«Ertzantza efikaz bat okupazio indarrak joan daitezen»


2021eko uztailaren 23an
ERNEko bi ertzainekin solasean
«Ertzantza efikaz bat okupazio indarrak joan daitezen»
Sortu berria da ''Ertzainen Nazio Elkartasana", Ertzantzako sindikatu profesional izan nahi duena. Egunkari batean argitaratutako deklarazio polemiko batzuek atera zuten plazara, eta dirudienez mugimendu piska bat badabil barruan. Gasteizko etxe batean jarri genuen zita, eta bi mutil gaztek, hogeitamar urte ingurukoak, hartu gintuzten. Izenik eta argazkirik ez, mesedez, gauzak gehiago ez konplikatzeko. ERNEn oso sartuak dabiltz.
Ertzainak.–Barkatuko duzu euskaraz ez hitzegitea. Pittin bat ikasi genuen, eta jakitea ere nahiko genuke. Baina gabiltzan kondizioetan ia ezinezkoa da. Askotan hamalau ordu pasatzen duzu etxetik kanpora, zer esanik ez grebak edo kamioien istiluak-eta direnean, eta euskara ikastea lan orduetan jartzen ez den bitartean zaila ikusten da.
ARGIA.–ELAk alor guztietan bere sekzioak dituenez Ertzaintzan ere pentsatzekoa zen bere ELA-Ertzaintza sortuko zuela. Eta tartean ERNE jaiotzen da.
E. Egia esan nik horren berririk ez nuen. Pentsatzekoa da ELAk bezala UGT edo Comisionesek ere interesa izango zuela, baina egia zera da: problema batzuk ditugun jendea hasi ginela biltzen eta eztabaidatzen, plataforma bat antolatzeko. Goitik beherako soluzioa aurrea hartu nahi genieke, eta erakutsi zerbaitetarako balio duen polizia berri bat badagoela, denoi mesede egingo ligukeen helburu batekin: txakurrek hemendik alde egin dezatela. Horrela sortu da ERNE, arazo zehatzak konpontzeko baina horien azpian dauden arazo politikoei ere ekiteko.
A.–Ideologia bateko ala askotako jendea biltzen du ERNEk?
E.–Ideologiak badaude, eta ona da, gu ere Euskadi gara eta. Baina gauza independiente bat eraiki nahi izan dugu. Euskal Herriarentzako Ertzantza bat egin nahi dugu eta Herri hau kolore askotakoa da. Horrela. ELAn afiliatzen bagara arrazoin emango diegu «batzokikumeak» garela esaten digutenei eta erakunde independiente bat altxatuz inork ez du esan ahal izango ez PNVrenak, ez HBrenak edo ez EErenak garenik.
A.–Nahiko garbi dago kaleko euskaldunak ertzainak normalean PNVkoak direla saiesten duela.
E.–Espainolito batzuk badira, beste leku batean, beste uniforme batekin eta jornal hobea kobratuz ondo leudekeenak. Baina egia da gehiengoaren artean konponente nazionalista edo abertzalea nagusi dela, eta behar bada hain gaizki ez dauden gauzetako bat da. Gero jendeak igoal esaten dizu kalean «batzokiano» edo holako gauzak eta erantzunik ez duzu, egia bait da PNV bere Ertzantza eraikitzen ari dela, hurrengo hauteskundeei begira beste tresna politiko bat nolabait esateko. ERNE sortzean aldiz nahiko genuke erakustea Herriari Ertzantza Euskadi osoarena dela, ez PNVrena bakarrik.
Herri honen egoeran jokatu behar dugu, ez egoera horri buruz PNVk duen irudiaren arauera. Hor «legalidad vigente» hitz politarekin aurkitzen zara, baina oso demokratikoa dirudien arren partidu batzuek ikusten duten «legalidad vigente» izan daiteke. Eta igoal egun batean egurra ematera atera eta plante bat egon daiteke. Funtzio polizialak eta politikoak berezi behar ditugu ongi, eta gutxiengo baten diktadura utzi ezin daitekeen bezala gehiengoaren diktadura ere ezin da permititu. Tresna efikaz bat bihurtu behar dugu Ertzantza, beste poliziak sustituitzeko.
A.–Plantea aipatzen duzu, baina ez dut uste hori gure irakurleek sinistuko dutenik.
E.–Ez da irreala. Begira, joan den egunean, Santi Brouard hil zutenean, bilera batzuek izan ziren, taldeka, eta askok galdetzen zuten ea gu ghetto guardiacivilesko bat ote garen, ez al garen hiritar normalak. Talde politiko guztiek bultzatu dute greba eta gu zer gara robot hutsak? Agian ezin dugu greba egin, gure lanagatik, barrikada bat seinalatzen egon behar duzulako, edo mila gauza. Baina prentsa nota bat greba eragin duten arrazoinekin bat eginaz, zer ikusi behar du horrek ertzaina izan edo ez izatearekin? Eta ondorioz espediente batzuk ireki dituzte, bi bilera horiek egiten lagatzeagatik.
Bilera horretan ertzain batzuek proposatu zuten Santiren gorpua laguntzera joatea. motorrekin bidea irekiz edo ikusi egin behar nola. Rezolaren zerraldoa omentzera joan zen Ertzantza. guardia civilen hiletetara joaten da eta abar. Zergatik ez genuen joan behar, nahiz eta gero guri pezetak-edo bota. Ertzantza batzuekin bezala besteekin dagoela erakustera? HBk onartzen bazuen gu zerbait egiteko prest geunden, baina goikoek ez zuten onartu, eta ikusten da Ertzantza zertarako daukaten.
A.–Plataforma erreibindikatibo bat ba aldu ERNEk?
E.–Bai noski. Presagatik izango zen, baina asko inprobisatu da eta egia da orain ematen ari diren urrats asko denborarekin atzera bota ezinezkoak izango direla, habilitazioak, igoerak, funtzionamendu arau asko, destinoak. Taldexka independiente batzuk badabiltza hortik, «adjuntos a la Sección de Tráfico» deitzen direnak, «Planas Mayores» deitzen diren batzuk, kontzeptu oso militarra, ikusten duzu, eta askotan behatzez izendatzen dira igo behar dutenak, halako batzokiko konfidanizazkoa zarelako eta beste. «Berrozi» horien kasua ere hor dago: Ertzantzan sartu nahi dituzte, eta ERNEn horren aurka gaude, deialdi publiko baten bidez iritsi ez direlako.
Zigorren gorabeherak ere ezin dira ahaztu: batzuei edozer tontakeriagatik santzio bat ezartzen zaie, eta benetan merezi dituzten gauzak egiten dituztenak «ez dira ikusten».
A.–Eta Ertzantzaren buru, hiru militar. Jende askok daudenik ere ez daki, eta dakitenek ere figura dekoratibotzat dauzkate.
E.–Hemen paper dekoratibo bat eman nahiko zaie baina esan behar da hiruratik bik aginte erreal bat badutela, eta beren laguntzaileak badituzte eta dena. Esan behar da Ertzantzari eman nahi zaion irudi puruari kalte egiten diotela.
A.–Eta aszentsoei buruz ari zaretela diozue nahiko interferentzia badela.
E.–Hor berez etorri behar zuten gauzak ere badira. Lehen promozioan, esate baterako, organizaturik atera behar zen nolabait. Eta karguak atera ziren, sei sarjento nagusi, hogeitaka sarjento, inspektoreak, eta abar. Nola aukeratu ziren? Espediente akademikoaren arauera, heldutasuna, agintzeko gaitasuna, badakizu gauza hauek nola egiten diren, eta behatzkrazia puska bat izan zen. Gero promozio berriak etorri dira, behar berriak, komisaldegiak, eta aurreko kargu batzuk habilitatu dira goragoko beharrak betetzeko. Ikastaroak egin dira, izendatzeak, eta nahiko zikin. Eta esonezin bat sortu du.
Pentsa «Berrozi»ekin egin dutena: ertzain egin dituzte, kabo, sarjento eta baita sarjento nagusiak ere atereaz. Zergatik, lehen eta bigarren promoziokoetakoei horren aukera eskaini gabe?
A.–Norbait bere pagotxa prestatzen ari dela alegia.
E.–Alderdia bere ahultzearen beldur dabil hurrengo hauteskundeetan agintea berak ez irabaztea posible dela. Eta orduan egingo luke "banoa Ajuria-eneatik baina nire poliziarekin jarraitzen dut. Barne Kontseilaritza nirea da".
Horrek eragiten ditu ertzain batzuen ekintza indibidualizatu batzuk. Prentsak eman du batzuen berri eta iruditzen zaigu badaudela tartean ertzain izateko gai ez diren pertsonak, baina batzoki baten edo pertsona baten partetik etorri direnez hor daude. Hor dago gure arazoa. ahalik eta Ertzantzarik puruena egin nahi bait dugu. Eta bide horretan hasi gara, sindikatuaren inguruan, gauzak argitara atereaz. «Egin»en informazio hura atera zenetik jendeak askoz ere galdera gehiago egin ditu.
Alderdiak orain ELAren bidez kendu nahi dio indarra ERNEri. Orain arte ez dute beren bururik erakutsi, Ertzantzaren barruan arazorik ez balego bezala. Eta orain mugimendua ikusten dutenean hasten dira berak ere. Gutun bana bidali diote ertzain bakoitzari. hogeitamar edo berrogeimila duro horretan bakarrik gastatuz. Beste sindikatuek, LABek adibidez (ELAkoek esaten dute hori sindikatu bat ez dela, horiek erreibindikatu besterik ez dutela egiten), ikusi dute oso arazo delikatua dela Ertzantzarena. Baina Euskadiko politikan gauza fundamentala garenez, hori ere kontrolatu nahi dute beste horiek ELA-Ertzantzaren bidez, ordezkariak aukeratzeko prozesu batean sartzeko partez beren delegatuak goitik inposatuz, « berrozi» batzuek etabar.
A.–Eta nola funtzionatzen du ERNEk?
E.–Hasieran lagun talde txiki bat zen, gero hirurogei bat izatera iritsi zen eta azken bileran berrehunen bat baginen. Gero hauteskunde batzuk egin beharko ditugu, onenak aukeratzeko.
Espero dut hau ez dela gauza korporatibista bat izango. Sindikatu profesional bat dela esateak hots txarra egiten du, baina ELAn masiboki afiliatzea baino gauza hobea izanen da.
A.–Kristoren botere faktiko bat da Ertzantza bezalako erakunde bat, egunero 1.600 gizon eta emakume kalean... Eta hori alderdi batek, agindu nahi badu behintzat, lotu beharra dauka.
E.–Zalantzarik gabe. Baina ez dute lotuko nahi duten bezala. Pertsona batzuk lotuko dituzte, baina horiek baino gehiago lotu gabe egonen da, zalantzarik gabe.
A.–Kalean jendeak zuei eta beste poliziei modu ezberdin batean begiratzen dizuegu, hori nahiko garbi dagoela uste dut. Zuek ze esperientzia duzue horretan?
E.–Euskadi ez da oso haundia, oxala haundixeagoa balitz eta Iruñeraino iritsiko bagina, baina egia da oso txikia dela. Eta arazoak eskuáldeka aldatzen dira. Araban ez diagu arazorik miñoiez duten irudiarekin ikusten gaituztela esango nuke. Bueno, noizean behin arazoren bat sortzen da, esate baterako AEKkoek beren eskari bidezkoengatik Eusko Jaurlaritzaren aurrera joan behar dutenean, eta orduan zu konpromiso batean zaude...
Baina arazo politiko bati konponketa polizial bat eman nahi diotelako gertatzen da hori. Hauek ez dute talante berri eta europeistarik ekarri, betikoak bezain tontoak dira. Ez dakite arazo bati irtenbide imajinatibo bat ematen eta tira. Ertzantzak konpondu dezala. Eta azkenean lojikoa egiten da zenbaitek gure «txakurrada» eta holakoak esatea. Behar bezalako presupostuak ez dituzte eskainizen edo bestela eman baino lehen besteek galtzak jaistea nahi dute, eta horiek horretarako prest ez daudenez manifestazioa: orduan badituzte beren morroian, gu, arazoak konpondu behar dizkietenak.
A.–Eskualdez eskualde hasi gara eta Bizkaian zer moduz moldatzen zarete?
E.–Bizkaian ere arazo haundiegirik ez dago. Ertzantzak prolemarik haundienak Gipuzkoan ditu, eta Beasain aldean batez ere. Ez dago azterketa sakonik eginik jendeak ze neurritan onartzen gaituen frogatzeko. Ez dirudi jendearen harrera oso txarra denik, baina oso ona ere ez da, askoz hobeagoa izan liteke.
A.–Zergatik diozue arazorik haundienak Beasainen dituzuela?
E.–Hor badira arazo oso delikatuak Gobernuak konpondu beharko lituzkeenak. Jendeak eskualde horretan Ertzantza ez onartzearen erruduna bera da. Euskal Herrian badira eskualde batzuk besteek baino mentalizazio maila haundiagoa dutenak, eta maila hori bestetarako ere desiragarri litzateke. Baina gainera zirkunstantzia bereziak gertatzen dira. Hemen denetako jendea dago eta beren arazoa da jende euskaldunagoa abertzaleagoa bildu ez badute. Horri erasten zaio gaurko krisi egoeran lanpostua galtzeko beldurrez gehiago tragatzeko prest zaudela, ados ez egon arren gauzak egiteko.
Eskualde horretan batetik pertsona nahiko moldakaitzak aurkitzen dituzu. Bizkaiko inmigraziotik edo bigarren jenerazioko etorkinetatik ateratako pertsonak aurkitzen dituzu, eta horri erantsi iezaiozu agintea duen baten eskizofrenia: horko egoerari moldatzeko partez zanpatu egin nahi izan da. Eta eskualde horretan gaur egun ez da ondo hartzen Ertzaintza. Esan diogu Gobernuari behin eta berriro. Beasaingoa konpontzeko. eta tipo hori zakutik hartzera bialdu behar bada bialtzeko. Baina ez omen dago arazorik. eta Zaldibiatik ikurrina kendu behar bada bidaltzen dira horiek eta listo. Hola segitzekotan ez dakit non bukatuko den, edo berriz etorri beharko dute FOPek edo ez dakit.
A.–Zaldibiako ikurrinaren istiluak oridoriorik ekarri al du Ertzantza barruan?
E.–Ertzainjendearen morala asko astindu du. Esaten dizute berei zuri baino min haundiagoa egiten diela, baina agindua eman egiten dizute. Eta hurrengoan berriz emango dute. Eta Zaldibian bezala beste leku batzuetan ere obeditu egingo diete, baina pentsatzen hasi behar dute ea zer gertatuko den eskualderen batean obeditzen ez badugu.
A.–Hori ez da oso probable ikusten, eta agintariak ziurtasun horrekin jokatzen du.
E.–Baina zalantza sartzen-hasi zaie. ERNEren mugimendua hasi denetik. Ea ze buruhauste sortuko zaien egun batean ertzainek obeditzen ez badute, eta ez herriaren aurrean bakarrik Madrilen aurrean ere bai. Zaldibiako ikurrinaren aterean parte hartu zuten ertzainetatik hiruk kontua eskatu eta alde egin dute. Saiatu ginen beraiekin eztabaidatzen ea ez ote zen hobe barrutik lan egitea eta abar baina...
Beti gauza bera esaten dizute goitik, zuk egiten ez baduzu atzetik Guardia Civila etorriko dela. Baina horrela autonomia munizipal osoa jartzen da balantzaka. Zer pintatzen du alkate batek orduan? Udal batek erabaki bat hartutakoan zer esan behar dute Barne Kontseilariak edo gobernadoreak?
Gero esan behar da Brigada Mugikorrekoak talde berezi bat direla. Alderdiak ondo lotua daukana, eta agintzen dietena txintik esan gabe obeditzeko prest daudenak. Baina gertatu daiteke hurrengo batean beste talde bateko ertzainei tokatzea ikurrina kentzea, eta gorabeherak izan daitezke.
A.– Polizia espainolarekin eta Guardia Civizarekin zer moduz konpontzen zarete?
E.–Ez dugu harremanik, beharrezko kasuetan baizik. Esate baterako, ixtripu batean parte izan duen kotxe baten matrikula norena den jakin nahi duzula eta abar. Batzuetan erantzuten dizute, besteetan informazio erreserbatua dela esaten dizute, beste zenbait aldiz popatik hartzera bidaltzen eta hola. Politikoen mailan ez dakit nola konponduko diren, baina gure artekoa garbi dago. Ez dakit haiei zer interesatuko zaien, baina guri zer interesatzen zaigun bai, ertzainak garela eta ez okupazio indarrak. Edo haiek edo gu gaude sobran, eta gu sobran ez gaudela garbi dago, hemengoak gara eta.
A.–Matrikula alu bat berifikatzeko ere Gurdia Civilarengana jo behar baduzue horrek esan nahi du informazio aldetik ere gauza askotan beren esku zaudetela.
E.–Lakuan jakingo dute zergatik ez dauzkaten konpetentzia horiek, edo hartzen jakin ez dutelako edo eman ez dizkietelako edo zergatik. Gauza bat da trafikoko konpetentzia batzuk edukitzea eta oso beste bat berek dituzten eta Ertzantzak eskuratu ezin dituen datuetara iristea.
Beste horiekin gure harremanak oso onak ez dira. Hori da guk daukagun informazioa. Orain, beste norbait beste zerbaitetan ari bada...
A.–Santi hil zuten astean bertan argitaratu zen «Tiempo» astekarian Isabel Martinezen artikulu bat, eta bertan zera zinen Mario Onandiak, Ertzantzako patruila batek ETAko komando batekin topo egingo zuen egunak kezkaten zuela.
E.–Galdera hori bera urrutiako politiko batek egin du. Felipe Gonzalezek berak uste dut. Behar bada ez da horren beldur direla baizik eta hori gertatzea nahi dutela. Baina espero dugu ez garela horrekin aurkituko.
Guztiok ez dugu berdin pentsatzen. Hori da, segundu hamarrenetan identifikatu ahal izatea... Holako gertaera batek zenbait jenderi horri etekin politikoa ateratzeko. Baina espero dut hori ez gertatzeko hainako prudentzia egongo dela bi aldeetatik.
Baina bestea ere gertatu liteke, guardiacivil pare bat paisanoz joatea beren kotxea armaz beteta daramatela. Eta orduan zer? Galdera hori ez dute egiten. Nik kasu batean eta bestean zer egingo nukeen badakit.
Iñaki ZUBIONDO

Arkautetik laugarren promozioan beste 600 ertzain berri aterako dira.
Indar faktiko sendoak dira 1.600 gizon eta emakume uniformedun kalean
Brigada Mugikerrak bere autonomia dauka Ertzantzaren barne.
26-30

GaiezPolitikaEuskal HerrPoliziaEuskal poliErtzaintza
GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaERNE
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude