Itxaro Borda: «Gauaz Besterik Ez Du! Idazten»


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Itxaro Borda Idazleari elkarrizketa
«Bizitza Nola Badoan » Poema-Liburua Argitaratu Berri Du, « Maiatz» En Eskutik
Itxaro Borda: «Gauaz Besterik Ez Du! Idazten»
25 urteko neska gazte hau Iparraldeko belaunaldi berriko elemenduetako bat da, aldizkariotan eta bestelakoetan oso maiz kolaboratu ohi duena. Poema-liburu bat argitaratu du berriki, «Bizitza nolá badoan», eta «Herriz Herrri» kazetan plazaratutako elkarrizketa bat orriotara laburbildu dugu, ezer interesgarnrik badagolakoan.
HERRIZ HERRI.– Fite fitea, non sortua zaren, familia, eskola...
ITXARO BORDA.– Baionako klinika batetan sortua naiz, eta Orarren bizi. Istudioak egin ditut Donapaleuko laborantzako eskolan lehenik, eta gero Paueko Unibertsitatean historia ikasten ibili naiz.
H.H.– Gazterik hasia zara idazten?
I.B.– Bai aski gazterik? ez dakit, hamabi urtetan euskaraz; frantsesez idazten nuen herriko eskolan nintzelarik poema ttipi batzu eta hola.
H.H.–Noiz idazten duzu?
I.B.–Gauaz bakarrik, egunaz argia sobera azkarra da. Gauarekin gauzetaz jabetzen ahal gara aiseago. Edatearekin eta erretzearekin batera hitzen soinua, rima hobekiago senditzen dira gainera. Uste dut beti zerbait ateratzen dela.
H.H.–Geroztik ikasketa berezi batzu segitu dituzu?
I.B.–Ez, hori egitearen bortxaz ikasten da. Nik ikasi dut. nahi baduzu. besteen liburuak leitzean. haiek nola emaiten zuten testoa orrialde batean eta nik berdin eman... Horrela ikasi dut nahi baldin baduzu. Hamar edo hamabi urtez "lanean" arizane zerbait gelditzen da azkenean. Denetan idatzi, kazetetan, aldizkarietan, ez dakit, kritikak eginez, poemak, nobela laburrak edo luzeak sortuz beti trebetzen ari zara.
H.H.–Justuki kritika aipatu duzu, kritikatzalle edo polemika maite duzula poxi bat irudi du?
I.B.–Eni lan hori asko gustatzen zait. Badira frango gauza egiten direnak Euskal Herrian eta ez ditugu batere aipatzen. Behar bada gehienak ez dute haien irakurtzeko, ikusteko edo entzuteko denborarik hartzen edo ez dute denborarrik ere egiteko. orduan, nik nola estudiante naizen eta badudan denbora, aipamenak moldatzen ditut. Kritika joko bat bezala hartzen dut probokazioa egiteko, edo irakurlearen bihotza inarrosteko. Baina joko bat da. Ez da sinetsi behar gaiztoa naizenik.
H.H.– Ardura agertzen da zure idatzietan «ni». Hori idazteko manera berri bat dea, nola...?
I.B.– Berria ez; baina eni iruditzen zait, bestetaz eta Euskal Herriaz eta ez dakit zertaz orokorki mintzatzea ez dela posible. Nik segurrik ez dut dretxo hori hartzen ahal. Orduan nahiago dut nitaz mintzatu, edo pertsonaia bati «ni» erran arazi; ez da beti nihaur, gehienetan hala baldin bada ere. Irakurleak badaki nik zer pentsatzen dudan, eta berak zer pentsatzen duen ere badaki; berak ere «ni» erraiten bait du...
H.H.- Indar gehiago...
I.B.–Bai bakoitzak bere libertatea atxikitzen du. Horretarako ez dira hartu behar nik idazten ditudanak «texto»; irakurleak berak indar bat behar du egin: berea hartzen du, eta bestea uzten.
H.H.–Agertu berri den liburua, "Bizitza nola badoan" honetaz aarte ba ote da bertzerik zuk idatzirik?
I.B.–Ez, hau da lehena eta azkena. Beste idatzi guztiak kazetetan barreatuak dira.
H.H.–Eta hau «Maiatz» aldizkariak egina du?
I.B.–Bai, «Uhargi» sail berri batetan abiatzen ari gara, bi liburuekin. Bat da nerea « Bizitza nola badoan» eta bestea Marc Legasseren «Concerto guerrillero pour un pays qui n'existe pas». 1982 urtez geroztik nagenuen errebista bat, orain arte sei zenbaki atera ditugu, horretan iparraldeko idazle gehienek parte hartzen dut, guti-gora-behera hogeitamar bat bagara talde horretan. Azkenean ohartu gara hemengo idazle gazte eta ezezagunentzako beste argitaletxetan zaila zela libruruak ateratzea. Pentsatu dugu geurek bat egitea, gure lanen argitaratzeko...
H.H.–Zuen xedea da beraz urtean lau liburu argitaratzea?
I.B.–Hori da gure ideia. Jadanik beste biga baditugu kasik prest direnak. Mayi Peloten science-fiction kutsuko ipuinen bilduma bat adibidez. Ondokoak geroxeago aipatuko ditugu. Hori bai, Euskal Herriko idazleei abisu bat pasatzen ahal duzue, nola «Maiatz» manuskrito bila dabilen. Hala ere aldizkaria ateratzen segituko dugu «Maiatz»ek harrera ona duelakoan erosle-irakurleen rtean.
HERRIZ-HERRI
35

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakBORDA1
PertsonaiazBORDA1
EgileezHERRIZ-HER1Kultura

Azkenak
2025-03-06 | Mara Altuna Díaz
Mary Kim Laragan-Uranga, AEB-etako euskalduna eta AEK-ko ikaslea
“Euskara ikasten dut AEBetara emigratu zuten nire aitona-amonen ahalegina eta sustraiak ohoratzeko”

“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]


Feminismo antimilitarista: ezinbesteko borroka Martxoaren 8an eta beti

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


Bilgune Feminista:
“Indarkeria matxistaren beste adierazpen bat da tortura, urtez luzez estatuek babestua ”

Euskal Herriko Bilgune Feministak deituta elkarretaratzea egin dute Hernanin Iratxe Sorzabali elkartasuna adierazi eta "babes osoa" emateko. Inkomunikatuta egon zen uneak berriz ere epailearen aurrean kontatu behar izatea, "bizi izandakoak utzitako ondorioen... [+]


Emakume bat lehen aldiz Lantzeko inauterietako Ziripot pertsonaia izan da

Lantzeko inauteri txikien kalejira ikusle guztien begietara urtero modukoa izan zen. Txatxoak, Zaldiko, Ziripot eta Miel Otxin herriko ostatuko ganbaratik jaitsi eta herritik barna bira egin zuten txistularien laguntzarekin. Askok, ordea, ez zekiten une historiko bat bizitzen... [+]


2025-03-06 | Gedar
Apirilaren 4an desalojatu nahi dute Bilboko Etxarri II Gaztetxea

Errekaldeko Gaztetxearen aurkako huste-agindua heldu da jadanik. Espazioa defendatzera deitu dute bertako kideek.


Vesubioren erupzioak garun bat kristalizatu zuela frogatu dute

79. urtean, Vesubio sumendiaren erupzioak errautsez eta arrokaz estali zituen Ponpeia eta Herkulano hiriak eta hango biztanleak. Aurkikuntza arkeologiko ugari egin dira hondakinetan; tartean, 2018an, gorpuzki batzuk aztertu zituzten berriro, eta ikusi zuten gizon baten garuna... [+]


Eskolak ematen hasi da berriz mezu arrazista eta transfoboengatik ikertutako EHUko irakaslea

Leporaturikoa ez onarturik, eta sare sozialetako kontuak "lapurtu" zizkiotela erranik, salaketa jarri zuen Arabako campuseko Farmazia Fakultateko irakasleak. Gernikako auzitegiak ondorioztatu du ez dagoela modurik frogatzeko mezu horiek berak idatzitakoak diren ala ez.


“Hitzarmen duin bat lortzeko” mobilizazioak iragarri dituzte ‘Diario de Noticias de Álava’ko langileek

Lan baldintzen "prekarietatea" salatzeko kontzentrazioa egin zuten asteartean egunkariaren egoitzaren aurrean. Abenduaren 2tik sindaura greban daude langileak eta mobizlizazioak "areagotzea" erabaki dute orain.
 

 


2025-03-05 | Leire Artola Arin
Zaintza eskubidea aldarrikatuko dute sindikatuek ostegunean

Martxoaren 6an 11:00etan Bilbon eta Iruñean mobilizazioak egingo dituzte sindikatuek, patronalak eta Eusko Jaurlaritza zein Nafarroako Gobernua interpelatzeko, zaintza eskubide kolektiboari dagokionez.


Tutankamon eta gero, Tutmosis II.a

Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean  Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena... [+]


Trumpek miresten badu...

AEB, 1900eko azaroaren 6a. William McKinley (1843-1901) bigarrenez aukeratu zuten AEBetako presidente. Berriki, Donald Trump ere bigarrenez presidente aukeratu ondoren, McKinleyrekiko miresmen garbia agertu du.

Horregatik, AEBetako mendirik altuenari ofizialki berriro... [+]


Ura erein daiteke, eta inkek bazekiten nola

Andeetako Altiplanoan, qocha deituriko aintzirak sortzen hasi dira inken antzinako teknikak erabilita, aldaketa klimatikoari eta sikateei aurre egiteko. Ura “erein eta uztatzea” esaten diote: ura lurrean infiltratzen da eta horrek bizia ekartzen dio inguruari. Peruko... [+]


Eguneraketa berriak daude