ltoiz « Espaloian» singletasunerantz


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Itoiz musika taldekoei elkarrizketa
Aurkeztu berri du Bilbo eta Donostian azken diskoa
ltoiz « Espaloian» singletasunerantz
Aurkeztu berri du «Itoiz» taldeak bere bostgarren lana, bosgarren elepea, eta dagoeneko irrati eta tabernetan entzuten ari dira, melodia pegatsuenak. Lehengo bideari saturatuegia eritzi eta singletasun baterantz jo dutela esan zuten aurkezpenean. Horretaz eta bestez aritu ginen Juan Carlos Perez taldeko kantariarekin.
ARGIA. - «Itoiz»ek aurreko diskoarekin, "Musikaz blai" diskoarekin, izugarrizko arrakasta lortu zuen. Ordutik hona, eta zehazki disko hau egiten hasterakoan ze aldaketa planteiatu zenuten?
Juan Carlos Perez.–Ez dugu planteiatu aldaketarik. «Musikaz blai» disko bat izan zen, eta ikusten denez arrakasta haundia eduki zuen. Urrian hasi ginen disko hau preparatzen, Jean Marie, Jimmy, Foisis eta lauron artean. Kanta horiek prestatzen hasi ginen, momentu hartan honelako estiloa nahi genuen egin, eta horrela sortu zen diskoa, eta hemendik aurrera ea zer gertatzen den.
A.–Diskoaren aurkezpenean, instrumentazio eta armonia aldetik gauza sinpleago bat egin nahi izan duzuela aipatu duzu gauza berrien artean, horrek zer arrazoiri erantzuten dio?
J.C.P.–Piska bat asperturik geunden hainbeste gauza sartzeaz, hainbeste sinte-eta, agian pasatu egin gara; baina ez genuen sonidoa lortzeko lan bat egin. kantak lortzeko baizik, kanta bakoitzak bere indarra edukitzea. Garbi dago arreglo eta sonido aldetik askoz sinpleagoa dela.
A.–Kantak aipatzerakoan, hitzak ere sartzen dira, eta horietan berrikuntza garrantzitsu bat Bernardo Atxagaren partaidetza da.
J.C.P.–Atxagarekin orain dela asko ari gara beste lan bat egiten, eta oso rollo ona daukagu. Nik pasa nizkion lau kanta, musika eginda, eta berak lau hitz horiek musika gainean egin zituen; igual gaitzago da. Niri bere hitzak asko gustatzen zaizkit betiko hitzekin, hitz sinpleekin istorioak egiten dituelako. Lau hitzekin egin behar da kantak oso motzak direlako.
A. - «Ezekiel» diskoa istorio bakar baten inguruan egindakoa da; hori ez duzue berriro errepikatu. Alde batera utzi duzue bide hori?
J.C.P.–Alde batera...Nik ez dut sekula linea definitu bat eraman. "Ezekiel" gauza xelebre bat izan zen, Deustuako giroan. Niri anekdotikoki gustatzen zait. Bide hori utzi dugun? Ez dakit, "Alkolea" hartzen baduzu, niri ez zait asko gustatzen, gutxien gustatzen zaidana da. "Musikaz blai" bai gustatzen zait arrakasta daukalako; eta disko hau ere ez zait asko gustatzen, hau da, gustatzen zait, baina oraindik ez da nik nahi dudana...
A.–Ez al da hori agertzen «Itoiz»ek hasieratik eraman duen eboluzioan? Disko bakoitzean norabide aldaketa bat agertzen da.
J.C.P.–Hori hor dago. Problema agian beti izen bera mantentzean dago, agian disko bakoitzarekin izen desberdin bat jarri behar izan genukeen. Jendea fijatzen da izenean: «Itoiz». Baina bost disko hauek nahiko diferenteak dira.
A.–Orain nortzuk osatzen duzue «Itoiz»?
J.C.P.–Hasi ginenetik Foisis eta biok geratzen gara; eta fijo gara gu biok eta Jimmy, Baionakoa, bateria jotzen duena. Oraindik hiru gara, Ecay Gasteizko jazz talde batetan dabil. Gasteizko gitarrista bat hartu dugu, Carlos Sanz, eta Baionako teklista bat, Mario Vilas. Eta bostok arituko gara zuzenekotan. Joan den astean hasi ginen formazio berri honekin jotzen, oraindik ez dugu hartu martxa, baina hori normala da, hartuko dugu.
A.–Zuzeneketan diskoan bilatu ez duzuen seinu hori aurkitzen saiatuko zarete?
J.C.P.–Zuzenean desberdina izango da, baina diskoan bezala gitarreroa izango da, askoz sinpleago, eta indarrez baina lasai kantatzen; zuzenekoetan kantatzen asko gustatzen zaidan puntu bat hartu dut, orain arte sekula eduki ez dudana. Lehengo egunean Bergaran oso harrituta geratu nintzen, jende gaztea joan zen, oso gaztea, baina gelditu ziren begira, harrituta, ordubete. Lehen gurekin dantza egiten zuen jendea beste batzuk hartu dute. Lehenagokoa askoz errezagoa zen, jaia, kanta ezagunak, jende guztia kantatzen, eta azke! ean aspertu egiten zara. Oraingoa askoz plazer haundiagoa izango da, indarrez baina gustora.
A.–Hori ez ote da piska bat zahartu zaretelako?
J.C.P. - «Itoiz» izena bada zaharra.
A.–Eta zuen musika?
J.C.P.–Ez dakit. Ni behintzat ez naiz zaharra sentitzen. Hogeitasei urte ditut, laster hogeitazazpi, eta orain sortzen diren taldeak ni baino zaharragoak dira. Adinaren aldetik. Musika aldetik ez dakit, baina nahi duguna egiten dugu. Nik pentsatzen dut disko honekin arriskatzen dugula. Gaur gauzak nola dauden ikusita, badakizu garbi zelan dauden gauzak, badakizu zeren kontura hitzegin behar duzun, eta zer musika klase egin behar duzun funtzionatzeko, eta zer sartu behar duzun gortutzean... Hori ez da erraza, horrela ere bizi behar da.
A.–Baina, «Itoiz»ek badu izen bat, atzetik historia bat, ezin du defraudatu, orduan seguru gainean jokatzen du...
J.C.P.–Bueno, zuk gauza bat egiten duzu, eta ezin duzu sekula jakin zer gertatuko den jendearekin. Lehenengo gauza, zuk egiten duzu diskoa zuretzako, badakizu beste interlokutore bat badagoela, baina batez ere zuretzat egiten duzu...
A. - «Itoiz»ek nen kokatzen du bere burua, musika munduko panorama ikusiz?
J.C.P.–Gu ingelesak izanez gero, izango genuke gure lekua, «Stranglers», «The Smiths»... Musika hori, baina ez gara ingelesak.
A. - «ltoiz» nahiko fenomeno partikularra da.
J.C.P.–Bai, partikularra beti izan gara. Eta ez dut esaten «laostia» garela. Partikularrak gara, hasieratik independiente gisa funtzionatu dugulako, sekula ez gara egon mugimendu batetan sartuta. Gure musika indibidualista da, ez da "de baska" edo «de revolución», zoritxarrez edo zorionez, baina ez dago besterik. Guk ez dugu bilatzen, berez sortzen da. Gure kantetan, musikalki, espektro oso zabala dago.
A.–Eta horrek anbiguitate bat sortzen du.
J.C.P.–Bai, eta zer? Hori horrela da, inebitablea da. Ez da gauza oso konkretoa.
M.A.
36-37


GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakITOIZ
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
PertsonaiazPEREZ2


Azkenak
2024-11-25 | Leire Ibar
Euskal Herriko I. Hikadromoa antolatu dute Durangoko Azokan

Durangoko Azokako berrikuntzetako bat izango da ZirHika taldeak sortu duen hikalarien bilgunea. Hika hitz egitea eta ongi pasatzea izango da helburua, abenduaren 7an Landako ikastetxean.


2024-11-25 | Euskal Irratiak
Alokairuak mugatzeko legea indarrean jada, Lapurdiko 24 herritan

Alokairuen bidezko espekulazioa oztopatzeko neurria azaroaren 25etik goiti izanen da indarrean Ipar Euskal Herrian. Momentuko, tentsiopean diren Lapurdiko 24 herriei eraginen die: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu,... [+]


'Superbotereak' liburua
Eskola-proiektuak izango dira mintzagai asteazkenean, Larraulen

Larraulgo eskolan da hitzordua, azaroaren 27an, 17:30ean. 'Superbotereak' liburuaren egile Koldo Rabadan ez ezik, hitzaurrea idatzi duen Nora Salbotx eta hainbat kide izango dira mahaiaren bueltan: Ainhoa Azpirotz (Hik Hasi-ko koordinatzailea), Irati Manzisidor... [+]


Lan istripu hilgarrien gaineko datuak estaltzea leporatu dio LABek Nafarroako Gobernuari

Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.


2024-11-25 | ARGIA
Nazio auzia “erdigunean” ipintzeko eskatu du EH Bilduk, “jauzi” bat egin eta estatusaren eztabaida abiatzeko

Jendetza elkartu da Bilboko Casillatik abiatu den manifestazioan, Nazioa gara aldarrikatzeko. Buruan, EH Bilduko Mahai Politikoko kideak joan dira, eta atzeraxeagotik jarraitu diote ERC, BNG, CUP, Compromis eta Mes Per Mallorca alderdietako kideek. Ikurrinak, Nafarroako ikurrak... [+]


Gobernuarekin kritiko den ‘Haaretz’ egunkaria itotzeko neurriak hartu ditu Israelek, hura desagerraraztea helburu

Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.


2024-11-25 | Jon Torner Zabala
EHUko errektoretzarako bozketaren atarian
Bengoetxeak eskatu du Ferreiraren hautagaitzaren “jardunbide irregularrak” ikertzeko

Asteartean, hilak 26, egingo dira EHUko errektoretzarako hauteskundeak. Kanpaina nahasia izaten ari da, eta, horren erakusgarri, Joxerramon Bengoetxearen taldeak eskatu izana "ustez Eva Ferreiraren hautagaitzako pertsonek edo ingurukoek egindako ekintzak eta kanpainako... [+]


2024-11-25 | Leire Ibar
Fronte Zabala itzuliko da boterera Uruguain, bost urteren ostean

95.000 botogatik gailendu da Fronte Zabala azaroaren 24an eginiko hauteskundeetan. Yamandu Orsi izango da Uruguaiko hurrengo presidentea, Álvaro Delgado eskuineko Alderdi Nazionaleko presidentegaiari aurre hartuta.


2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Azken asteetan albiste izan da Gasteizko Errota auzoa, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak egiten baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
Mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Eguneraketa berriak daude