Diskoan Zuzenean Baino Hobeto Gelditu Da Kantata»


2021eko uztailaren 19an
"Eltzegor" Taldearen "Ebihotz Kantaldia" Listo Kalerako
Diskoan Zuzenean Baino Hobeto Gelditu Da Kantata»
Jakes Etxeberria, Juantxo Garzia, Marko Josie eta Benito Zubeldia iparraldetik. Hegoaldetik Fernando Unsain eta Jose Mari Ostolaza. Muga tartean duela zazpi urte hasitako lanaren ondorio hementxe daukagu diskoa. Zuzenean ikuitzen gaituen diskoa koadrila honek egindakoa. Etxekoa Jose Mari bezala. Berarekin gurutzatu ditugu ondorengo hitz hauek.
ARGIA. Diskorako arregloak eta taldean eginak dituzue ezta?
ELTZEGOR. Bai. Baina disko hau egiterakoan Fernandoren lana azpimarratu nahi genuke, bai arreglo batzuk egiten eta baitare nahasketetan eta. Zuzenetik diskora bazeudek arreglo batzuk; klarinetea, txeloa, akordeoia erabiliaz egindako arreglo batzuk. Horiek Fernandok egin dizkik diskarako. Nahasketak ere berak egin ditu.
A. Diskoa aditu eta oso pozik geratu zaretela entzun diat. Egin nahi eta egin ahal zenuten guzia diskoan jaso duzuela esan duzue.
E. Askotan horrelako lan bat argitaratzen denean entzuten da, bai, horrela egin dugu baina beste era honetara egin izandu bagenu hobeto geldituko litzateke, kantariak nolabait ez dira, gustora geratzen egindakoarekin.
Guk eman dezakegun neurria hor emana zegok. Hori duk gure maila eta oso gustora gaudek egindako lanarekin. Arregloekin ere bai. Ideia zentrala errespetatua zegok eta uste diat arregloek hobetu egin dutela "kantata" bera.
Gure kasoan, nik uste, ez bagenu egin egin dugun bezala, beste era lasaiago batean lan eginda ere ordu barrutan eta horrela diskoak ez luke irabaziko.
A. Nola ibili zarete ba diskoa grabatzeko?
E. Normalki ostiral gauetan grabatua zegok, orduz kanpo eta horrela, taldeko bakoitzak gure lana daukagulako.,,
A. Ez zarete "profesionalak" beraz...
E. Profesionalak garen ala ez baloratzeko diskoan eta kantalditan erakutsitako neurria hartu beharko duk erreferentzia bezala. Hori duk erreferentzia bakarra, Profesionalak sentidu horretan gaituk, Kalidadearen aldetik. Hori bai ez gaituk hortik bizi eta...
A. - ...lntentziorik ere ez?
E. Bueno. norbaitek hilero hilero pasako baligu sobre bete xamar bat... bale, Baina guk bazekiagu ez diskotik ez kantalditatik bizitzerik ez dagoela. Gaur kantalditatik irabaziak ateratzea oso zaila duk. Jende gutxi biltzen duk. Antolatzaileek ere lan haundia egiten ditek prestatzen eta. Eta horiek ere ezin ditek galdu.
A. Dena dela urte asko pasa dituk hemen eta toki gehienetan kantariak, eta artistak jeneralean kantagintzatik edota beren arte-lanetik bizitzeko daukaten eskubideaz hitzegiten.
E. Eskubidea bai, baina gizarte kapitalista batean ez du eskubide horrek funtzionatzen. Merkatu bat zegok eta merkatu horrek bizitzeko adina ematen badik, bale. Baina merkatu legeak agintzen dik eta gaur egun Euskal Herrian garbi zegok, norbaitek dirua jartzen ez baldin badik behintzat, merkatuaren lege horietatik ezin dela atera bizitzeko.
A. Guzti horrek jarrera herezi bat erakusten dik.
E, Bai. Herri honetan apustu bat egin beharra zegok eta kulturgintzan dena ez duk diruz egiten. Aargi zegok inbertsio minimo bat egin beharra dagoela gure kulturgintzan. Inbertsio hori aritzea, lan egitea eta kriston borondatearekin tiratzea duk.
A. Egin duzuen diskoan agertzen den musika era aukeratzerakoan ere antzeko jarrera bat ikusten da. Ez da gaur egun "normalean" entzuten den musika mota zuek egindakoa...
E. Hasiera batean gainetik begiratuta bazirudik baietz. Gero ordea kantalditan eta ikusten den reakzioa aldekoa duk. Horrek esan nahi dik badagoela leku bat horretarako. Eta musika motarena zera duk, guk betidanik kantatu izan duguna. Gure heziketaren fruitu bat duk, Normalean entzuten denaren diferentea dela? Bai, baina entzuten den hori beste leku batetik doalako. Kontsumozko merkatu bat eraiki nahi duk eta eraikitzen ari duk. Musika hau berriz ez zegok koordinatua horietan, baina uste diat kantalditan ikusi duguna ikusita, jendea ez dagoela irratitan jartzen diotena bakarrik entzuteko prest.
A. Zuen diskoa entzunda ematen du ez dela modaren eraginez egin eta segituan erretzen den horietako bat. Bazirudik epe luzeagoko bati begira egindakoa dela.
E.- Zertarako den eta? Garbi zeukeagu hemen gertatutako gauza konkretu batzuren ondorioa dela hori. Hor bazeudek kanta batzuk orain dela urte mordo bat egindakoaik. Beste batzuk nahiko berriak. Baina denek daukate hari bat. Ekintza berdintsuak eta arazo berdintsuak eragindako kantak dituk denak. Ni konforme ez nagoena da sei edo zazpi urtez ibili disko bat preparatzen eta sei hilabetean erretzea disko hori. Hemen disko bat ateratzen duk eta hiru hilabetetan "zahartu" egin zaik diskoa. Eta hori ez duk normala. Ezin haiz abaila horretan hizi. Edo bestela egin behar dituk kantu topiko batzuk, errazak eta inolako ezer gabe atzetik...
E.-- Hau bezala. (Urtekaria-gatik ari da), hau kalean jarriko balitz kostatako prezioun hiru mila pezetarekin ere ez litzateke ordainduko. Baina... aber zenbat lan egin duzuen liburu honetan ezer kobratu gabe. Kantatzen eta gauza polit asko gertatzen dituk. Batez ere jendearen errekonozimendu hori. Denori gustatzen zaigu hori. Liburu horrekin ez daukazue hori. Baina egin beharra zitxion eta eginda zegok, eta ez diok hire buruari galdetzen hortik biziko haizenik Ahal izanez gero prolema bat gutxiago baina tira...
Urtekariarekin eta ARGIA berarekin ikusten duk. Oso protesionala duk. Euskal Herrian ez zegok beste talde bat hau egiteko gauza denik, orain arte behintzat ez duk azaldu. Horrek esan nahi dik maila profesional bat badagoela. Problema duk hori gero pezetatan traduzitzen den ala ez.
A. Kantagititzan berdin..
E. Nik garbi zeukeat mila disko salduta inork ezin duela planteatu merkatu horrek bizitzeko haina eman lezakeenik Sei familia gaituk gure taldean.. eta sei familiatarako ez dik honek ematen.
A. Disko honek ba zeukak beste gauza interesgarri bat, zera, dena kodrilan egiten duzue.
E.. Letrak, musika, azala, fotografiak, fotokonpoasketa hemen bertan, ARGIAn.... Nik honela ikusten diat. Urtekaria egin diagu. KOXKA kaleratzea hartu diagu. SUSAn ez zekiat zenbat liburu atera dituzuen.. Guk disko bat atera diagu orain. Datorren urterako gauza gehiago. Kapazidadea baldin badiagu egingo dizkiagu.
Talde haundi xamar baten barruan egindako lanak dituk. Diskoa horren barruan sartzen duk- Jendea ere konturatuko duk denak etxekoak garela.
A. Diskoa iparraldean gehiago saltzea espero duzue...
E. Lehenengo tirada hau gehienbat han salduko duk. Aspalditik zeuzkeagu eskatuta. Dexente gainera. Gero hemen ere salduko duk. Batez ere kantatu izan dugun tokitan. Gu pasatako tokitan salduko duk.
A.- Diskoa zuek produzitu duzue ezta?
E. Hori duk bestea. Irabazirik baldin bazegok, guretzat. Erdi bana egin diagu produzioa eta neri formula egokia iruditzen zeidak baldin eta, kontxo, ni seguru banatxiok disko kopuru bat salduko dela ez zioat beldurrik izan behar horrelako konpromiso ekonomiko bat hartzeari.
A. Propaganda piskat egin behar diskoari...
E. Promozioa egiten den eran eta nik parte hartu diat batzutan ere, eta ikusi diat kantariak nola ibiltzen diren disko bat kaleratu ondoren, irratiz irrati eta komunikabidez komunikabide rollo berbera kontatzen, ba guk ez diagu gogo handirik horrela ibiltzeko. Hori azken finean daukagun lasaitasun ekonomikoaren ondorioa duk. Ez diagu dirutan askorik espero hortik eta kantatzea bsino promozio hobeagorik ez zegok. Pasatzen zaren tokitan jendeak erosiko dik diskoa, irrati standarretan eta ibiltzeak ez gaitu gehiegi kezkatzen.
A. Kantaldiak direla eta zenbait gauza esan izandu da azken urte honetan. Antolatzailearentzat zalla kantariak asko kobratzen duen neurrian, Kantariarentzat berriz ezinezkoa minimo batzuk betetzen ez badira.
E.- Horrek badik arrisku bat, eta lehen ere ikusi izandu diagu. Kantaldi bat antolatzen denean zerbaiten alde, ba igual jende bati deitu, jende borondatetsua, rollokoa, eta joaten zaik jende hori. Bestalde kantaldi on bat antolatu nahi denean jende horri ez zaio deitzen. Eta normalki jende hori dexente erre duk. Baina hori ere piskat aldatu dela uste diat. Gaur egun ezin daiteke kantaldi bat planteatu borondate hutsaren gainean. Kantariak borondateaz aparte zerbait eman behar dik. Zerbait dexentea gainera. Bestela hurrengoan: nahiz eta ez kobratu. inor ez zaiok bila etorriko.
Hor bazeudek erdibide batzuk. Ikusi kantaldia nola joan den eta borondate ona bi aldetatik egoten duk normalean eta orduan konpontzen haiz antolatzaileekin. Guk orain arte ez diagu arazorik izan. Alderantziz. Behin baino gehiagotan zifra bat eskatu eta propinarekin atera izandu gaituk. Horrek esan nahi dik antolatzaileen aldetik borondate ona dagoela.
Lagunartean kantatzearen poza erakusten du "Eltzegor" taldeak
Hegoaldean orain hasi dira ezagutarazten, Iparraldean kantaldi pilo bat eskeini badute ere

38-39

GaiezKulturaMusikaMusika modeKontzertuak
GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakELTZEGOR

Azkenak
2025-01-15 | Axier Lopez
Bilboko Portua blokatu du LAB sindikatuak, Gazako genozidioarekin negozioa egin ez dezaten aldarrikatzeko

Sindikatu abertzaleko 100 bat kidek Portuko sarrera blokeatu dute Santurtzin, eserialdi baten bitartez. Ekimen horren bitartez Palestinari elkartasuna erakutsi eta genozidioa salatu dute.


2025-01-15 | ARGIA
Torturatu oro gonbidatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarean parte hartzera

“Ahots propioa duen sare bezala” gorpuztuta, eta torturatuen aitortza eta erreparazio publiko, sozial eta ofiziala helburu, otsailaren 15ean eratu eta aurkeztuko du bere burua Euskal Herriko Torturatuen Sareak. Tortura jasan duten 700 pertsona baino gehiagorekin... [+]


Aljerko kasbahko sastakaia: Jean-Marie Le Penen iragan torturatzailearen froga

96 urte zituela eman du azken hatsa Jean-Marie Le Penek aurtengo urtarrilaren 7an. Heriotza bat festatzea ez bada ohikoa ere, hori gertatu da beretzat: milaka herritar batu dira Frantziako Estatuko hainbat hiritan, suziri, kantu eta xanpai botila artean, eskuin muturreko... [+]


ANALISIA
Justizia klimatikoa

Inor ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiek pairatu dezagula. Zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfaziorik ez zidaten eragin Los... [+]


Marxter Chef

Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.

Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]


2025-01-15 | Euskal Irratiak
Eric Etxart, Seaskako lehendakarikidea
“Seaskaren lizeo berria eraikitzeko hiru pista ditugu: Uztaritze, Donapaleu edo Itsasu”

Eric Etxartek Seaskako lehendakarikide ardura hartu berri du urte hatsarrean, Antton Etxeberri eta Sophie Layusekin batera. Peio Jorajuriaren lekukoa hartu dute hirurek, eta Lehendakarikidetza taldea osatu dute.


Teknologia
Joan zaitez...

2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]


Bermeon itunpeko eskolek “gain-eskaintza larria” egiten dutela salatu dute

Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan, hiru ikastetxera joateko aukera dute familiek: bata publikoa, beste biak itunpekoak. Legeak kontrakoa agintzen duen arren, plazen eskaintza ez dela orekatua eta itunpekoek dagokiena baino nabarmen plaza gehiago eskaintzen dituztela salatu dute... [+]


2025-01-15
Izan zitekeen

Horrelako zenbat irudi heldu zaizkigu Palestinatik? Baina Libanokoa ere izan zitekeen. Baita Yemengo edo Irango txokoren batekoa ere. Hau Siriako hiriburu Damaskokoa da. Mendebaldeko demokraziek sustatutako bonbek paisaia berdintzen dute, baita “okerreko lekuetan”... [+]


Uma Ulazia
“Zaintzak konnotazio negatiboa izan behar du eta gatazka politikoa sortu”

“Heterosexualitatea da klase antagonikoarekin kolaborazionismoa, hau da, gizonen klasearekin”. Uma Ulaziak Euskal Herriko greba feministak, diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik (Lisipe, 2024) argitaratu berri du. Euskal Herrian egin ziren bi greba... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


Eguneraketa berriak daude