Juan Gamendia Larrañaga: «lhauteriekin uztartuta iritsi zaigu mozorrotzea»


2021eko uztailaren 27an
Juan Garmendia Larrañagarekin Ihauterietaz
Tolosako Ihauteriak, etenik gabeko zoka bat
Juan Gamendia Larrañaga: «lhauteriekin uztartuta iritsi zaigu mozorrotzea»
Ihauteriak, Iñauteriak, Aratuzteak, Aratoztiak, Iyotiak, Igotiak, Ioteak... ditugu Olentzaro eta San Juanak bitarteko festa edo ospakizun hauek ezagutzeko izenak. Horien inguruan biltzen dira baitare Santa Ageda, Maskaradak, Kaldereroak... eta beste hainbat ospakizun. Neguko festen barruan.
Ostegun Gizen edo Orakunde eguna Gizakunde eta Emakunde ostegunak dauzka aurreko bi asteko ostegunetan. Batean neskak mutilari lepotik heldu eta «zer agintzen didazu?». Hurrengoan mutilak neskari heldu eta berdin.
Hor hasi eta Ostiral Melar, Larunbat Erdiko, Iote Eguna edo Zaldunita, Astelenita eta Asteartita izango dira egunak. Azken hiru hauek bakarrik toki askotan. Izen hauek ere tokian tokikoak izanik aldatuko dira Martisen Karnabal, Txitxiburduntzi (Ostegun Gizen)...
Pertsonaiak ere berdin aldatuko dira batetik bestera. Maiordomuak, yoaldunak, ttuntturroak, Zanpantzarra, Miel Otxin, Zaldiko, Ziripot, Zamalzain, Txerrero, txorrotxak... ofizioekin eta lanarekin zerikusi handia duten pertsonaiak.
Jatorrian artzain festak izenek eta elemenduek aditzera ematen duten bezala. "Otsabilko" esaten da euskaraz. Otsoak uxatzeko festa. Zintzarriak, otsoak izutzeko tresnak.
Erritoaren erdian mozorrotzea. Txantxo jaztea. Despersonalizatzea.
Gaur egun Euskal Herriko herri gehienetan ospatzen diren festak. Gaur egun Donostiak eta Bilbok maila haundi batean jan dituzten festak–edo aldatu egin dituzten festak–. Festa hutsean gelditzen ari direnak.
Bitarte horretan ordea, artzain giroko Ihauteri eta hiritzarretako Ihauterien bitarte horretan ba dira hiriska zenbaitetan ere. Tolosakoa da eredu horretan. Eta Tolosakoaz hitzegingo dugu aurtengoan Juan Garmenda Larrañagarekin.
A.–Tolosako Ihauteriak zer izan dira?
Juan Garmendia.–Hemen, Tolosa tinkatua dago mendien artean. Goi Erdi Aroan uri bezala ez zen, «lugares» bezala izango zen. Gero uri bezala antolatzen dihoan bezala, aurrenengo ihauteri haiek izango zuten nekazari kutsua, zergatik XIV. mendeko padroian agertzen dira orain baserri batzuk daramatzaten izenak. Horrek esan nahi du familia horiek Tolosan bizi zirela eta ospakizunak, Ihauteriak beren erara izango zirela.
A.–Ze ospakizun klase da?
J.G.–Ihauteria ikus daiteke neguko festen barruan. Guri iritsi zaigu garizuma aurreko hiru egunetan batez ere. Baina leku guztitan berdin ez da gertatu. Behin Gabonak pasaz gero Urteberritan hasi eta Garizuma etorri arte Ihauteriak prestatu dira. Intzan Errege bezperan eta Errege egunean ospatu izan dira orain dela gutxi arte.
A.–Neguko Jaien barruan sartu duzu Ihauteria. Ze lotura dago Negua eta Ihauterien artean?
J.G.–Neguko Jaiek izan dute garrantzia mundu guzian. Ez neguko jaiak. Mundu guzian izan du garrantzia aldaketak. Eguna luzatzen zihoan. Udaberria ba zetorren eta agurra ematen zitzaion. Bai eta Udako solstizioari ere. Urteari agurra ere bai. Ia beti suarekin gainera. Ihauterietan ere sua ibili da. Gizonak beti ospatu ditu aldaketa guziak.-Gaur ere nahiz eta ez iruditu berdin berdin gertatzen zaigu. Zer gertatzen da bat jaiotzen denean? Ézkontzen denean?... Aldaketa guziak ospatzen dira. Ez neguan bakarrik, udan ere bai. Baina Ihauteriak daude neguan barruan.
A.–Tolosako Ihauteriekin ari ginen.
J.G.–Tolosako Ihauteriak hasieran ba zuen nekazari kutsu hori. Baina Behe Erdi Aroan jauri bezala antolatzen hasi zenean kutsu hori galtzen joan zen piskanaka. Eta joan zen bizimoduak eskatzen zionari erantzuna ematera. Horrela, haserriko kutsua galtzen zihoan bezala kaleko kutsua hartzen joan zen.
Baina ze giro zen orduan kalean? Kalean, eta atzo arte ia, 1827ko zentsuak esaten du lautatikan hiru esku langileak zirela. Tonelgileak, gurdigileak, ehuleak, beste obradore klase asko... Orduan gainera, intramuros bizi arren, harresien barne, kanpoan basoak eta soroak izaten ziren. Eta lana asko egiten zen kanpoan. Erdi nekazari erdi urbano zen. Olak ziren Tolosa inguruan. Papelerak ere hasi ziren. Kaldereroak, segalariak–sega egiten zutenak–eta teilagileak frantsesak izaten ziren gehienak. «Konponi kaldera, arregla txokolatera» esanik ibiltzen ziren herriz herri titiriteroak bezala biolina eta jotzen. Txokolate fabrika. Txikori fabrika. Ferreteria. Tabernak. Dendak.
Giro horretan etorri zen mundura Ramos Azkarate 1847. urtean.
Giro horretan Tolosako Ihauteriak zer izaten ziren, ba alproja samarrak. Ez orain bezala. Programatuak ez. Bileretarako lekuak? "Lagun artea" eta ba ziren. Baina orain dela hirurogei urte Tolosan izango ziren hogeita zortzi sagardotegi. Orain tabernak dauden tokian.
A.–Programatu gabe bere gisa antolatzen al ziren?
J.G.–Joaten ba zara artxibotara Ihauteritako gauzak oso gutxi aurkituko dituzu. Bilatuko dituzu herriko festak. San Juanak. edota Kofradien festak. San Anton armeroena, Santa Barbara, San Antonio sastreena... Horiek indar haundia izaten zuten eta beren festak antolatzen zituzten zezen eta guzi. Baina Ihauteria zen oso herrikoia. Kalekoa. Eta udaletxean gutxi eta nekez azaltzen da. Ospakizun alproja samarra zen.
Non sortzen zen? Jendea biltzen zen lekutan. Non biltzen zen jendea? Jendea elizan ibiltzen zen baina elizatik ez zen Ihauteririk ateratzen. Non biltzen zen? Sagardotegitan . Sagardotegitan atertzen ziren «un poco anarquicamente» gazteleraz esaten den moduan.
A.–Ihauteriek eskaintzen zien hemengo jendeei, egun batzutan besterik ez bazen ere, normalean izaten ez zirena izaten?
J.G.–Bai, klaro. Bere nortasuna ateratzea. Zu mozorrotzen al zara? Ez? Ba zu mozorrotuta zaude hirurehun eta hirurogeita bost egunetan. Zerengatik mozorrotzea da... «usted se disfraza?» galdetu zidan behin batek, eta erantzun nion «si, trescientos sesenta y cuatro días al año». Boskarrenean ateratzen naiz mozorrotuta, eta justu orduntxe da mozorrotuta ez zaudenean. Orduan erakusten du bakoitzak bere nortasuna. Orain gaude gu mozorrotuta hemen txantxo bezala.
A.–Mozorroten garenean gure barrukoa ateratzen dugu?
J.G.–Bai, bai. Zu zer zaren hobeto azalduko duzu kareta baten atzean.
Behin ere mozorrotzen ez dena urte guzian mozorroztuta dago. Arrunt gabiltzanean, orduan gaude mozorrotuta.
A.–Mozorrotzea Benezian, Parisen eta teki askotan ematen da. Ze lotura dande haiekin eta ze bereizgarri dauzka bakoitzak?
J.G.–Hori gertatzen da mitoekin ere bai. Mitoek ba dute zoka bat. Hemengo mitoak eta beste lekutako mitoak. Orain, gero zer gertatzen da? Lekuan lekukoak bere berezitasun bat hartzen du. Tolosako ospakizuna ez da Larraun bailarakoa bezalakoa. Edo Lantzekoa... Bakoitzak bere berezitasuna hartzen du. Piska bat izaten da bakoitzak bere bizimoduari erantzunez. Tolosak ezin du Intza batek bezala ospatu. Bizimodu diferentea dauka.
Uixka handi samarretako Ihauteria «receptor» izaten da. Adibidez Donostian edo Tolosan ateratzen diren karrozak igual ateratzen zaizkizu astronautekin. Garaiko gauzekin. Herritan aldaketak joaten dira presik gabe. Aterako dira goldeekin, larruekin
A.–Lehen esan duzu Ihauteriak programatuta daudela orain eta «hartzaileak" direla hiri haunditan. Ezin al zaio horri buelta eman?
J.G.–Tolosak oraindikan ba dauka hori egitea. Donostiak, beste toki askok bezala, ez nizuke esango, zerengatik oztopo haundi bat izan dute. Eten haundi bat izan da Ihauterietan. Tolosak izan ez duena. Izan da eten bat berrogei urtekoa. Herri horietan oso zaila da jendea dekretoz mozorrotzea. Hemen ez dugu eten hori ezagutu eta Tolosak ba du errazago Donostiak baino herriko gauzak eta inprobisazioa erabiltzea. Uriak gero eta haundiagoak orduan eta okerragoak. Orain, programatu egiten da eta programatu beharko da. Baina oraindikan bere askatasuna baduela uste dut.
A.–Eliza eta agintea zergatik jarri ziren Ihauterien aurka?
J.G.–Diktadura guztiak izan dira beti askatasunaren aurkakoak. Primo Riverak ere debekatu egin zituen maskarak. Askatasuneko gauza hauek eta anarkia piskat dutenak diktadurarekin ez dira uztartzen. Elizarekin ere. Elizak karnabalak beti ikusi ditu, abusoak egiten ziren eta egiten dira, eta Elizak ez du behin ere alde egiten, eta Elizak indar haundia zeukan eta aurka ateratzen zen. Zergatikan karnabalak «caos» dira «cosmos»aren ordenaren aurrean.
A.–Eta horrela ez bada ez da karnabala
J.G.–Ez, ez da. Bere organizazioaren barruan eskeleto bat ba du. Pantomima bat. Baina bere organizazio, bere eskeleto horren barruan beti |badu leku bat bakoitza bere erara ibiltzeko. Ihauterietan uzten dira egiten gainontzeko egunetan egin ezin diren gauza asko.
A.–Agian hori "orden" latza da eta ez "caos"a.
J.G.–Segun nondik begiratzen duzun.
A.–Karrozak eta ateratzea nola ikusten duzu? Ondo al dago karroza haundi horiek ateratzea eta jendea begira besterik ez egotea?
J.G.–Bere neurri batean. Lehengo gizaldian ere «La caravana de la locura» eta ateratzen ziren. Baina ulertzen dizut. Karroza haundi bat ateratzen dela eta jendea jartzen dela hari begira. Piska bat espektakulo jartzen dela. Baldin badu Ihauterien grazia, eta baldin badoa arin xamar... ze bestela desfileak egiten dira eternoak... Karrozak behar dute. Orain, egin beharko litzateke limitatu. Gaia ere bai, beharko luke karnabalekin zerikusia duena, grazi piskat daukana...
A.–Eta karrozatik kanpoko jendea parte hartu gabe...
J.G.–Parte hartzeko gauzarik onena da Txantxo jaztea. Disfrazatzen denak parte hartzen du eta disfrazatzen ez denak parte gutxi hartzen du beti. Neretzako mozorrotzeak edo Txantxo jazteak garrantzi handia du. Mozorrotzen dena gutxi edo gehiago sartuko da festaren kurpilean.
Joxe MOLLARRI
Ramos Azkarate, olekari-berisolaria.
22, 23


GaiezGizarteaOspakizunak
PertsonaiazGARMENDIA8
EgileezMOLLARRI1Gizartea


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Eguneraketa berriak daude