Jerardo Bujanda: Horiek Esango Digute Kontserbadoreak Garela!


2021eko uztailaren 23an
PNVko Jerardo Bujandari elkarrizketa
PNVko Hautsak Astintzen
Jerardo Bujanda: Horiek Esango Digute Kontserbadoreak Garela!
Urtetako militantzia darama Jerardo Bujanda donostiarrak Eusko Alderdi Jeltzalean. Arzalluzen konfidantzazko gizona, inork jakitekotan Jerardok daki nazionalisten azken ixkanbilen berri. «Nahi duzunean etorri, egia esateko erreparorik ez dut sekula», diosku Gipuzko Buru Batzarrak hartu duen egoitz berriko despatxu zurian. Ezpairik gabe, PNVn urak haundi dira.
ARGIA.–Nafartarrekin duzuen ixkanbilaz bakarrik ez genuen mintzatu nahi. Azken hilabete hauetan Eusko Alderdi Jeltzalea krisi orokor batean sarturik duzuela dirudi.
Jerardo Bujanda. - «Crisis de crecimiento» esaten dute erdaraz. Lehen Alderdi barruan ibili ginenok ez ginen asko eta gero jendea hasi zen mugitzen, lehenengo hauteskundeen ondoren, jende asko hasi zen sartzen. Gero berriz hainbeste ahalmen eta indar hartu ondoren Alderdia hustu egin zen eta guk aldiz jende asko behar genuen lekuak betetzeko, instituzio guztietan sartzeko.
Toki guztietan alderdi politiko guztiak nukleo baten inguruan dabiltz... Nukleo hori txikitzen bada eta inguru osoa haunditzen, ez da ongi erreflejatzen nukleo hori. Denok badugu bakoitzak gure eritzia une bakoitzean egin behar denaz, baina alderdian nukleo garbi hori ez baduzu gauza guztiak nahastu egiten dira.
Eta gainera beste eragin batzuk ere sortzen dira. Adibidez, orain Alderdian dauden batzuek duela denbora gutxi esaten zuten Alderdiak ez duela bizirik eduki behar. Lehen, Sabino Aranaren ondoren eta abertzaleek Alderdia egin zutenean, karlistak desegin egin ziren. Une honetan ere, baita Alderdi barruan dauden batzuek ere, esaten dute «Partido Nacionalista Vasco» horrek beste gauza bat izan behar duela, historian zuen bere papera bete duela. Guk aldiz, nukleo horretan, uste dugu Alderdiak jarraitu egin behar duela.
Beste bigarren eragin bat botere batzuetatik datorrena da. Jakina, zu postu batean bazaude eta besteak hasten badira begiratzen ea nola betetzen duzun zure eginkizuna, kontrol bat balitz bezala, eta esaten badizute "aizu, hori ez dago gure programan". hori ez zaio inori gustatzen.
A.–Asketan aipatzen duzue bai batzuek eta bai besteek, PNV barruan egitura zahartuak dituzuela.
J.B.–Gure egiturak oso zaharrak dira, garai hauetarako ez dute balio nere ustez. Oso partidu motela gara. Arazo baten aurrean herri mailako batzarra, probintzi mailakoa, nazionala... eta horrela. Ez naiz zentralismo demokratikoaren aldeko, ezta pentsatu ere, baina arindu egin behar dira gauza horiek.
Eta gero badakizu zer gertatzen den? Gure jendea oso ona da, hori hasteko, baina batzuetan bihotzez, sentimentu aldetik, jokatzen dute, eragin baten aurrean zentzu praktikoa utzi eta bihotzez. Nolabait esateko, masa «maleable» bat osatzen dute eta maiz aski emozio batek alde batera edo bestera eraman litzazke.
1933ko estatutoak Sabino Aranak egindakoetatik ia kalkatuak dira. Gero 1977an berritu egin ziren. Konfesionalitatea aldatu egin zen adibidez eta nahiko ixkanbila sortu ziren. Orain gutxi hartu dut gutun bat esanaz Alderdiko gauza moraletan gotzaiarekin kontatu behar dela. Ni katolikoa nauzu baina Eliza modelo baten aurka doa hori.
A.–Azkenaldian hala ere gehien eztabaidatu dena konfederabilitatearena izan da, ea alderdi unitario bat osatzen duzuen ala konfederatuak zareten.
J B.–Beno, estatutoen gorabeheraz esango dizut... Badakit nola eginak diren, han, Urkiolan zegoen txabola hatean: gero aurkeztu eta mundu guztiak onartu zituen. Oraingoz balio dute, hor daude, baina ez nago konforme. Konfederabilitatearena dago auzitan: Konfederabilitatea ondo dago baina neurri batean hartu behar da.
Begira ezazu, batzarre nazionalean probintzia bakoitzak 15 ordezkari ditu. Hori, logikoa ez izanik ere, zergatik egin zen? Badakigu beti nafartarrak gutxiago izango direla: 10.000 af1liatu ditugu Gipuzkoan, 30.000 Bizkaian, eta hala ere Nafarroakoek beren 800 afiliatuekin guk haina ordezkari dituzte. Ikusten duzu beraz gure nahia Nafarroa sartzea eta bere abotsa entzutea dela, besteok haina ordezkari bait dituzte.
Nafarrek ere erabakitzen dute beste guztiok bezala gauza guztietan. Esate baterako, komunitate autonomoko lehendakaria izendatzeko, edo berari alderdiaren disziplina kentzeko...
A.–Nafartarrekin duzuen istilura iritsi gara. Eta hori ulertzeko eskuinarekin egindako tratuaz hitz egin beharra dago.
J.B. Guri bost axola zitzaigun sozialistekin ala APkoekin egin tratua. Garrantzia zuena zen zenbait alkate ziurtatzea eta batez ere Arabako Diputazioa. Bilbon berriz, gogoratuko zara nola Ibañez sózialistari partiduaren disziplina kendu zioten gure kontra, abertzaleon kontra joateko eta horretarako behar ziren tratu guztiak egin ahal izateko. Bilboko alkategoa hartu nahi zuten, eta Barakaldo, eta Sestao, hor enklabe sozialista bat egin ahal izateko, sozialista eta espainolista. Pittin bat geroxeago gogoratuko zara Irungo alkatea zela eta ez zela sozialistekin izan ziren ixkanbilak.
Denekin hitz egin genuen guzti honetaz, baita nafartarrekin ere eta denek esaten zuten horiekin ezetz, ezin zela. Zergatik ez ziren hasieratik sozialistekin hasi? Nafartarrek berek erantzuten dizute hori izan dela beren akats haundiena. Bestela guri berdin zitzaigun. Araban Ollora ateratzeagatik batez ere, edo sozialisten edo APkoen abstentzioa negoziatzea. Gero hasi ziren esaten nafartarrak hori ez zitzaiela komeni eta hau eta beste. Ikusi al duzu dokumentu hau, Nazio Batzarrak izendatutako batzorde bereziak, "Comision Instructora" delakoak, egindako informea?
A. "Deia" egunkariak ekarri zuen sintesia irakurri ahal izan genuen.
J.B. Har ezazu eta begira zer dioen Cabasesek besteren artean: "...hemos actuado en contra del convencimiento de las razones politicas que en Navarra teniamos para intentar corregir el mal comportamiento que tuvimos en su momento..." Eta pittin bat aurreraxeago aipatzen du lehen aldi hartan egin genuen akatsa konpontzen saiatu direla.
Urte osoa egon gara maiatzetik maiatzera, astero lelo berarekin. Baietz esan zuten, beteko zutela hartutako erabakia. Lehenengo Zubiaurrekin negoziatu zen, eta horrekin ezetz. Gero Allirekin hitz egin zuten; ospetsua da Alli, beste nonbait bizi balitz Alderdian egongo litzatekeela esan omen zuen. Honekin ere ez ziren iritsi akordio batera. Gero Elizalderekin egin zen saioa, eta honekin ere ezer ez.
Azkenik Monge etorri zen. Eta laugarrena izan da! Mongekin berriz bere gobernuan sartzeko hasi ziren. Hori da beren kontraesan ikaragarria: gangster bat zela esan zuten eta gero bere gobernuan sartu nahi. Gero zertan bukatu zuten badakizu.
A. Sozialistekin ere traturen bat egin nahian edo ibiliak omen ziren Napar-eko batzuk.
J.B. Sozialistekin ere harremanak bazituzten. Eta tarte horretan sozialistek buruan darabilten beste zera hau dago: Consejo Vasco-Navarro famatua. Consejo horretan nafartarrak bat izango lirateke eta Komunitate Autonomoa beste bat, eta hori gure filosofiaren aurka doa: guk ek ez dugu ametituko. Ate guztiak ireki genituen; begira Eusko Legebiltzarrean: herrialde bakoitzak 25 ditu, eta Nafarroak ere hor 25 izango lituzke, besteek bezalaxe. Ezin da jarri Nafarroako Diputazioa bat eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren artean beste bat, inolaz ere ez. Eta nafartar batzuk nahita edo nahi gabe asmo hori bultzatu dute.
Nazio Batzarrak behin eta berriz agindu zien hartutako erabakia, Nafarroako parlamentuan abstenitu beharra, bete behar zela. Bestela... Begira, demokrazia arriskuan dago Estatuan: ez dut uste militarren kolpe bat edo etorri daitekeenik, baina bai eskuineratze haundi bat, deretxizazio gogor bat. Hori guretzat oso kaltegarria izango litzateke. Guk orduan garai bakoitzean tratuak egin ahal izateko, sozialistekin edo komunistekin edo APkoekin edo behar denarekin, guk kredibilitate bat behar dugu. Bestela, erabaki bat hartzen badugu eta etortzen badira udal batzarrak eta herrialdeetakoak eta ezetz esaten badute, non gaude?
A. Batzuek interpretatzen dutenez, EAJn darabilzuen krisiaren oinarrietako bat zera litzateke, batzuek eskuinarekin egin nahi dituzuela tratuak eta besteek sozialistekin.
J.B. Hori gezur hutsa da. Begira ezazu hori esaten zeintzuk ari diren, begira Nazio batzarraren erabakiaren aurkako idatziak nork bultzatu dituen. Ez itzazu izenak jarri ARGIAn, baina bai postuak dituen jendea dela. Lehen esan dizudana gertatzen da, alde batean dagoela Alderdiaren nukleoa eta bestetik kargu batzuk. Aztertu ezazu zer esan duten kontseilari batzuk, zenbait karguk, eta ulertuko duzu non dauden progresistak.
Nitaz esan dute ez dutela uste Alderdikoa naizenik baizik eta Getafeko Comisiones Obreraskoa. Eta neri esango didate kontserbadorea naizela? Bizi osoan borroketan ibili naiz, eta argi ikusten dut urtean zazpi milioi irabazten duenak nahi duena bere postua edukitzea dela. Nork gordeko du hobeto hori, ezkerrak ala eskubiak? Madrilen funtzionariekin gertatzen dena ikusi eta ulertzen da.
Argi dago, hemen baldin badago boterea «horiek» denak inguruan daude. Ez dut esango abertzaleak ez direnik, hori ez, baina bai Alderdiko sustraian ez dutela sakondu. Gero beste gauza bat ere badago, gaur egungo partidu-gehienetan gobernuko presidentea eta partiduko idazkari nagusia bat bera izaten da eta hori nahi dute gure Alderdiarentzat ere batzuek. Ezetz esaten dugu guk, bi toki daude, bata Jaurlaritzarentzat eta bestea Alderdiarentzat. Eta Alderdikoak hortxe egon behar du, begiratzen, ez gobernatzen baina bai oker dabiltzanean gaizki doazela esaten.
Botereak botereari deitzen dio. Aginte batek indar ikaragarriak baditu prentsa bezalako mila medioz nahi duena egiteko. Horrela ulertu behar dira izan den hainbeste deklarazio eta jokaera. Aztertu itzazu zenbaiten interesak eta orduan ulertuko dituzu askoren jokabideak.
A.–Zuen krisiari eman zaion beste interpretazio bat: Estatutoa beteaz doan neurrian, gizarte eredua argitu beharko duzuela eta horrek sortzen dituela tentsioak.
J.B.–Guk badugu gure gizarte eredua. Orain gogora erazten didazu hitz egiten ari ginenarekin lotzeko gauza bitxi bat. Dakizun bezala, EAJan badugu gure ponentzia sozioekonomikoa. Orain gu kontserbadoretzat kritikatzen gaituenetako bat herenegun Gasteiz hiriburu arte ponentzia honen kontra egon da liberalen mugetatik ere ateratzen zela argudiatuz. Eta guk oraindik ere ponentzia hori defenditzen dugu, funtsean egoera aldatu ez delako.
A.–Hartzen dituzu zuen astekariko hainbat elkarrizketa, eta deklarazinak eta abar eta badirudi zuen eta eskuin espainolaren artean hurbiltze mugimendu bat dagoela.
J.B.–Haiei komeni zaielako, ez da guk gure jarrera aldatu dugulako, berak gaizki daudelako baizik. Badakite gure lerrotik jarraitzen dugula. Hurrengo hauteskundeak datorren urtean izango direla uste dut, sozialistek OTANi buruzko erreferenduma egin nahi ez dutelako. Eta APkoek ikusten dute nola beren ondoan operazio erreformista antolatzen ari diren, eta igoal PDPkoek alde egingo diete, hemezortzi-hogei parlamentari gutxiago beraz. Galizian zer gertatuko den ere ikusteko dago, katalanak beren aldetik, euskotarrak gure aldetik...
Fragak ikusten du orain ehun diputatu haditu gero gutxiago izan ditzakeela eta aliantzaren bat beharko dute. Hori egiteko gureganako eskuzabaltasun haundiagoa beharko dute. Izan ere sozialisten aurka ezin dute ezer egin eta sozialistek orain autonomiari begira neurri liberalagoak hartuko balituzte, gantxo bat egin behar dute eskuinekoek ere, gero esan ez dezagun haiek kontra zirela.
Iñaki ZUBIONDO

Jerardo Bujanda
11-14

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
PertsonaiazBUJANDA2
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude