HIRU ALKOHOLIKO ANONIMOAK HITZ EGITEN DUTE


2007ko otsailaren 21ean
Alkoholiko Anonimo Elkartearekin elkarrizketan.
Ahal duenak igeri egiten du eta ahal ez duena hondora erortzen da
HIRU ALKOHOLIKO ANONIMOAK HITZ EGITEN DUTE
Azkeneko egun hauetan edozein mass-mediatan entzun ahal izan dugu drogari buruzko zenbait burutazio eta salaketa. Izan ere oso gertu dugun ukaezinezko arazo latz bat baita. Nolanahi ere gertu ez, mamitu eta muinetaraino sustraiturik dugun lagun txar batetaz ez gara konturatu ere egiten. Nonbait ohiturik gauzka bere presentziaz, eta gure arbasoen ohiturak hain estuki eta fidelki gorde behar diren Herri honetan berari monumento bat eraikitzeraino iritsi gara.
"Alkoholiko Anonimoak" elkartekoekin hizketan
"Denok bustitzen gara leporaino"
-Zer da A.A.?
. Alkoholiko Anonimoek alkoholaekiko daukaten problema konpondu ahal izateko beren experientzia, sendotasuna eta itxaropena, konpartitzen dituzten gizonezko eta emakumezko artean osaturiko komunitate bat da, baita alkoholaren menpekotasuna gainditu ez dutenei laguntza eskaintzen saiatzen dena.
- Nola planifikatzen dituzue bilerak?
- Aurrena zer edo zer irakurtzen dugu, gure experientziaz idatzita dagoen literaturatik. Gero bakoitzak bere eritzia botatzen du eta gure laguntzarekin batak besteengan moralki apoiatuz laguntasun horrekin gainditzen dugu gure problema edan gabe irauten dugularik.
-Alkoholiko baten edo alkoholiko ez den baten muga non jar dezakegu? Esan nahi dut, nori dei dakioken alkoholiko eta nori ez?
-Berak ikusi behar du. Guk ezin diezaiokegu tipo bati esan alkoholiko den ala ez. Guretzat alkoholikoa alkoholaren dependentzia duen pertsona da. Ez da beharrezkoa asko edatea. Izugarrizko edaleak direnei medikuak neurtzeko edo uzteko alkohola esango balie eta haiek problemarik gabe edateari uko egingo baliote honek esan nahi izango luke ez liratekeela alkoholaren beharrean izango. Alkoholiko den batek ezin izango luke hori egin. Behin Arantzazun baserritar bati galdetu nion ea lortu zuen inoiz bi kopa edatea eta berak ihardetsi zidan bi ez hamaika ere bai. Berriro egin nion galdera eta berak erantzun zidan ezina zela bi bakarrik edatea. Gixajoa jakin gabe, gure gremiokoa zen.
-Zer egiten du alkohol gehiegikeriak?
-Normalean izaten da alkoholak pixkanaka pixkanaka, azpikeriaz, ohartu gabe, txikiteoan ibili ondoren denek ez dute berdin erantzuten. Batzuk hasten dira etxean haserre biziarekin, koadrilan ere nabarmentzen dira jenio biziz jartzen direlako, gero gauean loa galtzen hasten dira, askotan goranahiak dituztelarik. Klinika aldetik alkoholiko bat nabarmentzen da gripe, bronkitis edo hezur bat hautsia duenean. Kasu berezi hoietan hospitalera eraman behar zaie eta hospitalean alkoholik zerbitzen ez denez alkoholiko denaren gorputzak horren eza sentituko du. Orduan gorputzak bi erantzun eman ditzake: bata izerdia, egon-eza eta bestea "delirium tremens", heriotzako koadroa hain zuzen ere.
-Zerk bultzatu zintuzten edatera lehendabizi eta uztera gero?
- Pertsona bat desesperaturik bizi denean alkoholari irikitzen dizkio ateak. Nere kasuan erabat akonplejatua bizi nintzen eta konturatu nintzen ardoa edanez gero gauza nintzela konplejoak alde batetara uzteko. Edatera eramaten gaituena desberdina da kaso gehienetan baina denontzat berdin dena zera da, heldugabetasuna. Gero une zehatz batetan eta jakin gabe nola bonbila bat pizten zaizu barruan eta egiten ari zarena garbi ikusten duzu bizitza berri bat eramateko gogoak berpizten zaizkizularik.
- Gaixotasun hau hereditarioa al da?
-Bietatik badago. Euskal Herrian ez dago batere eredu hori. Hemen giroak garamatza edatera, dena alkoholaren bitartez ospatzen da eta alkoholak adizioa sorterazten du zenbait kasutan. Orain, bat heldugabea dagoelako, edo familiarekin problemak dituelako edo herriko festak direlako, dena alkoholaren bitartez ospatzen da. Zuretzat zer da normalagoa pelotazoak edatea ala porruak erretzea? Orain galdera bera egingo dut porruarekin. Nola iristen gara porruaren kontaktora? Begira koadrila batetan baten bati bururatzen bazaio porrua erretzea denok fumatuko dute porru zerri hori. Alkoholarekin ez dago zer esaterik. Taberna batetara sartu eta batek eskatuko du txuria, besteak beltza, bete batek Gin-Kas eta nik, bada nik ere kojones!! Zer gertatzen da? Nire lagunek esango didatela ia eroa nagoen ura eskatzeagatik. Ziur egon hurrengo tabernan ez dudala urik eskatuko. Bi gauza gerta daiteke: edo hurrengo egunean ez duzu tabernarik bisitatzen edo alkohola edaten duzu. Horrela iristen gara alkohola edatera konturatzeke, ohituraren poderioz. Behin ardoaren zelaian gaudenean denok bustitzen gara leporaino. Ahal duenak igeri egiten du eta ahal ez duena ondora erortzen da.
-Batzutan argitaratu da lan istripu gehiegi daudela fabriketan. Ba ahal du honek zerikusirik gure gaurko protagonistarekin?
- Dudarik gabe. Asteburuetan alkohol gehiegi edaten duen tipo batek ezin ditzake edaten ez duenaren erreflejorik eduki eta zenbait fabriketan erreflejo azkarrak eskatzen dira zenbait lanpostu arriskutsuetan
-Drogadikto denak baditu toki berezi batzuk desintoxikazio prozesua aurrera eramateko. Guaza bera esan genezake alkoholiko batetaz?
-Euskal Gobernuak herri askotan modulo batzuk jarri ditu Diputazioaren laguntzaz. Modulo hauek erabiltzen dira aurreko profilaia edo hezkuntza egiteko: Leku hauetan daude: Irunen, Errenterian, Donostian bi, Tolosan, Beasainen, Zumarragan, Arrasaten eta Eibarren. Milioi asko gastatu dira, gertatzen dena ez dutela nahiko propagandarik egin eta okasioa aprobetxatu nahi dut Argiaren orri hauetatik deia zabaltzeko jendea entera dadila non dauden kokaturik zentro horiek.
-Psikiatrikoak lan egiten ahal du?
-Horiek ez dute ezertarako balio. Eroetxe batetara pertsona bat eramaten baduzu senda dadila bukatuko da sartu zenean baino eroago. Psikiatrikoarekin berdin gertatzen da nahaskuntza gehiegi dagoelako, gaixotasun bakarra sendatzeko erabiltzen ez direlako.
-Erraz gainditzen du alkoholiko batek bere gaixotasuna tratamenduan jarriz gero?
- Bi kaso daude. Bere borondatez joaten direnena eta familiak behartua joaten direnena. Lehenak sendatzen diren bitartean ezin dezakegu berdina esan bigarrenaz. Hala ere alkoholarena bizi guztiko borroka bat da.
-Familiak laguntzen al dio alkoholikoari?
- Egia esan familia askok ez du problema ondo ulertzen, bai besteengandik izkutatu nahi duelako bai kristoren bronkak botatzen dizkiotelako.. Horretarako familiak hobeto uler dezan probema bi motatako erakundeak martxan daude dagoeneko: "Al Anom" izenekoan senarra, emaztea edo lagunek parte har dezakete. "Al Ateen" izenekoa alkoholikoen seme-alabentzat pentsatua dago.

Alkoholikoak izango ote garen zalantzarekin utzi gaituzte gure lagunek.
Hala ere azkeneko eritzi bat eman nahi izango nuke. Onartzen badugu zientziak onartzen duen bezalaxe, pertsona bat duala dela, jarraian konturatuko gara zerbait fallatzen dela tratamientoak ematerakoan. Medikoek pertsonaren atal materiala besterik ez dakite tratatzen eta hau zenbait kasutan bakarrik. Zoritxarrez ez dakite pertsona bat gaixotzen denean oreka bat galtzen duela, materia eta kosmikoarena hain zuzen ere. Hau dela medio, era guztietako tratamientoak arrakasta eduki zezaten materia ez denaren atal hori oso kontutan hartu beharko lukete.
UREDERRA
22, 23

Gaiez\Gizartea\Droga\Alkoholismo
Egileez\UREDERRA1\Gizartea

Azkenak
2025-01-30 | Gedar
Otsailaren 12an epaituko dute Raimundo El Canastero taldea

Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.


Etorkizuneko belaunaldiak gurpil gainean eramanez Gasteizen

Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]


Mendebaldeak Kongon dituen hainbat enbaxada jo-mugan hartu dituzte M23ren kontrako protestetan

Kongoko Ipar-Kivuko Goma hiriburura sartu eta bereganatu du Martxoak 23 talde armatuak. Zabalpena aitzina doa eta Bukavu Hego-Kivuko hiriburua dute orain xede. Herritarrak karrikara atera dira, M23aren aurka eta Ruandak eta Mendebaldeak erakunde armatu horri erakutsitako... [+]


2025-01-30 | Axier Lopez
Mugikorrik gabeko eskolak Brasilen

Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]


2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Eguneraketa berriak daude