«Gure eritziak zabaldu nahi ditugu »


2021eko uztailaren 23an
Tolosako «Tortura Sistematika» talde rockeroa
«Gure eritziak zabaldu nahi ditugu »
Talde rockero batetako bi partaide. Lanberto eta Josi. Tolosako Cafe-Fronton delakoan. 19 urteko mutikoak eta zerbait esan nahi dutenak. Elkarrizketa beraien kantuen modura doa: erantzun laburrak galderei. Segundu batzutakoak.
TORTURA SISTEMATIKA.–Gu biak aparte Xanti Iribar eta Txanpi zeudek taldean. Denak Tolosakoak. Bueno, Txanpi Andoaingoa. Txanpi dago beste bat ez daukagulako. «Bap» tadean jotzen du bateria.
ARGIA. - "Bap" eta zuek eta... besterik ba al da inguru hauetan?
T.S.–Ez, asko ez. Inguruan «Bap» eta gu bakarrik.
A.–Zer egiten duzue?
T.S.–Ze musika mota?
A.–Ze instrumento erabiltzen dituzue esate batera.
T.S.–Kitarrak, bajoa eta bateria.
A.–Horiekin ezin egingo duzue «konzierto de flauta» bat.
T.S.– Dena abesti motzak, oso motzak, hogeita hamar segundutakoak, eta oso arinak.
A.– Letrak euskaraz egiten dituzue...
T.S.–Denak ez. Bazeuzkeagu bost gazteleraz. Bost ez, gehiago.
A.– Nolatan sartu zarete rockaren martxa honetan?
T.S.–Prrr! Ez dakit. Musika gustatu egin izan zaigu beti eta ez aburritzeagatik.
A.–Igual nonbaiten musika ikasten ari zinetela juntatu eta...
T.S.– Nik solfeo ba dakit. Baina total, jakin ez jakin... hik ez duk jotzen solfeoarekin. Bi akorde bakarrik jotzeko...
A.–Orduan zuen rollo bakarra duk ez aburritzea?
T.S.–Eta zerbait esatea.
A.–Zer esatea?
T.S.– Gure iritziak, gure ideiak adieraztea.
A.– Eta zein dira ideia horiek?
T.S.– Betiko gaiak. Ejerzitoak, estatuak, botereak zapaldu egiten zaituela.
A.– Rockaren ingurua normalean ez al da gazteleraz mugitzen?
T.S.–Bai. Gutxi daude euskaraz. Gutxi.
A.–Zein?
T.S.–Famosoak Hertzainak eta Zarama.
A.– Musika zerbait jakin, solfeoa, piano zerbait... eta halere nahiago zuen martxa horretan ibiltzea.
T.S.–Errazagoa duk. Bestea gehiago kostatzen duk.
A.–Jetas xamarrak ere bazarete orduan.
T.S.–Jetas ez baldin bahaiz ez haiz inora heltzen.
A.–Tolosa inguruko jendea ez al da moskeatzen zuekin?
T.S. - « Batxuri zarpa» zela eta konzierto bat antolatu huen eta azkenean suspenditu. Makarra batzuk hasi hituen kristalak eta botatzen eta ekipoaren kolumna bat ere bota ziaten lurrera.
A.–Erdaraz ere egiten duzue. Zergatik?
T.S.–Alde batetik hemendik ateratzeko erdaraz egin beharra dago. Bestetik euskaraz ematen du tipo Benito egin behar duzula. Eta hori txorrada bat da. Euskaraz egin daiteke dena. Euskara horrela murrizten bada berarentzat okerrago izango da. Horrela ez da joango inora. Ireki egin behar da.
A.–Horrek esan nahi likek euskaraz egin beharko zenutekeela guztia.
T.S.– Dena ez. Hemendik ateratzeko euskaraz ezin da.
A.–Zarama eta Hertzainak atera dira ba!
T.S.–Bai, baina horiek Euskadin bakarrik. Hortik kanpora...
A.- Orduan kanpora joan nahi duzue...
T.S.– Kanpora ez, baina bestela kanpoko jendeak ez du ulertuko.
A.–Non jo duzue?
T.S.–Trintxerpen. Batez ere Trintxerpen. Hemendik hamar egunetara Bartzelonara goaztik. «Celeste»ra.
I.U.
34


GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakTORTURA SIS


Azkenak
2025-01-30 | Gedar
Otsailaren 12an epaituko dute Raimundo El Canastero taldea

Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.


Etorkizuneko belaunaldiak gurpil gainean eramanez Gasteizen

Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]


Mendebaldeak Kongon dituen hainbat enbaxada jo-mugan hartu dituzte M23ren kontrako protestetan

Kongoko Ipar-Kivuko Goma hiriburura sartu eta bereganatu du Martxoak 23 talde armatuak. Zabalpena aitzina doa eta Bukavu Hego-Kivuko hiriburua dute orain xede. Herritarrak karrikara atera dira, M23aren aurka eta Ruandak eta Mendebaldeak erakunde armatu horri erakutsitako... [+]


2025-01-30 | Axier Lopez
Mugikorrik gabeko eskolak Brasilen

Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]


2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Eguneraketa berriak daude