"EUSKADI LIBRE ETA TROPIKAL HORREK EUSKALDUNA IZAN BEHAR DUELAKO»


2021eko uztailaren 20an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Bilboko euskaltegi batetako ikasleei elkarrizketa
Bilbon: zergatik ikasi euskara?
"EUSKADI LIBRE ETA TROPIKAL HORREK EUSKALDUNA IZAN BEHAR DUELAKO»
Ez zitzaigun zaila izan. Bilboko euskaltegi bat, ikasle batzu eta solaserako gogoa, noski. Galdetegia xinplea izan arren, gero, pentsatu baino gehiago irten zen bertatik. Kontua erraza zen: nork bere ikuspuntutik adierazi zargatik ari den euskara ikasten. Horretarako ikasgu berean ari diren pertsona ezberdinak aukeratu genituen, beraien arloetatik nola ikusten duten gure hizkuntzaren problematika azaltzeko.
Eta hor, euskaltegiko arte zabal eta hotzean jezarri ziren zazpi lagunok: Athletic-eko Julio eta Patxi Salinas anaiak; Loles, Las Vulpes taldeko ohia; Idoia, bilbotarra; Juanjo, donostiarra eta kazetaria; Joseba, Enkarterrietakoa; eta azkenik Imanol, Corte Ingles-eko pasteleroa. Ikusten duzuenez, Bilbo aldeko kipurra biltzea lortu genuen. Hona hemen, bada, haiek esandako guztia. Zuk, gure irakurle horrek, aztertu eta ondorioak atera.
«Euskaraz egiten didatenean, lotsatu egiten naiz erantzuten ez jakitearren»
ARGIA: Zerk bultzatu zintuen euskara ikastera?
LOLES: Hori erantzutea ez da zaila. Ni hemengoa naiz eta orduan euskaraz egiten jakin behar dut. Besterik ez. Zergatik euskaltegi honetan? Iagun batzu hemen daudelako?
PATXI: Ni Bilbokoa naiz, eta hemengoa naizenez gero neure burua euskalduntzat jotzen dut. Hortik joaten naizenean eta euskaraz egiten didatenean, lotsatu egiten naiz erantzuten ez jakiteaz.
JULIO: Nire kasua anaiarena bezalakoa da. Nik euskara ikasteko gogo bizia neukan eta orduan ikusi nuen Bilboko lagun batzu hemen ikasten ari zirela, eta nik ere hona etortzea erabaki nuen.
IDOIA: Nik, txikitan banekien euskaraz, baina gero ahaztu egin nuen. Iaz berriro ikasteari ekin nion eta horretan nago orain.
JUANJO: Nik, gauza batengatik, euskaragatik. Gero beste gauza batzu izango dira... Bueno, egia esan, nik entzuten dudanean «vascoa» izateko, Euskal Herrikoa e.a., euskaraz ikasi behar dela, ba, ni, batzutan moskeatu egiten naiz. Pertsona bakoitzak bere motiboa dauka euskara ikasteko. Ni Fakultatean hasi nintzen euskara ikasten, euskara nire kulturaren parte bat zela konturatu nintzenean.
JOSEBA: Euskadi libre eta tropikal horrek euskalduna izan behar du. Bestela, akabo. Ni, hasieran, halako sentimendu batek bultzaturik hasi nintzen euskararekin. Honen ondorioz beste faktore batzu ere agertuko ziren geroago. Zergatik AEKn? Benetan ikasi nahi izan nuenean Kortezubiko barnetegira joan nintzen, AEKren berri banuelako. Eta pozik irten naiz hortik.
IMANOL: Nire arrazoia ere oso sinplea: «vascoa» banaiz neure,hizkuntza ikasi egin behar dut. Dagoeneko nahiko denboraz izan naiz ikasi gabe, eta orain, berrogei urterekin, badut sasoia ikasteko, ezta? Ez nuke gehiago atzeratu nahi.
ARGIA: Zelako giroa aurkitu duzue euskaltegian? Batzu oso famatuak zarete eta, beharbada, horrek bere eragina izan du beste ikasleekin eduki dituzuen harremanetan.
JULIO: Hona era guztietako pertsonak datoz. Bakoitzak bere bizitza eramaten du eta inork ez dizu ezer esaten. Giroa ezin hobea da, eta klase barruan ez da diferentziarik izaten tratuan. Denok berdinak gara, eta lagun talde bat osatzen dugu. Honen froga lehen ikastaroa amaitzean ikusi genituen. Ikasle guztiok elkarrekin egon nahi izan genuen eta halaxe egin ere.
LOLES: Harrigarriena ikasteko modua da. Ez dute metodo zaharrik erabiltzen. Dena hitzeginez egiten da. Konturatu barik ikasi egiten duzu, gramatikazko roiloak ia ia ikutu egin gabe.
IMANOL: Giroa, nik aurkitu dudana behintzat, oso ona da. Ni dudatan nengoen. Ez nekien nora jo euskara ikasteko eta adiskide batzuk hona etortzeko esan zidaten. Aukera ezin hobea izan da. Euskaltegi hortetan nabaritu dudan gauza da, giroaz aparte, metodoa. Euskara ikasten ari naiz jolasean, konturatu gabe, Lolesek esan duen bezala. Hizkuntzaren beraren estrukturak erabiliz ikasten ari gara. Hori oso inportantea da, dudarik ez.
"Euskararen esparrua zabaldu egin da eta hau poztekoa da"
ARGIA: Nolakoa da gaur egungo ikaslegoa. Aldaketarik ikusten duzue orain urte batzu egoten zenarekin?
JUANJO: Bai, nik uste dut orain beste jende mota bat ikasten ari dela. Jende gehiago sartu da. Hemen Bilbon, Alde Zaharrean lehen baino gehiago entzun daiteke euskaraz. Jendea ere aldatu egin da. garai batetan euskara ikasteak politikara mugatzen zuen ikaslea: nazionalista, partidu batetako, joera politiko batetan sartua, e.a. Euskararen esparrua zabaldu egin
ARGIA: Amaitzeko, nola dago euskera harreman sozialetan? Dizkriminazio hitza aipatzen dute batzuk behin baino gehiagotan. Zuek zer deritzozue horri?
JUANJO: Panorama aldatzen ari dela. Lehen, koadriletan, erdaldun bat izanez gero, euskaldunok erdarara pasatu behar genuen. Hau polito aldatu da azkenaldi honetan. Orain, Parte Zaharrean egon zaitezke poteoan lagunekin. Euskaldunekin euskaraz egiten duzu, eta ez dakienari erdaraz egin eta kitto! Pausu hau garrantzitsua da. Nolabait, antzinako konplexu bat gainditzen ari garela ikusten da. Tolerantzia hori lortu egin behar da. Faktore hori daukagu geure alde.
PATXI: Nik ere holan uste dut. Honek Bartzelonako giroa gogorarazten dit. Horra joan, eta denok katalaneraz hitzegiten dizute, eta haien artean ere bai. Ez badakizu, berdin da. Zergatik ez duzu ikasten? Selekzioan halako bat gertatu zitzaidan. Hiru katalanekin bazkaltzea tokatu zitzaidan mahaian eta itzela, zu, denok katalaneraz. Ni akojonatuta geratu nintzen eta ez nuen tutik ere esan, ixil ixilik egon nintzen bazkaldu artean, orain ulertzen dut jokaera hori. Haiek hizkuntza bat dute. Guk ere berdin egin beharko genuke. Batzutan, euskaraz egiteagatik, zertxobait esaten diet taldeko euskaldunei. Batzuk erantzun egiten dute. beste batzu, berriz, txantxetan hasten dira. Zubirekin, esaterako, hori gertatzen zait: kanpora goazenean gela berean egiten dugu lo. Orduan nik goizetan esaldi batzu esaten dizkiot eta berak zera erantzuten du normalean: "venga, déjalo, gue ya hablaremos cuando aprendas". Baina, ikasteko, denok laguntza behar dugu, ezta? Nik, behintzat, hori uste dut.
JULIO: Bai. Niri ere beste gauza bat gertatu zait arestian. Partido bat amaitu eta gero Euskal Telebistakoak hurbildu zitzaizkidan. Nik, euskaraz astiro astiro egiten dut oraindik, eta orduan erdaraz egin nien. Gero, atera nindutenean, nire ahotsa bikoiztuta zegoela ikusi nuen. Ni agertzen nintzen, baina ez nuen hitzegiten. Horrek amorratu egin ninduen. Gogorra da beste batek zure pertsona, zure ahotsa suplantatzea. Etorkizunean ez nuke nahi halakorik berriro gertatzerik.
J.M. PASTOR
40-43


GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeAEKIkasleak
EgileezPASTOR2Hizkuntza

Azkenak
2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


2024-11-27 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin

Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Erretiroa hartuko du Benito Lertxundik

82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude