PNV-ren historia krisi zerrenda bat da


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Koldo San Sebastian, nazionalismoaren historigile
PNV-ren historia krisi zerrenda bat da
«Deia» egunkarian solastatu gara Koldo San Sebastian lekeitiarrarekin, hango dokumentazio sailean ari bait da lanean. «Euzkadi» astekarian eta «Muga»n ere maiz argitaratzen ditu bere artikuluak. Oraintsu plazaratua du «Historia del Partido Naeionalista Vaseo», sintesis moduan. Estakuru polita gaur egungo barne borrokak historian kokatzeko.
KOLDO SAN SEBASTIAN.– Sabino Arana hilzorian zegoenetik, Eusko Alderdi Jeltzalearen historia etengabeko krisi zerrenda bat izan da, PNVren historia eta orokorrean nazionalismo osoarena, edozein tendentziatakoa delarik ere. 1903an .izan zen lehen krisia, 10ean bigarrena, 15ean beste bat, 21ean bestea, 30ean bestea, 32an bestea eta horrela jarraian. Duela hamar urte arte nazionalismoaren historia idatzi gabe zegoela eta abertzale zaharrek krisi horiek ezkutatu egiten zituztela.
PNVren krisiak, eta ausartuko nintzateke ETArenak ere esatera. beti sortzen dira espainolismoaren bidetik, hola sinpleki esatearren. 1903, 4 eta 5ean, lehen krisialdian, Sota eta jende horren sarrera suertatu zen, fueristak; liberalak ziren, monarkikoak gehienbat, eta alderdi barruan agintea hartzeko lanari ekin zioten, separatistak baztertzeko, Sabino Aranaren ondorengoaref in. Aingeru Zabalarekin, zebiltzenak. Sinplifikatzeko abertzaleak eta espainolistak deituko ditugunen arteko borrokak emango die bidea krisi eta hausketa guzti horiei, nahiz eta Elgoibarko batzarrean, 1906an, teorikoki PNVk independentismoari edo separatismoari ezetz esan zion. Orduan bere ordez ezarri zen formula zera izan zen, 1839 aurrreko egoerara itzultzea; formula horrekin ekaitza eskibatu zezaketen eta batez ere pakea egin alderdiko sektorerik radikalenekin. Guzti honen ardatza koroearekiko pakto famatu hartan jartzen zen, baina errepublika iritsi zen gero eta tratu hori egiteko koroerik ez zegoela. Orduan ipini zuten bere ordez autodeterminazio eskubidearena.
ARGIA.– Jeltzaleak dira maioritario gure Herrian, berek kontrolatzen dituzte aginterik garrantzizkoenak, eta hala ere PNVren historia oso ezezaguna da jende gehienarentzat. Agian interesante litzateke fase nagusi batzuk markatzea.
K.S.S.– Duela urte asko EGlko ikastaroetako apunteetan esaten zen PNVren historia zortzi fasetan banatua zegoela. Gertatzen dena da Eusko Alderdi Jeltzalearen historia Herriarenari oso lotua doala, eta fase guztiak historia horren une zehatzekin batera suertatzen dira. Jakina da industrializazio prozesu baten ondoan sortu zela, lehen gerra mundialaren inguruko gorakada ekonomikoarekin hasi zen indartzen, 30. hamarkada arte fenomeno ia erabat bizkaitarra zen. 30.ean hasi zen fenomeno gipuzkoano ere izaten, hauteskundeetako erresultatuetan ikusten den bezala ordura arte nazionalistak oso minoritario bait ziren. 70. hamarkadatik aurrera pasa da Arabako fenomeno ere izatera. Faseek interes ekonomikoekin ere koinziditzen dute, burgesia zati batekin eta baita beste zenbait klaserekin ere.
A.–Zure liburuaren hasieran esaten duzu PNVren 1907tik 1937ra arteko historiaren zatia dela faserik ezezagunena, gutxiena aztertua.
K.S.S.–Aipatzen duzun fase hori hain zuzen barne borroka izugarriz betetako garai bat da. Nazionalistek, polemika horietan ez sartzeko, zahartuta hil bait dira gehienak, alde batera utzi nahi izan dute. Aldi hari buruzko tesis eta liburuak ugarituz doazen neurrian ezagutuko dugu hobeto hainbeste mitifikatu izan den nazionalismo haren errealitatea.
Batetik barne agintea lortzeko lehia bat zegoen sustraian, gero indepentisten eta errejionalisten arteko borroka bat, eta behar bada geroago, 20. hamarkadatik aurrera, Sota eta Epalza bezalako oligarka batzuen inguruko kontserbadoreen eta sozialkristau, aurrerazaleago ziren beste batzuen artean, ELAko solidarioen ingurukoak... Ia beti alderdiaren kontrolaren bila.
Errepublika garaia arte bi tendentzia historiko horien arteko oreka bat ez zen erdietsi, eta ordura arte etengabeko borroka izan zen. Ekilibrio horren garaian bihurtu zen. Gipuzkoa eta Bizkaian bederen. PNV indar maioritario.
Ordura arte eztabaida guztiak Sabinoren ikasleen artean-eta izan ziren bezala, handik aurrera belaunaldi berriak azaldu ziren. Agirre bezala, edo Monzon edo Leizaola... Ez ziren oligarkak baina bai eskubi aldeko sektoretan sortuak. nahiz eta aurrerazaleagoak izan, garai bereko Elizaren dotrinaren eragin haundi batekin eta.
A.– Garrantzia haundia ematen dinzu Santoñakoari, alegia PNVko barukideen aldaketak markatzerakoan eta. 36ko gerraren barruan zalantzarik gabeko inportantzia eduki zuen gertaerari alderdi barruan ere aurkitzen diozu.
K.S.S.–Santoñan PNV hitz batez desagertu egiten da, kartzelara doalako. Eta kanpoko egituran hirugarren filako jendea geratu zen, asko urte luzeetan kargu berean. Aldi horretan alderdiko buru eta dena manejatzen zuena Agirre zen, baina abertzaleen lider izan arren ez zen partidu barruan lider bat, kargurik ez zuen. Alderdiko zuzendaritza kartzelan blokeatuta geratu zen, eta horretan kasu oso bitxia izan zen, bitartean sozialistek, errepublikanoek eta komunistek beren direzioak ateratzea lortu bait zuten.
A.– Eta erreazioa ez zen erre, piztu noski.
K.S.S.– Gerra mundiala bukatutakoan. Franco bota eta demokrazia berriro ezarriko zuten aliatuekiko itxaropen garaia heldu zen eta jende guzti horrek sinistu egin zuen, ez bakarrik PNVkoek. Horrela eman zen piztualdi izugarri hura 1945 eta 1 948 artean. Hor duzu 47ko greba nagusia, borroka armatuari berriro ekiteko saioak izan ziren, askotan ahazten dena, petardoak jarri ziren Bilbon, Gernikan eta beste.
Horren ondoren, 51eko greba nagusiaren ondoren batez ere, errepresioa ikaragarria izan zen, eta berriro suntsitu zen barruko oposizioa. Barruko tirabirak ere latzak egin ziren, klandestinitatean lider eztabaidaezin bihurtu zen Ajuriagerraren eta Agirreren artean batez ere. Gero ELAn ere ezinegona zegoen, alderdiak muturra gehiegi sartzen zuelako, eta Apalategi izeneko gipuzkoar bat eszinditu egin zen.
Belaunaldi berriak berriz hortodoxiatik aldentzen joan ziren, eta «Ekin» eta beste sortu ziren. 56a arte berrantolaketa saio bat dago, eta lan horretan Ekineko batzuk parte hartu zuten. Baina 59ko erorketekin berriz zintzilik geratu zen operazioa. 64ean iritsi zen berpizte mugimendu bat, Gernika, Bergara eta abarreko Aberri Egunekin. Garai horretarako, eta 70. hamarkadan batez ere, monopolioa ez zen jadanik alderdi tradizionalena, Langile Mugimenduarena (Comisionesekin batik bat) eta ETArena baizik.
A.– Agirre Ajuriagerrak gainditu eta txokera eraman omen zuen. Eta etorkizunari begira oinarriak jarri eta lotu.
K.S.S.– Hori garbi dago, baina Agirre ez zuen bere lekutik Ajuriagerrak bota, heriotzak bota zuen. Bueno, askotan gertatzen da, atzerriratuta urte luzeetan egonez gero barrukoek errealitatearen ikuspegi errealistagoa eduki ohi dute, eguneroko egurra horiek hartzen bait dute, eta exiliotik gauzak idealizatuak ikusten dira. Agirre bestalde kanpoko indarrei menperatuegia zegoen. 58. urtea arte batez ere, amerikanoekin kolaborazio formal bat mantenduz informazio zerbitzuekin. Ajuriagerrari ez zitzaion hori gehiegi gustatzen, bera aspalditik ingelesekin kolaboratzen ibilia zelako, nahiko gutxitan esplikatu izan dena. Ajuriagerrak bazekien norekin kontatu behar zuen barruan, eta Agirrek berriz itzultzearen ametsetan jarraitzen zuen, aliatuek Franco botako zutelakoan.
A. - 60. hamarkadara iritsi gara, 70.era... eta alderdia honez gero erabat aldatua zegoen.
K.S.S. - 60. hamarkadan belaunaldi berriak sartu ziren alderdian, heziketa oso ezberdin batekin, gerrarik ezagutu ez zutenak. Alderdia bera lau historiko ziren eta ekintzen indarra EGIk zeraman. Ekintza ikusgarriak egin zituzten: Vuelta Ciclistan jarri zen lehergailua, Mujika Arregik Burgosko katedralean ipini zuen ikurrina, eta abar. Oso jende borrokalaria zen, lanerako gogo haundiarekin, eta liderrak berriz zaharkituak zeuden; elkarren arteko urrutiratzea gero eta nabarmenagoa zen eta horrela iritsi zen 71eko eszisioa: EGIk alde egin zuen eta barruan PNV larrubixirik gelditu zen. Mujikarekin EGI osoak alde egin zuen eta primeran etorri zitzaion ETAri, batetik sestakoen alde egiteak eta bestetik Burgosko auzia ekarri zuten erorketek erakundea oso ahuldua utzia bait zuten. Asko gainera edozer egiteko ongi prestatuta zetozen: gogoratu 69an petardo bat jartzen ari zirela lehertu eta Artajo eta Azurmendi han geratu zirela.
A.– Zerorrek aipatu duzu garai haietan indarrik haundiena Langile Mugimenduak eta ETAk erakusten zutela. Inork gutxik esperoko zuen Franco hildakoan PNVk halako indarra hartuko zuenik.
K.S.S.– Frankismoak ETAri mesederik haundienetako bat egin zion Burgosko epaiketarekin. Burgosko auziaren bitartez ezagutu zuten ETA ordurarte bere berririk ez zuten euskaldunek, jende askok ez zituen siglak ezagutzen, erresistentziako mutilak ziren. Eta 60. hamarkadako belaunaldi berriek han indar haundiko jendea aurkitzen dute, jende mitifikatua, eta alderdi eta erakunde askori bezala ez zaie ETAk esaten edo egiten duenaren atzetik erremolkean joan beste erremediorik geratzen.
Hor alternatiba bat eman beharra zegoen eta Ajuriagerra orduan izan zen azkarra azkenengo aldiz, burukide zaharrak ahaztu (horrek ekarri zizkion arazo guztiekin) eta jende gazteagoa hartzeari ekin zion. Jende gazteagoa eta batez ere alde egin ezin ziona, aurretik hartutako jendeak, Mujikak, bezala, hainbeste denboran EGIko liberatu izan ondoren alde egin zion eta, arma eta jende guztiarekin.
Eta hasi zen gauzak antolatzen pentsatuz edozein alternatiba edo PNVren berrindartzea suertatuko zela Estatu Espainolean errejimen demokratiko bat ezartzen bazen. Hori nahiko ondo egin zuen. ajedrez partida zaila izan zen: 71ean Fronte Nazionala eraikitzeko saioak izan ziren, geroztik alderdi guztiak fronte abertzale batean sartzeko saioak ere izan ziren, PNV sartu eta irten ibili zen.
Horrekin batera Ezker Abertzaleak ez zuen jakin bere potentziala erabiltzen, 77ko Askatasunaren Ibilaldian ikusi zen indar hura eta irabazi egin zion partida.
A.–Hala ere lehendik beste bidetik zihoan PNV, trantsizioa Fragaren bidetik-edo joanen zela pentsatuz.
K.S.S.– PNVren historian oso une berezia 1962koa izan zen, «Contubernio de Munich» deitu zen hartakoa. Batzuek konturatu ziren atzerrian zeuden talde asko sigla hutsak zirela, eta horiek egingo zutenagatik beste guztia egin beharra zegoela, hori zela irtenbide bakarra, Franco ohe gainean etzanda hilgo zela. Orduan hasi ziren arazo horiek, agian gaur ere gertatzen direnak.
Baina urte haietan ez dut uste Fraga agertzen zenik kalkuluetan. Gil Roblesek, eta monarkikoek eta demokristauek-eta, Franco hildakoan benetako indarra edukiko zutela espero zela esango nuke.
Dena dela, uste dut gaur egungo arazoetan beste sektore batzuek hartzen dutela parte, nazionalismora 1977tik aurrera etorri direnak, euskal ekonomiaren merkatu naturala Espainia dela defenditzen dutenak, beste batzuek merkatu horrek dibertsifikatu egin behar duela uste duten bitartean, benetako autodeterminazioa eman ahal izan dadin. Sabinok 1903an borrokatua zuen krisiak. Sotaren fenizioen kontrakoak, ziurrenik badu zerikusirik oraingoarekin. Eta horren frogarik onena hortik dabiltzan paktu horiek dira.
A.–ESEI, ESB... urte batzuetan PNV gerra aurreko zerbait zela eta bukatua zegoeneko lilura hedatu zen, beste tankera bateko indar abertzaleak sendotuko zirela.
K.S.S.– Baina Iruñeko Biltzarrean PNV berak bereganatu zituen horien planteamentnetako asko eta orduan izorratu zituen, ez zuten egitekorik ezer. Gero gainera, eta horretan gehiago EHAS eta gero EIA izango zen ETA-pm aritu ziren, ez zuten lortu Ezker Abertzaleak mugitu zituen 300.000 jendeak bilduko zituen projektu bateratu batera iristerik.
Garai hartan, eta ni nintzen haietako bat, zazpigarren zeru antzeko batean bizi ginen. Talde indibidualizatuegiak ziren gainera. Natxo Arregik nahiko ongi kontatzen ditu horietako gauza batzuek, "Memorias de KAS" liburuan, nola potentzialitate batzuk alferrik galtzen diren. Narbaitzek askotan aipatu zuen euskaldunan indibidualkeria eta batasunik ez dagoen bitartean Herri honek ez duela etorkizunik.
A.– Behin aztertzen hasiz gero, indar ekonomikoek apostua noren alde egin zuten ere ezin ahaztuko dugu.
K. S.S.– Oinarrizkoa da, bai. PNVren 77ko Biltzarraz bere garaian «Berriak» aldizkariak ze analisi egiten zuen irakurtzen aritu naiz berrikitan, eta esaten zuen oligarka tradizionalek, Ibarrak eta Bergaretxek-eta zer espero zuten. Desilusio bat hartu zuten horiek, baina jadanik sortuak ziren klase dominatzaile berezi berriak, horietan bide euskaldunak zeudela, "Einkor" hura, «SEA» arabarra. Eta beste aldetik mugimendu oso kontradiktorio bat, Arrasateko Kooperatiba mugimenduak suposatzen duen indarra. Guztiek beren interesak defendituko dituen indar politiko bat behar zuten. Eta hori PNV da zalantzarik gabe.
A.–Nola definituko zenuke Bizkaiko eta Gipuzkoako PNVen arteko ezberdintasuna?
K.S.S.– Ez dut uste ideologia mailan ezberdintasunik dagoenik. Behar bada estrategia mailakoak izango dira. Baina ideologian... Pako Pozuetaren eta edozein bizkaitarren arteko ideologia berdina da. Nahi baduzu, batzuetan Herria egituratzeko modeloa aldatu daiteke.
Egunotan esaten da orain Garaikoetxea progrea denean Arzalluz eskuindarra dela, eta Arzalluz progrea zenean Garaikoetxea eskuindarra zela. Biak berdin progreak eta berdin eskuindarrak direla uste dut. Afera guzti honen sustraian barruko agintea lortzeko borroka dago, horrek aginte ekonomiko eta sozial oso sendo bat suposatzen duelarik. PNVren barne kontrolaren jabe egiteak beste mailatako agintea ere eskuratzea esan nahi du.
A.–Zalantzarik gabekoa da burgesia haundiak gerra aurretik baino begi hobeekin begiratzen diola PNVri.
K.S.S.–Noski, orain PNVek baditu lehen ez zituen tresna ekonomikoak, eta horiek kontrolatzen dituenak iman batek bezala erakartzen ditu ingurukoak. Élkarrengana inguratze prozeso garbi bat dago, eta horren froga da hemen AP eta EPkoek duten presentzia hutsa.
Aurrerantzera begira interesgarri izango litzateke Bizkaiko Patronalaren elkartzea eta EEOE barruan sartzea aztertzea, eta nazionalismoaren munduarekin ze erlazio moeta duen. Beltzak egin zituen hurbilketa batzuk "Nacionalismo Vasco y Bases Sociales" liburuan, aipatu dugun "Einkor" eta holako fenomenoak aztertuz, baina handik aurrera ez da egin, talde batzuei interesatzen ez zaielako, asuntoa nola doan oso ondo erakutsiko bait litzateke.
A.–Ba al da Euskal Herriaren independentzia interesatzen zaion klaserik une honetan?
K.S.S.– Hori da esaten nizuna, produkto euskaldunon merkatu naturala Espainia dela, ez Arjelia. Arjelia diotsut, Argentina ez esateagatik, dibertsifikatzea. Orain dela hilabete batzuk, hain zuzen, Madrilen enpresa gizonekin izan zuen bilkura batean Garaikoetxeari eskatzen zitzaiona "caja unida" delako hori zen, denok barku batean joatea. Agian beldur bat badagó hor. Ni, dudarik gabe, independentista naiz.
A.– Garaikoetxea botatzeko borrokan kanpotik presiorik izan dela uste al duzu?
K.S.S.–Agintea lortzeko borroka guztietan daude presio eta agente kanpokoak. Ez da tipo bat maleta koxkor batekin datorrena eta hola, baina beti daude. Errioxan izandako bazkari horietaz-eta esaten dena egia da neurri batean. Baina denek egiten dute berdin.
Kontuan har ezazu nazionalismo bat gauza gogaikarria dela gero eta gehiago trankilitatera, ordenera, pakera, joan nahi duen Europa batean.
A.–Aginte nahi hutsak halabesterainoko borrokak piztu ote ditzake?
K.S.S.–Bai. Agintea bait da karameluetako gozoena. Agintea. Batek orain kamio bat ireki dezake Arratia eta Orozko artean, hiru tratore eta lau asto pasatzeko besterik balio ez badu ere. Agintea erakusteko modu bat. Aurrezki Kutxak kontrolatuta danzkazu, Diputazioak, diru pila batekin, eta abar.
A.–Krisi honetatik PNV oso aldatuta aterako dela uste al duzu?
K.S.S. PNV aldatuko da Estatutoak lehendabiziko kortea jasaten duenean; Estatutoa bait da panazea unibertsala. Estatutoa da gaur egun koroearekiko paktua, Espainiarekiko paktua, Herriko sektore batzuetako oreka... "Krak" egiten duenean, eta egingo du, PSOEren XXX. kongresoaren ondoren batez ere, hortik aurrera aldaketa handiak etorriko dira, radikaltze bat batez ere, 1932an suertatu zen legez.
A.–Nafarroa.
K.S.S.–A, hor parte interesatua nahiz, "auto-eskluituak" direla esaten den horiek lagunak ditut eta. Daveria eta Garcia Falces kenduta Francoren garaian, egurra zegoenean, ez zeuden. Besteak aldiz, Cabases eta besteak, bazeuden. Euskal nazionalismoaren historian egin den astakeriarik haundiena da. Hemendik berrogeitamar urtetara beste norbaitek nazionalismoaren historia egiten duenean, 31ean tradizionalistekin Lizarrako estatutoa lortzeto egin zen tratu haren pareko barbaridadea bezala aztertuko du.
Iñaki ZUBIONDO
11-14


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
PertsonaiazSAN SEBAST1
EgileezUBIONDO1Politika



Azkenak
2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


X-etik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


2024-11-21 | Julene Flamarique
933 nobedade eta 200 ekitaldi Durangoko Azokaren 59. edizioan

Abenduaren 5ean Ikasle Goizarekin hasiko dute azoka. Hurrengo egunean Gazte Eztanda eguna egingo dute, eta gazteei zuzendutako hamaika jarduera egongo da. Egun berean, iazko Sormen Beka irabazi zuen Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz telesailaren aurkezpena egingo du Marramiau... [+]


Mastodon.eus-en “Gure aukera, sare libreak” kanpainarekin bat egin du ARGIAk

ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak  atxikimendu kanpainarekin.


2024-11-21 | Sustatu
Sei urte bete ditu gaur Mastodon.eus-ek

Mastodon.eus euskal fedibertsoko instantzia agian nagusiak sei urte bete ditu gaur. Urteurrena ospatzeko "Gure aukera, sare libreak" kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Efemeridea une interesgarri batean dator: Elon Musk-ek, X/Twitterren jabeak,... [+]


Ertzaintzak zaurituriko Realeko zalearen kasua berriz irekitzeko agindu du epaileak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.


Arma nuklearrarekin erantzuteko bidea ireki du Putinek, Ukrainak AEBek eta Ingalaterrak emandako misilekin eraso egin eta gero

Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena. 


Eguneraketa berriak daude