"Txomin Barullo Irratia" Edo Bilboko Uhin Setatiak


2021eko uztailaren 23an
Txomin Barullo Irratiko arduraduneei elkarrizketa
"Txomin Barullo Irratia" Edo Bilboko Uhin Setatiak
Iazko Aste Nagusian Irrati estreinatu berria martxan jarri, eta uholdeak isilerazi. Aurtengo Bilboko jaietan, leku ustez seguruagoan emisora berria ireki.... eta maderoen izurritea gainera jausi gobernadoreen leinuko azken lerdoaren agindua betez. Madarikazio biblikoa zirudien Txomin Barullo irratiak gainean zeramana.
Baina desafio berri bota diote barullero egoskorrek Bizkaiko lerdo nagusiari: iraila bukatu aurretik, Diego Lopez de Haro-ren gonapetik ez urrun duten emisoratik zabalduko dituztela irratiaren uhinak Bilbo Handiaren zabalera osoan, ibaiezkerra eta Basauri barne. Barrenkaleko tabernan aurkitu ditugu ekinaldi berri hau programatzen, eta beraiekin hitzegin dugu.
ARGIA.–Zer izan zen azken Aste Nagusikoa?
TXOMIN BARULLO IRRATIA.–Hura desmadre bat izan zen, jaien laugarren egunean (bandera gora eta behera), fuerzas de orden publicoak etorri ziren arte, goizaldeko ordu batetan, orden publicoa jartzera (horretarako bait daude), eta emisora prezintatu eta itxi. Aurtengo Aste Nagusian, iazkoan bezala, programa berezi bat prestatu genuen, eguneko 16 ordukoa, kaleko giroa, jaietako giroa, antenan jarriz. Hamar bat erreportari izan genituen kalean etengabe, txosnatan, jaigunean, gertatua zuzenean irratiz emanez.
Udaren haseratik, ekainetik, ari ginen emisoraren prestakuntzan. Iazko esperientzia laburra geneukan, eta aurtengo ekainean, horretaz baliatuz, ekipo hobeak jarri genituen, indartsuagoak, baita antena eder bat, Bilbo eta inguruetan entzungo den irrati baterako.
A.–Eta ekipo guzti hori galdu egin duzue poliziaren eskuetan?
T.B.I.–Ez, ez! Bai, zera!. Prezintatu egin zuten haiek, hau da, prezinto pegote batzu jarri eta lokala itxi. Baina handik gutxira joan ginen berriro, pegoteak kendu eta emisora eta tresna guztiak eraman genituen, leku segurura. Beraz, ekipo berberaz baliatuz berriro emititzeko prest gaude.
Emisora itxi zuten gau berean ere, korrika joan ginen txosnara, horren berri ematera, eta handik zebilen jendeak kriston kabreoa hartu zuen, eta emititzen jarraitu behar genuela... Eta txosnan bertan emisora txikiago bat kokatuz, jarraitu genituen emisioak. Horrela adierazi nahi genion gobernadoreari ez gaudela isilik egoteko prest. Hurrengo egunean Gobernu Zibilera joan ginen; gobernadorea ez zegoen –golf jokatzera edo joana zen– baina haren idazkariak Madrid-eko ordena zeukatela adierazi zigun, eta mehatxatu, berriro zabaltzen bagenuen, bai emisoraren tresnak baita pertsonak atxilotuko zituztela. Jadanik berriro emititzen ari ginela txosnatik, guk. Baina horrek ez zuen gehiegi kezkatu, jaiak bukatzean handik aldegin beharko genuela baitzekien. Ikusiko dugu orain, berriro emisiorduak hasten ditugunean.
«Bilboko kale-mugimenduak ondan jarri»
A.–Zer egin nahi duzue zuen emisoran?
T.B.I.- Bilbon kale mugimendu majoak daude: ekologistak direla rockeroak, edo feministak, antimilitaristak, gaiak, euskalduntze mugimenduak direla. Guzti horiek ondan jarri, hori da egin nahi duguna. Mugida guzti horiek koordinatzeko, elkartzeko bide izan daiteke.
Guk hitzegin dugu jende guzti horrekin, egon gara ezker-sindikalistekin, iternazionalistekin, AEKrekin... ez dakit, denekin. Eta oso ondo hartu dute ideia, gogoz. Orduan, guk talde bakoitzari egun batzu eta ordu batzu eskaini dizkiogu, eta beraiek montatuko dituzte heuren programak.
Irailaren bukaerarako hasiko gara berriro emititzen. Haseran, eguneko bost ordu, gero emisiorduak gehituz. Une honetan kale-kanpaina egiten ari gara, eta solidaritate zabala hartu dugu. Eta horrek babesten gaitu, beraz, emisora zabaltzeko baldintza teknikoak prestatu, eta laister zabalduko ditugu uhinak Bilbo Handian zehar.
A.–Eskuratu duzuen solidaritateaz aparte, zer beste laguntza duzue? Nola mantentzen duzue emisora?
T.B.I.–Bazkideak egiten ditugu. Bazkide-bonoak ditugu salgai, eta hauen bidez lortu nahi dugu irratiaren autofinantziaketa. Ez dugu sekula publizataterik sartuko. Gero. bazkideek markatuko dute emisoraren martxa. Haseratik, emisiorduen erdia, 50 euskaraz egingo dugu. Konpromisu hori jarri diegu talde ezberdinei ere.
Hause da Txomin Barullo Irratia, laister berriro bere uhin setatiak zabalduko dituena, Bilbon diren beste irrati libreek bezala: lluna Irratia, Santutxun, eta Erreka Errekaldeberriko auzoan. Euskadiko Irrati Libreen koordinakundean, konpromisu bat egin omen dute, orain arte poliziak itxi dituen irratien (Txomin Barullo bera, Gasteizko Hala Bedi, Iruñeako Paraiso eta Altsasuko Zaborra eta besteen artean, polizien erasoei aurre egiteko. Ez dituztela errez isilduko.
Antton AZKARGORTA. Karmelo LANDA
30

GaiezKomunikabidIrratiaTxomin Baru
EgileezLANDA3Komunikabid
EgileezAZKARGORTA1Komunikabid

Azkenak
2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar prest agertu da EAJren buru izaten segitzeko

Abian da EAJren barne prozesua. Alderdiaren barne-prozesuaren lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


2025-01-20 | Garazi Zabaleta
Aleko
“Nekazaritza birsortzailerako eta proiektu kolektiboetarako test gunea da gurea”

Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]


2025-01-20 | Iñaki Sanz-Azkue
Hotza maite duen igela

Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak... [+]


Eguneraketa berriak daude