaie, baina ikusiz horrek euskara nola aberasten duen, formula berri horien beharra egitazkoa dela aseguratuz. Guzti hori erabaki aurretik gainera, bilduma oso on bat egin behar litzateke, euskara mintzatuarena nahiz klasikoena, jo dezagun azken 200 urtetako idazle guztiena. Pausuak horren arabera ematekoak direla uste dut. baitira oraindik ageri.
A.-Zuk, Pello, zertan diharduzu orai?
P.S.-Hara, orai Euskaltzaindia ari da hiru oinarrizko lanetan, hiru lan zabaletan. Bata hiztegia. Bada hor batzorde bat, garrantzizkoena Koldo Mitxelenaren zuzendaritzapean ari dena. Oso lan serioa da, 100 liburu baino gehiago hartu dituzte, eta dena informatizatua dago. "Behar" eta "Nahi" hitza nola erabili ikusteko, makinatik hitz hauen testuinguru guztiak ateratzen dira, makinak zerrenda izugarria ematen baitu. Lehenbiziko tomoa oso gertu dagoela uste dut, nahiz lana oso oso mantso eginen den. Bigarren lana atlas linguistikoa da, Haritxelar da buru, 10 urte inguruko lana da. 3.500 galdera zanen dira nik uste. Isoglosak mugatu egingo dira, sintasia e.a. zehaztuz. Hirugarrena gramatika batzordearena da, ni horretan nago. Duela hiru urte sortu zen, eta badugu asmoa 1990.erako bukatzeko. Orai perpaus bakunaren azterketa xehea egina dugu, astero bildu gara, asko eztabaidatu eta gero ondorio batzutara heltzeko. Perpaus bakunari buruz egin dugun lana lau aldiz erredaktatu dugu, eta oraindik ez dugu bukatu, hitzen ordena adibidez orain ari bait gara aztertzen. Esan dezaket beraz oso lan serioa dela.
A.-Ez al du zure ustez Euskaltzaindiak orai artio zuen ospea galduxea?
P.S.-Ene ustez, badu orain ere ospea, nik onartua ikusten dut. Badira hor zehar beste erakundeak, behar bat betetzen ari direnak, beste erakundeen premia begien bistakoa da, baina ez da komeni hauek sortzeagatik soilik sor daitezen, arrazoi objektiboak behar dute izan horretarako. Erakunde horiek zergatik sortu diren eta euskarari nolako mesedea egin dioten ikusi behar da. Hiztegigintzan adibidez, UZEIk bere lana egin du, baina nere galdera hauxe da, patxarazkoa izan al da lan hori? Nik hizkuntzalaritza hiztegia ezagutzen dut, eta esan dezaket gauza batzu arinegi eginak direla, kontutan hartu gainera euskal munduan gehien landua dagoena hizkuntzalaritza dela beharbada. Ni lana arinegi egitearen aurka nago, nahiz horrek ez duen inondik ere UZEIren aurka nagoenik esan nahi.
A.-Baina UZElk behar bat bete du.
P.S.-Hori da. Beharbada lan hori Euskaltzaindiak egin behar zuen, baina ez du egin. Lan hori nola egin behar duen, beste erakundeekin batera e.a. ez dakit, beharbada beste taldeek ere integratu behar lukete lana egiterakoan. Dena dela euskararekin orokorki identifikatzen den erakundea Euskaltzaindia da, akademia baten beharra dakusat eta hori Euskaltzaindia da, gainera bizi dugun egoera atipiko honetan bere lana beharrezkoa da.
A.-Zein mailataraino da zuretzat ohorea Euskaltzaindiako partaide izatea?
P.S.- Hara, Euskaltzaindian sartzea zama da denbora eta lana eskatzen duelako, baina ohorea ere bai, ezin dut ukatu, ni gustora nago, hau da gustatzen zaidana.
A.-Laffite itzali da, hustu al du bere jakituria?
P.S.-Nik Laffiterekin lau urte egin ditut, eta ez dakizue zein harrigarria zen. Zaharra zen arront, itsu ere, norbaitek besotik eraman behar zuen, baina bilera guztietara joaten zen, eta bertan parte hartzen ez bazuen ere, beti zegoen erne, galdera bat egiten genionean beti zuen erantzun xuxena, halakok erabilia da hitz hori e.a. Aktibitate handikoa zen. Iruñeko kongresuan lehen lerroan egoten zen ixil ixila, baina amaieran beti pasatzen zidan paper batean bere oharren zerrenda. Azken batean, ez da ahaztu behar Iruñeko kongresuan egoteagatik pastillen hartzea ahantzi zuela. Zaharra zen, bihotz kolpeak izana zen, baina pastillen ez hartzea erabakigarria izan zen nik uste. Proba, handik oso gutira hil egin zela.
A.-Ordezkorik ba al da?
P.S.-Ez dakit, nik uste Iparraldeko norbait izanen den. Tradizioari jarraituko zaiola uste dut. Iparraldeko norbait izanen da. Ni euskalkiek ordezkariak izatearen alde nago, baina kontutan hartu behar da euskalki guztiek ez dutela pizu bera, eta badut hau inoiz planteatzeko asmoa, zeren izan baitaiteke eskualde horretan jaio ez dena baina euskalki horretan espezializatua, ni zentzu honetan nago tradizioaren kontra. Nik egingo nuke, segurtatu euskalkien ordezkari den jendea Euskaltzaindiaren barnean, baina horien ondoan beste batzu sartu, euskalkia kontutan hartu gabe sartutakoak, ni horren aldekoa naiz. Ez da ahaztu behar arrazoi politiko batzu badaudela. Pentsazazu Euskaltzaindia HBko jendez betetzen dela, orduan PNVkoak haserretu eginen lirateke, edota PNVko jendez, orduan HBkoak ere haserretu eginen lirateke, berdin EErekin. Arrazoi politiko batzu badaude akademikoez gain.
A.-Mitxelenak hustu al du bere jakituria, eman al dizkigu euskal linguistikaren giltzak?
P.S.-Nik ez dakit, oso zaila da hori esatea, gaur egun berak ekipo bat atera du: Ibon Sarasola, Endrike Knorr, Ines Pagola, Lurdes Oñederra, Patxi Goenaga eta ni. Bera ekipo horrekin ari da berak zuzendu baititu gure tesi doktoralak. Nik maila pertsonalean oso oso jende guti aurkitu dut berak duen jakituriarekin, harriturik utzi nau. Esan behar dut bestalde berekin lan egitea ez dela erraza, tesia egin nuenean, tesia lerroz lerro zuzendu zuen, harremanak ez ziren "hau oso ongi dago" modukoak e.a. Guk asko ikasi dugu berekin. Nik eta Patxik adibidez asko zor diogu, oso zabala izan baita. Bera bere gaia ez den zerbaitetan sartu da, bere arloa historia baita, eta bere espezialitatea ez dena berak bultzatu du, hori ez du edozeinek egiten, Patxi eta ni hemen bagaude beragatik da. Kontutan hartu beharrekoa da ere, bera generatibista ez den arren oso irekia dela linguistika kontutan. Hori da nik azpimarratu nahi nuena, Mitxelenak denok bezala ongaitzak izango ditu, baina hori da nire berekiko esperientzia.
A.-Berriz ere galdera berberera itzuliz eta den mendreneko morborik gabe. Jo dezagun adibidez Mitxelena bihar hiltzen dela. Ez ote luke eramango berekin oraindik ere guri pasa edo erakutsi ez digun zeozer?
P.S.-Nik uste hori denekin gertatzen den, zaila da hau jakitea. Nik bere beharra ikusten dut. Egia da adibidez talde sozial batzuk esaten dutela: "joe! Mitxelenak berriz ere hau esan du!", hau ere egin du, gaizki egin du hau! e.a. esaten dutela. Nik jakin nahiko nuke zer izango zen euskararen mundua Mitxelena bezalako bat izan ez balitz. Bestea esatea erraza da baina bere lana hor dago. Mitxelenak eman ote digun eman behar digun guztia?, ez dakit, hori ez du inork ematen, ez Mitxelenak ez inork, hori historiak esan beharko du, nik uste dut bera ahal duena ematen ari dela modu onean. Den dena?, ez dakit, osasuna eta gauza pila ere kontutan hartu behar dira.
Iñaki CAMINO
27-29


GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaEHUIrakasleakBesteak
PertsonaiazSALABURU1
EgileezCAMINO1Hizkuntza

Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude