Droga Bizkaian: Hedatuz Doan Sare Baten Aurkako Neurri Egokirik Ez


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Ander Retolaza medikuarekin drogari buruz
Droga Bizkaian: Hedatuz Doan Sare Baten Aurkako Neurri Egokirik Ez
Drogaren inguruko arazoak garraxtu egin dira azkenaldian Bizkaian. Alde batetik, droga gogorren kontsumoa, eta bereziki heroinarena, zabaldu egin da, eta ohizko «puntu beltzei» beste hainbat auzo eta herri gehitu zaie. Bilbon, adibidez, Errekaldeberri, Otxarkoaga auzoetaz gain, Iturribiden eta Licenciado Poza kalean areagotu da trafikoa. Ibaiezkerrean, Barakaldo eta Sestao dira kontsumo handiena ematen dutenak, eta Bermeo, Durango, Gernika eta Ondarru agertzen dira zerrenda berean, probintzia osoa kontsieratuz.
Bestalde, eta trafiko honen aurkako neurri egokirik hartzen ez den heinean, era guztietako erreakzioak eman dira gizartean: gotzainen gutun sarri aipatuan alde batera zein bestera ardurak eta errespontsabilitateak banatzen ziren, praktikan ezer gutxi aurreratuz, Elizaren mandatariengan tradizionala bilakatu den jarrera agertuz, beraz. Instituzioetatik, asistentzirako zentru batzu bultzatu dira, DAK izena daramana bereziki, eta zenbait udalek "modulo psico-social" delakoak zabaldu dituzte. Bitartean, baina, trafikoa areagotu, eta kezka larriak agertu dira hiri eta auzoetako biztanleengan. Duela egun batzu, Bilboko Iturribide kaleko biztanleek kezka hori agertzen zuten prentsan, eta drogabanatzaileen eta kontsumitzaileen aurkako neurriak bere kontura hartuko dituztela mehatxatzen zuten. Jarrera hau kaltegarria zela aldarrikatuz, eta drogak dakartzan arazo sozialak bere sakontasunen aztertu behar direla eta erantzun egokia eman nahian sortu da egunotan «DZARRASKA» izeneko Elkartea Bilbon. Abenduaren 20ean manifestazio bat burutu zuena.
Beharrak Agindutako Tokitan
Drogazaleen asistentziarako gaurregun eskaintzen diren zerbitzuak batez ere aipaturiko «modulo sico-social» horietan kokatzen dira. Duela zazpi urte hasi ziren sortzen halako moduloak, lehena Errekaldeberrin, Auzo-Elkartearen eraginez. Garai berekoak dira Sestaon, Barakaldon eta Bilboko Irala eta San Inazio auzoetakoak ere, lehen biak udalaren ardurapean, beste biak Auzo-Elkartearen esku. Ortuellan, Eusko Gobernuak sortu zuen zentru horietako bat, eta Basauri, Erandio eta Santurtzin ere ireki dira azkenaldian, udalen zein Auzo-Elkarteen ardurapean. Bizkaiko Diputazioak, bestalde, projektu bakar bat bultzatu du, sintomatikoki Getxo inguruan kokatua, bertako udalen kontsorzioarekin batera, "Osasun Pskikorako Zentru Integrala". azken hau bai profesionariz eta tresneriaz ondo hornitua.
Baina, oro har, ikus daitekeena zera da: ez dagoela prebentzio-politikarik, alde batetik, eta bestetik asistentzia-politikak ere ez duela koordinaziorik, azken hau Udalen edota Auzo-Elkarteen eskuetan uzten baita kasu gehienetan.
Bestalde, aipaturiko modulo horiek ere ez dira espresuki drogaren arazoetara mugatzen, biztanleriaren arazo eta gaixotasun psikiko guztiak tratatu behar baitituzte.
Modulo Psiko-sozialak: Drogaren Kantzerraren Aurkako Aspirinak
Ikusi den bezala, hala ere, Instituzioen iniziatiba-eza nolabait betetzeko, Udalen edo Auzo-Elkarteen eskutik ireki dira Modulo horiek, drogak gogorren erasotzen duen tokietan bederen. Toki horietako bat aukeratu dugu eta bertako moduloaren arduraduna elkarrizketatu: Ander Retolaza mediku psikiatrak Sestaoko Modulo Psiko-Soziala zabaldu zenetik. 198O urtean. bertako ardura darama, bakar-bakarrik azkenaldian, irailetik hona MODULO horretan lanean diiharduen bakarra baita.
Ander Retolazak Leioako Medikuntza-Fakultatean egin zuen karrera: psikiatria espezialitatea bukatu ondoren Zamudioko Eritegian eta Errekaldeberriko Moduloan egin zuen lana: eta 1930 urtetik. Sestaoko Moduloaren arduraduna da.
Modulo hau toxikomania eta alkolzaletasunaren ondorioak tratatzeko zabaldu zen. Sestaoko Udalaren iniziatibaz. Hemen tratatzen ditugun kasuak kontutan harturik, zxera iruditzen zait: ez dela zilegi arazoak drogaren kontsumora soilik mugatzea; guk tratatzen ditugun erdiak alkolzaleenak dira. Begira itzazue datuok: 1980-84 urteen bitartean tratatu ditugun kasu guztietatik, %44 alkolzaleeenak izan dira, %11 drogazaleenak (heroinomanoak batez ere) , %19 helduen psikiatrikoak, eta %24 haurren psikiatrikoak. Beraz, alkohola, sozialki onartua dagoen droga hori, da hemen behintzat kasu gehien dakarrena.
A.–Baina alkolzaleen eta drogazaleen tipologia ezberdina izango da, ez?
Erantzuna. Bai horrela da. Alkolzalea, oro har, gizonezko heldua izaten da, 40-50 urtekoa, gutxi gora behera, ia guztiak langileak, eta poteozale jator horietakoak. hala ere, azkenaldian beste era bateko kasuak agertzen dira, gazteagoak, 25-30 urte, edari gogorragoak (kubalibrea, ginkasa), ez egunero baina asteburuetan fuerte kontsumitzen dutenak.
Drogazaleak, heroinomanoak izaten dira, eta beraiek edo familiak etortzen zaizkigu, kasua jada oso grabea denean, normalean.
Eritasun sikologikoen kasuan emakumeak dira ugari batez ere depresioen kausaz. Bi gai kritiko agertzen dira emakumeengan: lehen semeak dituztenean lehena; eta seme-alabak nagusi egin eta etxetik aldegiten dutenean bigarrena.
A.–Drogaren édo alkolaren zaletasuna zergatik sortzen den aztertu duzue?
E. Hemen tratatu ditgun kasu guztien zentzua eginez gero badago zerbait oso adierazgarria eta zera da: kasu guztien ehuneko hogeia langabezian eta subsidiorik gabe dagoen jendea da, eta beste ehuneko hogeita bata ikasleak edo jubilatuak, hau da soldatarik ez duen jendea. Drogazaleen kasuan hogeitabost urtetik beherakoak izaten dira. Antza denez, 17 urteren inguruan kokatzen da kontsumoaren hasiera eta 19-20 urteetan gertatzen dira lehen ondorioak, beraz urte horietatik aurrera agertzen dira hemendik. Gehienak langabezian daude, ikasketak utzi eta lanik gabe.
Baina diodan guztia berton ikusitakoa baino ez da. Duela urtebete, moduloko langileek ikerketa bat egitea proposatu genion Eusko Gobernuko Osasun Sailari, eta horretarako 300.000 pezetako dirulaguntza behar genuen; ikerketa drogaren eraginaren kausak aztertu eta prebentzio neurriak hartzera bideratzen zen. Baina 20.000 pezeta baino ez ziguten eman eta uler daitekeenez diru horrekin ezin izan genuen ezertxo ere egin. Beraz drogaren eragina eztergabe gelditzen da bailara honetan.
A.–Ze tratamendu ematen diozue hemendik datorrenari?
E. Bai drogazaleen, bai akolzaleen kasuan gaitza era bikoa izaten da: zaletasunak sortzen duen sindromea eta horren ondorio sikolojikoak alde batetik, eta gaitz organikoak bestetik, zirrosisa edo gibeleko gaitza alkolzaleetan, eta infekzioak, heroinaren manipulazioaren ondorioz, drogazaleetan.
23, 24

GaiezGizarteaDrogaNarkotrafik
PertsonaiazRETOLAZA1
EgileezLANDA3Gizartea
EgileezAZKARGORTA1Gizartea

Azkenak
2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


X-etik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


2024-11-21 | Julene Flamarique
933 nobedade eta 200 ekitaldi Durangoko Azokaren 59. edizioan

Abenduaren 5ean Ikasle Goizarekin hasiko dute azoka. Hurrengo egunean Gazte Eztanda eguna egingo dute, eta gazteei zuzendutako hamaika jarduera egongo da. Egun berean, iazko Sormen Beka irabazi zuen Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz telesailaren aurkezpena egingo du Marramiau... [+]


Mastodon.eus-en “Gure aukera, sare libreak” kanpainarekin bat egin du ARGIAk

ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak  atxikimendu kanpainarekin.


2024-11-21 | Sustatu
Sei urte bete ditu gaur Mastodon.eus-ek

Mastodon.eus euskal fedibertsoko instantzia agian nagusiak sei urte bete ditu gaur. Urteurrena ospatzeko "Gure aukera, sare libreak" kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Efemeridea une interesgarri batean dator: Elon Musk-ek, X/Twitterren jabeak,... [+]


Ertzaintzak zaurituriko Realeko zalearen kasua berriz irekitzeko agindu du epaileak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.


Arma nuklearrarekin erantzuteko bidea ireki du Putinek, Ukrainak AEBek eta Ingalaterrak emandako misilekin eraso egin eta gero

Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena. 


Eguneraketa berriak daude