TRATU HAUEN ONDORIOAK BETI HERRIAK JASATEN DITU


2021eko uztailaren 28an
Karmel Etxebarriarekin solasean
TRATU HAUEN ONDORIOAK BETI HERRIAK JASATEN DITU
HBk bere barne egitura berritu duenean, Mahai Nazional berria osatuz, Bizkaitik beste hirurekin batean sartu dute Karmel Etxebarria. Larrabetzuko udal gizon eta HASIko partaide, euskara dotore batean mintzo zaigu. PNV eta Estatutoaren krisiaz, Nazio Askapen Mugimenduaren indartzeaz, Euskadiko Ezkerraz...
ARGIA.–PNV eta PSOEk sinatu berri duten tratu horretaz galdetu beharko dizut lehenbizi, mundu guztiaren ahotan hori dago eta.
Karmel Etxebarria.–PNVren nondik norako historikoari begiratu behar zaio, eta hori aztertzen hasten bazara ikusiko duzu bere buruzagiak noraezean ibili direla, goragotik zeuden hariek eraginik eta haiei agindua bete beharra batetik eta Herriaren gogoa bestetik, eta hortxe erdibide bat bilatzen.
Une klabeetan ikusi da PNVk Herriaren eskariak alde batera utzirik atzera jo duela eta guk pakto hau testuinguru horretan kokatzen dugu. Historian atzera jota, 36ko gerran esate baterako PNVren gidaritza zalantzan egon zen, ea indar faxistekin batera ala masa herritarrekin eta langileekin legalitate errepublikanoaren alde jokatzea.
Oraintsuago, 77an. gerraosteko borroka utzi eta Erreformaren gurdian sartu zen PNV. Frankismoaren aldaketa barik itxura aldaketa hutsa izan zen Erreforma, PNVk hor egindako jokabidea ere prezedente bezala hartu behar da. Geroztik PNV ere Konstituzioaren aurka atera zen, HB bezala, eta Euskal Herriak gaitzetsi egin zuen.
Baina Konstituzioari ezetza eman arren, bere muga estuetan sartzen den Estatutoa bultzatu, defendatu eta azkenean baietza ematen dio. Gure askapen borroka gelditu asmoz atera zen Estatuto hori, zeuden arazo guztiak hitz bat esatearekin konponduko zirela esatearekin. Baietza eman eta Nafarroarekin batera lau probintziak elkartuko zirela, euskara zegoen zulotik ateratzeko kondizioak jarizen zirela eta abar luze bat.
Bide horretan sartzen da usoak atera zituzteneko ETAren kontrako manifestazio famatu hura ere, San Simon eta San Judas egunez egin zena. Une hartan PNVn zeuden hainbat jende Nazio Askapen Mugimenduko erakundeetan sartuta daude gaur egun, HBn hain zuzen ere.
ARGIA.–Antezedenteak hor daude, eta historia bera ere bai. Pakto honek berez zer esaten dizu zuri?
K.E.–PNV belaunikaturik makurtu egin da aginte faktikoen aurrean, eta PSOEren aurrean, hau delako aginte faktikoen jestiogile. Ikusi da Estatutotik sortu diren erakunde horiek ez daukatela inolako aurrerabiderik, eta horiei irtenbide bat eman nahirik konponketa bat bilatu du, saldukeria den konponketa bat. PNVk berak bere kontraesanari sakonetik erantzun bat emateko ordez.
«Zergatik gertatu zaigu Estatuto honek porrot egitea, zergatik dago lur jota gure estrategia?», bere buruari hori galdetu eta baseari argi eta garbi esplikatu beharko lioke, eta esplikatu Estatutoak bost urtetako esperientzia izan duela. ez dela gai izan Euskal Herriaren arazoak konpontzeko eta beste estrategia bat hartzea egokiago litzatekeela.
Baina konponbide bat aurkitzeagatik esku eta hankak loturik PSOEri entregatu zaio, oligarkiaren eta aginte faktikoen jestore eta euskaltasunaren arerio nabarmenena izan denari.
A.–Pakto honetaz esan eta idatzi den hainbeste gauzaren artean, batzuek pakto hau koiuntural eta axaleko bezala jo dute.
K.E.–Itxuraz, badirudi legealdi hau libratzeko egin duten tratua dela, baina lehen esan dizudan legez testuinguru zabalak ematen dio sakontasuna.
Holako paktoen ondorioak beti Euskal Herriak jasaten ditu, nahiz eta jasan beharko lituzketenak tratua egin dutenak berak izan. Azken batean paktatzen badute KAS alternatiba negoziatzeaz hitz egiterik ere ez dagoela. hori kirtenkeria politiko bat da. Ez Herri Batasunaren ikuspegitik bakarrik, prespektiba historiko minimo bat duen edonor konturatzen da arintxoago edo berandutxoago negoziatu egin beharko dela.
Negoziatzeaz hitz egin ere ezin dela, firmatu egin dute, beste gauzak firmatu dituzten bezala: abertzaletasunari uko egitea, Ajuriaenean piperpotoa jartzea eta beste hainbat gauza. Baina guzti horren aurrean gure aukera politikoa inoiz baino tinkoago ari gara ikusten; beste alde batetik, aldiz PNVko baseetan herri batean baino gehiagotan karnet apurtzeak eta holakoak suertatu dira. Jende askorentzat ulertezinezkoa da Ajuriaenean bandera espainola ezartzea, eta betidanik euskaldunon arerio izan dugun PSOErekin elkartzea...
Orain, Nazio Askapen Mugimendutik begiratuta, nahi duten konponbidea ipiniko diote irtenbiderik ez duen Estatuto eta Konstituzioaren aukerari, baina ez du zulotik difinitiboki aterako, prozeso hori bueltatu ezinezkoa delako. Berentzat ere egoera gogorra da. Logika erabili behar lukete. Duela bost urte bi alternatiba zeuden eta lojikotzat jotzen dugu Estatutoaren bidetik ametsetan-edo esperantzak izatea, burruka barik Madrilekin tratuak eginaz Euskal Herriaren etorkizuna bideratu zitekeela. Baina bost urte ondoren garbi dago bide hori lur jota dagoela eta KAS alternatiba negoziatzea guztiz beharrezko jotzen dugu.
Minimo arazo bat delako gainera. Euskal Herriaren berreraikuntza nazionalerako. Nazio subiranotasuna garantizatzeko, euskararen iraupena gutxienez garantizatzeko, galdutako terrenoa berreskuratzeko, betidanik egon diren indar errepresiboak hemendik kanpora botatzeko, langabezia eta langileriaren egoera sustraitik aldatzeko... KAS alternatiba beharrezkoa da horretarako ez bait dago beste aukerarik.
A.–Makina bat eztabaidatu da, PNVren krisia aipatzerakoan, Garaikoetxea edo Arzalluz, ea nor den abertzaleagoa. Eztabaidatu al duzue hori HB barruan?
K.E.–Batekoak edo bestekoak abertzaleagoak diren, gu ez gara holako txikikeriatan sartzen. Batzuek zein besteek Euskal Herriaren interesak defenditu ordez alderdiaren eta lur jota dauden instituzio batzuen konponbidea bilatu dute. Aberriaren interesen gainetik alderdiarenak jarriz, batzuek bezala besteak saldukerian dabiltza eta Euskal Herriaren alde ez batak ez besteak ez dute jokatzen. Baina guk ohitura daukagu besteen eta bereziki PNVren barne arazoetan eta tirabiretan eta txikikeria horietan ez sartzekoa.
A.–Ezin da esan, dena dela, Lurralde Historikoen Legearen inguruan izan diren istiluak txikikeriak direnik.
K.E. Beno, txikikeriak esaten dizut foralistak nortzuk diren eta PSOErekin edo besterekin tratua egin nahi dutenak eta gauza horietan gu ez garela sartzen. Horretan sartzea baino egokiagoa da guzti horren sustraia bilatzea.
Estatutoaren huskeriak ekarri du PNVren barne krisis hori: krisis hori ez da sortu berez, baizik eta beren aukera politikoak lur jota aurkitu direlako. Badirudi batzuek pentsatu dutela: «Hemen Estatutoaren eta Gasteizko gobernuaren bidetik ez dugu aurrera jotzerik eta bada ez bada ere indartu dezagun diputazioen bitartez gure alderdiaren kontrola herrialdeka, eta Madrilgo eskuinarekin eta 'Pacto con la Corona' delako hori paktatu eta hortik konponbide bat bilatu».
Beste batzuek PSOErekin tratua egitearen aldeko azaltzen ziren, baina azkenean batak bezala besteak ados egon dira tratu hori egiterakoan eta guztiek ere alde batera utzi dute Euskal Herriaren soberania egarria. Zuzen jokatu balute beste era batera hitz eginen zioten alderdiko baseari. Denok dakigu PNVko edozein bazkidek askatasun egarria duela, eta Euskal Herriaren soberania nahia sentitzen duela. Arazo hauen konpondu ezina eta beste bide bati ekin beharra esplikatu behar zitzaion base horri.
A.–HASI alderdian duela urte t'erdi onartu zenuten ponentzia politikoan aipatzen zen hauteskunde autonomikoak pasatakoan PNV barruko krisia azaleratuko zela. Eta hala suertatu da, hain zuzen.
K.E.–Erreforma etapak erretzen eta gero eta irtenbide gutxiago daukala ikusten zen. Suarezen etapa erre zen gero sozialdemokraziaren etapa etorri da eta sakon sakatzen ari da. Inoizko errepesiorik basatiena ari gara jasaten azken sei hilabeteotan, badirudi kontrarrelojean ari direla, hurrengo hauteskundeetarako berek Euskal Herriko arazotzat jotzen dutena konpondurik agertu nahiko lukete.
Orain PSOEk behartu egin nahi du PNV bere gurdian sartzera, azken batez inperialismoaren esanetara makurtu dadin. Badirudi frantses eta espainol gobernuek errefuxiatuen aurkako erasoa planteiatu zutenean esan genuen hori goitik zetorrela, inperialismoaren gorenetik, eta badirudi PNVren gidaritzari ere aginduak hortik goitik datozkiola. Azken batean, urte askotako borrokan zehar indartu den Nazio Askapen Mugimendua alde batera utzi eta Erreformaren karamelua onartu dezan ahaleginetan elkartuak daude PNV eta PSOE.
Nazio Askapen Mugimendua indartu egin da, organikoki ere gorpuztu. Gure barne egiturak hobetzeko prozeso bat egin berria dugu Herri Batasuna barruan, eta hori ere momentu historiko bat izan da HB barruan aurrera egiteko. Ponentzia hártan hori ere aipatzen zen, HB Herriaren batasun zabal bat izateko eta inguruan jende asko biltzeko kondiziotan zegoela eta azken finean herritar masen gogoaren espresabidea dela.
A.–Estatutuaren galera oso garbi ikusten duzu zuk, baina ez dirudi Ezker Abertzalearentzako unerik gozoenak direnik.
K.E.–Prozesoa aurrera doa, eta aurrera doan neurrian gero eta gogorragoa izango da. Eta hori esaten dut ez dagoelako Herririk askatasuna asko kostatu barik lortu duenik. Guri ere hola suertatzen zaigu. Prozesoa aurrera doan neurrian intoxikazioa haundiagotu egiten da, errepresioa ere bai, maila guztietako zikinkeria, GAL... Ez hori bakarrik, gure gidari paregabe eta lagun mina zen Santi hil digute.
Erreformari eskuartean zituen erremintak desgastatu egin zaizkio, eta bide hori geurok ere uste baino azkarrago ari da erretzen. Ez dago idatzia, baina lehen ere esana genuen egunen batean guretako norbait hiltzea zitekeena zela, edo Santi, edo Iñaki Esnaola, edo Joan Idigoras, edo Txomin Ziluaga... Prozesoa aurrera doan neurrian etsaiak ere bere erreminta guztiak erabiltzen ditu, eta tresna hori ere hor du.
Baina beranduago etorri zitekeena zela uste genuen. Tristea da baina hori da askapen prozeso guztietan gertatu dena.
A–Nazio Askapen Mugimendu horren kontrako erasoa nabari da, hesitu egin nahi da. Prozeso guztietan hala gertatzen dela diozu, baina mugimendua hil ere egin dezake.
K.E.–Prozeso hori hil dezake, bai, baina prozeso hori makal badago, indarrak ahulak badira edo organizazio mailarik ez badago. Baina garantia badugu: Herria atzetik dugula. NAM horren aurkako erasoa gogorrenean dagoenean HB zabaltzen hedatzen joan da, hauteskundeetako arrakasta ere horren seinale da, nahiz eta alde guztietako mugak jasan behar, errepresioa, boikot informatiboa...
Organizazioa da beste garantia. Ezker Abertzalean badago gaur egun bloke gidatzaile bat, KAS, bere barnean organizazio mota asko dituenak den-denak beharrezkoak aurrera egiteko. Gero badago Herri Batasuna, batasun herritar zabala, jendea bere inguruan biltzen duena, eta askapen nahiak orokorki batzen dituena.
Beti da posible, bai, askapen prozeso bat hiltzea, baina gurekin ez da holakorik gertatuko, indartsu, tente eta tinko gaudelako. Aurrera egiteko asmoz gaínera.
A.–Duela gutxi esan dute Euskadiko Ezkerrakoek, kongresoa bukatuta eskaini zuten prentsaurrekoan, azken urte honetan HB salatu dela PNVk beretzako "goardasol" lana egin zezan, ekaitzetik euriteko batek bezala babestu zezan, baina tratu honekin goardasola bukatu zaiola.
K.E.–Isolamendu arriskua inondik etortzekotan Herriagandik etorriko litzaiguke, jendearen konfidantza gutxituko balitz, guregan konfidantza izan dutenek esango balute «HBk ez ,dauka inongo irtenbiderik» edo «horien aukera okerrekoa da». Baina ez da holakorik gertatzen.
Horren bildur zeuk aipatu duzun sigla hori izan daiteke. Sigla horren aipamena entzun hutsarekin niri bururatzen zaidana da saldukeria, damutzea, burumakurtzea, Roson... Pentsa ezazu horiek esandákoek nolako balioa izan dezaketen: Television Españolan, Cadena SERren. Diario 16, Cambio 16, Correon eta abarretan EEkoentzat piropo besterik ez dago, dena goraipamenak. Madriletik hainbeste piropo jasotzen duenak Euskal Herrian lezioak eman nahi izateari nahiko kaxkarra deritzat.
Asko idatzi da EEko prozesuaz, baina ezer berririk ez du aportatzen aukera politiko horrek Euskal Herrirako. Hasierako asmo hura, Perturren eta PMen artean sortutako asmo hura Txinan gelditu zen. Gaur egun Madrilgo komunikabide ofizialen laguntza eskuzabalari esker mantentzen da sigla hori, ez Herrian daukari eraginagatik. Bestela, ez daukazu herriz herri EEko jendearen bila hasi besterik; kostako zaizu inor aurkitzerik.
Baina horren gainetik Nazio Askapen Mugimendua aurrera ateratzea da interesatzen zaidana. Eta esan dizudan legez, tinko jarraitzen dugu. Gero eta garbiago dago gure bidea dela egokia.
Iñaki ZUBIONDO
11-13


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
PertsonaiazETXEBARRIA4
EgileezUBIONDO1Politika



Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude