Euskal Mendizalegoaren Arrakasta Mundiala


2021eko uztailaren 23an
Xabier Errorekin mendizaletasunaz
Euskal Herrira Iritxi Bezain Laister Argiarekin Xabier Erro
Euskal Mendizalegoaren Arrakasta Mundiala
Mary Abrego Eta Kike De Pablosek Makaluren Gailurra Lortu Dute
«Everest esan eta mundu guzia adi jartzen da, Makalu esan eta ez du ia inork joramonik egiten». Hauek dira, gutxi gora behera Xabier Errok orain bukatu berri den bere azken espedizio hau prestatzen ari zenean esaten zizkigun hitzak. Bere, eta bere lagun Kike de Pablos eta Mary Abregoren lorpen haundia gainditu ondoren, hitz haien arrazoia frogatu ahal izan dugu. Espedizio arin batek alpino eran 8.500 metrotako gailurra lortzen du, eta munduan zehar beren arrakasta goi mailakotzat jotzen denean, hemengo kirol kazetari ofizialak beren ezjakintasuna nabarmentzen dute, gertaerari zeharkako irazkinak bakarrik eskeintzen.
Eta gehiago merezi du mendizaletasuna bere baitan hain sakon duen Ferri honek. Hainbeste lan eta indar jarri ondoren herri onentzat hain goi mailako arrakasta lortu duten mendizaleak gehiago merezi duten eran.
Dagoeneko Xabier Erro gure artean daukagu. Kike de Pablos eta Mary Abrego gailurra lortu zutenak oraindik Katmandun daude.
ARGIA.–Noiz iritxiko dira beste biak, Xabier?
Xabier Erro.–Hamabian irtengo dira handik eta hamairuan iritxi honera. Ni lehenago jeistearen erabakia korreorik ez genuelako hartu genuen. Besteetan, espedizio bakoitzak korreorako pertsona berezi bat eramaten du, behintzat radio bidez trasmisio biderik eramaten ez badute. Bainan gure kasua nahiko berezia izan da. Oso txiroa izan da alde guzietatik eta horrelako laguntzarik gabea. Horregatik erabaki genuen ni aurreratzea. Egun dexente igaroak ziren gure berririk inori eman gabe eta lehenbailehen jakin erazi nahi genuen ondo geundela, espedizioa bukatua zela, gailurra gainditua genuela...
Presaka jeitsi nintzen. Normalean hamabost egunetan egiten den jeitsiera hiru egunetan egin nuen. Hogeitabatean bebeko kanpamendutik irten eta hogeitalauean Katmandun bertan nintzen. Handik honera deitu, paperak bete, billetea hartu eta denborik galdu gabe berriz ere hona. Diruz oso eskas ibili gara eta ahal zen gutxiena gastatzeko segituan hona. Itzultzeko gogoa ere bai, noski. Kikek eta Abregok ere horixe egingo dute eta beharbada, horregatik, zazpian edo zortzian hemen izango ditugu; baino ziurrena hurrengo astean iristea izango da.
ARGIA.–ARGIAn sartu zarenean kexu agertu zara hemengo prentsa ez dela gertaeraren garrantziaz konturatzen esanaz. Han, beste mendizale eta espedizioen artean, zer giro aurkitu duzu zuen azaña egin ondoren?
X.E.–Han gure aldamenean bi espedizio genituen, bata amerikar-kanadiense espedizio bat eta bestea ingelesa, Dugg Scott beste hamalau eskaladorekin. Hauen artean eta baita gero Katmandu bertan gurea izugarrizko arrakasta bezala hartu dute.
Kontutan hartu hilabete eta erdian egin ditugunak ikusi dituztela. Joan eta beheko kanpamenduajarri orduko 6.200 metroko Chaho egin genuen. Aurrerago Baruntse (7220 m.) ia goien geundela, ehun bat metro falta zitzaigula, material faltan utzi behar izan genuen. Geroago Kangchuntse egin genuen 7.640 metrotako tontorra. Dena alpino eran. Eta pentsa horrelako tontor bakoitzerako espedizio bereziak egiten direla. Hoiek egin ondoren Makalu espediziora joan ginen lautik hik lortzen dugu. Igoera osoa alpino eran eginda. Hau da, beheko kanpamendutik motxila bizkarrean hartu eta goraino. Tarteko kanpamendurik gabe. Dena bizkarrean eramaten: dendak, sakua eskaladarako materiala, janaria eta abar.
Hori guztia, mendizale eta gaia ezagutzen duten denentzat izugarrizko arrakasta da. Dugg Scottek zion, lehenbiziko aldiz zela 8500 metrotako tontor bat, 5400 metrotatik, alpino eran igotzen zela, eta aurretik bidea prestatu gabe gainera, eta oxijenorik gabe.
ARGIA.- Eta non gelditzen dira, beda, Messmer-en igoaldi haiek?
X.E..–Messmer-ek 1978an Everest igo zuen beste batekin eta oxijenorik gabe, baina ez laguntzarik gabe. Alpino eran 8000 metrotatik gora bakarrik igo zuen eta hori ere 8500 metrotan denda ekipatu bat zuela. Azaña egin zuen, baina azaña harek ere bere neurriak ditu.
Gero 1980an berriz ere Everest txinako aldetik igo zuen eta orduan bakar bakarrik. Baina orduan ere 6500 metro arte material guzia Yak-etan eraman zuen, txinatar behiak erabili zituen, eta 6500 metrotan jarri zuen kanpamendua bere enlazetarako ofizialarekin eta abar. Gero 7000 metro-. tan ekipatutako denda bat jarri zuen. Hau da, esaten da Messmerek alpino tankeran igo zuela Everest, baino hori 7000 metrotatik gora bakarrik egin zuen. Metro hoietaraino ekipatua bait zuen. Eta hori ez da alpino tankera.
ARGIA.–Askotan aitatzen duzu zuen espedizioa oso arina zela. Horrek garrantzi haundia du zuen espedizioaren ezaugarriak zehazteko orduan. Nola moldatu zineten lau bakarrik beste espedizio askok hainbeste jende eramaten duten lekutan?
X.E.–Guk hogeitamar porteadore bakarrik eraman genituen beheko kanpamenduraino. Pentsa, gizon bakoitzak hogeitabostetik hogeitamar kilo arteraino eramaten ditu, tonelada batera ere ez zen irixten gure kargamendu guzia. Gero beheko kanpamendua osatu ondoren han Sherpa bat bakarrik genuen, sukaldari lanak egiteko, eta mutil kozkor bat, kanpamendua jarria genuen tokian urik ez zegoelako eta ur bila joateko. Hori zen guztia. Jetsi berriz hamar porteadorekin egin dugu. Eta zifra hauek oso txikiak dira. Gonbarazio batera, mendiko trekin-ak, turistentzat eta eginak izaten direnak, berrogei bat porteadore izaten dituztela.
Hau izan da dudarik gabe Himalayan egin den espediziorik arinena.
ARGIA.–Eta beheko kanpamendua 5400 metrotara jartzea zein arrazoiengatik izan da?
X.E.–Alde batetik alpino eran ibiltzeko ahalik eta gorenen jartzea da hoberena, baina ura aldamenean izatea ere komenigarria da, eta azkenik arnas hartzeko oxijeno nahikoa egotea ere nahi eta nahiezkoa da. Gu beheko kanpamendura atseden hartu eta gorputzak errekuperatzera joaten gara eta horregatik, hobe beharrez, kanpamendua oxijeno nahikoa dagoen tokian jarri behar dugu. Gainera oso toki polita aurkitu genuen. Kriston bistak, han ikusten genituen Lotse eta Everest eta Makalu aurre aurrean.
ARGIA.– Izango dugu aukera paraje hoiek zuek egingo duzuen pelikulan ikusteko. Esaiguzu orain pertsonal mailan zer suposatu dizun espedizio honek.
X.E.–Maila pertsonalean oso esperientzia gogorra izan da. Nik uste dut orain arte egin dugun esperientziarik gogorrena izan dela. Eta neretzat konkretuki nere lagunentzat baino are gogorragoa. Zeren horrelako zama bizkarrean eramatean, nik lehendik bizkarra puskatua izan dudalarik izugarri sofritu dut. Egunaren hasiera ondo egiten nuen, lehenengo orduak, baina lau edo bost ordu ibili ondoren ezin nuen, egia esan ezin nuen. Zein sufrimendua bizkarrean! Kalbario bat izaten zen. Eta egunero!.
Alpino eran horrelako espedizioak egitea oso oso gorra da. Eskerrak gero oroimen txarrak ahaztu egiten direla eta onak bakarrik oroitzen.
Pertsonalki bete betea eta oso pozik, nik egin ditudan gauza gogorrenak izan dira hauek.
ARGIA.–Eta berriz ere etorri baino lehen eskatuko zenuen beste tontor bat igotzeko baimena?
X.E.–Bai oraingoan ere eskatu dugu bai. CHO-OYU 8.153 metrotako tontor polit bat da, Everesten beste aldera, aldamenean. Ea noiz ematen diguten baimena
Bitartean berriz ere lanera eta ea pelikula nola irtetzen den.
L. BASTIDA
24-25

GaiezKirolaMendizaleta
PertsonaiazERRO1
EgileezBASTIDA1Kirola

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude