50 Urteko «Zitroen»ean Europan Zehar / Konfiantza guztia daukat automobil zaharrean jarrita


2021eko uztailaren 23an
Tolosa-Mosku-Tolosa
Manuel Mokoroa gidariari elkarrizketa
50 Urteko «Zitroen»ean Europan Zehar
Ez nago oso zihur, baina ehun ( 100) urte pasako ziren honez gero, lehen autoa asmatu zenetik. Geroztik gauzak asko aldatu dira; zoritxarrez edo zorionez orain dela 5 mende 100 urtetan aldatzen ziren gauzak, mende honen hasieran 20 urtetan eta gaur egun 5 ean aldatzen dira, dana doa presaka. Dena doa loturik, lehena eta oraina, oraina eta geroa... eta historia horretan, guri tartetxo bat besterik ez dagokigu.... Gogora ditzagun hain urruti ez dauden asmaketa batzu:
1.900. Gaur egungo aitton-amon asko jaiotako urtea, XIX eta XX. mendean bereizle. TELEFONOA sortu zen. (Hainbeste buruhauste ematen dizkigun ditxosozko telefonoa). Beste batzutan hain beharrezko zaigun lantresna... eta orduan telefonoz egindako elkarrizketa, makinaz pasa ahal izateko 15 urte itxaro behar izan zuten...
1.915. IDAZMAKINA, A ze nolako katxarroa, behatzaz tekla saka eta hizkia idazten duena. (Hatzez idazten da normalki), baina tira. Mundu honetan gauza desagradablerik badago, bata: Txistua ikasi nahian dabilen, borondate oneko ikaslea nahi ta nahiez entzun beharra, eta bestea: Goizaldeko ordutan, makinaz ondo idazten ez duen baten serenata ezrritmikoa ohetik entzutea.
1.934. Gure protagonista jaio zen urtea. (kotxea alegia), kotxezalea 1 950 ean jaio bait zen.
1.956. PRESIOZKO OLLA. Pasiloetan janari usaia zabaltzeko sistema berria, babarrunak egosteko goiz osoa egon ordez, instant batetan jateko prest uzten dituen eltzea. Erosoa. garbia. praktikoa... «pitotxa» kendu eta pssssssss hasi orduko urdaileko jugoak martxan jartzen dituen inbentua.
1.957. TELEBISIOA (TELEBISTA eeroxeago sortu zen).
Nahiz eta ni urte berean jaio izan, ez dugu bion artean tratu handirik izan. berarentzat ez dakit. baina niretzat hobe.
1.960. HOZKAILUA (Frigorifikoa edo nebera), 600 Seata... 1968. GARBIGAILUA (Labadora), 1.969an gizona ilargira joan zen eta geroztik. KREDITU TXARTELA, POLAROID, BIDEOA, PILDORA, SABADO INGLES, FOOTING eta horrelakóak, asmatu dira.
1.934. Bi Gizon Eta Asmo Bat
1.934. urtean kokatuko gara. André ClTROENek auto berri bat sortu nahi du, eta Andre LEFEBREk badaki nola egin. Bi gizon hauek elkarrekin egindako lanak, izugarrizko garrantzia izango du autoaren historian.
André LEFEBRE. 37 urteko Ingeniaria, BISCUTER izeneko kotxe ezagunaren diseinatzalea. RENAULT etxean ari da lanean.
André CITROEN, CITROEN etxeko nagusia. LEFEBREren eskuetan jartzen du bere ilusio guztia eta bere esku ere behar dituen medio guztiak. Honela lanean hasi, proiektua asmatu, kotxea egin, probatu eta produzitzen hasi,13 hilabetetan lortu dute. Marka handi bat autoen historian. (Gaur egun ere aurrerapen guztietaz baliatuz ez dira kotxeak hain erraz merkatura ateratzen). Kontutan eduki behar da gainera, ez zela nolanahiko kotxea, ez zela beste kotxe bat gehiago, ClTROEN 7 A, zen eta han aurretrakzioa zuen lehen kotxea izan zelarik.
1.934. urteko maiatzaren 21 ean, CITROEN etxean presentazioa egin zen. apirilaren 18 an prentsari erakutsi zitzaion eta maiatzaren 3an izan zuen lehen eroslea, geroztik antzeko modezoak 1957. urterarte iraun du merkatuan, bainan ez da hor bukatzen, 50 urte luze hauetan CITROEN guztiak aurretrakzioa izan dute eta ez dira gutxi izan (ia 16.000.000 kotxe).
'Zitroen Zapo'aren 50. Urteurrena Dela Eta...
....Holandako "CLUB TRACTION AVANT NEDERLAND" izeneko elkarteak (1400 bazkide baino gehiago ditu), eskurtsiotxo bat antolatzea pentsatu du. PARIS-MOSKU-PARIS ibilbidea osatuz, juxtu 1.934ean Francois LECOTek, aipaturiko kotxe modeloa probatzeko egin zuen bide berbera betetzeko. Nazio desberdinetako 100 lagun baino gehiagok parte hartuko dute bere «ZITROEN» zaharrekin, eta 7.500 kilometroko bidea egiteko asmoz.
Uztailaren 17an PARISko EIFFEL dorrearen azpitik irten eta BELGIKA, HOLANDA, DINAMARKA, SUEDIA. SUOMI, SOBIETAR BATASUNA zeharkatu eta uztailaren 30ean (San Inazio bezperan) MOSKUra iritxiko dira, eta itzultzeko POLONIA, EKIALDEKO ALEMANIA, ALEMANIA, eta berriro FRANTZlAn sartuz. Abuztuaren 11ean PARlSen egoteko
Konfiantza guztia daukat automobil zaharrean jarrita
Presentatu dugu 50 urteko protagonista, KOTXEA, goazen bada presentatzera 35 urtekoa, GIDARIA. Txikitandik eta gaur egun ere, eskuartean harrapatzen duen guztia desmontatzen duen horietako bat dugu. Manuel Mokoroa bere izena, 1950.ean Tolosan Jaioa.
Hemen nagoenean ia egunero ikusten dudan laguna da, honela eta beranduegi izan baino lehen zera esan diot
: –Hi Rubio!, ARGIArako elkarrizketa bat egin behar diat eh?
–Bale, baina oso liatuta nebilek eta lehenbailehen egitea onena.
–Bazkalondoan? Kafesne bat hartuz edo?
–Bale.
Han geunden bi ordu barru, elkarrizketaren itxura eginez. Zehaztasun eta bitxikeriak jakiteko gogoz ni galdezka eta bera erantzunez.
ARGIA.–Kontatu iezaiguk Moskura joateko histori hori nola gertatu den. Hemendik asko al zarete?
Manuel Mokoroa.–Begira, joan den otsailean Frantziar aldizkari bat irakurtzen nengoela, albiste bat irakurri nuen: «Aurten CITROEN 7A modeloaren 50....», arratsalde hartan ametsetan nengoela iruditu zitzaidan, telefonoz Amsterdanekin hitz egin nuen eta asko poztu ziren, eskutitz baten bidez argazkiak eta beste datu batzu bidali behar dizkiet, baina zailena baneukan, kotxea.... hilabete pasa eta karta bueltan... berriro zertifkatu, bidali eta eguna joan eguna etorri eta ni zai, handik egun batzuetara non etortzen zait berriro bueltan.
Telefonoz deitu nuen ea zer gertatzen zen jakiteko eta dirudienez karteroak lokalean inor topatzen ez zuenez bueltatu egiten zituela esan zidaten, nahiz eta ni arrazoiak ematen hasi, berandu zen, partaide kopurua mugatua da eta bisadu eta ferriak 80 lagunentzat bakarrik dira, ez dago ezer egiterik!!,
Honela triste. eta pentsakor nagoela gauza bat datorkit burura:1934.ean Francois LECOTek bakarrik egin bazuen, nik zergatik ez?
Eta honela hasi nintzen nire kasa Errusia, Polonia eta Alemaniako bisaduak ateratzen, Barkuetako erreserbak egiten eta... banoa.
Hemendik, Euskal Herritik ni bakarrik noa eta Españatik nik dakidala behintzat ez doa inor.
Arriskutsuago dela? Bai? badakit, baina NAIROBITARRArekin orain dela hiru urte Nairobi bidean pasatakoak ez ziren entrenamendu txarra izan oraingo bidaia hau bezalako bat egiteko.
A.–Noiz erosi zenuen kotxe hau? Nola? Non?
M.M. Iruñean erosi nuen; hartu nuenean. motorra eta mekanika aldetik nahiko ondo zegoen, baina tapizeria eta pintura izurratu xamarrak.
Kanpotik txukundu, barruko guztia berritu, nik plantilak egin eta ama josten jarri eta pixkanaka pixkanaka berria bezala gelditu zen. Kurpilak ere neurri berezikoak dira eta suerte asko izan eta MICHELIN fabrikan 4 berri topatu nituen, juxtu behar nituenak.
A.–Konponduz gero, Zenbat kilometro egin dituzu kotxe honekin?
M.M.–Ba. ez nago seguru baina guztira 1000ren bat edo. Ez dut asko ibiltzen, ia batere ez, orain berriz aitzakia hau dela eta 30 egunetan 9.000 kilometro egingo dizkiot, 7.000 Parisetik MOSKUra joan etorrian eta beste 1.500 hemendik hara eta handik hona.
A.–Aguantatuko al dik kaixarro zahar horrek?
M.-Kontuz hi! Hau hi baino hobeto zegok eta! Kotxea ondo dagoela badakit, konfiantza osoa daukat, hara joateko propio trasmisioa eta errolamentu batzu ere aldatu dizkiot. Nik neure burua baino gehiago zainduko dut.
A.–Honelako kotxe asko al daude?
M.M.–GlPUZKOAn 5 baino gehiago ez dira egongo, hau lehen esan bezala NAFARROAn erosia da, eta zaharrenetariko bat da. 50 urte datorren urtaren hasieran egingo ditu.
A.–Ospatuko diagu e! Nik gogoraraziko diat?
M.-Hire kontu.
A.–Duela 50 urte egindako kotxe bat izateko. Zerk barritzen zaitu?
M.M.–Garai hartako oso kotxe aurreratua zen, aurretrakzioa, frenu sistema, suspensioa etab. guztiz aurrerakoiak zituen. Momentu hartan etorkizuneko kotxea zen, eta gaur egungo kotxe askok sistema berdintsuak dauzkate.
Konparazio gisa, MEXIKOn 1972. urteko JOKU OLINPIKOETAn BEAMON atletak. Iuzerako jauzian 8, 9 metro saltatu zituenean, bere garaiko marka guztiak puskatu eta urtetarako utzi zuen (aurten LOS ANGELESen hausten ez bada behintzat).
A.–Jendeak zer pentsatzen du kotxea ikustean?
M.M.–Jende zaharra, honelako kotxetaz gogoratzen da. Gazteek komikietan eta Ganster pelikuletan ez bada, ez dute sekula ikusi. Dena dela jendeak kuriositatez beterik begiratzen du. Orain dela 30 urte edo, 1950. urte inguruan esate baterako Donostiako Taxisen hiruren bat honelakoak ziren.
A.-Kotxe hau erosi baino lehen, inoiz honelako batetan ibilia hintzen?
M.M.–Bai, gogoan dut 5 urte nituela nola ibili, hintzen Iparraldean. bestealdeko senar-emazte batzuen kotxean. (Eta historia kontatzen dit), Imagina gaur 5 urteko ume bat globoan edo ibiltzen bada, ez zaiola inoiz ere ahaztuko.
Era berean niri ere ez, halere erosi nuenean ez nuen pentsatze honelako bidaia batetan bukatuko nuenik.
A.–Zertarako konpontzen dituzu kotxe zaharrak? Beste kaixarro zaharrik ba al duzu?
M.M.–Betidanik gustatu izan zaidalako, eta ea gehiago ditudan galdetzen diak? bai, batzu konponduta. beste batzu konpontzen eta besteak konpontzeko.
25 urteko JAGUAR bat; NA–26.000 edo
30 urteko JAGUAR bat: M–140.000
FORD8; SS–9.000
BISKUTER; SS–16.000
Traktorea; SS–16 (hamasei)
1926. urteko HARLEY DAVIDSON: SS–4.000 (motorra)
HARLEY motor bat; SS–12.000
INDIAN motor bat; SS-1248....
A.–Bidai honetan inongo diru laguntzarik izango duk?
M.M.–Baietz uste diat, dana ondo badoa, Organizaciones Deportivas DIARIO VASCO eta CITROEN etxeak.
A.–Orain Paris aldera kotxea txukun txukun duzula, kamioitzar batek muxu bat eman eta kotxea txikitxen badik....
M.M.–Beno. beno ez hadi gafea izan... halere kontuz ibili beharko, kurioson batek kotxea begiratzeagatik baliteke despistazea...
A.–Beno ikusten ez bagara, ONDO PASA eta bueltatzean egongo gaituk.....
Zihur nago bere irrifar egiteko eragatik, beste «gaixtakeriaren bat», badarabilkila buruan.
23-25


GaiezGizarteaBesteak
PertsonaiazMOKOROA1

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude