Karmelo Ikastola, dohantasuna eta publikotasuna bereiziz


2021eko uztailaren 23an
Karmelo Ikastolakoei elkarrizketa
«Federazioak aspalditik ikastola batzuren interesak baino ez ditu defenditzen»
Karmelo Ikastola, dohantasuna eta publikotasuna bereiziz
Aurreko asteetan jakin genuen Gipuzkoako Ikastolen Federazioak datorren ikastaroari begira hartutako jarrera gogorra. Pentsa liteke Bizkaiko Ikastolen Elkartea ere ildo beretik abiatzekoa dela. Maila horretan, interesgarria litzateke aspalditik publikotasunaren alde borroka gogorrean dabiltzanen eritzia jakitea horien artean Santutxuko Karmelo Ikastola aukeratu dugularik. Bertako zuzendaria (Tere) eta gurasoen ordezkari batekin (Jaxinto) mintzatu gara.
ARGIA.–Nola ikusten duzue Gipuzkoako Ikastolek hartu duten (eta ziur aski Bizkaikoek hartuko duten) neurri berri hau?
KARMELO IKASTOLA.– Gipuzkoako Ikastolen Federazioak anuntziatu duen neurri hori bere aspaldiko bidetik dator, eta orain arte Federazioek dohantasunaren bidetik hartu dituzten erabaki gehientsuenak bezala geure ikastolaren egoera kontutan hartu gabe egin dute. Izan ere, guztiz bide desberdinetatik abiatu ginen eta oraingoa ere halaxe ulertu behar da. Gauza bera gertatu zen iazko «Biabilitate Plana» delakoarekin.
A.–Zer izan zen, bada, "Biabilitate Plan"arekin gertatu zena?
K.I.–Geuk uko egin genion «Biabilitate Plan» horri arrazoin ebidente batengatik: bere helburua kuotak merketzea bazen ere, geure ikastola konkretuaren kasuan (beste hainbatenean bezalaxe) merketu baino garestiagotu egin behar genuelako. Kalkulua atera genuen eta kuotak doblea baino gehiago igo behar genituen «Biabilitate Plan» horrek markatzen zituen baldintzak bete ahal izateko.
A.–Nola liteke hori?
K.I.– Besteren artean, bi baldintza markatzen zituen «Biabilitate Plan» horrek diru-laguntzak jaso ahal izateko: Seguritate Soziala eta Haziendarekiko zorrik ez edukitzea eta ELA eta Federazioaren arteko lan-komenioa aplikatzea. Guk alde batetatik izenpetu zenetik uko egin genio ELA-Federazioaren arteko komenioari, eta badirudi baldintza hori ipini zutenean ez zutela konturatu nahi zenbait ikastolatan ELA ez dela nagusi irakasleen artean. Komeni horretara egokitu beharrak eta Seguritate Soziala nahiz Haziendarekiko zorrak kitatu beharrak jasotako subentzioa baino dexente aldi gehiagotako dirua lortzera eramango gintuzke.
A.–Baina zuenaz aparte ikastola gehienetan ere berdintsu gertatuko litzateke, ezta?
K.I. Ez bada. Kontutan hartu duela zenbait urte guk kredito pertsonalak libratzea erabaki genuela, horretarako Seguritate Soziala eta Haziendari ez ordaintzea irauteko modu bakarra delarik. Beste ikastolek (gehienek) justu kontrakoa egin zuten, zor guztia kredito pertsonaletan kokatuz. "Biabilitate Plan" horren baldintza hori (besteak bezalaxe). ikastola-gehiengo horren interesak defendatuz ipini zuten, besteon kalterako nabarmenki.
A.– Eta Federazioak ba al zekien zuentzat okerrago zela "Biabilitate Plana", harez gero zenuten zuloa baino?
K.I.–Noski. Guk argi aski esplikatu genien gure prolema baina ez zuten erantzunik eman. "Biabilitate Plana" bere horretan uztea haino. Normala denez, guk ez genuen bide horretatik sartzea onartu eta jaso genitzakeen zortzi milioiak bertan galdu genituen. Geroztik jakin dugu "PIana" onartu baina kondizioak bete ez dituztenek ere jaso dutela subentzio, baina beno...
A.– Federazioak, beraz, ikastola batzuren interesak baino ez dituela defendatzen pentsa liteke...
K.I. Jakina. Federazioak aspalditik ikastola batzuren interesak baino ez ditu hendatu. Haiek diote gehiengoa direla, eta egia da, hori ez diogu ukatzen. Baino gu gutxiengoa garelako modu honetan baztertzea ere ez da oso gizalegekoa.
A.– Hala eta guztiz ere, Gipuzkoako Federazioak dohantasuna lortu nahi izatea ez da axola gabeko arazo bat.
K.I. Guk bereizi egin gura ditugu dohantsuna eta publikotasuna. Ikastola horiek dohantasunaren bila dabiltza, baina guk uste dugu eskola batek publikoa izan nahi badu. gutxienez beste hiru arazo badirela dohantasunaz aparte konpondu beharrekoak: eskolaren titularitatea. pluraltasun idealogikoa eta irakalsle-langileen kontratatzailea nor den. Dohan izan daiteke eskola bat eta pribatua izan. Guk ikusten dugu jarrera hauek defendatzen dituzte ikastolek ez dutela bokazio publikorik. Horren froga argia Santutxun bertan daukagu. Hemen bada beste ikastola bat. «Kirikiño», Federazioaren lineatik doana. eta berriki BBB euskaraz ipini dute bertako Institutoan aspalditik euskara hutsez ezin daitekeenean. Hor dago horiek defendatzen duten «publikotasuna»ren neurria.
P.U.
26


GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude