«Olentzero Ezberdina Da Toki Bakoitzean»


2021eko uztailaren 23an
Felipe Barandiaranekin gure Gabonak arakatzen
«Olentzero Ezberdina Da Toki Bakoitzean»
Denbora nola pasatzen den pentsatzen hasiko bagina, sorpresaren bat baino gehiago hartuko genuke zalantzarik gabe. Ez al zen bada atzo bertan basoetan txanpaina genuelarik 1984.aren jaiotza ospatzen ari ginenekoa? Eta hala ere, urtarrilean ez genituen gaitzak eta pozak orain baditugula konturatzen garanean ordu dexente igaro zaigula onartu behar dugu. Olentzeroa, Gabonak eta bere inguruko mitologia... Hona hemen Felipe Barandiaranek honi buruz kontatu diguna.
Horrelako nostalgiazko lagunarteko elkarrizketan geundelarik euskal kulturak erotuta dagoen Antxoko Luis Mariri zure euskaltegia euskaltegiatzearren eta euskaldungotzearren. gabon jaiari lotuta zeuden mitologiazko saiak eta kontzeptuak ezagun genitzan hitzaldi berezi bat eratu beharko zenuela otu zitzaion. Esan eta egin. Kotxea hartu eta Felipe Barandiaran Irizarrengana abiatu nintzen, ea prest zegoen gai hori ikasle eta irakasleen aurrean azaltzeko. Ez zitzaidan oztoporik jarri. Eskerrak baditugun geure Euskal Herri zahar honetan horrelako tipo jakintsu eta jatorrak. Mila esker Don Felipe (horrela ezagutzen zaio Pasai Donibanen) eta ea artikulo honen hitartez pentsatu gabeko omenalditxo bat egiten dizugun.
A.–Hasi baino lehenago zer gai aztertuko duzu Barandiaran jauna?
Erantzuna.–Euskal Herrian izan diren ohiturak aztertuko ditut. Babla ohituretaz hasi baino lehenago argitu behar dizuet ohitura horiek sortu zireneko giroa eta mentalitatea. Zeren eta gaur egun gauzak nahiko formalizaturik etortzen bait zaizkigu eta mamia, esanahia, galduta dugu askotan.
A.–Orduan Gabonak zer diren ulertzeko garrantzitsua al da mito batzuren jakinaren gainean izatea?
E.–Dudarik gabe. Gizonak sortu zituen mitoak, berak ulertzen ez zituen gauzei nolabaiteko erantzuna ematearren. Euskal Herrian, mitoak bana ditzakegu, zaharrenetakoetatik hasita. Mari-ri dagozkionak eta honen inguruan sortutakoak. Mari ekaitzaren dibinitatea da. kobazuloetan bizi dena. Gero agertu zen laino yorri itxura batean beste mendi batetara pasatzen ikusten zutela. Adibidez. Anbototik beste mendi batetara. Jakina. jendeak horri esplikazio bat eman behar zion. Asike jendea laino gorri itxura hori ikusterakoan Marik ekaitzak ekarriko zituelakoan zegoen.
A.–Euskal Herriko mitoak hemen sortuak al dira?
E. - Ez dira geuk osorik asmatutakoak, nahiz eta herri hau oso gorderik egon den mendi tartean, artzaiak zireneko garai horretan beste herrietako jendeekin bazituzten harremanak.
- A. -Jarrai dezagun mituen inguruan.
E.-- Zeruari. Urtzi zeritzaion. Bada kanta bat:
Urtzian izar ederra
gabaz agertzen da
zure irudia neretzat
ederragoa da.
Oi maitia. oi laztana
neure poza ta atsegina
zu gabe bizitza neretzat
mingotsa da.
Zerua jainkotzat jotzen zuten eta ez da harritzekoa. Heuren gainean zegoen zerbait zen. Ongarriak handik etortzen dira: euria, eguzkia, argia...
A.- Nola esplika daitezke San Juan egunean egiten diren suak?
E.- Horrek badu zer ikusirik eguzkiarekin. Sua eguzkiaren irudia da. Eguzkiak argitasuna eman eta berotu egiten du. Efgzkiak sua errepresentatzén du eta suak purifikatu egiten du. Orduan sua jainkoaren errepresentazio bat da. Eguzkiak baditu mogimendu nagusiak: uda muga eta negu muga. Uda Muga goreneraino heltzen da. San Juan egunean hain zuzen ere. Herriko jendeak jauziak egiten zituen enborren gainetik zeren eta suak purilikatu egiten du heuren gorputza eta gorputz horren azaleko gaitzetatik libratzen ditu.
A.–Badakigu Euskal Herrian egurrak zer nolako garrantzia eduki duen: barkugintzarako, etxegintzarako... Baina ba al du beste esanahi esoterikorik?
E.–Hasiko naiz enborrarekin. Tres Puentesen, Abadiñon eta Antzuolan «Gaben Zubi» deitzen zioten. Beste lekuetan, hala nola, Bizkaian «Gabon Zuzi», «Olentzaro Enbor» Oihartzunen:"Onantzaro Mukur" Bizkaiko leku batzutan: «Onantzaro Mokor» Larraunen: «Subilaro» Aezkoan: «Sukaro Egun» Zaraitzu haranean: «Sukubela" Eginagan: «Korrondoko» Agurainen deitzen zioten bezalaxe. Gero esango dute ez dagoela euskal kultura bateratu bat. Proba txiki bat da hau. nahikoa zerbait ikusteko. Orain esango dizuet zer egiten zen halako tokietan. Tres Puentesen esatebatetarako, enborrak idi pare batekin sukalderaino eramaten zituzten éta sutondoan egoten ziren gau osoa. Agurainen sutondoan egoten ziren Urte Zahar arte. Larraunen Gabon gauean bakarrik. Ezkirozen hiru enbor zeuden: bat Jainkoaren izenean, beste bat Amabirjiñaren izenean eta bestea familiaren izenean. Hemen soma dezakegu kristautasuna sarturik dagoela. Zergatik egiten zuten hau? Hauxe zuten buruan: sua ongarria zela, etxeari gauza onak ekartzen zizkiola, eta ulertzen da sua Jainkoaren errepresentantea baldin bada Jainkoari eskatzen zizkioten gauza horiek. Beste gauza bitxia egiten zuten: Enbor horien hatsez baliatuz soroetara joaten ziren eta gurutze bat eginez sakabanatzen zuten hautsa zomorro gaiztoak hil zitzaten.
A.–Nondik dator «Eguberri» izena?
E.–Egu eta berri, bi hitz ditugu. Zenbait Euskal Herriko tokitan ostegunari eguena esaten diote. Eguak adierazten zuen beste era batetara zerua. Orduan Eguk (natibitate eguna, solstizio gaua pasa eta gero) zerua berritzen ari zela adierazten zuen. Hortik dator kaleko euskaraz Eguarri esaten duguna.
A.–Nola sortzen da Olentzeroaren irudia?
E.–Berez. Olentzero bakarrik ospatzen zen garai batean beterri aldetan, kosta aldeko aldetan alegia. Nafarroan. Lesaka eta horietan, gehiago ez. Orain nonnahi egiten da hau. Olentzeroa gauza on ekarlea da. Caro Barojak «ole» hitza «olesatetik» etorriko ote zen dio. Begira, eleiz katoliko erritoetan Kristo jaio baino zortzi egun aurretik elizetan errezatzen zen O David. O Klavijer. O Rex. O Adonai. O O O. Hortik dator Nuestra Señora de la O.
A.–Nola agertzen da Olentzero pertsonaia Euskal Herrian?
E.–Zarautzen begi gorri gorriak jartzen dizkiote. Elduayen eta Berastegin ikazkin bezala agertzen da, beltz beltza. Leku horietako batean eskuan igitai bat duela, besteetan pipa ahoan duela... Ikus dezakegunez ez da itxura berberarekin azaltzen herri guztietan.
A.–Horrek zer esan nahi du?
E.–Olentzeroen kanta desberdinek mentalitate desberdin bat adierazten dute. Zenbaitentzat irudi parregarri bat bezala agertzen da:
Horra horra gure Oléntzero
pipa ortzian dula
eserita dago
Kapoiak ere baitu
rraultzatsuakin
bihar meriendatzeko
botila ardoakin.
Haientzat «bako» arrunt bat da. Beste tokietan pertsonaia axolagabe edo basatitzat jotzen dute:
Olentzero buru haundia
entendimentuz gabia
bart arratsean edan omen du
hamar arruako sahagia.
Oi urde tripa haundia
sagar ustelez betia.
A.–Bukatzeko, D. Felipe, nola kristautzen zaigu gure Olentzero?
E.–Jentilak ba omen zeuden mendi batean. Ataunen, eta halako batean ikusi omen zuten sortaldetik ba omen zetorrela laino argi argitsu bat. Harritu egin ziren. Orduan zaharrenari galdetu zioten ea zer esan nahi zuen horrek. Zaharrenak ihardetsi zien galduta zeudela «Kismi» jaio zelako. Haren hizkuntzaz «Kismi» tximua zen. Orduan menditik behera heuren buruak bota zituzten. Oihartzungo kanta honetan agertzen zaigu hau garbiago:
Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin ikatz egitera
aditu duenean Jesus jaio dela
laisterka etorri da
berri ematera.
Horrela utzi gaitu Felipe Barandiaran jaunak. Une txiki batez euskal kulturaz goxatu dugularik elkarren arteko solasean.
UREDERRA
26-27

GaiezGizarteaOspakizunak
PertsonaiazBARANDIARA2

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude