68-Ko Belaunaldiaren Krisia


2007ko otsailaren 21ean

Xabier Markiegi, Euskadiko Ezkerreko buruari elkarrizketa
Xabier Markiegi EE-ko Ejekutibakoa

Azkarra da Xabier Markiegi. Oso gazterik, fraile zela, La Salle-tarren probintzial izan zen. Orain Euskadiko Ezkerrako buru da, aspalditik gainera, burua batzuen ustetan, buruetako bat beste batzuenean. Udazkeneko kongresoa prestatzen ari dira eta beste gaien artean Mario Onaindiaren heredentzia nork jasoko duen erabaki beharko da, idazkaritza uztea erabaki bait du, literaturari gogorrago ekiteko. Abots gozoa du eta zinta errez betetzen da Markiegirekin.

ARGIA.Elkarrizketa hau hasteko azken leu urteotako autonomi prozesua nola baloratzen duzuen galdetzea genuen pentsatua. Baina atzo bertan gertatu da errefuxiatu baten hilketa, berriro ere, eta «gerla zikina» utzi ezinezko erreferentzia da.

Xabier Markiegi.Bizi dugun bortxa-espiralaren ondorioak ari gara ikusten Orain arte biolentzia politikoa zena, gizarte barruko muturjoka batean bukatu daiteke, bi aldeetatik pertsona zibilak bait dira orain objetiboak. Agian hor urrats kualitatibo bat Enrique Casasen hilketa izan daiteke. Egun hartan, hiletan ondorengo egunetan krispazio giro bat zegoen, talde sozial batzuen arteko muturjoka batera iristeko bidea ikusten zen, talde harmatu estableen arteko enfrentamentua gaindituz. Jakina, herrietako, auzoetako eta baita familietako ere konbibentzia normaletik urrundutzeko urrats bat da hori.

Beste aldean berriz ehize edo akoso sentimendu bat eduki behar dute. Joan den egunean esaten zuen Eden Pastorak, Costa Ricatik botatzen zutenean, mugimendu gerrilero batek atzegoardian base logistiko bat behar duela estableki mantentzeko; eta hostigamentuak jarraitzen duen neurrian, bai GALen aldetik edo bai Estatu Frantsesaren neurri juridiko edo administratiboengatik, Europako Ekonomi Elkartera inguratzen goazen neurrian behar bada Frantziako Estatua beste aldean neurri gogorragoak hartzera behartua egongo da. eta horrek beste era bateko oztopoak jarriko dizkio erretagoardiari, base logistiko izan daitekeenari.

Horregatik HBko munduan erreflexio bat egin behar dute. beste talde politiko guztiok egiten dugun bezalaxe.

A. Enfrentamentu zibil baten posibilitatea aipatzen diguzu. Eta ez dirudi GALen eta gerla zikinaren arazoa juxtu hortik doanik. Gauza bat da Enrique Casasen atentatua eta oso beste bat dirudi GALen atzetik ikusten den epe luzerako planifikazioa.

X.M. Baina ikusten duzu nola abertzale sektore guztietatik GAL antolatzearen erantzukizuna nolabait gobernu sozialistari egotzi zaionetik erantzun espontaneo bat egon dela. Enrique Casasen atentatua, bere gain hartu zuen taldea zein zen alde batera utzirik ere, giroan zegoen holako atentatu bat gertatzeko posibilitatea. «Gerla zikinaren» errua sozialistei bota zaien unetik, horiek dianaren erdian zeuden, eta Enrique Casas bezala izan zitekeen beste edozein.

Alde horretatik, gerla zikinaren hasierak elementu berri bat sartzen du: erantzukizunak eskatzean, ez da ETA-militarraren eta GALen arteko borroka batean geratzen, gizarte zibilean sozialistei egozten zaie GALen ekintzen erantzukizuna eta sozialistek milien ekintzen errua HBkoei botatzen diete. Hortik gizarte barruko taldeen arteko borrokak datoz. Ez dut hitz egin borroka zibil batez, baina bai biolentzia politiko batetik automatikoki pasa daitekeela metxa bat pizten bada. Sintomatikoa da nola Casasen hilketaren ondoren sozialisten "casa del pueblo" batzuk eta HBren sedeak asaltatu ziren, eta horiek egin zituztenak ez ziren izan zuzenki GALekoak edo miliak izan? kaleko jendea izan zen, talde sozialak hasten dira borrokan kalean.

A. ETAren inguruko mundua ezaguna da, eta zerorrek ere behin eta berriro aipatzen duzu, babesten duen oinarri soziala eta abar. GALen mundua aldiz ez dirudi sekula argitzen denik. Eritzi bat ba al duzue egina horretaz?

X.M. Ez... suposizio batzuk baditugu baina frogatzea oso zailak direnak. GALen atzetik nor dagoen ez dakigu. Detektibe zaletasun piska bat duen bakarra Xabier Olaberri da baina enpresa gaietan eta horrela, baina bestela dena susmo eta intuizio mailetan mugitzen da. Enpresagizon batzuek al daude atzetik? Ez, dakit. Gobernuko anbito butzuen erantzukizun zuzen edo zeharkako bat ba al dago? Ez dakit.

A. Hala ere, GALen oinarrian zer dagoen jakitearen arauera aldaketa garrantzizko batzuk egin ditzazkegu Espainiako Estatuko eboluzio politikoaz dauzkagun ideietan.

X.M. GALez egunen batez izan daitekeen ezagutza alde batera utziaz ere. kezkagarri dira guretzat Felipe Gonzalezek kongresuaren aurrean esan zituenak, Martin Barriosen heriotzaren ondoren, lege antiterrorista berria aurkeztu zuenean neurri politikoak bukatu zirela eta bakarrik polizialek balio zutela esan zuenean. Sozialistek ordenu publikoaz zituzten tesiei eskuinaren tesi atzerakoiak erastea besterik ez da. Martin Barriosen heriotzaren ondoren izan ziren manifestaldei haietan, batez ere Fragak eta bere jendeak kapitalizatu zituzten haietan, Felipe etxean geratu zen eskuin autoritarioenak eragindako manifestaldietara arrastaka eramana izatearen itxura ez ematearren. Baina lege proposamenetan agertu da hori.

A. Urte t'erdi bada agintean PSOE dagoela eta gogoratzen dugunez, Felipe Gonzalezek agintea hartu zueneko garai haietan sozialisten garaipenaren nahiko balorazio baikorra egiten zenuten. Eta gaur egun?

X.M. Egia esan ez da balorazio positibo bat egiten genuela. Eskuinaren partez ezkerrak irabaztea positibo iruditzen zitzaigun, eta Frantzian, Grezian eta hemen alderdi sozialistek edo sozialdemokratek eskuetatik kentzea hegemonia eskuinari, Reaganen edo Thatcherren estiloko politika neoliberalista aplikatu nahi zuten eskuinei. Hori positiboa zen.

Gero, Felipe Gonzalezen inbestidurari gure botoa eman bagenion ez zen izan horrek ezer aldatzen zuelako, gure botorik ez zuen behar PSOEk agintzeko. Balio testimonial bat eduki zuen, Euskaditik eskua luzatzen geniola Anoetako mitinean Felipe Gonzalezi agertu zituen promes egia bihurtzen hasi zitezen. Baina sozialistek agintean 100 egun bete zituztenean egin genuen leben balorazioan. oso eritzi kritikoa azaldu genuen, gaur egun mantentzen duguna.

Autonomiaren gorabeheran hor dago trasferentzien geldiune luze hori eta kezkagarri gertatzen zaigu LOAPA atzera botatzea lortu genuen arren LOAPAren izpirituak argitzen duela ekipo sozialista. filosofia hori « Ley de Bases» direlakoei esker sartu nahi digute saihetsetik. Alor sozioekonomikoan, yankien interesetara makurtzeagatik eta UCD egitera ausartu ez zen politika bat egin behar duelako, oso politika partziala da. Ongi iruditzen zaigu inflazioa jaistea, gure ekonomia zaharkitua birmoldatzea ere bai baina politika horrek berrindustriatzeaz lagundua joan beharko luke, berrikuntza teknologikoaz, lánpostu alternatiboen sortzez, sektore publikoa aurreratzeaz.

Behar bada gobernu sozialistaren aurrean gure jarrerarik kritikoena giza eskubideen alorrean da, askatasunenean, hor gure kritika erabatekoa da. Espero zen gutxienez eskua sartuko zuela horretan gobernu sozialistak, eta lorpen demokratikoak ziurtatuko zituela. Baina askatasunen eta giza eskubideen gaian sozialistek Euskal Herrian nortea, brujula, huntzia eta dena galdu dituztela uste dugu.

A. Esan izan da zuek, Euskadiko Ezkerrak, PSOEri bere lekua kendu nahiko zenioketela.

X.M. °Euskal Herrian ezkerrak apostu bat du, eta ezkerra HBren oinarri soziala? PSOEren oinarri soziala eta EErena direla kontsideratzen dugu, langileak direlako, botoa ezkerrari ematen diotelako eta nolabaiteko klase kontzientzia dutelako. Oinarri horiek nahiko desartikulatuak daude eta elkarrekiko loturarik gabe, nazio eraikuntza ezberdinak ditugulako eta hizkuntza komun batera iristeko ere zailtasunak ditugu. Hiru oinarri horien apostua zera da: eskuin euskaldunari hegemonia kentzeko gauza izango den ezker bat eraikitzea. Hori bai dela eginbehar historiko bat, helburu estrategiko bat.

Nola egiten den hori? Ezkerraren barruko hegemonia lortzeko borroka egitea da bat. Baina hemen banaketa politikoak ez dira gertatzen hainbeste programa politikoen arauera eragin sikologiko-afektiboengatik baino. Horregatik neurri guztiak hartu behar dira Euskal Herriko ezkerra berregiteko. Ez da hainbeste, esate baterako, Euskadiko Ezkerrak PSOEri oinarria kentzea. Hori betiko lana da, eta lortzen baduzu HB edo PSOE bozkatzen duten batzuk zureganatzea borroka politiko normalaren ondorio da.

A. Ezkertiar guztiek oinarri soziologiko beraren partaide direla diozu, eta gorago apuntatu duzu ezkerreko aukera ezberdinak bereizten dituzteenak Euskal Herriari buruz, nazio arazoan, erdi eta epe luze batera begira dituzuen ikusmolde ezberdinak direla. Ez da bat ezkerrerago egotea edo moderatuago izatea, zuen artean eta batzuetatik bereziki oso urrun zaudete.

X.M. Egiaz etapa historikoei buruz ari gara hizketan eta behar bada 68ko belaunaldia deitzen dudanak eduki dugun akatsetako bat hau izan da: uste izan dugu historia oso azkar doala eta fenomeno sozialak, mentalidade eta ideologia aldaketak talde haundietan, prozeso mantsoak dira. 68ko belaunaldiek, urte hartako maiatzagatik, Hirugarren Munduko nazio askapen mugimenduek suposatu zutenagatik, irakurketa azkarregia egin genuen, lortu nahi genuen demokrazia mitifikatu egin genuen, eta haustura demokratiko bat erdiesteko posibilitatea ere mitifikatu egin genuen.

Ezker abertzalearen barnean amnistiaren aldeko manifestaldi haietan-eta espejismo haundi bat egon zen, Askatasunaren ibilaldi hura... Gero horrek hauteskundeetan ez du bere erreflexoa izan, eta masen kontzientzi maila hauteskundeetan ere azaltzen da. Milaka jende bildu zituen Askatasunaren Ibilaldiak baina gero PNVk dena jan du, eta gero eta gehiago jaten du gainera.

Eta orain HBgandik-bereizten gaituen gauzetako bat, prozeso politikoaren erritmoez eta esku artean ditugun tresnez dauzkagun balorazioez gain, zera da: Euskal Herrian gertatzen ari denaz ikuspegi ezberdin bat. Asko kezkatzen gaitu gu Euskadin dagoen identitate krisi pertsonal eta kolektiboak. 68ko belaunaldi hori, klandestinitate garaian eta gero transizioan ere bai lanean aritu den hori, gauzak kuestionatzen hasi da, eta bizi dugun jenero utopiko eta epiko horretatik pasatu egin da. Utopia dosis bat beharrezkoa da, baina... Identitate krisi bat dago lehenik kotidianeitateak, egunerokotasunak, suposatzen duen guztiaren aurrean. Haustura, independentzia berehala eskuratuko zirela uste zen eta orain nere biziak ze zentzu du, semelabak, bikote bizitza, harremanak, sentsibilitatea afektatzen duten biziaren beste area batzuk, denbora librearen erabilera, produzio harremanak berak...

Guzti horrek batzuek pedalei eragiten jarraitzera eraman ditu, justu nora goazen jakin gabe, bai pertsonal mailan edo indubidualean ere berdin. Eta beste batzuentzat gelditzea, ea pedalei eragiteak zentzurik baduenetz, ea bidea birplanteatu behar den, helburuak, erritmoak... Erreflexio hori bi munduetan eman da, bai gurean lehen bistazoan txikiak diren tresna eta erakundeak onartuz eta baita HBren munduan ere. HBren eta ETAren munduan badagoela kontzientzia militar aldetik ez dela irabazten, ez dut uste inork sinesten duenik hemen insurrekzio armatu bat egongo denik. Egoera berri bat asentatuko duen jazarkunde baten hazi izateko posibilitaterik ikusten ez bazaio borroka harmatuari, zergatik jarraitzen da, erreibindikazio politikoak lortzeko negoziaketa bat bortxatzen? Negoziaketa talde politikoek egin behar dute.

A. Eta erreflexio horretatik zer atera duzue, zer pentsatzen duzue egitea aurrean den errealitatearekin?

X.M. Euskadik krisi hirukoitz bat dauka. Identitate krisia lehenik, kultur eta zibilizazio krisia: nora goazen, ze projektu dugun, Herri hau 2.000. urtean zer izatea nahi dugun. Gure belaunaldiak badugu eta ondorengoek gehiago, horizonte falta ikaragarri batean daude eta, espektatiba falta, lan munduan... aurreko balore guztiak krisian daude, ez dute balio.

Krisi politikoa dago gero. Sistema demokratikoaren eta Estatutoaren markoaren lejitimazio sozialaren krisi bezala definituko nuke. Lejitimitate juridiko bat badago. botoek ematen dioten lejitimitate bat bada, eta hala ere lejitimazio soziala falta da herritarren multzoaren aldetik, HBren inguruan biltzen den zatitik funtsean eta abstentzionisten aldetik ere bai, ez bait dakigu gustatzen zaien.

Horrekin butera krisi ekonomiko batekin aurkitzen gara. Pittin bat, dauden ezberdintasun haundiak alde batera utziaz, II. Errepublikan gertatu zenaren antzerakoa: erakunde demokratiko batzuk eraiki behar ziren, aurretik horren esperientziarik ez zuen leku batean eta krisi ekonomiko latz baten erdian. Orduan erakundeei lejitimitate sozialaz gain krisia konpontzea eskatzen zaie. Eta jakina, hori ezin dute konpondu ez hemengo erakundeek, Estatukoek edo Estatutoak, berak eta ezta Europan lehendik demokrazi usadio luzea duten erresumetan ere.

PNVri horretan salaketa garbia egiten diogu. Egiten dituzte gauzak bai, dirua badago eta: kaleak, farolak. bideak. Baina beste gauzarik egin ahal izanen lukete: sektore publikoa bultza berrikuntza teknologikoa etorkizuna duten sektoreetan arriskatu, sektoreak berrantolatu, geratzen diren enpresagizon bakanei plan bat eskaini, dagoen lana nolabait banatzeko zerbait...
Instituzionalizatzearen aldetik, Hego Euskal Herria den guztia instituzionalizatu beharra dago. Hemen Nafarroaren arazoa daukagu: erakundeketa paralelo bat egiteko arriskua. ez da paraleloa gainera, diberjentea da. Distantziak haunditu daitezke.

A. Nafarroa beste hiru probintzietatik urruntzen ari dela iruditzen al zaizu?

X.M. Erakunde markoa diferentziak sortuz doa. Arazoa da Estatutoak gureganatu dadin posibilitate juridikoak eskaintzen dituela baina nafartarrek integrazioaren aurka dauden bi aukerari ematen dietela botoa. PNV. EE, Auzolan eta HBren artean 15 baino ez dugu biltzen. Eta oso alua da, nafartarrek nahi ez badute... PSOEk bere egitarauan dio argi eta garbi ezetz Euskadiri, eta nafartarren ia erdiak berari eman dio botoa. Hori da arazo trajikoa. Ezin dituzu sartu indarrez, benga, nafartarrak ere komunitate autonomo bakar batean. Horrek ohiturak sortzen ditu, kontzientzia, eta estatu modernoak bateratze instituzional baten gainean eraiki dira.

Horregatik diogu erreferendum bat planteatu ahal izan aurretik gutxienez bi komunitateen arteko akodioak eragin behar direla, kulturan, ekonomian... Hala ere oinarrian arrazoi ekonomikoak izanen dira Nafarroaren bakartasunaren inposibilitateaz nafartarrak berak konbentzituko dituena. Baina hori igoal ez duzu lortzen ez bost ez hamar urtean.

Iñaki ZUBIONDO

 

---------------------------

Mario Onaindiak uzten du eta EE-n idazkari herria behar dute.
68ko belaunaldiaren krisia ikusten du ezkerraren krisiaren oinarrian.
«Susmoak baditugu baina ez dakigu nor dagoen GA L-en atzean».
7-10

----------------------------

Gaiez\Politika\Euskal Herr\Taldeak\Alderdiak\EE
Pertsonaiaz\MARKIEGI1
Egileez\ZUBIONDO1\Politika

 


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude