Josu Irigoien: Epe laburrera Europak min egingo digu


2021eko uztailaren 23an
Europako Ekonomi Elkartearen atarian
Josu Irigoien: Epe laburrera Europak min egingo digu
Berrikitan kaleratua du Lankide Aurrezki Kutxak «El sector agrario vasco ante la Comunidad Europea» titulupean gure baserriak Europaren aurrean aurkezten dituen baldintzen diagnostikoa. Madrilek bestalde EELan sartzeko akordioa laster sinatzeko itxaropenak ditu. Gaia zabalean hartuz hurbilketa bat egin nahi izan dugu LAKeko «Departamento de Estudios» zerbitzuko arduradun den Josu Irigoienekin.
ARGIA.– Berehala omen gara EEEaren barruan. Orokerrean ze aldaketa suposatzen du horrek?
Josu Irigoien.– Beno, hasteko Europa daukagu batetik eta Estatu Espainola bestetik, euskal ekonomia bere barruan duela. Europako Ekonomi Elkartean badira mekanismo batzuk Espainiak onartu behar dituenak: politika agrarioa politika, industriala, politika fiskala, eta abar. Europan martxan daude lehendik eta horiek Espainiak onartu egin behar ditu nahi ta nahi ez. EEEan sartzen denean.
Beste aldetik, Europan badira nazioak eta konpetentzia gogorra, Euskal Herrian ekoizten diren produktuen kontrako konpetentzia gogorra egon daiteke, makina erremintaren kasuan Alemania, Frantzia, Ingalaterra edo Italiaren aldetik. Beraz, bi multzo horiek bateratu egingo dira Estatu Espainola Europan sartzen denean.
Zer gertatuko da orduan? Lehendahizi, Espainiak bere merkatua babesteko dituen arantzelak desagertu egingo dira. Epe motzera hori da mekanismorik garrantzizkoena. Merkatu espainiarra oso babestua dago, produktu askok bertan sartzeko arantzela ordaindu behar dute, eta zenbait alditan ehuneko 30etik gorakoak izatera iristen dira. Kanpoko produktuak asko garestitzen dira, beraz, merkatu espainiarrean sartzerakoan.
A.–Horrek gure industria zuzenean astinduko duela pentsatzekoa da.
J.I.- Dudarik gabe. Orain euskal industria nola edo hala babestua dago eta behin Europan sartuz gero babes hori gabe geldituko da. Inportantea da hori, beraz, barruko merkatuan konpetentzia maila gogortuko duelako.
Beste alde batetik, dena dela, beste mekanismo bat ere badago: Europako arantzelak ere desagertu eginen dira. Horrela, merkatu hartara igortzen ditugun produktuek dituzten arantzelak suntsitu egingo dira. Baina gaur egun Europan dauden arantzelak oso apalak dira, ehuneko 3-4, hortik gora oso gutxi. Eta euskal produktuek izango dituzten abantailak oso eskasak izango dira. Alderantziz, lehen esan dugun legez, europarrek hemen abantaila haundiak izango ditute. Hori da arazorik haundiena epe motzera euskal industriarentzat.
Esate baterako, buruz esango dizut adibide gisa, oso arantzel haundiak ditu mueble edo haltzarigintzak. Azpeitialdean, Balmasedan eta abar, zurezko haltzarigintzak garrantzia haundia dauka, nahiz eta ekonomia osoaren barruan pisu haundirik ez izan eskualde batzuentzat oso inportanteak denak.
Makina erremintak ere arantzel haundiak dauzka, ehuneko 20-25eraino iritsiz. Eta makina erreminta oso inportantea da gure ekonomiarentzat, zeren nahiz eta oso pisu oso haundia ez eduki (ez dakit justu 7.000 edo 8.000 langile enplegatzen dituen) industriaren aurrerapenari begira garrantzi estrategiko benetan haundia bait dauka.
A.–Beraz, gure produktuei holako konpetentzia gogorra badatorkie, balorazio aski negatiboa dauka EEEan sartzeak gure ekonomiarentzako.
J.I.–Epe motzera kaltegarria izango da alde horretatik, baina gauzak gehiago zehaztu eta matizatu behar ditugu. Arantzelen ikuspuntutik eta epe motzera kaltegarria izango da, barruko merkatuan konkurrentzia haundiagoa izango da-eta. Gainera, hau produktu guztietaz esan ezin den arren, sektore askotan Alemaniako eta Frantziako -eta produktuak kalitate haundikoak dira eta horrek ere ez digu laguntzen konkurrentzian.
Baina arantzelen aldetik abantaila batzuk ere jasoko ditugu. Esate baterako, gaur egun euskal industriak erosten dituen lehengaiek ere ordaintzen dituzte arantzel batzuk merkatu espainolean sartzean. Orain arantzelik gabe sartuko dira, eta horiek merkeago erosteko aukera izango du euskal ekonomiak.
Askotan babes arantzelarioa aztertzean ez zaie begiratu behar bakarrik euskal ekonomiak saltzen dituen produktuen babesei baizik eta baita erosten dituen lehengaienei ere. Bi horiek alderatuz ateratzen den kontzeptua da balio erantsiaren babes arantzelarioa, alegia industriak sortzen duen balio erantsia ere babestua dagoela.
Alde horretatik ez dut uste euskal ekonomiaren egoera askoz hobea denik, bataz beste berdintsua da. Epe motzera, beraz, eta bataz beste jota, epe laburrera ondoriek negatiboak izan behar dute, nahiz eta sektore batzuk hobeto atera daitezkeen.
A.–Eta hala ere badirudi indar ekonomiko guztiak ados daudela: sartu egin behar dela.
J.I.–Ni ere ados nator, eta hor ere matizazio asko egin beharko dira, baina ados nator. Zergatik? Alde batetik aukera politiko bat da, eta Gobernuarentzako ere inportantea da. «Acta de Adhesion» hori sinatzea helburu politiko garrantzizko bat, eta horrek esplikatzen du neurri batean EEEan sartzeko nahia.
Bestetik arrazoi ekonomikoak ere badira. Bata, Estatu Espainola munduan dauden asoziazio mugimendu guztietatik aparte geratu dela, mugimendu ekomomiko guztietatik aparte. Europan alde batetik EEEa daukagu eta bestetik EFTA. Merkatalgo Libre batentzako Europako Elkartea. EEEan ez dauden nazio guztiak EFTAn daude, Espainia ezik, eta Ekialdeko estatuak noski. Espainia aparte gelditu da eta hori ikuspegi ekonomikotik ez da ona.
Gero beste arrazoi bat ere badago: zer gertatuko litzateke Espainiak negoziazioak apurtuko balitu? Ez dut uste posible denik baina eman dezagun hausten direla. 1970. urtean akordio preferentzial bat sinatu zuten Espainiak eta EEEak, eta horrek gobernatzen ditu bien arteko harremanak. Akordio horretan Europak abantaila dexente eman zizkion Espainiari bere arantzelak asko jaitsiaz, Espainiak ez zituen hainbeste jaitsi.
Orain negoziaketak apurtuko balira nahitaez beste akordio bat negoziatu beharko litzateke, eta Europak Espainiari bere arantzelak desagertzea eskatuko lioke, erabat ez baldin bada, neurri haundi batean bederen bai, eta mejora haundirik ez lioke aterako.
A.–Alde guztietatik ere gauzak nahiko estu orduan.
J.I.–Gero beste arrazoi bat ere bada, askotan aipatua ez bada ere. Euskal industria eta espainola beren barruko merkatuari begira antolatu dira azken 25-30 urteetan zehar, merkatu txiki eta itxi baten arauera eraikia. Kalitatearen aldetik, produktibitatearen aldetik, enpresaren dimentsioaren aldetik, teknologiaren aldetik... bere merkatuaren arauera sortu eta hazi zen.
Iraun ere hala egin du, orain arte, baina atzerriko konpetentziarik ez zuen izan. Eta hori ere kaltegarria da; epe laburrera komenigarri izan daiteke, merkatu oso babestua, baina epe luzera kaltegarria da. Beste estatuetako konpetentziarekin indarrak neurtzea komenigarria da. EEEak hori egiteko aukera eskaintzen digu.
Baina une honetan, krisi ekonomikoaren erdian, ez dut uste oso komenigarria denik. Behar bada hemendik sei urtetara askoz egokiagoa litzateke, orain ez da komenigarri ikusten. Hori izango litzateke, dena dela, hirugarren arrazoia. Baina lehenengo biak ikusten ditut nik inportanteenak.
A.–Europak Estatu Espainola merkatua zabaltzeko bide bezala ikusten duela esan da, hedatzeko posibilitateak eskaintzen dizkion estatu hirugarrenmundutiar gisa ia.
J.I. Europak Espainiak ikusten duen aukera bere merkatua da, dudarik gabe. Horrekin bat nator. Espainiak ezik. Europako beste estatu guztiek ez daukate ia arazorik, mekatu libreak dira, teorian eta gauza asko matizaturik baina merkatu libreak, eta Espainia da Europako azken merkatu itxia. Eta europarrak interesatuak daude merkatu hori zabaltzearekin.
Hala ere, arazo ekonomiko guztien atzetik badago Europa batu bat egiteko asmoa. Hasieratik, EEE eta lehenago CECA (Ikatz eta Altzairuaren Elkartea) sortu zirenean, bazegoen helburu politiko bat. Hori ere kontutan hartuko dute, baina arrazoi ekonomikoak dira indartsuak.
A.–Behar bada iritsi gara EEEan sartzearen ondorioak sektoreka ikusteko puntura.
J.I.–Industriatik hasteko, nik lasaiena makina erremintaren alorrean gertatuko diren ondorioez mintzatu naiteke, baina ez dut uste beste sailetan ere oso ezberdin izango denik. Alor horretan kanpoko produktuek bataz beste ehuneko 16ko arantzelak dauzkate, batzuetan 20raino ere iristen direlarik. EEEan sartzen garenean kanpoko konpetentzia. Alemaniakoa batez ere, baina baita Britainia Haundi eta Italiakoa ere, asko areagotuko da.
Europatik datozen inportazioak proportzio nahiko haundian gehituko dira, beraz. Eta hemendik Europari begira zer? Makina erremintaren egoera aztertzen duen liburua egin genuenean ikusi genuen Europan saltzen diren makina gehienak hemen ez direla egiten. Horregatik esportatzen zen hainbeste Hegoamerikara: Europan ez bezalako tresnak erosten dituzte, ez dute kalitatean hainbeste esijitzen... Horrek esan nahi du Europako arantzelen gorabeherak mesederik ez diola eginen sektore horri.
Teknologiarena da bestea. 1980-81eko datuekin ari naiz, baina orduan ikusten zen Europan teknologia aldetik Europako eskaria azkar ari zela eboluzionatzen, kontrol numerikodun makinak askoz gehiago erosten zirela. Hemen aldiz produzioa ez zen bilakatzen abiadura berean, eta gure eskaintza ez zen egokitzen Europan eskatzen zenarekin. Gauzak aldatu dira puska bat, baina hala ere desajusteak jarraitzen du.
A.–Makina erremintaz ari zara, elaborazio haundiko produktu batez, baina dirudienez elaborazio gutxiago eskatzen duten produktuak dira jipoirik haundiena hartuko dutenak. Burdina, altzairuak, siderurgia hitz batez.
J.I.–Segun eta zein sailetan. Altzairu bereziei dagokienez, esate baterako, entzun dudanez Frantziako siderurgia espezialduarekin-eta alderatuz nahiko ongi dago hemengoa. Baina altzairu arruntak bai, horrek jipoi haundiagoa hartuko du.
Pentsatu behar da Europako siderurgia duela bederatzi urte hasi zela birmoldatzen eta nahiz eta oraindik zenbait arazo baden, egoerari askoz hobeto egokitu zaio. Hemengo siderurgia ezin da konparatu Europan dauden baldintzekin, eta kolpe haundia jasango du dudarik gabe.
Gero oso larri dagoen beste sektore bat, lehen sektorea, edo azpisektore bat zuzenago, nekazaritza, oso egoera larrian dago Europari begira. Gipuzkoan eta Bizkaian hain pisu haundia duen esne produzioa batez ere. Hemengo esplotazioak Europakoak baino askoz ere txikiagoak dira, prezioak ere ezin dira konparatu, produktibitatea ere askoz apalagoa, Europako kalitateak ere hobeak dira.
Nekazaritza aztertzerakoan probintziaka ere begiratu beharra dago, Araba eta Nafarroakoa ez bait da Gipuzkoa eta Bizkaikoa bezalakoa. Haietan esplotazioak haundiagoak dira, laboreak ere ezberdinak, egitura ezberdina. Baina jeneralean ez da batere ona.
A.–Beste puntu bat: Hego Euskal Herriko ekonomiaren interesak eta Estatu mailakoak. Berdinak zertan izanik ez daukate.
J.I.–Nekazaritzaren kasuan oso garbi ikusten da. Espainiako nekazaritza bataz beste ondo dago Europari begira, produktu espainiarrak konpetitiboak dira. Euskal Herriko nekazaritza soilik hartuz gero panorama ezberdina. Eta interes diferenteak egon daitezke, segun eta nondik ikusten den.
Gero, lehen esan dugun bezala, arrazoi edo helburu politiko bat badago hor, Gobernuarentzat interesantea dena. Hori ere oso interes berezia da.
Industria mailan, aldiz, eta lehen esan ditugun erizpideen arauera, produktibitatea, kostuak, enpresen dimentsioak, arantzelak, bataz beste industrian egoera berdin samarra dela uste dut, nahiz eta salbuespenak badiren.
A.–Azkenaldian, eta PNVren krisiaren sustraiak bilatzerakoan, aipatu izan den eztabaida batera garamatza horrek: ea Hego Euskal Herriaren merkatu naturala Estatu Espainola denetz.
J.I.–Orain arte Euskal Herriaren merkatu naturala merkatu espainiarra izan da, ez da dudarik. Eta azken urteotan, 70. urtetik hona, merkatua aldatuz joan da. Ez naiz oso zehatz gogoratzen baina 69.ean Euskal Herriko esportazioak gure Barne Produktuaren ehuneko 9 ingurukoak baldin baziren, 81-82.ean ehuneko 23-24 izango ziren. Euskal produzioaren destinoa aldatu egin da, beraz.
Baina hori ez da hemen bakarrik gertatu, krisiaren poderioz Espainiako produktuak ere kanpora zuzendu ziren. Baina orain arte eta oraindik ere Euskal Herriaren merkatu naturala neurti haundi batean Espainia da.
A.–Itzuli gaitezen berriro nekazaritzara. Zuen azken ikerketa, izan ere, sektore horrek EEEan sartzean jasango duen egoeraz izan bait da. Zuen prentsaurrekoaren ondoren gure baserriak desmantelatzera doazela idatzi da.
J.I.– Guk ez genuen esan hau desmantelatzera doanik, nahiz eta komunikabideetan hori azpimarratu zen. Guk esan genuena zera zen: hemengo baserrien egoera, neurriak, prezioak, produktibitatea etabar kontutan harturik, ez zela batere ona. Hortik baserri guztiak suntsitzera doazela esatera badago tartea.
Guk baserrien diagnostiko bat egin dugu. Hasteko, hemengo esplotazioen neurria Europakoekin alderatzen baduzu, gureak askoz txikiagoak dira. Nekazaritza sektorean eskala ekonomia haundiak agertzen dira, hau da, zenbat eta esplotazio haundiagoak orduan produktibitatea haundiagoa dela. Hemen horregatik ezin gara Europan lortzen diren produktibitateetara iritsi.
Ikusten da, bestalde gure produktuen dinamismoa Espainiakoena baino ahulagoa dela. Hau da: hemen egiten den produzioa Estatu Espainoleko beste herrialdeetara doala. Horrek esan nahi du euskal nekazaritzaren konpetitibitatea edo abantailak eskasak direla beste herrialde horiek eskaintzen dituztenen ondoan. Esparraguen kasuan garbi ikusten da: beste herrialde batzuetan aukera hobeak eskaintzen dituzten produzitzeko, eta piperrak, tomateak...
Autoabastezimentu maila ere ikertu da. Europak bere burua hornitzen maila izugarriak lortu ditu, areago, esnea eta beste hainbat gauza soberan daukate. Beraz, aprobetxatu nahiko dute beren superabitak Espainiara bidaltzeko. Hitz batez esateko: egoera txarrean dago gure nekazaritza. Nekazariek berek nola erreazionatzen duten ikusi beharko.
A.–Beraz sektore guztietan sortzen dizkigu arazoak Europan sartzeak. Eta hemen deukagun langabezia ikaragarri honi ze ondorio ekarriko dio EEEan sartzeak.
J.I.–Ze neurritan justu ez nizuke esango baina ez dut uste langabeziari ezer onik ekarriko dionik. Gehitu edo mantendu, kuantifikatzea zaila da. Baina mesederik ez dio egingo epe laburrera.
A.–Horrekin gauza batera iritsi nahi nuen, ezta?, ea hori ikusita ere jarraitzeak merezi duen, ea ondorio sozial horiekin zer gertatzen den.
J.I.–Komenigarria den ala ez sartzea? Hori baino garrantzizkoagoa da ikustea noiz sartu. Sartzea beharrezkoa da, ez dago aukerarik eta nola edo hala sartu egin beharko genuke. Baina noiz sartu, oso ezberdina bait da gaur egun gauden egoeran sartzea edo hemendik bost urtetara. Kojuntura hobe batean ondorioak ez lirateke hain larriak.
Noiz eta nola sartu, negoziaketatik ze ondorio ateratzen den inportantea da.
A.–Eta Euskal Herritik, edo Komunitate Autonomotik, negoziaketetan presiorik egiteko ahalmenik bai al da?
J.I.–Negoziaketek beren dinamika daramate Madrilen eta ez dut uste hemendik influitzeko posibilitate haundirik dagoenik. Behar bada eragin haundiagoa izan zezaketen sektore bakoitzeko talde ekonomiko eta enpresarialek. Baina geldi ezinezko dinamika bat izan da, eta ez dakit zenbateraino influitu dezaketen.
Nekazaritzan, esate baterako, EHNEkoek, eta beren jarrera Kantauri alde osora zabalduta, beren eritziak azaltzeko ahaleginak egin dituzte, negoziaketak berbideratzeko. Baina negoziaketaren azken urratsetan gaude eta ez dago posibilitate haundirik.
Iñaki ZUBIONDO
11-14



GaiezPolitikaNazioarteaErakudeakEuropako Ba
GaiezEkonomiaLehen sektoNekazaritza
GaiezEkonomiaIndustriaMetalurgiaMakina erra
PertsonaiazIRIGOIEN3
EgileezUBIONDO1Ekonomia


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude