«Ez Naiz Haurrentzako Literaturan Espezializatuko»


2021eko uztailaren 27an
Mariasun Landa idazleari elkarrizketa
Mariasun Landarekin Solasean
«Ez Naiz Haurrentzako Literaturan Espezializatuko»
Igande arratsaldea da. Ordu bete berandu iritsi gara Mariasun-en etxera. Han dugu bera zai, tea eta pastak guretzako prest.
Mariasun aurtengo Donostiako ipuin-sariketan hirugarren sariaren irabazlea izan da. "Nere eskua zurean" izenburua daraman ipuinarekin. Ihaz Lizardi saria bereganatu zuen «Tsan fantasma-ren istorio etengabea» ipuinarekin. Honetaz gain hirugarren liburua, «Partxela» izenekoa argitaratu berria du ELKAR-en. Lasarte ikastolako andereñoa, hogeitabost urtekin euskara ikasten hasia, haur-literaturari eskeintzen dizkio ikastolak libre uzten dizkion ordu eskasak.
Poltsatik hegalak atera eta gu konturatu baino lehen hor abiatzen gara hirurok hegada lasaiean.
A.–Zein signokoa zara. Mariasun?
M L.–Geminis.
A.–Eta zergatik sinatzen duzu Akuariorekin zure azken ipuina?
M L.–Beno ba, beharbada signo hori gustatzen zaidalako. Akuario den lagun but daukat eta berak dioenez libertatearen signua da, eta horrexegatik ipini dut, bere omenez. Geminis ere gustatzen zait, dualtasana adierazten duelako. Askotan neure hurua oso kontradiktorioa ikusten dut.
A.–Hitz egin dezagun «Nere eskua zurean» ipuinaz: protagonistaren ama ezkontzera doa eta honek maitasuna eta gorrotoaren arteko konfliktoa sortzen dio hamar urteko haurrari. Irtenbide bezala, Xabik ihesari ematen dio. Erreala iruditzen al zaizu jokaera hau?
ML.–Bai, bai, ikastolako gelan irakurri nuen ipuina, ulertuko zuten ala ez jakin gabe, eta isil-isilik egon ziren, adi-adi, eta ikaragarri gustatu zitzaien. Txokanteena haien erreakzioa izan zen hori gertatzea posiblea ote zen galdetu nienean. Ia denak hat zetozen: bai, oso posible zen. Batek esan zidan: «Nik amari aukeratzeko esango nioke, bera ala ni». Bai neskak eta bai mutilak. Dirudienez gurasoak beti pareja bezala ikusten dituzte, oso esklusibistak agertu ziren.
A.–Zergatik daukazu ipuinak haurren ikuspegitik idazteko gogoa?
ML.–Nik benetan esaten dizuet, haurra ez bada ere, adoleszente gisa sentitzen dut neure barua, eta beti sentitu izan naiz biengandik oso gertu. Horroxegatik ez zait asko kosta haurrentzat ipuinak iduztea, pertsonajeetan jartzea.
A.–Ikastolako haurrekin egunero egoteak laguntzen al dizu ipuinak idazterakoan?
ML.–Lagundu, lagundu, gehiegi esatea da. Esan nahi dut ba, haurrak ikustea edo obserbatzea laguntza baldin bada bai, baina besterik, ez pentsa. Ni akordatzen naiz, gaztea nintzenean, azterketa garaietan, nekatuta aurkitzen nintzenean idazten nuela haurrentzat eta ez nuen honekin tratu berezirik, baina nolabaiteko deskantsua zen, imajinazioa libre uztea, relax bat.
Ikastolan haurrak obserbatzen ditut eta datuak baliagarriak dira. Baina imajinazio hori, haurrekin egongo ez banintz ere, berdin izango litzateke, pentsatzen dut.
A.–Ipuina nori dago zuzenduta?
ML.–Ez nuen bereziki haurrentzat egin. Nik, azken ipuinean eta «Txan fantasma»renean ere, nahi nuena, nolabait, haurren mundu desberdin bat adieraztea zen; desberdina ez bada ere, nik idatzitako ipuinetan agertzen da beti mundu idiliko bat. haurtzaroa beti da zoriontsua, ez dago emozio kontradiktoriorik... Nik pixka bat hori atera nahiko nuke, pertsonajeak nahiko zailak ez badira ere, konfliktikoak izan daitezela. «Txan fantasma»-ren ipuinean, neskaren pertsonajeak errasgo autistak ditu eta ez du inorekin hitz egiten, ez du jaten, bakarrik dago, ikastolan gaizki doa eta funtasma bat du lagun. Ba hori, haurrak ez direla aingeruak, "de una armonía perdida". Haurtzaroa gogorra da, zenbaitentzat behintzat, eta askotan ez gara horretaz konturatzen.
A.–Gogoan duzu oraindik zure haurtzaroa?
ML.–Bai; biziki. Nik beti uste izan dut sei-zortzi urtekin zein zoriontsu nintzen, nola jolasten nintzen, zein ederki han eta hemen... lnpresio hori nuen. Eta gero, aztertzen, edo urteekin, konturatu naiz ez zirela hain zoriontsuak izan, oseake, ez dakit nola esan, bazeudela hor zenbait gauza ahaztuta bezala: adibidez beldurra, gauean esnatu eta bakarrik aurkitzea, gurasoen gelara joan eta, beno, inoiz egiten ez zutena, baina gau horretan kalera joanak zirela ikustea... Garai hartako dramak orain ditugunak baino inportanteaguak dira, sakonagoak. Emozio oso onak ere badira, noski, inkonszientean lurperatuta gelditzen direnak eta orain azaleratu ditzakegunak.
A.–Idazterakoan zure oroitzapenak erabiltzen dituzu?
ML.–Dudik gabe, baina oroitzapen konkretuak ez, txikitako zenbait sentimendu, ordea, bai. Ni konturatzen naiz, adibidez, nire ipuinetan zenbat aldiz ateratzen den hegan egitea. Azken liburuko pertsonajeak, Partxelak, irtenbide errazena edo zoragarriena hartzen du: hegan egitea. Emakume honek poltsa erdi majiko horietako bat dauka, eta orduan, zailtasunen bat daukanean, handik hegal handi batzuk atera eta hegan egiten du. Beraz, konturatu nintzen, hegakadaren asantoa oso maiz erabiltzen nuela. Gauza guzti horiek direla, bueno ba, garai edo momentu hartako irtenbideak. Haurrentzat ipuinak idaztea, niretzat nolabait ihes egitea da.
A.–Txikitan idazten zenuen?
ML.–Bai beti izan dut idazteko grina eta berehala erabaki nuen idazle izan behar nuela. Bai bai dudarik gabe gainera. Bizio bakarreko pertsona izan naiz. Txikitan dantza egitea ere asko gustatzen zitzaidan eta hori nire bizitzako frustrazio bat izan da.
Akordatzen naiz neska koskorra nintzela Fabiola erreginak «Los doce cuentos de Fabiola» idatzi zuea. Balduinorekin ezkontzera zihoanean. Eta ni ni corta ni perezosa «Los doce cuentos de Mariasun» idazteari ekin nion harrapaladan. Eta ez ziren hain txarrak izan!
A.–Ba al zekiten etxean?
ML.–Bai baina ez nuen ez eskolan ez etxean bultzada berezirik jaso. Ez nuen horretarako giro aproposik. Osaba bakar bat nuen oso liburuzalea. Honek anaiari pasatzen zizkion liburuak irakurtzen nituen. Honela beraren bidez irakurri nituen "AItxorraren irla" eta «Tom Sawyer». Liburu hauek erabat hunkitu ninduten. Gustatuko litzaidake niri haurrei honelako emozioak eskaini ahal izatea irakurketa-mundu liluragarria gal ez dezaten. Badirudi telebistarekin hau bigarren mailan geratzen ari dela liburu eta idazlearen arteko harreman berezi horren kaltean.
A.–Gaurregungo haurrek gutxi irakurtzen al dute?
ML.–Gutxi beharbada ez baina telebistak betetzen du gehienbat haien mundua. Zaila da telebistaren eragina zenbaterainokoa den neurtzea. Telebistak lan erraza eskaintzen du; ikustea imajinatzea baino errazagoa bait da. Baina nik ez nuke inolaz ere «AItxorraren irla» liburua pelikularengatik aldatuko. Haurra ohean kuzkurtuta Siver kapitainaren egurreko hankak egiten duen hotsa imajinatuz... Horrelako emozioak ezin ditu telebistak eskaini.
A.–Zeure eskolako haurrek idazten dutena eta zuk txikitan idazten zenuenaren artean ba al dago alderik?
ML.–Bai bai. nik baietz uste dut. Eske orain telebista dago. Eta neretan gehiago zen eguzkiaren semea laku batetara joaten dena eta hango ninfa batez edo maitemintzen eta gero ezkontzen dena Maitagarrien edo haden ipuinen eraginez; nik hauek oso gogoko ez nituen arren. Gehienbat naturako gauzetaz hitz egiten nuen, haizeaz adibidez. Zenbait melodrama sartzen nituen. Esaterako umezurtzaren istorioa asko gustatzen zitzaidan: umezurtza ganbara batean hil zorian. Hori zen niretzat «el colmo del placer». Eta orduan margotu egiten du horman aingeru goardakoa eta berarekin hitz egiten du. Lehen pertsonan idatzi nuen.
A Eta irakurketa aldetik zer?
M L.–Gustatu, gustatu, Cortazar. Idolo bat, ez? Hegoamerikarrak, baina batez ere Cortazar. Bere ipuinak eta Rayuela. Mesatnotxean daukadan liburua azken hau. Asko irakurri dut, bai gaztelaniaz bai frantsesez eta azken aldi honetan euskeraz dexente. Konpota bat beraz. Baino ez daukat gogoan autore izen berezirik.
A. Gustokoen duzun estiloa?
M L.–Literatura preziosista ez dakit hitzak balio ote duen barrokoa erotikoa zentzu zabal batean emozio eta sentsazioak aztertu eta adierazten dituena. Hunkitzen eta harraptzen nauten liburuak gustatzen zaizkit niri esaterako M. Yourcenar-en «Ekialdeko ipuinak» ela M. Rodoreraren «Diamantearen plaza»k asko emozionatu ninduten. M. Enden «Amaigabeko istoria»n berriz nahiz eta gustora irakurri ez ninduen besteak bezainbat hunkitu. Cortazarrek duen magikotasunarekin ikaragarri kontaktatzen dut. Nik ere, gehiegi esatea izango da beharhada, haurren ipuinetan bide horretatik jotzen dut. Adibidez etxean labadora zahar bat dut eta askotan arropa barruan sartzen dudanean saltoka hasten da, bun-dun,bun, ban-dan-bun, eta lehioraino joaten zait eta heldu beharreun aurkitzen naiz. Horrelako unetan horren gainean ipuin bat idatzi behar dadula pentsatzen dut. Gero, haurrentzako ipuin bat ateratzen zait.
A.– Eta zergatik haurrentzat?
M L.– Haurrei horrek irripar bat sortzen dielako. Helduei horrelako gauzaren bat kontatzeak lotsatzen nauelako agian.
A.–Lizardi saria irabazi zuen "Txan fantasmaten etengabeko istoria" ipuinean neskatila nolabaiteko ero etxe batetara eramaten dute. horrela bukatuz. Ez al da bukaera triste bat?
ML.–Zergatik?Askotan ZenBait idAzleren artean haur literaturari buruzko kontzeptu jakin bat erabiltzen da, hau da, zoragarria izan behar duela, konfliktoak bai baina bukaera zoriontsu batekin. Esaten da haurrek ez dutela amaira txar ba ulertuko. Nik ez dakit zenbateraino den egia.
Niri benetazko haurral egitea eta gaurko problematika azaltzea interesatzen zait. Eta bide honetatik, asmoak baino, gehiago, nondik joko dudan ikusten dut: haurtzaroko gatazka edo konfliktoak era errez batean azaltzea, haurrengan kezka hori sortzea.
A.–Jarraituko duzu haurrentzat idazten?
M L.– Bai, baina argi daukat ez naizela horretan espezialduko, ez naizela sistematikoki haurrentzako ipuinak idazten jarraituko.
A.-- Gaur egun haur literaturan dagoen gehiengoa itzulpenak dira. ez?
ML.–Bai, jende gutxik egiten du kreazio-lana Euskal Herrian. Andereñoen artean adibidez, harrigarria da nola ez den gehiago iduzten. Eta hori zergatik? Intrigatzen nauen gauza da. Nik uste dut ausardia falta handia dagoela.

Hamar Galdera Labur
-Abentura-liburu batean zein pertsona,je izango zinateke?
ML.- Dudarik gabe Tom Sawyer. Eder Lotia ez nintzateke izango. Printzea bai ordea.
Haurra izango bazina zertaz mozorrotuko zinateke ihauterietan?
ML.-- Eskailera luze batez. Laino gainean eserita ihauteri-desfile guztia ondo ikusi ahal izateko
Hiru erregeetatik zein izan duzu kuttunena?
ML.- Baltasar noski. Beti zorigaiztokoena iruditu zaidalako, beltza eta itsusia zelako, edo agian, exotikoena zelako. Orain berriz, aldatu egin dut. Orain Gaspar iruditzen zait baztertuena.
Bidaia ero bat egitekotan nolakoa egingo zenuke?
ML.- Arrano baten gainean, Kaskarintxo bezala, eta ziur asko basamortu aldera. Hare ekaitz batek karabana bat nola estaltzen duen ikusteko.
Eskatu eta inoiz ekarri ez zizuten opari bat.
ML.–Haurtxo bat. Eskatu nuen baina ez zidaten ekarri. Anai txiki bat, ez. ahizpa bat, ahizpa bat. Bai, bai txikitan.
Zein eguraldi gustatzen zitzaizun umetan?
ML.–Udazkena. Hegohaize egunak.
Eta jantziren bat?
ML.- Ai bai. Gogoratzen naiz eskola hasi behar genueneko zapata lodi batzuk "Gorila" izenekoak. Berriak erosten zizkidaten kurtso hasieran. Eta oinetakoekin pilota berde bat ematen ziguten, bai, gogoratzen zara? Eta joaten nintzen nire pilota eta zapata berriekin.
Eta zure etxeko zein tzoko gustatzen zitzaizun?
ML.- Ba sekreter haundi bat genuen anaiak eta biok eta hanketarako zulo-espazio haundi bat zuen. Nire txabola zen.
Gogoratzen duzu hitz bereziren bat, errepikatzen zenuena edo?
Pitxin-potxon-partxelo. Izebak esaten zidan, lehen baserrian zeuden hiru zakurren izenak zirela. Eta neri errepikatzea gustatzen zitzaidan. Pitxin-potxon-partxelo. Eta gainera nire azken liburuak "Partxela" du izena.
Une honetan zure aldamenean nor egotea gustatuko litzaizuke?
ML..- Joseba Sarrionaindia. Zoritxarrez ezinezkoa.
Klik, hegal bat kentzen dugu, klak bestea. Eta Mariasun agurtzen dugu.
M. ETXAIDE. I. AGIRRE
26-29

GaiezKulturaLiteraturaSariakDonostiako
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakLANDA4
PertsonaiazLANDA4
EgileezETXAIDE2Kultura
EgileezAGIRRE4Kultura


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude