J. I. Azkona: « Euskarak guneak berreskuratu behar ditu»


2021eko uztailaren 23an
Iruñako Udalak euskararen eragile berriki izendatua
J. I. Azkona: « Euskarak guneak berreskuratu behar ditu»
Euskal Herriko beste zenbait tokitan bezalaxe, Iruñeako Udalak izendatu du dagoeneko euskararen indartze eta garapenak arduratuko den pertsona. "Dinamizador" berriaren ahotik jakin nahi izan dugu nola ikusten duen bete behar duen eginkizuna. Jose Ignacio Azkona, iruñear euskaldun gaztea da zeregin honetaz arduratzeko oposizioak gainditu dituena. Oposizio hauek, hain zuzen, dira gure lehenbiziko gaia.
A.– Zer nolako izan ziren oposizioak? Euskaraz egin al zenuten?
J.I.A.– Gehiena euskaraz izan zen. Hiru atal ziren, lehenbiziko biak, teoriko eta praktikoa euskaraz egin genuen. Hirugarren atala, psikoteknikoa hain zuzen, erderaz. Tribunalaren beste kontua da, gehiena euskaraz eginez gero tribunaleko batzuk ez zekiten eta puntuak ematen zituzten igual igual. Dena den pasatuta dago eta ez du merezi gehiegi hitzegiteak honetaz, abenduaren erdian sartu nintzen lan egitera.
A.– Zure ardura berri hau Euskarazko Zerbitzua bezala planteatuta dago?
J.I.A.–Ez, plateamendua ez da horrela. Euskara da beste arlo handiago haten eraketaren barruan dagoen atal bat ez dago Euskara Zerbitzua bezala enfokatuta. Elkarlanean ari gara hemen «Area de Promoción Ciudadana» sailaren barruan ekipo bat osatuz, «Dinamizador Cultural» bat, soziologo bat, kirolaz arduratzen den beste bat, eta «Servicios Sociales»en arloko beste ordezkari bat. Orain sartu behar da ere pedagogo bat ekipoan. Norberak presupuesto bat dauka eta presupuesto horren banaketaz arduratzen da, gero Udalaren «Comisión Permanente» delakoak aprobatu behar duena. Erizpideak ere denon artean eztabaidatzen ditugu. Ekipo honetan gaudenon artean izugarrizko giro ona dugu.
A.–Zu sartu zinenean 84ko bukaeran hain zuzen, bazenuen 25 milioitako presupuestoa. Zer gertatu zen diru horrekin?
J 1 A. Bai, denok espero zuten kordinadore berriak presupuesto osoa gastatuko zuela 15 egunetan. Bakarrik irakaskuntzari ematen zaiona zegoen gastatuta (AEK eta AEK barruan antolatuta ez dauden beste gaueskola batzu). Nik ez nuen egokia ikusten 15 egunetan diru guztia gastatzea ongi pentsatu baino lehen. Ni sartu baino lehen ere diru hori hor zegoen eta inork ez zuen banatu. Ez dut uste aurrekoek egin ez dutena nik egitea nere erresponsabilidadea denik, inolaz ere. Dena den zenbait ekintza egiten saiatu nintzen. Batzu onartu zizkidaten eta beste batzu ez.
A.– Postu honen eginkizun zehatza zein da?
J.l.A. Lehenbizikoa, edo ospe handiena duena Tolosakoa da. Donostian ere badago Euskara Batzordea, orain tekniko bat jarri behar dute. Gero Eibarren, Laudion... Hasi ginen egiten bilera batzu, segidarik izan ez dutenak. Dena den nik batzurekin kontaktorik izaten dut. Kike Amonarrizekin esate baterako. Bilerekin segitzeko asmoa badago.
A.– Badago alde handirik Tolosan egiten dena hemen egiten denarekin konparatzen badugu? Edo eta beste hitzetan esanda, zer moduzko harrera sentitzen duzu euskararekiko Iruñako Udaletxean?
J.I.A.–Nik orain ikusten dudan ezberdintasun nabariena Tolosan edo Donostian askoz ere garbiago dagoela euskararen alde egin nahi dutela hemen baino. Borondate politikoa askoz garbiago dago han. Plateamendu mailan, hitzetan behintzat Tolosako Batzordearen eginkizuna Tolosa berreuskalduntzea da, esate baterako, hiru edo lau pertsona daude horretan lanean Tolosan, presupuesto handiagoak dituzte... Helburu politikoak ere garbiago daude. Hemengoa ordea ikusteko dago.
A.- Esaiguzu orain zenbateko presupuesto dagoen hurrengo urterako eta zernolako ekintzak ikusten dituzun premiazkoenak.
J.I.A.– Presupuestoa datorren urtean 95 milioitakoa da, iaz bezala. Lehenbiziko eginbeharra eritziak finkatzea da, planteatu zein gauza egin behar den, euskarari zein tratamendu eman behar zaion. Gauzarik inportanteenetariko bat litzateke, hasiera batean, euskararen aldeko mugimendua koordinatu Iruña barruan. Ez dut uste alde horretatik hemendik gauza handirik egin behar denik, hor funtzionatzen ari diren taldeei bultzada, laguntzak, babesa eman edo koordinatzea ez bada. Ba beste eginbehar zuzen bat kanpainak egin edo burutzea litzateke. Horretarako behar da estudio bat egin, hau da, Iruñako euskaldunen egoera erreala aztertzea, politika linguistikaren plangintza egiteko ongi jakin behar da nondik abiatzen garen. Zoritxarrez Burlata, Antsuain, Billaba eta beste Udal batzu, administratiboki Iruña ez direnak ez lirateke estudio horren barruan sartuko. Beraz estudioa ez da oso osatua izango, bertako jendea administratiboki ezik, gainerako gauza guztietan iruñarrak bezala bizi badira ere. Horregatik gero proposamena egingo diet beste udaletxeei lan bera egiteko, elkarren artean konplementatzeko. Lanaren lehen atala euskaldunen multzoa aztertzea litzateke; zenbatzea, adina, maila ekonomikoa, ogibidea, sexoa etabar. Bigarrena "estudio de actitudes" izango litzateke, hau da, Iruñako biztanlego osoak euskararekiko duen jarrera edo eritzia aztertuz. Hirugarren atala litzateke aurreko guztia oinarritzat harturik, politika linguistiko bat proposatzea. Gero, bestalde, Administrazioaren jarrerak zer nolako inportantzia duen hizkutzaren berpiztean–edo galtzean kasu honetan bezala ikusita, planteamendu linguistikoa egin beharko zaio Udalari, euskaldunen eskubidea zaintzeko (hiriaren izena bera, bandoak, euskara hutsez egiteko posibilidadea Udaletxean, errotulazioa, funtzionariak euskaldundu lan ordutegi barruan...).
A.–Nahiko zaila ikusten da euskararen barneratze hori Udaletxean, horrek suposatzen duen diruarekin, beste gauza batzuen artean...
J.I.A. Gaia serio hartuez gero ezinbestekoak dira aurrean esandako pauso guztiak betetzea. Bestalde gauza inportantea da gure euskaldunak berreskuratzea, euskararen toki fisikoaren hedapena lortu, sektore sozial ezberdinak erakarri euskararen arlora, balorapen soziala eman. Horretan kaleko ekintzak, tertuliak etabar sartuko lirateke. Proposamen aldetik eremua zabala da. Ikusiko dugu noraino hel daitekeen.
J.A.
32-33


GaiezHizkuntzaEuskaraTeknikariak
PertsonaiazAZKONA2



Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude