Durangon martxa sartzeko literatur aldizkaria


2021eko uztailaren 23an
"Txistu y Tanboliñ" aldizkarikoekin elkarrizketa
Txistu Y Tamboliñ... Y Otras Cosas De Las Vascongadas
Durangon martxa sartzeko literatur aldizkaria
Aurreko astean literatur aldizkarien loratzeaz aritu ginela, ez genuen erreparatu egin horietan bertan beste aldizkari bat iritsia zitzaigula Durangotik. Aldizkari oso dotorea. Marrazki ederrak. Gehiena euskaraz. Poster bat dena koloretan. Diru asko kostatakoa. 600 ale. Egileak 19-20 urteko gazte koadrila batetakoak.
A.- Andoni eta Jesus Mari. Durangon literatur aldizkari bat ateratzea okurritu eta egin. Koadrilan.
T.T.–Lagun koadrila bi elkartu gara. Kalean eta batera ibiltzen garenok, eta bueno, martxa piskat edo sartzekotan, negua luzea da eta...
A.- Benetan?
T.T.–Bai, bai, horrela.
A.- Baina Durangon poteatzea eta okurrituko zaie kondrila gehienei ez?
T.T.–Bai, guri ere bai, baina piskat nazkatuta... Edatea, eske beste alternatibarik ez dago! Horrela bidebatez aprobetxatu egin diagu...
A.–Hogei urterekin neska-tan ere ibiliko zarete ba?
T .T.–Ahalegindu bai, baina... fruitu gutxi.
A. Beraz poesia egitera.
T.T.–Bueno, apur bat moskeatuta gaude hango generoarekin. Adibidez «Mikeldi», periodismoko ikasleek ateratzen duten aldizkaria, han bertan, Durangon, dena erdaraz da eta ez dauka txisparik.
Nik uste dut behar dela horrelako aldizkari bat Durango mailan. Baina 'el problema de las aguas en Durango' bezalako artikuluak nori interesatzen zaizkio?
A.–Eta zuena...
T.T.–Beste roilo bat da. Ezberdina.
A.–Imejinatiboagoa?
T.T.–Bai.
A.–Eta hasiera?
T.T.–Bakoitzaren lanak elkar komentatzetik, elkartu eta hori egiteko talde bat osatu genuen: Udaletxera joan ginen eskrito erdi-ofizial batekin. Egon ginen komision de kultura delakoarekin eta kriston paloa eman ziguten. Eskaini genuen %95a euskaraz (hango presidenteak esana zuen irratian euskara bultzatuko zuela, eztakit zer ta badakit zer, eta gazteria badakizu golfoak eta yonkiak gara eta hortik irtetzen lagunduko zigutela pentsatzen genuen), eta hamar mila pela eskeini ziguten eta 15O.OOO behar genituen nahiz eta gero garestiago atera.
A. Udeletxea beraz...,
T.T. Egurra merezi du komision de kultura delakoak.
A. Eta nork osatzen du bori?
T T. HBk eta EEk ez dute botorik. PNV da nagusi. Gazteria horientzat... Drogaz kexatuko dira gero, baina horretaz kezkatzen dira lapurretan egiten dietenean bakarrik, eta interes politiko batekin. Ez dute luzarora begira inbersio bat egiten. Nahiago dute kale bat txukundu gazteen arazoa konpondu baino.
A. Martxa piskat sartzea al da zuen pretentsio bakarra?
T.T. Pertsona bakoitzak pretentsio piloa dauka. Talde bezala da ondo pasatzea, gauzak gustora irakurtzea eta harreman roilo bat, harreman sinple baina majo bat gure artean. Gero beste parte batetik euskara arriskutan ikusten dugula eta hutsune bat dagoela Durango mailan.
A. Euskera aldetik nola dago asuntua Durangon?
T.T. Begira, ez hau eta ez ni gaituk Durangoakoak, ingurutakoak gaituk, eta Durangon euskaraz egiten dugun bakarrak gaituk 19-20 urterekin. Ez duk euskararik entzuten Durangon. Gainera ez duk bakarrik ez dela hitzegiten, ez duk ezer egiten. Gauza klaru dago edo herrinan sartzea edo nobia bilatzea, bueno, niretzat.
Kalera irten eta aburritu egiten haiz.-Aburrimendu hori kentzeko egiten duk edo nóbia topau, mozkortu-edo yonki bihurtu. Hiru posibilitate daude. Edo honelako gansadak egin. Bueno guk uste dugu pena merezi duela.
A. Aldizkaria egin, eta ia ia osorik literaturazkoa da.
T.T. Hori kasualitatea izan daiteke. Interesantea jendea enroilatzea duk. Badago bat ezer idatzi ez duena Kurri, guk gerentea deitzen diogu, leku guztietan eman du aurpegia. Berak eraman du maketazioa, eta inprentakoa eta... Gauza enroilatzea da.
A. Diruarekin ere nahiko zailtasun izango zenituzten ba...
T.T. Udaletxeak palo hura eman zigunean moskeatu egin ginen eta hamar mila pelak ez genituen jaso eta pentsatu genuen nolabait mutturretan jotzea, eta fotokopiak atera eta... probak eta dena egin genituen. Baina azkenean...Txistu y. Tamboliñ... egiteko dirua eskatzen, publizitatea eskaintzen hein berean baina tira. Jendea ez da gurekin fiatzen. Hamar mila pezta eskatu eta... Orain igual fiatuko dira, aldizkaria majo geratu baita itxuraz etabar.
A. Kontinuidaderik izango al du?
T.T. Hori da gehien larritzen gaituena. Rebista honetarako lanak urtarrileraio bildu genituen. Hortik honaino diru bila. Pila bat erre gaitu horrek. Hurrengo zenbaki bat ateratzeko beldur hori dago: dirua. Obsesio bat bilakatzen zaizu. Baina egingo diagu!
T. MANTEROLA
34

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaAldizkariak
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaBesteak
GaiezKomunikabidPrentsaAldizkariakTxistu y Ta
EgileezMANTEROLA1Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude