Angel Artzaia, «Gaztatik Bizi Nahi Dugu, Ez Negozioa Egin»


2021eko uztailaren 23an
Angel artzaiari elkarrizketa
Andia Eta Urbasan Darama Bere Bizimodu Lasai Eta Neketsua
Angel Artzaia, «Gaztatik Bizi Nahi Dugu, Ez Negozioa Egin»
Horrenbeste egitura gramatikaraz aspertzeko zorian geundelarik, «zergatik ez dugu Angel artzaina bisitatzen» bota zuen ikasle martxoso batek. Ikasgelako lau pareta horietatik ihes egiteko edozein aitzaki aintzakotzat hartzen genuen aho batez.Eskegita zegoen telefonoaren aurrikularra ezkerreko eskuz hartu, eskubiaren behatz lodiaren ondoko kimuak zegozkion zenbakiak aukeratzen zituen bitartean. Eremu honetako hain ezaguna den erantzunaren hi-hi-hik hots egiten zion hainbat aldiz errepikaturiko leloari, ea zein den mundu honetako gizonik majuenari, alegia.
Telefonua lehen zegoen lozorrotik atera baino lehenagoko tokian ezarri, aukitegiak aholkutzen dituen derrigorrezko bost minutuak berriro zenbakia markatzeko itxo egin ondoren, oroimenaren esanetara behatzen borondateak suminduz, bigarren aldiz ekin zion deialdiari. Hariaren beste aldeko ahots akatarrotuak gurea ez den hizkuntz arrotz batez agurtu zigun. Ez dago oztoporik. Prest dago Angel gu bezalako talde euskalzale porrokatuari bere bizitzako minuturik preziatuenak eskaintzeko. Euskarak ordainduko ahal dio. Hala bedi. Amen.
–Angel etxean ahal dago?
–Pasa zaitezte barrura, mesedez. Egiten duen hotz honekin ez dakit nola ausartu zareten honaino hurbiltzera.
–Angelek laguntzat duen andreak ikuilura zuzentzen gintuen bitartean esan zigun. Ardien beee bee-n artean txapeladun bi hanketako gizaki bat murgiltzen berezi genezake bitartean. Gu ikusi bezain aguru «laister natorkizue» batekin agurtu gintuen artzaiak. Lau hanketako animalien gosea asetu ondoren bi hankadunena uxatzen ahalegindu zen. Zumezko aulkietan jezartzera gonbidatu gintuzten ikuilukoek, gazta puxka bana eman, eta zahatoa eskuz-eskuko dantza geldiezinean hasi zen. Ardo gorriaren atrebentziaz ikaslerik beldurtienak lehenengo galdera bota zion Angel artzaiari. Horrela bada, hasiera eman nahi diogu Lizarrako Beinat Etxepare Euskaltegiko hirugarren urratsean gauden zazpi lagunok egindako entrebistari. On egin diezatuela.
ARGIA.–Non jaio zinen Angel?
ANGEL.–Irunen.
A.–Baina han bertan edo...
AN.–Bentasetan. "Auzolan" izenaz ezagutzen den baserri batean, orain dela 53 urte.
A.–Zaharra eh! Nola konsideratzen duzu zeure barua?
AN.–Beno, gaztea, gaztea.... (guztien algarak entzanarazi ziren).
A.–Konta ahel zeniezaguke zure gaztaroari buruzko zenbait gertaera xelebre?
AN.–Bada, gazte nintzelarik, 11 urterekin zehatzagoa izateko, Olaztira joan nintzen morroi, mutil-zahar batekin harremanetan jarriz gero. Honekin egon nintzen soldaduzkara joateko garaia heldu arte. Donostiara eraman gintuzten «gerra» egitera. Tontoarena egiten bukatu eta gero Olaztira abiatu nintzen berriro. Nagusiarekin topo egiterakoan argi eta garbi esan nion ez nuela batere gogorik morroi jarraitzeko, nere bizi guzia horrela jarrai bait nezakeen orduan nere kabuz hasiera emango ez banio bizimodu berri bati. Hori zela eta, berak zituen buruak erosiko nizkiokeela proposatu nion. Bai onartu ere, zaharregi bait zen mendian aritzeko. Une horretan sosik ez nuenez taka-mundaka ordaintzeko poliki eta piskanaka ordain niezaiokela azaldu zidan.
A.–Bentasekoa zarenez gero, nola ezagatu zenuen duzun andrea?
AN.–Hori geroztikako kontua dugu. Honen anaia nerekin zebilen mendian. Izan ere, lagun-minak egin genion elkarri, eta bakakizue zer gertatzen den Naparran herrietako jaiak ospatzen direnean ezta? Nahiko da bi orduko laguna izatea napar batentzat berak bere etxera eraman zaitzan. Jaiak joan jaiak etorri, zirriak juan zirriak etorri, Kupidoren geziak ukitu gintuen eta tira altareraino.
A.–Inporta ez ba zaizu beste gai batetara mudatuko gara. Gogortzat jo zenerake daramazun bizimodua?
AN.–Gogor samarra egiten zait, bai, sujezio haundia baitago lanbide honetan. Ezin dezakezu zortzi ordu lan egin ondoren dena, dagoen bezala utzi eta bihar arte esan. Egunaren 24 orduetan lan egin beharra dago. Ardi bat gaixotzen zaizula dela, ardiak jeisteko ordua duzula, beste bati ardi-kumea galdu zaiola... Beti dago zeozer.
A.–Mendira joan behar duzu egunero?
AN.–Ez. Maiatza heldu arte ikuiluan gaude. Gero Auñamendira abiatzen gara, han dugun etxolara.
A.–Non duzu kokaturik delako txabola hori?
AN.–Lizarragako tunelera iritsi baino lehenagoko biragunerik haundiena igarotzen duzun bezain laister eskubi aldera jo behar duzu eta han jaisten den bidexkatik aurrera jarraitu etxolarekin topatu arte.
A.–Ezagutzen al dituzu Israelgo ardi famatuak?
AN. - ....
A.–Ardi izugarri hanadiak dira... Nik ezagutzen dudan San Martingo artzai bati galdetu nion orain dela gutxi eta menditik pasiatzen ari nintzelarik, ea ardia zen besteen aldamenean hain nabarmenki bereizten zen bultua eta ardi isrraeldarra zela hots egin zidan. Kastillan erosia zuela hamar duroren truke eta hori gutxi balitz esan zidan baita ere hogei egun eta gau jan gabe iraun lezakeela.
AN.–Jaaaaajajab! Ez dakizu noraino sartu zizun ziria artzai horrek. Guretzat ezaguna da eta artzain artean badakigu asko gustatzen zaiola gezurrak botatzea. Jaajaja. (ia ia ezin ahal izan zion eutsi algarari Angelek).
A.–Jakin, ba dakigu, oso treboa zarela gaztagintza munduari dagozkion arazo guztietan. Azal zeniezaguke hain famatua den Andia gaztaren prozez a zein den?
AN.–Lehendabizi ardia jeitsi behar da isuri goxo hori ateratzeko. Gero sukalderuntz ekarri eta ondo pasatu. Lapiko haundi batean sartu eta sutan jarri bero dadila. Hau egin ondoren beste lapiko batetara pasa behar dugu hoztu dakizun. Gatzagia gehitzen diozularik, esnea irabiatu poliki poliki gatzagia eta esnea bat egin arte. Esneak behar duen berotasuna hartzen duenean berriro kanpora atera eta kaikuetara pasa. Gaur egun plastikozkoak ditugu. Esneak kaikuren antza eta sendotasuna hartzen duenean ur gazitan utzi hamabi orduz, bere neurritako gatza xurgatu dezan. Bukatzeko apaletan jartzen ditugu lehor daitezen.
A.–Esnearen prezioa kontutan hartuz, penak merezi ote du gazta egitea?
AN.–Guretzat esnea atera eta saldu etekinik haundiena ematen digutena da. Baina batzuk esnea nahiago dute heuren etxean mamiak egitearren, besteek gazta freskoa, besteek gaztanbehera eta gehienei gaztazaharra. Asike ikusten duzuenez jendeen nahiak betetzen saiatu behar da.
A.–Nola jeisten duzu ardia, eskuz ala makinaz?
AN.–Eskuz. Ardientzat guztiz kaltegarria da ugatzean eskua ez den tresna arrotz bat jartzea. Izan ere, makinek duten indarrez ardi gixajoen ugatza erabat zimelduta eta minberatuta gelditzen da.
A.–Instituzio ofizialetatik laguntza heltzen zaizue?
AN.–Erabat bazterturik gabiltza. Urtero errepikatzen digute gazta egiteari utzi behar diogula, esnea tratatzeko gaur eguneko tresna egokirik ez dugulako. Zer egin dezakegu, dirurik ez ba dugu erosteko?
A.–Zer deritzozu kooperatiba bat eralkitzeari?
AN.–Negatibotzat jotzen dut irtenbide hori. Kooperatibetan buruzagiak daude, bankoek agintzen dizute heuren eskuetan duzun askatasun apurra jarriz. Neri ez zait interesatzen gaztatik negozio egitea, gaztatik bizi baizik. Kooperatibek negozio egiten dute eta noski gaztaren kalitatea jaitziz doa neurri berean. Hasierako artzai gazta mekanikagintza-gazta bihurtzen delarik. Hori da hain zuzen ere egin nahi ez nukeena.
A.–Suposa dezagun instituzioak azkeneraino heltzen direla eta hainbat aldiz errepiketuriko mehatxuak betetzen dituztela. Zein izango litzateke zuen irtenbidea? Agian Kopeletxe fabrikeri esnea saldu?
AN. - (Barre egin zuen Angelek) Kontatuko dizuet zer gertatu zitzaigun urte batean. Behartu gintuzten esnea Kopeletxeri saltzera. Ahozko tratoa egin genuen esne litro bakoitz 60 peztaren truke. Aurrezki Kutxan jarriko liguketela dirua agindu zigunen. Handik bi edo hiru hilabetetara, ez naiz ondo gogoratzen, joan ginen dirua kobratzera. Gure harridurako espero genuena baino bi aldiz gutxiago jaso genuen. Tratoa egin genuen Jendeari hurbildu gintzaizkion azal liezaguketen zertan oinarritzen ziren hori egiteko. Heuren erantzuna zera zen, egunkarietan jarri zutela ezin ziezaioketela eutsi hitz egindako prezioari merkatua zegoen zegoenez kontutan hartuz. Ezin geniezaiokeela ezer egin ikusi ondoren amorru biziaz ardiengana itzuli eta ordutik hona geureari eutsi diogu.
A.–Hala ere, denon ezaguna da leku askotan Urbasa edo Andiako benetazko ez den artzai gazta saltzen dutela.
AN.–Halaxe da bai. Orain fabriketan eta guk egiten ditugun gazten antza fabrikatzen dituzte eta. Ba al zenekiten Idiazabalen ez dela artzairik gelditzen?
A. - ...
AN.–Bai. Duela urte batzu hemengo artzai bat ardirik gabe geratu zen eta nolabait gazta saldu nahi zuen. Hori zela eta, fabrikara joan eta erosi zuen. Ordiziako feria iritsi zenean eskatu zioten fabrikakoek heuren gaztarekin arukeztu zedila gazta lehiaketan. Aurkeztu eta lehendabiziko saria eman ere.
A.–Ez da egia izango!
AN.–Gehiago esango dizuet. Aurten Huarten berdin gertatu da. Fabrikako gazta bati saritu diote. Nola da posible artzai-gazta lehiaketa bat antolatzea eta fabrikakoa saritu?
Galdera hau airean geratu zelarik, gure entrebistatzaileari agur esan eta bostekoak emanez eskertu genion ordu pare atsegina pasa erazi zigulako.
UREDERRA
15-17

GaiezEkonomiaLehen sektoAbeltzantza
EgileezUREDERRA1Ekonomia

Azkenak
Mediterraneoko espezie gehienak desagerrarazi zituen fenomeno geologiko batek duela 5,5 milioi urte

Orain dela 5,5 milioi urte inguru, mugimendu teknokikoek Mediterraneo itsasoa eta Ozeano Atlantikoa banatu zituzten. Horrekin batera, gatz-biltegi erraldoi bat sortu zen Mediterraneoaren azpian.


Ulertu nahi nuke…

Jakin nahi nuke nola bozkatu duten ene herriko bizilagunek azken hauteskundeetan. Jakin nahi nuke norekin hartzen dudan goizeko kafea herriko ostatuetan. Ulertu nahi nuke zergatik izan diren emaitza horiek Iparraldean.


Sei mediku txanda daude betetzeke Laudio eta Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan irailerako

Astelehen arratsalde eta gauean ez zen medikurik egon Laudioko Etengabeko Arreta Gunean. Irailean ere ez da bermatuta egongo mediku baten presentzia egunero Laudio eta Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan, gabezia aurreko hilabeteetan bezain nabarmena izango ez den arren.


Erromatar kartzela Korinton

Erromatar Inperioko hiri gehienetan kartzelak zeudela pentsatu arren, garai hartako espetxeen arrastorik ia ez da aurkitu  aztarnategietan.

Berriki, ordea,  Matthew Larsen Kopenhageko Unibertsitateko arkeologoak Korintoko erromatar espetxea identifikatu du. 424... [+]


Noiz hasi ginen kantatzen?

Geissenkloesterle (Alemania), dela 42.000 urte. Danubio ibaiaren arroko kobazuloan bizi zirenek txirula bat egin zuten hegazti hezurrak eta mamut bolia erabiliz. Garai bertsuan, Esloveniako Divje Babe kobazuloko biztanleek ere txirula bat egin zuten hartz baten femurra baliatuz... [+]


2024-09-04 | Reyes Ilintxeta
Isa Egiguren
“Libiako kostazainen eta mafiakoen artean ez dago alde handirik”

Kazetaria eta giza eskubideen defendatzaile sutsua. Munduko Medikuak, Apoyo Mutuo edota SHM gobernuz kanpoko erakundeekin lan egin izan du boluntario eta kazetari moduan. Hainbat komunikabidetan hamaika erreportaje plazaratu ditu Greziako Chios irlatik, hala nola Mediterraneoko... [+]


“Orain arte alarde baztertzaileak okupatuak zituen espazioak partekatzen hasi beharko dira”

Hondarribiko Alarde tradizionala eta Jaizkibel konpainia desfilatzen aterako dira, urtero bezala, irailaren 8an. Baina orain arte EAJk gobernaturiko udala Abotsanitzek eskuratu du eta egin dituen aldaketek hautsak harrotu dituzte Alarde tradizionalean. “Konpainia guztiak... [+]


Harrera bizkorreko gelak etorri berrientzat

Eroriko askoren artean badira lorpenak ere. 35 urte inguruko ama gazte batek galdetzen zidan aurreko batean nola arraio lortzen zuten beraien eskolan etxean euskara jaso ez zuten ikaskideek etxetik euskaldunak ziren neska-mutikoek bezain ongi ikastea eta hitz egitea euskaraz... [+]


Medailez gain, bideozaintza eta gentrifikazioa ere utzi dizkiete paristarrei olinpiar jokoek

Olinpiar Jokoek eta Paralinpiarrek dakarten "festa" gutxietsi gabe, kostu sozial, ekologiko eta ekonomiko izugarria eragin dutela dioten ahotsak ere badira, entzun nahi izanez gero. Horretan dabiltza Frantziako Legebiltzarretik, LFI Frantzia Intsumisoa alderdiko... [+]


2024-09-04 | Mati Iturralde
Uda baten kronika

Udaldian, erretiratuok ez ohi dugu opor goserik, eta patxadaz aztertu ahal ditugu gure inguruko gorabeherak. Hori dela-eta, gai batzuek harriduraz harrapatu naute, eta honako hauek dira.

Espainia. Eurokopak eta Olinpiar Jokoek uda osoa bete dute. Aldez aurretik, esan behar... [+]


Ibaiak

Mugak Zabalduz karabanarekin, Bosnia Herzegovinako Bihac hirian, Nihad Suljic aktibistak Drina ibaia Balkanetako hilobi handiena dela azaldu zigun. Ahantzi ez daitezen, topatzen diren hilotzak identifikatzeaz eta ehorzketa emateaz arduratzen da, merezi duten duintasuna aitortu... [+]


Zaharrak berri

Dagoeneko ez dakit bero olatuek burmuina kolpatuta gauden, betiko hipokrisia den edo logika sistemiko hutsa den, baina dakigunaren, esaten dugunaren eta egiten dugunaren arteko arrakalak, kezkaz haratago, harridura ere sortzen dit, batez ere uda giroan. Albisteak, ikerketak,... [+]


Eguneraketa berriak daude