Benito Lertxundi: « Gustatzen zaizkidan kantei grabatu ondoren, gorrotoa hartzen diet»


2021eko uztailaren 23an
Benito Lertxundiren "Gaueko ele isilen baladak" diskoaz
«Gaueko ele isilen baladak», bere disko berria, otsailerako kalean
Benito Lertxundi: « Gustatzen zaizkidan kantei grabatu ondoren, gorrotoa hartzen diet»
ARGIA.– Benito, noizko hire disko hori kalean?
BENITO LERTXUNDI.– Beno, elurteek ere piska bat atzeratu ditek Parisa korteá egitera joan ezinean ibili bait nauk, baina nik uste diat otsailaren erdialderako izango dela kalean, gutxigorabehera noski.
A.–Hire asmotan lehenago kaleratzea zegoean beharbada...
B.L.– Bai, nire asmoa iaz ateratzea huen, maiatzerako, baina ezin izan zian «Elkar»ek bere estudioak bukatzeko zituelako. Piskanaka atzeratzen joan duk eta gaur arte.
A.– Orain eskatuko diagu hire disko berri hau presentatzeko, zer dakarren azaltzeko.
B.L.– Nik aurreneko asmoa nian diskoan bederatzi bat kanta sartzea, eta halaxe nizkian prestatuak. Baina nahiz eta kanta luzeak zirela konturatu ez nian kronometratua zenbat iraungo ote zuen. Azkenerako uste baino gehiago luzatu zeizkidak eta batzu utzi behar izan dizkiat. Badakik, diskoak bere maximoa dauka, 22 minutu aldeko, eta pasatu egin ninduan. Azkenerako kantak asko luzatu zaizkidak, bat hamalau minututakoa atera zeidak, beste bi zortzi minututatik gorakoak. Azkenerako bost kantarekin gelditu duk diskoa, alde luzeena ziek bi kantarekin, eta bestea hirurekin.
A.– Material hori soberan edukita ez al huen tentaziorik izan bikoitza egiteko?
B.L.– Bai, material guzti hori sobratua eta eskutan nuela zalantza sartu zitzaidaan: beste batetarako utziko diagu, edo bikoitza aterako diagu... Eta hor asuntoa huen neu piska bat mentalizatua nintzela batekoa egiteko eta azkenean horretan geratu duk, bakarra aterako diagu eta beharbada sobratu den materialarekin irailean berriz estudioan sartu eta urtebete buruan beste disko bat aterako diagu.
A.– Disko bikoitzetaz eta bakarrekoetaz ari haizela, oraingo honekin azken bi diskoetan saiatutako disko bikoitzen bidea apurtzen duk, ezta?
B.L.– Badakik zer gertatzen zitzaidan? Azken bi esperientzia hauetan diskoa bikoitza izanda biak bapatean egitea, grabaketa eta prozesu guzti hori oso luzea egin zeidak, oso astuna, batez ere nahasketen garaian. Kasik esan litekek kriterioak galdu egiten dituala, kanta bat behin eta berriz grabatuta eta hori disko bikoitz batetarako astunegia egiten duk, azkenerako ez dakik ondo dagoen, gaizki dagoen edo zer arraio. Horregatik, oraingoan bakarrekoa egitea piska bat hori superatu nahian egindakoa izan duk.
A.– Eta zein konposaketa mota aukeratu dituk hire disko honetarako?
B.L.– Batez ere, disko honetarako baladak neuzkan preparatuak, eta balada horiezaz gain asmoa nian ere errenazimendu garaiko kanta batzu sartzeko, banian praparatua trilogia bat garai horretako kantekin baina lehen esan dudan bezala ezin izan ditut denak sartu. Azkenerako bost balada gelditu dituk, bat tradizionala duk eta beste laurak nireak.
A.– Heure buruan somatu al duk aldaketa haundirik aurreko diskotik hona?
B.L.– Nik uste diat beti joera konstanteak beti hor egoten direla, nik ez diat sinisten bapateko aldaketetan, bakoitzak bere joerak dizkik eta joera horiek beti agertzen dituk. Bakarrik iruditzen zeidak (behintzat horretaz konszientea nauk) niretzat hau dela nire diskorik landuena. Armonia aldetik eta atmosfera aldetik hau duk nire disko lortuena. Bestaldetik hau duk estudiora aurretik prestatuena eraman dudan diskoa. Beharbada aurrekoetan armoniak eta, askoz ere inprobisatuagoak izan dituk, armoniak estudioan bertan landuz, etabar. Eta noski, ni horretaz konturatzen ninduan, diskoa gero entzun eta nik behintzat nabaritzen nian zenbait gauza hobe irten ziratekeela, inprobisazio gehiegi alegia. Oraingo honetan uste diat guzti hori askoz lotuago doala, aurretik askoz landuago zegoelako. Kanta guztietan, bat ezik. Kanta luzeenean gertatu zeidak ez nuela gehiegi prestatu, hasierako maketatik aurrerako guztia estudioan prestatu nuen eta nik behintzat bilatzen diot beharbada zerbait faltako ote zaion kanta horri (beharbada beste kantak askoz landuagoak doazelako). Kantaren erdiraino ondo dago baina mementu batetatik aurrera beste zerbait gehiago beharko ote zuen errezeloan gelditu nauk kanta horrekin. Izan zitekek ere kanta oso luzea delako eta kanta hain luzea denean beste zerbait espero duk. Baina hori kanta bakarrean, beste guztiak dexente landuagoak zeudek, oso landuak esango nikek nik.
A.–Diskoaren izenari begiratuta, badirudi kanten gaia gaurekin lotua joango dela.
B.L.– Bai, diskoa gauaren inguruan ziek, gauaren oihalez inguraturiko zerbait dela esan genezake. Tematika aldetik bi kanta behintzat argi eta garbi zieztik gauaren gaiarekin lotuta. Diskoaren izena ere hortxe zegok: «Gaueko ele isilen baladak». Gauarekiko nire gogoeta batzu dituk batzutan: gero ere "Gaua eta ni" izeneko kanta zegok, niri izugarri gustatzen zaidan Khalil Gibran-en olerkia batetan oinarrituta.
A.–Kanten hitzak norenak dituk?
B.L.– Bi nireak dituk, beste bat Uriarte izeneko nire lagun batena, erromantze bat ere badago tartean eta boskarren bat Grihan-ena.
A.– Grabaketarako musikoen aldetik laguntza berezirik jaso al duk disko honetarako?
B.L.– Bazeukat lagun bat italiarra, pianojolea dena, eta aspalditik gogoa neukanez disko honetarako aukera izan diat hona ekartzeko eta berak lagundu zidak pianoarekin. Horrezaz aparte; beste bi musiko Euskadiko Orkestarenak ere nirekin izan dizkiat bata tronboia eta bestea bilontzeloa joaz. Izan ere, normalean kuarteto bat sartu diat, batzutan kintetoa delarik. Azkenik, baxua Phocasek berak jo dik eta mementu batetan ere bateria sartu diat. Amorenak jo duelarik. Bateria, halere, oso modu suabean sartu diat, eskonbila hutsez berez kantak hala eskatzen zuelako, jazz tonuaz.
A.– Nola izaten duk higan kanta bat sortzeko prozesua?
B.L.–Oso zaila egiten zeidak esplikatzea nolakoa den prozesu hori, harreman kontu bat bait da, lan kontu bat. Hori bai, nik esango nikek nire kasuan behintzat lehenengo letra batetatik abiatuz musika egiten duala, hori lehen pausu ebidentea, baina hortik aurrera nire eritzirako kantak berak eskatzen dik zer sartu behar duan eta zer ez, niri hor gustatzen zeidak ez behartzea. Tentagarria izaten bait da askotan. hedatuak dauden joera batzu direla medio, gauza batzu sartzea baina beharbada ez haiz konturatzen kantak ez duela hori nahi, kantak badik bere nortasuna eta berak esijitzen dik zer sartu eta zer ez. Hor bazegok lenguaje bat, hartueman bat, azken finean hartueman bat izaten bait da kanta eta hire artean, hor bazegok elkarrizketa bat. Askotan hi saiatzen haiz gauza bat sartzen eta berak uko egiten dik, ez zekiat zergatik baina kantak eskatzen dik mementu bakoitzean zer sartu eta zer ez. Dena dela, oso zaila duk hori hitzetan esplikatzea, baina horren arauera erabakitzen dituk armonia motak, koro batzu aldian behin sartzea, zein tinbre erabili, haizea, kuerda...
A.– Hiretzat, kantari profesional bezala zer da inportanteagoa, diskoa ala zuzeneko emanaldiak?
B.L.– Inportanteena beti kantaldiak dituk, zuzeneko kantaldiak. Arrazoia argi dago: askoz biziagoak dituk, hartuemana gertutik sentitzen duk. Bizitza klase guztietan inportanteena beti hartuemana duk, eta kantariarentzat publikoarekiko hartuemana duk inportanteena. Diskoa ere egin egin behar duk, jendeari ere etxera eramatea gustatzen zaiolako, eta gero ere bi hizkuntza desberdin dituk, diskoa eta kantaldia. Baina niri, bi hizkuntza horien artean bata, diskoarena, ez zeidak batere gustatzen. Esate baterako, diskoak egiteko prozesua ez zeidak batere gustatzen, guztiz anormala delako, disko bat grabatzea guztiz prozesu artifziala duk, neurotikoa. Zuzenean ari bahaiz, publikoa, kanta eta hire arteko hartuemana hor zegok, baina estudioan berriz zinizilik hago, ez haiz behin ere konturatzen hartueman horretaz eta azkenean gainera nazka hartzen diek kantuei. Nik behintzat gustatzen zaizkidan kantei, grabatu ondoren, gorrotoa hartzen zioet.
A.– Hurrengo lanetarako zerbait geratu al zaik oraingoan gustora egin hukeena?
B.L.–Alde batetatik, lehen esan dizkiadan hiru kantekin hurrengo diskoan alde bat errenazimenduari buruz egin nahi nuke, hor bazeudek letra herrikoia eta musika neronek moldatua kanta horiek eta hori nahiko garbi zeukat. Baina horrezaz gain, egin nahi nikek ere beste alde bat herri kantuekin, beti hor zintzilik eduki ditudan kanta tradizionalekin. Izan ere bazeukat gogoa aspalditik halako disko amable bat egiteko, oso kolorista, herrikoia.
J.L. I.U.
32-33


GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakLERTXUNDI1
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
PertsonaiazLERTXUNDI1


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude