Koldo Amestoy, Ipui Kondalari Bakarlaria


2021eko uztailaren 23an
Koldo Amestoy ipuin kontalariari elkarrizketa
Koldo Amestoy, Ipui Kondalari Bakarlaria
Koldo Amestoy dugu antzerkira profesionalki dedikatzen den antzezle bat, antzeztea, ipui kondalaria. Ipuiak kontatzen ditu, ipuien bidez irudimena landu: Orainarte umeentzat lanean aritu da, orain helduentzat ere badauka montaia bat. Lehenentzat «Harriola Marriola», bigarrenentzat «Gau Beila». Bakarka arituz aurkitu dio berak irtenbidea antzerkiari, berarekin solastatu gara hurbilagotik ezagutzeko bere esperientzia.
ARGIA.–Noizdanik habil antzerkian sarturik?
KOLDO AMESTOY.– Duela hamabi urte etxegintza eskolan ikasten nebilela han zegoen antzerki club batean sartu nintzen. Eskolatik landa ikastaro batzu segitu nituen. Donibane Garaziko «Hiruak Bat» taldearekin teknikalari bezala ibili nintzen gero, apaindurak egiten. Hazparnera itzuli nintzen, «Bordaxuri» utzita hasi nintzen ume-antzerkiari buruz zerbait egiten, marionetekin adiskide batekin. Alde egin zuenean bakarrik geratu nintzen, eta ikusi nuen marionetekin ipuina ere bazela; hasi nintzen ikertzen ipuinen erranahia. Ipuinen munduan sartu nintzen eta hor ibili naiz bi urtez irratietan ipuiak kontatzen, eta gero «Kimalaxo» sortu da.
A.–Zer esan nahi du «Kimalaxo»k?
K.A.–Hitzak berak, «Kima» da zaldiaren hilea, eta «laxo» libroa, askatasunean.
A.–Eta zergatik izen hori?
K.A. Lagun horrekin lanean ari nintzenean, bagenuen asmo bat, pottoka zahar zahar batek hemen Euskal Herriko anitz gauza ikusi zuela, eta zaldi horrek kontatzen abal zuela ikusi zituen gauzak urteetan zehar, eta pottoka horri izen hori eman genion: «Kimalaxo». Bakarrik geratu nintzenean izen hori hartu nuen taldearentzat.
A.–Zein izan zen «Kimalaxo»ren lehen lana?
K. - «Pirripittaka» deitzen zén, kontatzen nuen lehen etxe guztietan ipuiak kontatzen zirela, eta behin gizon batzuk etorri direla, ipuiak zaku haundi batzutan sartu dituztela eta zakuak mendi kasko batean utzi. Etxetan telebista sartu da eta jendeak ez du gehiago ipuirik entzuten, baizik eta telebistari beha egoten dela. Egun batez elurra egin du eta zaku horiek, pirripittaka, erori egin dira. Eta zaku horietarik bat hori zen nirea. Ni zakutik ateratzen nintzen eta kontatzen nuen nolaz zakua hor zegoen, eta zakutik ateratzen nituen ipuiak.
A.–Antzerkia egiterakoan elementu ezberdin asko erabiltzen duk.
K.A.–Antzerkia da niretzat globaltasun hatean. musika, kantua dantza. mimoa. Musika tresnak ikusi eta gordetzen ditut, eta gero montatzerakoan «a, horrekin zerbait egin ahal dut», eta erabiltzen ditut.
A.–Hik ez duk bilatzen umearen parte hartze zuzena, gehiago daukak kontatzearen xarma hori.
K.A.–Ez dut egiten beste talde batzutan bezala «umeek parte hartu behar dute». Hori izaten da galdera: "eta umeek parte hartu dute?". Eta niretzat ez da hori inportantea, baldin bada erlazio bat ez dut mozten. hori atxikitzen dut. Nik nahi nuke gauza horiek kontatu eta beharbada umeen irudimena landu, edo ireki, lagundu. Ez ditut hainbeste ezagutzen, poliki-poliki orain ari naiz ikasten umea zer den. Irudimena lantzea eta gero berak gauza batzuk egin ditzala, ikusgarria bukatzean umeari nire tokia uzten nion. Gero ideala litzateke ume tálde batekin antzerkilari bezala zerbait egitea; astia behar da, pedagogoa ere izan behar da, eta ez dakit pedagogoa naizen...
A.–Hi antzerkilari haiz, baina ipui-kondalari bezala aurkezten duk ere hire burua.
K.A.–Bai, biak lotzen ditut. Ibiltzen naiz apaindura gutxirekin, ipuiak berak bere irudiekin apaindura egiten du alde batetik. Ipuin kondalaria bakarrik ibiltzen duk, gehienetan. Eta mementoan Iparraldean antzerkiaz bizitzeko posibilitate haundirik ez zen talde butentzat, pertsona batentzat berriz bai.
A.–Hi antzerkitik bizi haiz.
K.A.–Bai, bakarra naizelako eta ipuiekin antzezlari bezala zerbait atera ahal dela uste dut.
A.–Badago horrelako figura bat historian, ipuiak kontatuz herriz-herri ibiltzen zen gizona.
K.A.–Ez dakit Euskal Herrian horrelakorik izan den, beste eskualde batzutan bai, Okzitanian eta bai. Berritikan parte hartu dut Munduko Ipui Kontalari Topaketa batzutan Dordognen. Hor ikusi nituen Marruekostik etorriak Ejiptotik, Quebecetik, Okzitaniatik, Brasiletik, eta gehienek ezagutzen zituzten kontalariak, eta herriz-herri ibiltzen ziren batzuk eta ipui horiek entzun eta ematen zituzten. Nik ez dut horrelakorik aurkitu Euskal Herrian, edo nahiz eta ez ibili herri ttikitan kontalari batzuk... Adineko jendeari galdetu eta ahantzi dutela esaten dute. Ez dut uste ibili direnik ta ka-taka ipuinak kontatzen, eta baldin bada hobe ezagutu nahi nituzke.
A.–Ipuiak nondik ateratzen dituk?
K.A.–Denetatik sartzen dut, baina nire helburua da orain liburuetan diren euskal ipuiak liburuetarik atera eta ahozko literatura batean sartu.
A.–Helduekin ere hasi haiz orain, diferentziarik markatzen al duk?
K.A.–Umeekin giro goxo batean ibilki naiz, eta helduekin beharbada puntx gehiago ematen dut.
A.–Nola ikusten duk talde batean lan egitearena?
K.A.–Ohitura txarrak hartzen dira bakarrik lan egitean. Formazio taldearekin lan egitea oso interesgarri da, baina luzaz luzaz, ez dakit, uste dut aspertuta: fssst! Beste disziplina bat da. Nahiago dut bakarrik. Saioak edo, etxean egiten ditut, kotxean, noiznahi, oihuak botatzen, sukaldean. Bakarrik joatea ere festa batzutan parte hartzeko, laster egina duk. Taldea pizua da. Beharbada, bi-hiruko taldeak. Aspaldiko gogoa daukat horrelako talde batekin lan egitea, edozein gertakari dela, zendako ez horrelako antzerki ekintza berezi bat mementu berezi
M.A.
38-39

GaiezKulturaAntzerkiaAktoreak
PertsonaiazAMESTOI1

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude