Jolasa eta lanaren artean iruñear artista


2021eko uztailaren 27an
Joakin Resano pintatzailea eta komikilariari elkarrizketa
Joakin Resano, pintatzaile baten komikia edo komikilari baten pintura
Jolasa eta lanaren artean iruñear artista
Joakin Resano, pintatzaile eta komikilari, orain 37 urte Iruñean jaio, zen eta Estafeta kalean bertan landu egiten ditu bere pintura eta komikiak. Hauek «Habekomik» eta «Ipurbeltz» aldizkarientzat. Pintura norentzat? Auskalo!
ARGIA.–Orain gatxi «Pamiela»k argitaratu du Barandiaranen euskal mitologiari buruzko zure komikilan bat, eta oraintxe burutu duzu pintura erakusketa Iruñean. Nola konpontzen, nola moldatzen zara komikia eta pintura batera egiteko?
JOAKIN RESANO.– Komikigintza eta pinturgintza bi gauza arrunt desberdinak dira enetzat. Komikiarena atsegina izan arren lan kontsideratzen dut, baina pintura ez. Saiatzen naiz bietan moldatzen eta kitto. Nahastu gabe, noski.
A.– Zer zentzutan ez duzu lantzat pintatzea?
J.R.–Esfortzu fisiko edo intelektuala planteiatzen zaizuna nolabait da lan bat enetzat. Eta komikigintza bai da, zera: hasi behar dut dokumentazioarekin, istorio bat menperatzearekin, etab. Adibidez, nire komikigintzan istorioa kontatzea da inportanteena. Ez da bapo dibujatzea, edo marrazkiekin miresgarritasunak egitea, ez. Marrazkiak joan behar du zuzen zuzen istoriora, eta bere funtzioan egon jendeak ongi uler dezan. Pinturgintzan beste gauza arrunt desberdina agertzen zait. «pipa» pasatzen dut pinturarekin, zera, koadroarekin neuk jolasten dut.
A.–Jolasa eta lana. Zein baloratzen duzu gehiago?
J.R.–Pinturarena. Askoz inportanteago iruditzen zait eta, askoz pertsonalagoa nire «neurak» eta nire gauzak ttu egiteko. Orduan besteei inposatzen diedana da pintura. Besteei gustatzen bazaie, askoz hobe, baina horretan menpekotasunik, kontzesiorik gabe oraino. Pinturgintzan hobe azaltzen dut nere burua, noski. Komikigintzan, istoriotxoak kontatzerakoan, berriz, mugatzen naiz jendeak istorioa ongi uler dezan, neuk edo beste batek idatzirik, mezua harrapa dezan edo.
A.–Komikigintzan sarturik, komikiarena arte txikia ote da? Non kokatuko zenuke gaurko artearen munduan?
J.R.–Beno, hori arrunt erlatiboa da, bai zera. Komikigintzan benetako artistak badira, alegia: Hugo Pratt, Crumb. Artistak oso pertsonalak, pintura erabiltzen dudan moduan beraiek komikigintza. Hugo Pratt-ek zenbait saio egin du pintatzeko, baina komikikietan azaltzen da benetan Crumb-ek ez du pintatu. Aski du komikiekin «a tope» bere burua azaltzeko. Badira komikilari gehiago. Moebius, adibidez, ez dut kontsideratzen artista artisau ona-baizik. Komiki artistak esku baten behatzekin konta ditzakegu, artistak, benetako artistak.
A.–Zuk eran duzun bezala, mezua igortzea duela helburua komikigintzak. Orduan pentsa daiteke bera herri propaganda egiteko teknika grafikoa dela, ezta?
J.R.–Beno, herri propaganda... Ez dakit. Bai, komikigintza propaganda mediorik inportanteenetarikoa da. Hartzen badituzu merkatuan dauden aldizkariak bakoitza bere ideologiaren menpean dago, eta ideologia bakoitzak bere grafika du eta bere mogida, noski. Guzti hau argital entrepresa baten pean dago dirua irabaztekotan. Izan ere horretan datza pinturarekiko diferentzia, ohizkoa eta tradizionala; zuk ahal duzu pintatu, erakusketa egin, deus ez saldu eta etxera eraman koadroak, hondarrean erregalatzeko edo beste koadroekin trukatzeko, ez dakit. Hau da klasikoa pinturgintzan.
Komikigintzan, ez. Agian txikitan bai, baina gero zenbait teknika edo erroilu lortu ondoren industrial mailan dago. Eta mugiezina da argital industria, irentsi behar duzu erroilu batzu argitaratzeko; komikiaren azken helburua da, zera, aldizkari batean agertzea.
"Komikigintzaren historia piska bat"
Bai, egin behar da historia piskabat. Hasieran, 1904aldera edo, komikigintza Estatu Batuetan hasi zen egunkari gehiago saltzekotan, alegia, "Chicago Tribune" eta "New York Herald" egunkarietan adibidez. Gero haunditara pasatu zen. Iparamerikarrak propaganda hutsa egiten hasi ziren komikien bidez, komunismoarekin sartzen ezkutuki. Flash Gordon, adibidez, eraginik haundienetarikoa izan zuen pertsonaia beti ari zen amerikar demokrazia unibertsoan zehar zabaltzen. Hondarrean Flash Gordonek beti irabazten du eta demokrazia inplantatzen da amerikar moduan.
«Principe Valiente» harena amerikar bizimoduaren propaganda hutsa da, adibidez. «Dick Tracy» poliziarena hogeitamargarren urteetan asmatu zuten nolabait poliziaren biolentzia justifikatzeko, nola ibiltzen zen tipo hori gaizkile guztien buruetan «zuloak» egiten edo. Amerikar komikien artean gehien gustatzen zaidana, «El hombre enmascarado», kolonietan gizon zuriaren justifikazio hutsa, da, komiki horretan beltzak solas egiten duten tximino arruntak dira.
Gero ditugu heroi faszistak. «Roberto Alcázar y Pedrín» eta «Juan Centella», komiki hau Mussoliniren mandatu zuzenaren pean egina zen italiar faszismoa defendatzekotan. «Roberto Alcázar»en pasadizo bitxi bat gogaratzen dut, nola Roberto Indian dabilen indio batekin gaiztaen bila beti bezala eta indiarrak erraten dio: «Hortikan ez, hemendikan, nik ezaguna dut bidea eta». Robertok harrapatzen du lepotik eta dio: «Noiztik indiar batek agintzen dio zuri bati?». Honako mogidak dira. Ez bakarrik komiki faszistetan, demokrata edo –nola erraten da?– demokratafaszistetan ere. «Superman» antisobietikoa izan zen hasieran, gero moldatu zen. Milton Cannif, komikilaririk onenetarikoa, Pentagonoaren pean jarraitzen du eta.
«Underground eta europar komikiekin aldatu ziren gauzak»
Underground komikia agertzerakoan, bai, aldatu behar zuten, baina amerikar ideologia mantendu zuten. Arrunt irrigarria da amerikar ideologia, ezkertiar yanki batek ematen du Alianza Popularrekoa, ezta? Honekin batera edo eragin gehiago izan du europar komikia, frantziar Erik Lorfeld editoreak promozionaturik. Hirurogei urteetan izan zen, sexoa eta zenbait ezkertiar politika sartzen helduentzat egina, alegia. Eragin honek bortxatu zitnen tebeo batzu estetika eta mezu berrietara irekitzera.
A.– Nafarroan eta Euskal Herrian, zer dugu komikigintzan?
J.R.– Penintsula mailan gauza porrot egina dago. Betikoa dugu: patenteak erosten diren bezala, estetikak, dena erosten da. Jendea zerbaiten gibelean beti dabil, zera, erroilu kreatzailea ez da kontsideratzen. Redondo argitaratzen ari da «Comix Internacional"-ean baina niri ez zait interesatzen. Orain hamabost urte baino gehiago Iruñean hasi ginen komikigintzan eta orduan ez zegoen modan, eta jarraitzen dugu nolabait berberan, nolabait isolaturik; beste lekuetan baino erroilu pertsonalago montatzen ari gara ere.
«Patenteak erosten diren bezala, estetikak, dena erosten da»
A.–Kontsidera daiteke Underground komikia industrializatu dela?
J.R.–Bai, leku guztietan. «El Vibora»k 50.000 ale argitaratzen bait ditu. Eta ia beste guztiak nazioarteko komikien itzulpen hutsak dira. Yankiak ia denak. «El Vibora»k bakarrik funtzionatzen du penintsular materialarekin.
A.–Pinturatik komikiara pasatu zinen edo alderantziz?
J.R.–Ez dago hain garbi hori. Hamabost urteetan hasi nintzen marrazki umoretsu postal ikastaro bat egiten, pentsa. baina mogida honek ez ninduen eragin. Eta gero hamasei urteetan hasi nintzen iruñear «Artes y Oficios» eskolan eta serioski pintatzen urte bat pasa eta. Hogei urteetan hasi nintzen komikigintzan. Txikitatik hasi nintzen jadanik komikiak irakurtzen, nire «agureak» astero zortzi bilduma erosten bait zizkidan edo.
A.–Pinturara pasa gaitezen. Nola dago Nafarroan, Euskal Herrian? Zerbait demostratu duenarentzat ez ote dago oportunitaterik erakusketa egiteko?
J.R.–Agian norbait molestatuko da, hasberriak batez ere, baina nik pentsatzen dut gaur erakusteko posibilitate gehiago direla orain hogei urte baino. Oraindik gutxi direla, bai, ados nago. Baina jendea batzutan okertua dago erakustea saltzea dela pentsatzerakoan, eta gauza arrunt desberdinak dira. Eta jende ezaguna dut, pintatzaileak, pintatzeko prest ez daudenak saltzen ez badute... Horrela ezin da ikasi bizi puñetera osoan. Momentuz, hasteko, lan egin behar da gustuagatik, plazerragatik, eta plazerragatik pintatzen ez duenak hobe du beste gauza batez aritzea. Gero gerokoak.
«Hasberriek uste dute pintatzea puzkerrak botatzea bezala dela»
A.- Hain erraza da erakusketa bat egitea? Ez duzu behar obra haundi bat?
J.R.–Beno, hori beste kontu bat da. Maiz bildu behar dira hiru artean erakusketa gela betetzeko edo. Begira, hasberriek uste dute pintatzea puzkerrak botatzea bezala dela. Beno, bi edo hiru koadro pintatzeko ez pentsa. Baina hogeitamabost koadro, neuk bi urtetan egin ditudan bezala, oso gogorra da Denbora behar bait da. Beno segun nola, modernoarena egiten baduzu, «alemaniar espresionismoa" egiten, alegia, guztiok bezala, berrehun mila koadro bete ditzakezu, pintura balde botatzen eta isatsa pasatzen, arrunt aise. Horrekin erran nahi dizut pasatuko dela «alemaniar espresionismoaren» moda eta beste gauzarik egiten ez duenari. ez dakienari, zer pasatuko ote zaio?
A. - «Artea», nafar artista plastikoen elkartea, duela hilabete gutxi sorturik. Zer erran dezakezu horretaz?
J.R.–Nik uste «Artea»n galdu dela oportunitate on bat. Baina hasieratik interesak oso ilunak izan ziren «kotarroa» eramaten zutenen partetik eta ez da deus ez garbirik atera gauzak ezin argitzerakoan. Horrela, deus ez da pasatu «Artea»rekin. Elkarte honen interesak «Ateneo» horren interesak bezain ilunak ikusten ditut. Neuk hogei urte pintore profesional bezala eramanez gero eta «Ateneo» egitasmo horretaz ez ohartzea, zenbait interes beltz izanen omen da hortik.
A.- Orduan nola elkar daitezke artistak? Sindikatu batean edo? Edo elkartu behar dira berriz bazkidetasunaren pean zein ideologikoki zein estilistikoki?
J.– Beno, ni pasatzen naiz bai sindikatuetaz bai partiduetaz. Pentsatzen dut hasieran profesionalaren edo jendearen zerbitzuan daudela diruditela eta bukatzen da jendea sindikatu edo partiduaren zerbitzuan egoten, erakunde bat elikatzeko denaz gainera bihurtzen da. Bai elkartzea, ideologikoki, estilistikoki. Ni inoiz ez naiz egon soilik, alegia, "Guk" elkartean, «Hamelin» taldean egon naiz, beti saiatu gara honako taldeak sortzen. Bai, batasunak egiten duela indarra. Baina «Artea»n ez da izan posible.
«Karlistadetan, independentziaren kontra izorraraztea bai erregearen moldaketa bai klerikalismoa izan zen»
J.R.–Begira. Nafarroan gara eta hemen karlistadetatik honaino beti saiatu dira zatitzen independentziaren kontra. Ikasi nuen gai hori komiki bat egiteko eta nola uler daiteke errege hark–nola du izena?–ez zezala harrapatu Madrid, bere lehengusinarekin–Isabel erregina–moldatzerakoan? Beste aldetik pentsatzen dut independentziaren kontra izorraraztea apezak beti erditik izateagatik izan zela.
A.– Zure gaurko pintura obrara pasatzen. Hartan isladatzen omen dituzu mundu magiko, fantastikoa, maitagarrien moduan kokatzen diren espresio plastikoak. Horrelaxe da? Nola ikusten duzu zuk zeuk?
J.R.– Lehenago nik egiten nuen pintura nahiko politikoa zen, alegia. Sistemaren arrunt kontrakoa, ez dakit nola erran. Neuk banuen konpromezu bat harturik ene pinturarekin. Franco «kaskatu» ondoren konturatu nintzen aski okerturik nengoela, honako konpromezu horrekin bederen. Banuen pinturgintza jendea kontzientziatzeko asmotan eta ergelkeria zela onartu nuen. Enetzat bederen. Horrela jarraitzen dutenak errespetatzen ditut baina kalitatea mezua baino lehenago paratzen bada.
Izan ere urte batzu kostatu zait nire pintura politikaz eta ideologiaz deskargatzea. Nik uste erroilu horietarako komikigintzak gehiago baliatzen duela propaganda egitekotan. Baina neuk ez dut erabiltzen ideologia inori sartzeko... ez pentsa. Horregatik pinturgintzan sartzen dut erroilu pertsonalagoa, barnekoagoa, eneagoa.
A.–Zure koadro batean sartzen duzun Marilin Monroe hori, zure mitoa ote da?
J.R. - (Irriño batez) Nire mito pertsonaia, bai. Ene betiko gauza da Marilin. Erran dizudan bezala bapo pasatzen naiz pinturarekin. Eta saiatzen naiz jendea bapo pasatzen ere ene koadroak ikusterakoan, mezu optimista erakustekotan, ez «kokorik» jatekotan...
«Pintura, gutxiengoen artea eta ulertezina ote?»
A.–Ulergarria da zure pintura? Nik uste pintura gutxiengoen artea da eta ulertezina publikoarentzat orohar. Horrela bada jendeak nola jaso dezake kalitatea galdu gabe?
J.R.–Miatu, hiru motako publikoa da: pinturaz ulertzen duena, koadro ona eta beste txarraren artean bereizten dakiena, edozein estiloaz, alde batetik; gero pinturaz ulertzen duena, baina snobismo bezala, sasi-intelektualak, alegia, modak defendatu eta beste dena txarra iruditzen zaienak; eta hondarrean pinturaz ulertzen ez dutenak eskolan inork ez bait die irakatsi. Nik uste jendeak ez du ikasi behar pinturaz ulertzeko; neuk pintatzen dut eta ikustera etortzen den jendeak dio: zer polita edo zer dakit! Nik ez diot eskatzen nire pertsonalitatean sakontzea nire koadroez gustatzeko edo. Koadroak pertsonarekin komunikazio zuzen bat mantendu behar bait du.
Adibidez, ni ez nago ados Txillida bat ulertzeko berak bere obra justifikatzeko idatzi duena irakurri behar duzunik. Horrek ez du balio enetzat. Zer kojones irakurri behar dut bere espazioen kontzepzioa Txillida ulertzeko! Obra ailegatzen zait edo ez. Nola egon daiteke hogeitabost urtetan zehar bere kubotxoekin eta espazio horiekin, hortik atera gabe?
A.–Zein euskal pintatzaile gustatzen zaizu gehien?
J.R.–Zumeta eta Goenaga (erraten du zalantzarik gabe).
A.–Gaurko kultur politikari buruz Nafarroan, zer?
J.R.–Ez da esistitzen. Ez dago mugimendurik politika mailan. Noizean behin limosnatxo bat eman digute eta kitto.
A.–Zure etorkizuna artista bezala iluna ikusten duzu edo?
J.R.–Ez pentsa, ez da hori. Oraih hogei urte hasi nintzen serioski pintatzen eta jo ta ke gauza garbitzen ari. Idealki izan liteke pinturaz bizitzea baina komikigintza utzi gabe, biziorik badut eta. (Hondarrean aurkitu dugu lana bizio dela Joakinentzat).
Joakin BALENTZIA
33-34, 35


GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakRESANO1
GaiezKulturaArteaPinturaErakusketak
GaiezKulturaArteaKomikigintzKomikilaria
GaiezKulturaArteaKomikigintzArgitalpenaBesteak
PertsonaiazRESANO1
EgileezBALENTZIA1Kultura


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude