J.A. Iribar: Hiru Mila Mutil Pasatzen Da Urtean Lezamatik


2021eko uztailaren 23an
J.A. Iribar, Bilbao Athleticeko entrenatzaileari elkarrizketa
Lezama, San Mameserako Bidea
J.A. Iribar: Hiru Mila Mutil Pasatzen Da Urtean Lezamatik
Lazamara iritsi eta gauza asko pasatzen zaizkizu burutik. Aldez aurretik ez dakizu jokalariak nolakoak izango diren. Joxe Anjel bai, badakizu, ezagutzen duzu bere traiektoria hondarretatik internazional bitarte horretan. Bere omenaldia. Horko dirua 'Kirol Hiztegia' egiteko ematea. Etabar. Espero duzu «Maketza», bere herrian esaten dioten bezala, zeure baruan bezalakoxea izango dela benetan ere. Besteak ordea, Athletic-eko futbolistak? Nolakoak ote dira liga eta kopa irabazi duten futbolista handi hauek beren etxean?, beren seaskan?
Eta aparkamenduan nabaritzen duzan aurrenengo gauza da automobil handi eta eleganteen falta: Athletic Bilbaoko jokalariak ez daude.
Automobiletik jeitsi eta instalazio guziak aurrez aurre: lau bat futbol zelai, eta guziaren erdian polikiroldegi itxurako etxe bat. Handiagoa: dutxak, bestuarioak, konzentraziotarako tokia eta belar artifzialezko futbol zelai bat. Eta barruan egindako futbol zelai bat.
Eta kanpoan neskakoxkor mordua. Forofo pare bat eta autografo-eskaleren bat. Mutikoxkor eta neska koxkor beste kodrila berria.
Zelaian Joxe Anjel eta Bilbao Athletic-eko zazpi. Ez dira telebistan bezalakoak: txikiak ikusten dituzu (ez hain txikiak Iribarrekin konparatuta), sendoak, iztargogorrekoak. Gazteak: ume aurpegia ere bai ia.
Eman baloi bati eta txuta. Joan atzera eta hasi berriro. Joxe Anjel izkina batean baloia zentratzen. Bestea etorri eta tira. «Aupa Jon, esta bien» animatzen du behar denean edo merezi denean. Gaizki dagoela ere badaki esaten.
Horretan aritu behar ezer egitekotan. Orduak eta orduak sartu behar futbolista onak sortzeko. Egunero. Egunero.
IRIBAR.–Profesional bezala hemezortzi urte egin ditut futbolean, eta beti egon naiz Athletin barruan.
ARGIA.–Zarauztik atera eta Athletic-era?
I.–Lehenbizi Vasconiatik pasa nintzen, baina han ez nintzen profesionala, bigarren mailako ekipo bat zen baina ez nintzen profesionala. Urrengo urtean fitxatu nuen athletigaz eta egon nintzen hemezortzi urtez. Hemezortzi urte amaitu ondoren Athletiren barruan geratu nintzen baina entranatzaile bezala. Aurrenengo urtean atezainekin bakarrik egin nuen lana, entrenatzaile bezala. Athleticak dituen maila guzitako atezainekin. Gero ja, bigarren urtean hartu nuen ekipo infantil bat, Athletikoa, eta egiten nituen bi gauza: atezainak entrenatu eta ekipo jubenila entrenatu. Gero hirugarren urtean egon nintzen Bilbao Athletic-en Iñaki Saezekin lan egiten. Eta aurten ja nago ni bakarrikan ba Bilbao Athletic eramaten eta bueno, atezainekin ere jarraitzen dut. Hori da nere lan guztia.
A.–Nola banatzen duzu lan hori?
I. Horrek eramaten dit goizean egotera lehenengo ekipoarekin eta arratsaldean besteekin. Horixe da nere bizimodua
A.–Pozik izango zara Athletic, Bilbao Athletic eta jubenilak ere txapeldun geratu ondoren...
I.–Bai, oso pozik nago. Lan aldetik ere bai, bueno. gustoko lana dudalako. eta gero erresultatu onak ere euki ditugulako ere noski.
A.–Profesional bizitza luzea euki zenuen zuk. Ez da normala futbolistengan 18 urtez irautea punta puntan. Ze irtenbide dauka futbolista batek bere karrera bukatu ondoren?
I.–Jeneralean futbolistek oso irtenbide diferenteak dituzte. Ez da normala 18 urtez egotea profesional. Esaten da normalean atezainek bizitza luzeagoa eukitzen dutela...Eta bai, jeneralean egia da. Baina normalki beste jokalariek urte onak izaten dituzte hamar bat. Benetan onak. Hortik aurrera oso zaila da. Gutxi dira hamar, hamabi, hamalau urtez jarraitzen dutenak profesionalean.
A.–Futbolista bezala bukatu eta gutxi izango dira futbolaren inguruan lanik bila dezaketenak..., entrenadore bezala edo...
I.–Bai. bai, gutxik segitzen du futbolaren inguruan. Edo batzuk segitzen badute afizionatu bezala, edo mutil batzuk eramanaz, edo ikastolaren batetako haurrekin edo... Baina bizimodua bilatu behar du beste alde batetik: negozio txikiren bat, edo lana jeneralean... Lana bilatu beharko du.
A.–Bestela, futbolista batek ez dauka ez erretirorik ez ezer...
I.–Futbolistak bere urteak bukatzen dituenean geratzen da «Ale!, hemen nago eta tira!», beste bizimodu berri bat bilatzera. Jeneralean hori gogorra izaten da ibili direnentzat urte betean ekipo batean, bestean joan dira Cartagenara, hurrengoan Lorcara...Bi edo lau- bost urte ibiltzen dituk hor eta? dirua gainera gutxi irabazten dute egia esan, eta etortzen dituk hona eta ez lanik eta ez ezer...Jende asko etortzen duk hemendik, ba ezagunak..., ea lanen bat bilatu duitekeen... Horrelako zerbaitekin.
A.–Dena dela aurretik pentsatu beharko du ez?
.–Egia esan futbolista, futbolean ari den bitartean, ez da gehiegi preokupatzen estudiatzeaz edo zerbait egiteaz. Oso gutxi dituk karrera bat egingo dutenak. Nere ekipoan esate baterako bazeuzkat butzuk estudiatzen ari direnak. komunikabide kontuak etabar. Baina gutxienak. Hasi egiten dituk baina segituan...errazera jotzen ditek, futbolera, futbolera. Eta problema da futbolistak, goi mailakoak, oso gutxi ateratzen direla. Eta orduan gehien butzuk dezepzionatuta bezala gelditzen dituk beren karreran. Zeren erdibidean futbolista asko geratzen duk. Asko.
Hasieran pentsatzen genuen bezalakoa da: gizon goxua eta errespetoa sartzen duena hein berean, begirada bizikoa, ele patxarosokoa eta boz sendokoa. Aita Lezamako mutilentzat. Atezaintza utzi eta mutilzaintzara eskainia erabat.
A.–Athletic ekipo horren atzean, edota azpian, zer dago? Zenbat jende ari da lanean futbolaren kontuan?
I.–Organizazio nahiko ondo montatutakoa zegok. Nahiko enplegatu zeuzkak klubak. ofizina lanetan eta baita ere tekniko bezala lanean...nahiko jende bagaituk.
A.–Beste klubekin konparatuz, zer da, gehiago edo...
I.–Bai, bai, dudarik gabe. Bueno, Madrilen mailan eta ez ziurrena ekipo gehiago izango dik tekniko gehiago... eta Bartzelonak ere bai. Baina nik pentsatzen diat gero. ondoren. Athletic dela. Euskadin jende gutxiago zegok Madrilen eta zeran baino. Baina hemen ere montaje izugarria zegok, zeren eta urtean hiru mila mutil pasatzen dituk hemendik. Astesantuan esaterako, bi astetan egin dizkiagu torneuak eta bueno, mila eta seirehun; mila eta zortzirehun haur hor ibili dituk jolasean.
A.–Horiek ikusi eta aukeratu?
I.–Aukeratu, bai. hortik ateratzen dizkiagu pixka bat, bueno, orain bazeudek lehenengo ekipoan horrela aukeratutakoak. Nerekin daudenak ere bai. Hona etorri piskat jolastera eta hortik hartu zituztenak eta
A.–Ze bilakaera, ze prozesu eramaten du futbolista batek Lezamara iritsi eta egunen batean, tokatzen bada, Athletic-en jokatu bitartean?
I. Hona etortzen dituk hamar urtetatik aurrera.Orduan hamar urtekoa hartzen badugu. ikusten dizkigu torneo horiet eta «joño. polita duk jokalaria» edota «gauza politak zeuzkak». Esaten diogu «nahi al duk hona etorri entrenatzera astean hiru egunetan?». Eta orduan montatzen diegu autobus bat Bilbon, eta ateratzen duk asteartetan, ostegunetan eta larunbat goizetan, eta handik ekartzen dizkiagu aukeratutako mutil horiek denak eta hementxe entrenatzen dituk. Txikienak hortxe barruan, belar artifizialeko zelai txiki horretan.
Horiei tekniko bat jartzen diegu. Garai zegok momentu honetan, zentral izandako futbolista bat, pixka bat erakutsiaz futbol kontuak eta bai eta fisiko aldetik ere preparazio piskat. Gero hamabi-hamairu urte egiten dituztenean ekipo alevinetan sartzen dizkiagu. Gero ja bi ekipo infantil zeuzkeagu. bi jubenil eta Bilbao Athletic eta Athletic.
A.–Zenbat gelditzen dira aurrera atera gabe?
I.–Asko. Esan daiteke milatik bat ateratzen dela. Igual ez eta hori ere.
A.–Preparatzen hasten direnean zer nolako kondiziotan sartzen dira klubean, kontratu bidez edo nola?
I.–Bilbao Athletic-ekoak kontratoarekin zeudek baina hortik behera ez. Jubenilak eta fitxa batekin ibiltzen dituk, baina kontratorik ez. Afiziontuak dituk. Beheko maila guztitan fiutxa bat besterik ez.
A.–Hiri egindako omenaldiko dirua Kirol Hiztegirako eta jeneralean esan da euskararen zerbitzurako eman huen. Ze erantzun jaso dik hiztegi horrek?
I.–Erantzuna ez duk erraz ikusten.
A.–Baina ze eragin izan dik, aurreratu al da zerbait?
I.–Gaur lan handia zegok. Hiztegi horrekin hasi ginen ezer ez zela egiten pentsatzen genuelako. Eta oraindikan ere oso gutxi egiten da, baina pittin bat aurreratu da. Irratian eta telebistan piskat sartzen ari dela ematen du. Guk behintzat egin genuen hiztegiarena eta ematen du ikastolan eta futbito egiten dutenen artean eta erabiltzen dela euskara lehen baino piskat gehixeago. Baina oraindik...
A.–Eta hemen Lezaman? Entrenamendutan eta zer egiten al duzue edo...
I.–Hemen oso zaila duk. Gaur esatebaterako bat bakarra neukan euskalduna. Nere ekipoan jeneralean nahiko ondo natxiok, ze zazpi zeuzkeat euskaraz egiten dutenak: Andrinua, Azkune, Ruben Bilbao, Elgezabal, Sarriugarte, Arteaga...horiek denak euskaraz egiten dute, orduan ibiltzen gaituk piska bat euskaraz. Baina erdia erdalduna baldin bada beti ibili behar duk bestela. Oso atzera gabiltzak horretan, oso atzera.
A.–Bilbok liga irabazi, kopa irabazi eta Euskal Herri guztia jarri duk dantzan. Txuri-gorriak eta ikurriña. Nola bizitzen da hori barruan egonda?
I.–Nola bizitzen den? Guretzako oso gauza interesgarria duk. Profesional bezala interes haundia zeukak guretzat liga irabazteak zeren eta gure lana hori duk, eta hor ikusten duk egindako lana. Galtzen baduk gainera, galtzen baduk oso txarra haiz. Eta irabazten baduk oso ona. Ez zegok erdi mailarik.
A.–Baina irabazitakoan jendeak...
I.–Irabaztearen esplikazioa oso zaila duk ematen. Jendea eta...Batetik jendea zoratu egiten dela ematen dik. Jokalariak eta, rezebimendu hori ikusi eta, uste dut ona dela beraientzako, gehiago ematen dutela gero. Badakite ez dela futbola bakarrik. Bazegok beste zeozer gehiago. Orduan zeozer gehiago hori, ba nik uste diat soziologo batzuk edo egin beharko dutela estudio hori. Nik ez dakit normala den futbolagatik bakarrik hainbeste jende mugitzea. Gainera garbi zegok Athletic-ek irabazten duenean ateratzen dela bandera txuri-gorria eta ikurrina. Eta Realak irabazten duenean ere berdin. Hor zegok zeozer beste ekipoen aldean eta horrela zeozer diferentea zegok hor. Beste espiritu bat zegok hemengo ekipotan, ezta?
A.–Garai batean probintzi bakoitza ekipo batekoa zen, edota herri batean ere batzuk Realekoak eta besteak Athletic-ekoak. Orain ematen al da horrelakorik?
I.–Egon dituk hik esanda bezala Reala eta bai Bilbon artean nahiko garai gogorrak, behintzat deporte aldetik eta...Orain nik uste diat jendeak euskal futbolak irabazten duela pentsatzen duela bitako batek irabazten duenean eta orduan poz hartzen dik, bai Realak irabazten duenean, bai Bilbok irabazten duenean. Horretan asko irabazi diagu. Ez duk normala futbolagatik gipuzkoarron eta bizkaiarren arteko harremanak txarrak izatea. Derrior izan behar dik ona. Asko irabazi diagu horretan, eta pentsatzen diat jokalariak zerikusi handia izan dutela. Ejenplu onak eman dituzte zelai barruan. Anai bezala atera dituk eta jendeak hori ikusi egin dik. Eta jendea poztu egin duk.
A.–Ez da galdu orain urte batzuk Kortabarria eta Iribar Atotxan ikurrinarekin atera zineteneko giro hura?
I:–Ez, ez. Ez du galdu jendeak bi gauzak identifikatzen dizkik eta: bere ekipoa eta Euskadi. Hori nabarmen ziok.
A.–Aurrera begira ze perspektiba daukazue bi urtez liga irabazi ondoren...
I.–Guk uste diagu ez dugula bi urtez irabazi baizik eta lau urte direla irabazi dugula. Bai, bai, ze Reala eta gu. biak, filosofia berberarekin ari gaituk lanean.
A.–Filosofia hori zer da berezko zerbait, edota beste posibilitaterik ez zegoelako hartutako gauza? Hau da. dirua izanez gero igual ez litzateke "harrobia" landuko. Kanpotik ekarriko lirateke futbolistak...
I.–Sakona izango litzateke hori benetan nola izan den jakitea. Eboluzioa zein izan den...
A.–Norbaiten idea izan da hori?
I.–Nik uste diat, eta ez natxiok ziur horrela den. baina estatuan futbola hasi zenean hemengo futbolistak zireIa nagusi. Orduan zertarako bila joan kanpora, ezta? Mentalidade horrek hartu zian indar bat, eta bueno, hemen ja ezin duk pentsatu beste modura. Jendeak ez likek onartuko kanpotik futbolistak ekartzea.
Telefonoz deitzen diote, hirugarren aldia da. «Angel, de Radio Castellón» «Han jokatzen diagu hurrena eta» espIikatzen digu, elkarrizketa hasi baino lehen bezperan Santander-en kontra jokatu zutela esplikatu digun bezala. Horregatik ez zela gaurkoa egun normala Lezaman. Askori jai tokatzen zitzaiola
Baina halaz eta guziz ere han zegoen Iribar bere mutilak entrenatzen. Mila mutiletik ea bat apartekoa ateratzen duen begira. Lagunduz. Hori da bere lana azkenean.
Hori da Athletic bezalako ekipo baten atzean beharrezkoa den lana. Horrelako gizonik gabe, hainbat entrenumendurik gabe, hainbat mutilkoxkor gabe...

«Atezainek bizitza luzeagoa dute futbolean gainontzekoek baino».
"Futbolista batek bere urteak betetzen dituenean beste bizimodu bat bilatu behar du".
"Futbolista futbolean ari den bitartean ez da arduratzen estudiatzeaz edo beste zerbai prestatzeaz".
«Goi-mailako futbolista gutxi ateratzen da; erdibidean geratzen dira gehienak».
22-25

GaiezKirolaFutbolaTaldeakAthletic Cl
GaiezKirolaFutbolaJokalariak
GaiezKirolaFutbolaEntrenatzai
PertsonaiazIRIBAR1

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude