Xabier Mendiguren: « Itzulpenak Ernaltze-Funtzioa Betetzen Du Literaturan»


2021eko uztailaren 23an
Xabier Mendigureni elkarrizketa
Itzultzaile Eskolako zuzendaria argi mintzatu zaigu
Xabier Mendiguren: « Itzulpenak Ernaltze-Funtzioa Betetzen Du Literaturan»
Xabier Mendigurenen eritziak orain arte kasik beti abiapuntu derrigorrezkoa izan dira itzulpenaren munduan interesaturik ibili den edonorentzat. Duela aste pare bat Cesare Pavese-ren «Burkidea» argitarátu berria daukala aitzakia bezala hartuz beragana jo dugu itzulpen literarioaz solas egiteko asmoz.
ARGIA.– Konta iezaguzu, Xabier, nolakotzat jotzen duzun azken urteotan literatur itzulpenarekiko izan den giroa.
XABIER MENDIGUREN.–Nik esango nuke azken urte hauetan, jo dezagun piska bat hizkuntza tekniko edo pragmatikoaren indartze hau datorrenetik (UZElren fenomeno guztia, ikastoletako textugintza eta horren inguruan sortutako mugimendua), itzulpen literarioak ez duela izan tira haundiegirik gure artean, ez zaiola inportantziarik eman. Idazten zen gehiena ia beti irakurle jakin bati begira egiten zen, orduan hizkuntza mailakatu baten ikuspegitik etabar.
Eta lehen bai (lehen, gerraurrean eta gerra inguruan esan nahi dut), garai haietan izan zen belaunaldi bat nahiko itzulpen literario sonatuak egin zituena (beste gauza bat da ea gaur balio diguten itzulpen horiek beren horretan), eta hor aipatuko nituzke Orixe bera, Zaitegi, etabar. Baina aro hori hor gelditu zen eta harez gero nire eritziz Aresti bat eta agian Mirande bat kenduta ezin liteke esan itzulpen literarioak harrera haundiegirik izan duenik.
A.–Azken urteotan, dena dela, makina bat itzulpen argitaratu dira, batez ere gaztetxoentzat.
X.M.–Hor gertatu da itzulpen gisako bat (eta nik gehiago moldapen edo egokipen deituko nukeena) nagusitu dela azken urteotan argitaletxeetan. Askotan gertatu da benetako itzulpenak izan ordez (sarritan bigarren hizkuntza batetatik egiteaz gain moldapenak izan direnak ikusi dituzu), balore literario asko baztertu egin direla. Gehiago joan da ekintzara edo obra hura halako tamaina batetan ematera, baina ez bere jatorrizko expresio literarioa mantenduz. Eta horrela haurrentzat hainbat moldapen daude eginak, normalean itzulitzat ematen direnak haina itzulpenak ez direnak.
Eta gero, noski, nagusien mallan ia ezer ez da egin. Noizbehinka gauza bitxiren bat agertu izan da (Márquez-en «Kronika») eta horrela aldian behin gauzatxoren bat. Esan dezakegu zentzu tekniko zehatz batetan itzulpen gutxi izan dela eta gainera erizpide literario oso eskasekin egina, bai lehen eta bai azken urteotan.
A.– Zeintzu izango lirateke kontutan eduki beharreko erizpide literario horiek?
X.M.– Lehenengo, jatorrizko textuaren irakurketa literario egoki bat egitea. Eta hori, ahal den neurrian, gaurko euskararen egoera eta gaurko euskararen baldintzak kontutan harturik mantentzen saiatzea. Horrek niretzat eskatzen du estilistikaprestakuntza ona duten itzultzaileak izatea. Askotan, lehenagoko itzulpenetan horren falta ikusten da. Batzutan senez neurri batetaraino hori lortu dute, baina gaurregun badago teoria bat, badaude joera batzu, eta nik uste dut gaurregun itzultzaile literario batek alde batetatik sormen bat izan behar duela eta bestaldetik badituela ere tresna batzu eta tresna horietako bat estilistika eta kritika literarioaren ezagutzea dela. Liburu bat oso modu diferentetara itzuli daiteke tresneria horren jabe izan ala izan gabe.
A.– Horrelako jenderik badagoela ikusten al duzu?
X.M.–Horri erantzunez, iruditzen zait piska bat unibertsitatearen eraginez etabar, gure artean badagoela jende bat, sentiberatasun haundiagoa duena literatur textuak ulertzeko, dastatzeko eta gero itzulpenean textuak daukan balio guzti hori emateko. Beharbada horren eskasia nabari izan da garai batetako zenbait itzulpenetan. Horregatik iruditzen zait ahalegin hori egiteko ordu nahiko egoki samarra dela. Itzultzaile Eskola hor egongo litzateke, eta hor nonbait ere pentsatzen dut Euskal Filologiako fakultateek ere tresneria hori eskaini beharko luketela. Eta gero, aparte, idazle desberdinek dituzten taldeak eta aldizkari literarioak.
A.–Dena dela, editorialen aldetik badirudi ez dela plangintza garbirik egon literatur itzulpenari dagokionez.
X.M. Literaturaren itzulpenari dagokionez orain arte egia esan editorialek ez dute politika bat izan, eta zerbait agertu izan bada erabat gauza bakana izan da, inongo planarik gabe. Orain esan daiteke zerbait mugitzen hasia dela, eta hau izan daiteke «Elkar»en kasua. Elkar argitaletxeak itxura denez badauka politika bat nolabait definitua, piskanaka-piskanaka burutuko duena.
A.– Eta instituzioen parte hartzerik edo, izan al da?
X.M.–Gipuzkoako Diputazioak orain dela gutxi dei bat egin zigun zenbait pertsonari eta galdetu zigun ea zer iruditzen zitzaigun etorkizunari begira halako literatur itzulpenerako plangintza iraunkor gisako zerbait sortzea. Egokitzat jo genuen, noski; guztiz ondo ikusten genuen hori, eta esan ziguten hori Euskal Herri mailan eraman beharko litzatekeenez beharbada Eusko Jaurlaritza eta maila horretan zeuden beste erakundeekin kontaktuan jarri egin beharko zela. Eta hor asmoa itxura denez fundazio gisako zerbait sortzea zela, nahiz eta diru publikoa izan funtzionario itxura har ez zezan eta administraziotik piska bat aparte egon zedin. Horra itzultzalleak eramango lirateke, edota itzultzaileei plangintza bat eskainiko zaie, eta horrela itzulpen mundura dedikatu nahi dutenek hor lanbide jarraitu eta iraunkor bat izango dute.
A.–Dudarik ez dago horretarako beharrezkoa den diru-laguntzak nondik etorri beharko lukeen...
X.M. Bai, noski, hau ez da gauza berria. Munduan beste hainbat tokitan gauza bera egin izan da eta aipagarria da benetan Leninek Sobiet Batasunean egin zuena, Iraultza egin ondoren 1920. urte inguruan. Maximo Gorkiri doitu zion eta ardura hauxe eman zion Leninek, hots, hainbat idazle itzultzaile eta teoriko hiltzea eta berak muntatutako enpresari esker errusierara munduko literaturaren hainbat obra itzuli zen. Izugarrizko bultzada eman zion hark hango literaturari, eta ez bakarrik literaturari , hizkuntzari berari ere bai baizik, hizkuntzak bestelako malgutasun bat hartzen bait du. Hizkuntzak matizak eta ñabardurak irabazten ditu itzulpenari esker.
Batzutan pentsatu izan da ea ez ote dion kalte egingo itzulpenak jatorrizko sorkuntzari, eta esan beharra dago justu kontrakoa dela, itzulpenak ernaltze-funtzioa betetzen duela literaturan. Ez da kasualitatea Sobiet Batasunean eta Italian bezala beste herrialdeetan ere askotan itzultzaile onak sortzalle onak ere izatea. Cesare Pavesek esana da normalean itzulpen literario onak eta ugariak egiten diren garaiak aldi berean sormen haundiko garaiak izaten direla, biak lotuta doazela.
J.L.
33, 34

GaiezKulturaItzulpenginItzultzaile
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakMENDIGUREN1
PertsonaiazMENDIGUREN1

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude