Sistiaga: «Etika-Zentzu Sakonez Lan Egin Dut»


2021eko uztailaren 23an
Amable Pintorearen Omenezko Erakusketa
Sistiaga: «Etika-Zentzu Sakonez Lan Egin Dut»
Pintorea dugu Sistiaga, pintura pedagogiaren arloan landu duen pintorea, garai bateko «Gaur» talde ia mitikoaren partaide, lan aberats bezain askotarikoaren egile porrokatua, zinemagintzaren mundua ere ikertu duena. Orain 1958.tik 1984.ra bitarteko koadroez Amable Arias pintore eta lagun minaren omenez erakusketa antolojikoa prestatu du Donostian.
ARGIA.–Erakuskéta hau Amable pintorearen omenez prestatu duzu.
SISTIAGA.–laz muntatzeko asmoa nuen, baina Bilboko aideportuko keramika egiteko enkargua eman zidatenez atzeratu behar izan zen. Amable hiltzerakoan, bere omenez egitea erabaki nuen. Lagun mina izan da niretzat eta begirune haundia diot bai bere pertsonari eta bai bere lanari. Erakusketa prestatzeko motibo sakona izan da hau.
A.–Amable Arias zurekin batera egon zen "Gaur" taldearen sorreran.
S. - 65eko udazkenean biok izandako elkarrizketa baten ondorioz sortu zen «Gaur» taldea. CATek eratzen zuen «Certamen de la pintura vasca» delakoari aurre egiteko erakusketa paraleloa egitea deliberatu genuen, arte sortzailea eta garaiko politika zehatz bati jokua egiten zion artearen arteko ezberdintasuna ikus zedin. Oteiza, Basterretxea, Mendiburu eta Txillidagana jo genuen. Azken honek Balerdiren presentzi jarri zuen baldintza gisa. Horrek atzeratu egin zuen projektua. Eta 66ko udaberrian izan zen Oteiza probintzia bakoitzerako talde izen batekin etorri zitzaigunean: «Gaur», «Emen», «Danok», «Orain».
A.–Orain hamabost hogei urte mugimendu bizia zebilen arte munduan.
S.–Aste kulturalen fenomenoa dago hor, frankismoari egiten zitzaion jazarpen modukoa zirenak. Baina formulak ezin daitezke etengabe errepika. Gainera, aste kulturalen planteiamendua absurdoa da, kulturak iraunkorra izan behar du eta. Egia da garai hartan indarra zegoela, guztia zen ezezagun eta jendea erruz hurbiltzen zen erakusketetara, han eztabaidatu eta protesta egiteko. Gaur ez gara apasionamendu horrekin bizi. Gaur gauzak mastekatuak eman diezaguten eskubidea erreibindikatzen dela dirudi. Orduan of Izialki ez zegoen ezer, eta gaur egun Eusko Jaurlaritza dugularik, arte kontenporaneo mailako nulitatea are haundiagoa da, eta erreakzionarioagoa. Politika mailaz gain batzen gintuzten arte mailako ideiak genituen.
A.–Hain zuzen, gaur egun arte mallan despistea nagusi dela dirudi.
S.–Hori ere ez da hain txarra, aurrerago aurki daiteke bidea. Bizitza ziklikoa da eta une batzutan intentsitate haundiagoa dago, bestetan gainbehera, beste batzutan asfixia, horixe bizi genuen guk. Gaur egun ordea, informazio haundiagoa dagoenez. identifikazioa aurkitzeko oztopo gehiago dago. Orduan norberaren intuizioak balio zuen soilik. Orain, gehiago behatzen da, eta kopiatu egiten da, hasten direnen artean pottaerak nahastu eta norUeraren pertsonalitatea aurkitzeko zailtasunak daude, norberaren espresioa, baina hori beti gertatu izan da.
|«Arte Mailan Ez Du Ezer Egin Gobernuak»
A.–Iruditzen zait arteak kultur mailan izan zuen garrantzia galdu egin duela.
S.–Nik ez dut uste kultur asteak eratzen zituztenei artea interesatzen zitzaienik, aitzitik, artistek geneukan politika inplikazioa bilatzen zuten. Hogei urte zituzten horiek boterea lortu dutenean, artista konten poraneoekin zeukaten zorra ahantzi egin dute. Arlo guztie tan erabili gintuzten, eta erabiltzen gaituzte, norberak uzten dien heinean. Nik ez diet uzten.
A.–Zenbait projektu aurkeztu duzu kultur ministraritza eta agintaritza ezberdinetan, baina diozunez ez duzu erantzunik jaso.
S.–Nik projektu ezberdin batzu direla medio elkarrizketa hastea proposatzen dut, ezer ez dagoela jakinez, nonbaitetik hasi beharko delakoan.
A.–Ezer ez egotea da izugarria, ez?
S.–Eta ez dut uste Eusko Jaurlaritzaren kultur politikan ordezkatzen gaituztenekin egon daitekeenik elkarrizketa txikiena ere. Bai Labaieni ministrari zenean, bai Murua eta bai Etxepareri aurkeztu nizkien projektuak ez dute sekula erantzunik jaso. Areago, Eusko Jaurlaritzak hiru diputazioen laguntzarekin muntatu duten mostra, nik Euskadin azken hogeitamar urte hauetan ikusi dudan erreakzionarioena da. «Ertibil»ek ez du irakurketa posiblerik, plastika ikuspuntutik atzerakoia da, eta ez du Artearen Historia kontuan hartzen. Gaur ezin daiteke joan den mendeakoa egin, eta okerrago gainera. Artista batek bere arloa kubismoa dela erizten badu, egin behar duena, etika hutsa dela arrazoin, kubismo garaiko obrarik onena bezain indartsua eta sendoa izan behar da. Eta gobernuak kultur arloan aholkulari axolakabeak izatea onartezina da. Mostra hori herriari egindako tranpa eta engainua da. Hizketarako beldur dira. Batez ere nirekin, ez bait dut isiltzen pentsatzen dudana. Berrogeitamabi urte ditut, nire espresio bidean etika zentzu sakonez lan egin dut, hau da, ez dut neure burua sekula saldu. Nire Herrian amaierako egoera batetan nago, nire ideiak ez dira adituak, ez dira eztabaidatuak, ez dira analizatuak, batez ere burutu dituenarekin.
A.–Baina Basterretxea adibidez Jaurlaritza inguruan ibili izan da, ez?
S.–Basterretxeaz oroitzen dudana hau da, bere obra guztia Herriari ematen ziola aldarrikatu zuela. Hori zela eta beste artistoi berdina egin genezan sujeritzen zitzaigun. Horren berri lauzpabost aldiz egunkaritan irakurri ondoren, antza denez ez da gertatuko. Jakin beharko genuke orain zergatik ez den egin emaitza hori. Bestalde, Nestorrek, gobernuko funtzionari gisa, artearen eta artisten mundua defendatzeko ardura zehatza zeukan. Garaiko kultur ministrari zen Labaien artearen defentsarako kuestioak planteiatzeko pertsona egokiena ez zelaz ohartu bazen, politikan irtenbide bat badago dimisioa, eta etikoki kritika eta salapenen aske zaude; ze, lau urteren buruan argi ez dagoen gauza asko dago: Jaizubiak milioi piloa kostatu izan zaio gobernuari, eta orain badirudi galeria bat egin nahi dutela artistek saldu dezaten: Gobernuak egin behar duena patrimonio kulturalerako artistei erostea da beste hainbat lekutan egiten den lez.
A.–Erakusketara itzuliz, zer egin duzu, zure lanaren aukeraketa?
S.–Beste erakusketa antolojiko bat ere prestatu nuen Durangorako, hau nahiz eta data berdinekoak izan, ezberdina da. Honetan hiru koadro ezik beste guztiak ezezagunak izan zitezen nahi izan dut; lehenengoz, nire lana analizatzeko aukera izan nezan, bigarrenez, niretzat aukeratzen dudana besteei eskeiniko diedana delako. Hemen, nire pinturaren arlo batzu ez dira agertu ere egiten, zantzurik ere ez. Lekurik ezaz, noski.
A.–Artisten ekonomiaren gaia ere hor dago.
S.–Hori da sekula aipatzen ez den gaia. Nire kasuan aguantatzeko ahalmenak baldintzatua dago ekonomi hori. Nik orain arte iraun dut, gainera erakusten, eta inolako oihartzunik eta elkarrizketarik ez dagoela ikusten dudanez, banoa. Ez-nire lagunengandik, gizarte atzerakoi, erdi inutil eta erdi eregel batetik baizik, ez pertsonengandik.
M. ANTZA
34-35

GaiezKulturaArteaPinturaErakusketak
GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakAMABLE1
GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakSISTIAGA1
PertsonaiazSISTIAGA1
PertsonaiazAMABLE1
EgileezANTZA1Kultura

Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude