«Herri Dinamika Euskararen Alde Ipini Behar Da"


2021eko uztailaren 23an
AED: Arrasate euskaldundu dezagun
«Herri Dinamika Euskararen Alde Ipini Behar Da"
Herri mailan euskararen aldeko dinamika bat eraman beharra dagoela ez da gauza berria inoren belarritan. Norberaren herrian hasi, ondoren bailara, herrialde eta Euskal-Herri mailan herri dinamika bat euskararen iharduteko. Badaude jadanik herri dinamika bat sortzeko taldeak gure herrian zehar, aipagarriak dira, Laudio, Gernika, Markina, Tolosa, Deba, Iruñea...herrietan zein lanetan ari den jendea. Oraingoan, Arrasateko esperientziaren berri eman nahi izan dizuegu, zer eta nola egin daiteken gauzak aztertzeko. Horretarako Julen eta Iñakiri elkarrizketatxo hau egin diegu.
A.–~Noiz eta zergatik sortu zenuten AED?
AED.– Lehén pausoa orain dela urte bete eman zen. Halaz ere AEDren beharra lehenagokoa da, batez ere. irakaskuntza munduan genbiltzanok behar zehatz bat ikusten genuen. Euskararen irakaskuntza, Arrasaten zegoen euskal giro kaxkarrean oso zaila egiten bait zen. Klasean ikasi egiten zuten baina gero kalean errealitatearen aurrean erabiltzeko baldintzak ez ziren ematen.
A.–Lehen esan duzu, idea lehenago sortu bazen ere, duela urte bete hasi zinetela martxan, kale mailan behintzat.
AED.–Orain dela urte bat, hiru hitzaldi antolatu genituen, euskararen egoerari buruz, Quebec-eko elebitasunaren esperientziari buruz, eta azkená, herrietan edukitako esperientzia konkretoak, Tolosa, Lazkao....
A. - Zein erantzun jaso zenuten?
AED.– Pleno aretoan egin ziren hitzaldi hauek, eta Arrasaten azken urte hauetan hitzaldietan ezagutu ez zen jende kopurua bildu zen. Azken hitzaldiaren ondoren, Tolosa eta Goierri aldeko esperientziak kontutan edukirik, Arrasaten zerbait egiteko 12 laguneko batzorde bat prestatu genuen.
A.–Bilera horietan Arrasateko espektro sozial osoa biltzea lortu zen, edo batez ere jende berri bat bildu zen?
AED.–Egia esan batez ere sektore bateko jendea bildu zen, eta batez ere irakaskuntzaren munduan genbiltzanak.
A.–Aurrera begira zein pauso eman zenituzten?
AED.–Hitzaldien ondoren bilerak egin genituen, Arrasaten zer egin nahi genuen aztertzeko, bideak eta abar.... Uda iritsi zen, eta batzu udan zehar aurrez aipatutako idea horiek mamitu genituen eta irailean denak bildu ginean berriz, txosten zehatz baten inguruan lanean hasi ginen.
A.–Lanean hasi zinetenean, zein planotan lan egin nahi zenuten definitu al zenuten, instituzioak, eta kalea adibidez?
AED.–Euskararen bidez bi arlo hauek lotzen saiatu gara, bi arlo hauetan lanean hasi ginen. Udaletxe mailan batez ere, eta kale mailan jendea mugitzen. Herri mailan militantismoa eta kontzientzia lantzea dugu, helburutzat.
A.–Bide hau jorratzeko zein izan zen, planteatu zenuten lehenengo bidea?
AED.–Euskaltoki Elkartea edo izan zen lehenengo planteamendua. Bazkideak lortzea izan zen lehen lana,: gero lokala lortu, eta kale mailan lan egin. Gure lana beti bi alor hauek kontutan izanik lan egin behar genuela ahaztu gabe.
A. - Euskaltokiak bultzatzea ez da zuentzat, euskara geto batetara baltzatzea?
AED.–Arrisku hori badagoela garbi dago, baina lokala, euskaltokiaren helburua lehen esan dugun bezala kale mailan jendea mugitzea eta instituzioetan edo instituzioei begira eta batez ere, udaletxean lan egitea eta eraztea den neurrian, ez dago geto batean erortzeko mediorik.
A .–Euskatoki hau antolatzerakoan, Arrasaten zeuden beste euskera mailan mugitzen ziren taldeekin hitzegin zenuten, edo talde konkreto baten lana izan zen?
AED.–Lehen esan dugun bezala, batez ere irakaskuntzako jendea ginen hasieran, eta beraz hasieratik, AEK, eta HABEko jendea egon da. EHEko batzu ere bertan zeuden, baino ez talde bezala, pertsonal mailan baizik, eta hasieratik beraz gauza zabala izatea nahi izan dugu, eta arrakasta neurri batean horretan datzalakoan gaude.
A.–Aurrera joanaz zein izan dira Udalari eskatutako gauzak eta zein eratako erantzuna jaso duzue?
AED.–Hasteko Euskararen Batzordea eskatu genuen. Euskararen Gabinete Teknikoa eta hirugarrenik inkesta soziolinguistikoa.
Euskararen batzordeari buruz Udalak, komisio berri bat sortzeko arazo asko zegoela esan zuen. Irtenbide bezala kultur batzorde barnean lan egitea proposatu zigun. Hilean behin egiten ditugu bilerak kultur batzordekoekin euskararen arazoak aztertzeko, eta irtenbideak proposatzeko.
Euskararen Gabinete Teknikoa, Udalari planteatu zitzaionean ez zuen behar hori garbi ikusten. Hasteko Gabinetearen ordez zergatik ez zen inkesta soziolinguistiko bat egiten. Zazpi miloieko kostoa zuen, eta bera tratatuko zutela. Gaur oraindik ez da ezer egin.
A.- Geroztik planteatu al duzue berriz, azterketa eta gabinetearen beharra?
AED.–Bai, baina denbora pasatzen joan da, eta jaso den erantzun ez ofizial bakarra, guri diru laguntza bat eman eta horren truke, guk gabineteak egin beharko lituzkeen lan batzu egitea.
Balantze gisara alor honetan, eta borobilduaz zera esan daiteke: Udalak berak egin beharrean, lana ofizialki egin beharrean, diru truke edo lan egin, baina kontutan eduki behar da jasotzen den dirua era berean ez dela nahikoa.
A.–Udalari ere ez al zenioten euskaltokirako lokala eskatzen?
AED.– Eskaera hau Udalari begira egiten bada ere herriarekin lan egiteko balio du eta zéntzu horretan bi alorrak bateratzen ditu. 380 bazkide bildu ditugu. Lokala lortu dugu eta nahiz eta oraindik mártxan ez egon, epe laburrean martxan jarriko delakoan gaude. Lokala ez da haundiegia, baina lan egingo dugun neurrian eta AED errealitate indartsu bat bihurtzen den neurrian lokala haunditzeko posibilitatea edukiko dugu.
A.- Orain arte instituzioei begira, egin dituzuen lanak eta eskaerak aipatu ditugu, baina jendea mugitzeko, militanizia lortzeko, eta kontzienizia sendotzeko zer egin duzue?
AED.–Elkartea eta bazkideak sortzea izan zen lehenengo lana, eta hori lortu dugu. Elkarte horretan dinamika guztia euskara hutsez egingo da noski.
Bestalde, ekintza konkretu mailan, nahiz eta gauza oso puntualak izan, aipagarriak dira Santo Tomasen inguruan, euskal txikiteo bat. Txikiteo artifiziala lortu zen, baina nahiko polita. Produktoak euskaratu ziren, etiketak euskaratu ziren. Feria inguruan esloganak eta abar....
Irakaskuntza mailan, Arrasateko zentro guztietako arduradanekin mahai inguru bat egin zen, eta jendeak ondó erantzun zuen. Bertan euskararen egoera Arrasateko zentroetan aztertu egin zen. Lehen pauso bat besterik izan ez bada ere, ona izan delakoan gaude.
Ihauteritako Kultur Astea, eta bukatzeko bi mahai inguru, bata euskerari buruz, eta bestea pakeari buruz euskaraz eta oihartzun haundia izan zuen.
ARLANTZ
26-27

GaiezHizkuntzaEuskaraHerri elkarAED
EgileezARLANTZ1Hizkuntza

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude