Euskalizaindiak Ezin Du Inoren Morroi izan


2021eko uztailaren 26an
Luis Villasanteretin Arantzazun
Euskalizaindiak Ezin Du Inoren Morroi 1zan
Luis Villasante Euskaltzaina dugu 1951. urtetik eta Euskaltzainburu 1970.etik. Umore onekoa eta solaskide aspergabea. Arantzazuko bakardadean lanari erabat emana. Euskaltzalea dela barru barrutik ateratzen zaio, nabaria da komentuko harrera-gela ilunean. Apala da gainera. Fraile lagunak ba omen dauzka Arantzazun edonor ez direnak. Haiei egiteko. Guk berriz: hurrengo batean. Gaur Luis Villasante eta Euskaltzaindia.
ARGIA.–Zeintzu izan ziren zure lehen kontaktuak euskal munduarekin? Jatorriz ere euskalduna al zinen?
AITA VILLASANTE.–Lehengo egunean esan zidaten (nik ez nuen entzun), «hor telebistan esan dute (uste dut Aranalde zela) zu euskaldunberria zarela», eta hori ez da egia. Askotan esan da baina ni ez naiz euskaldunberria, ez daukat ezer euskaldunberrien kontra, ez dut uste hori lotsagarria denik, baina nik txikitatik jakin dut euskaraz. Erderaz ere bai, biak... nik ez dakit nork zabaldu duen edo nola zabaldu den hori. Holako gauza asko egoten dira euskaltzaleon mundu txiki honetan.
A.–Zein herritakoa zara zu?
A.V.–Gernikarra. Egia da aitak ez zekiela euskararik baina amak bai. Eta gero ere Gernikan nire haur denboran leku denak ez ziren berdintsuak. Baina nire auzoa (Errenteria dauka izena eta orduan ez zen Gernika) zeharo euskalduna zen. Ume denak euskaldunak ziren eta lagunartean eta etxean beti euskaraz.
A.–Halere, fraile joan bazinen ume koskor zinela aterako zinen herritik, ezta?
A.V.-- Hamaika urterekin etorri nintzen Arantzazura eta gero kolejioan sartu, eta orduko giroan eta estudioekin apur bat ahaztu egin nuela... ba hori ere egia da. Eta gero handik urte batzutara hasi nintzen berriro eta gogoz euskara estudiatzen.
A.–Euskal letrekiko zaletasuna eta, askoz geroagoko kontua izan al zen?
A.V.–Karreran ezagutu nuen ni baino urtebete zaharragoa zena, Salbatore Mitxelena. hau oso euskaltzalea zen (halako enbiriaz eta harriduraz begiratzen genuen hainbeste lagunek) eta beti ere lagun baten tirapena edo hori sentitzen da, eta nik uste dut hark eragin zidala. Zenbateraino ez dakit, holakoetan ez da jakiten hor subkonszienteak egoten dira, ezta? baina bai, uste dut Salbatore Mitxelenari zerbait zar diodala.
Eta gero filosofia estudiatzera Olitera joan nintzenean orduan ja erabat sartu nintzen liburuak eta aztertzera, Azkueren morfologia, Axularren Gero, holako gauzak... gero Arantzazun teologia ikasten ere bai... eta horrela piskanaka!
A.–Beharbada merezi du apur bat gehiago zabaltzeak Salbatoreren figurarekin, batez ere Arantzazuko honetan izan duen garrantziagatik.
A.V.–Bai, bai, Salbatore Mitxelena oso kasu berezia izan zen, berezia, oso barrutik sentitzen zuena euskara, asko zekiena ere bai, eta gero poeta zen, bertsolaria, idazlea... bai, hark ez niganako bakarrik, beste batzuk ere zor diote. Orduan taldetxo bat ginen eta hemen egin genuen errebistatxo bat, barnerako (geuk irakurtzen genuen), elkarri animatzeko. Orduan hemen teologadoa zegoen eta elkarren artean banatzen genuen, nahiko isilka gauza horiek ez zeudelako oso ongi ikusiak izaten, zuhurtasun piska bat behar izaten zen, baina bai, halaxe sortu zen halako taldetxo bat eta ni tartekoa nintzen, Mitxelena, Agirretxe, Elustondo... ez zen asko baina ahal zena.
A.–Eta Arantzazuz aparte, ba al zenuen harremanik euskaltzaleen munduarekin?
A.V.–Beno, hor askok aipatzen dute Krutwigekin izan nituen hartuemanak. Eta beno, gauzak ez dakit kasualidadez edo nola izaten diren baina ni orduan nire teologiazko tesisa inprentara eramateko asmoz eta asko ibiltzen nintzen Bilbotik, eta orduan irakurri nuen egunkarian «Krutwig jaunak sarrera hitzaldia egingo du Euskaltzaindian» (orduan Euskaltzaindia zegoenik ere ez nekien) eta entzutera joan ez banintzen ere, gero kobentuan listina hartu eta begiratzen hasi nintzen eta hantxe aurkitu nuen. Deitu nion eta hala izan ziren gure lehen hartuemanak. Orduan bera hasi zen Euskaltzaindia apur bat bizten, Azkueren baimenarekin, eta lehenengo urgazle egin ninduen eta gero euskaltzain oso eta hori Krutwigi zor diodala ezin dezaket ukatu. Nik, bestalde, Krutwig jaunagan gauza berri bat ikusi nuen (hori ere, bakoitzari berea eman behar zaio). Ordurarte euskal literatura eta euskal mundua piska bat baserritasunean édo sartuta zegoen, ezta? Eta bazetorren berria zen zer edo zer, eta ikusi horretan arrazoia zeukala. Euskara zerbait izango bazen zabaldu behar zizkiola bere ateak munduko kulturari eta orduan hitzak ere behar zirenean kanpotik hartu behar zirela. Niretzat sorpresa bat izan zen.
A.–Euskararen batasunaren asmoa ere orduan hasi zen berpizten, ezta?
A.V.–Izan ere, euskaltzain oso egin nindutenean sarrera hitzaldia euskararen batasunari buruz egin nuen, eta Krutwigek berak egin zuen erantzuna. Nik nerea egin nuen baina gero hasi zen bera piska bat mitin modura (nik ez nekien zer esan behar zuen) eta erasoak egiten zituen Elizaren kontra baina jende guztiak ulertzen zuen errejimenaren kontra zihoazela. Jendea txaloka hasi zen, mahaiburu zeudenak haserretu ziren. Nik ez dakit nola ez ginen joan denak gartzelara egun hartan.
A.–Hori zein urtetan izan zen?
A.V.–Hori? 1951 ean gutxi gorabehera.
A.–Eta hortik Arantzazuko Biltzarrera arte, ezta?
A.V.–Gero Euskaltzaindian urte askotan egon naiz euskaltzain bezala, hilero joaten nintzen batzarrera. Urte txarrak ziren, gauza handirik ezin zitekeen egin baina beno, ahal izena egiten zen. Eta gero, badakizue, 68ko kongresua hemen Arantzazun egin zenean, batasuna dela eta ez dela, orduan 'h'-aren arazoaren izan ziren zenbait arazo eta beno, azkenean kongresuaren agiria izan zen Euskaltzaindiak begi onez ikusiko zuela hatxea hartzea–behintzat bokaleen artean–, baina hori utzi zen experimentu gisa hamar urteko epean aber zer harrera zeukan horrek. Zortzi urte bete zirenean Begarako Kongresua egin zen eta hantxe ikusi zen nahiko onartua zegoela kontu guzti hori.
A.–Nola bizi zenuen zuk batasunaren kongresu hura?
A.V.–Gogoratzen naiz Euskaltzaindiaren 50 urteurrena zela eta, zerbait berezia egiteko asmoa zegoenez Arestik proposatu zuela ea zergatik batasunari buruz. Hala onartu zen gaia, baina kongresua egin baino lehenago ikusten zen bazetozela sesioak. Txostena prestatu zen, eztabaidak izan ziren baina gero kongresua bukatu zenean, jendea zain zegoen, eta euskaltzain osoak hor kuartotxo batetan nik bildu nituen zer erabaki hartzen zen erredaktatzeko. Ni han nengoen baina nik ez nuen idatzi. Gero jendeari irakurri zitzaion, txalotu zen eta hantxe bukatu zen guztia. Geroago etorri ziren istiluak. Handik urte t'erdira edo hasi ziren, erabakiak Euskaltzaindiko agerkarian azaldu zirenean.
A.–Gaur egunetik begiratuta nola ikusten dira orduko istilu haiek?
A.V. Gauza onartutzat bezala ikusten dut nik gehienetan. Nik uste gauza horiek pasatu direla ja, zorionean eh! Euskararen Batasunarena gauza zaharra da. Euskaltzaindia sortu zenean eskatu zien Kanpioni eta Broussaini txosten bat egin zezaten horretaz. Eta egin zuten, ona gainera. Baina laister konturatu ziren egoera ez zegoela heldua, ez zela ordua...
A.–Eta arazoa baztertu...
A.V.–Ez zuten sekula baztertu arazoa. Azkue bere bizi guztian egon zen bere asunto horrekin, "gipuzkera osotu" horrekin. Beti zeukan asmo hori, baina Euskaltzaindiak Euskaltzaindia bezala gerorako edo utzi zuen gai hori. Izan ere baserri-giro batean bizi zen orduan Euskal Herria, eta hor ez da erraza horrelako asmoak aurrera ateratzea. Euskara batu hori nonbait ikasi behar da eta eskolarik ez badago...Nola joango zinen nekazariarena batuaren asuntoarekin...Bere txokoan bizi da hori, eta berea egiten du.
A.–Pertsonek ordea zerbait egin nahi zuten.
A.V.–Bai, bai. Broussain, Kanpion, Azkue...konturatzen ziren jaun haiek euskararen batasuna behar zela. Ez da azken urte hauetan asmatutako ipuina batzuk- esaten duten bezala. Bizi bizirik zeukaten problema hori Euskaltzaindia sortu aurretik ere. Iragan mendearen bukaera eta honen hasierako kontuak dira hauek.
A.–Euskaltzaindia sortu eta gerra pasa arte ez zitzaion heldu gai horri, ez?
A.V.–Egia da gerraondoko garaian Krutwig izan zela berpiztu zuena. Bera gogor zebilen Lapurtar klasikoa izan behar zuela hartu behar zena. Horretan zegoen eta horretan dago orain ere. Esan behar da hitzen kontuan ere purismo antzeko bat zegoela, ate hertsi bat, eta Krutwig bera hasi zela esaten kanpoko hitzak hartu behar zirela. Baina nik uste dut Krutwig berak ez duela onartzen orain dagoen uholde hau. Beste muturreraioan gara orain, eta gaztelaniatik edozein hitz hartzen dugu. rra! sartu, dagoen bezala. Krutwig sekula ez da izan horrelakoa. Nik uste dut meritu handia izan duela gizon horrek: behar ziren zenbait gauza esan zituen.
A.–Dena dela Euskararen Batasun horretan gehiena egiteko dago, ez?
A.V.–Bai, bai. Eta ezin daiteke goizetik gauera egin hori. Hori lan haundia da. Orain gabiltz Euskaltzaindian maileguzko hitzen arazoarekin. Hitzak hartu behar dira. Zenbateraino? Hor matematikak ez dute balio. Euskaltzaindia ez da nor gauzak matematikoki erabakitzeko. Neurtzeko erraz ez diren gauzak dira. Baina hartzekotan, hartu behar direnean, nola hartu? Horretaz nahi du Euskaltzaindiak zerbait esan. Eta ez dakit lortuko dugun. Borrokan gabiltz geu ere gure batzarretan.
A.–Hatxearena eta aditzarena erabaki zirenean ere izango ziren ba istiluak.
A.V.–Asko kosta zen erabakitzea. Baina ondo estudiatu andoren egin ziren. Bost lista egin behar izan genituen hatxearen asuntoan.
A.–Eta halaere gauza dexente erabaki zen garai batean.
A.V.–Ez pentsau, ez pentsau. Hori esaten da baina Arantzazuko Batzarrean, esatebaterako, zer egin zen han? Begi onez hartu hatxea egoaldean erabiltzea. Baina handik hamar urtera erabaki zen herriak onartu zuela ikusi ondoren. Hitzez hitz erabaki behar zen eta lan handia ematen du horrek. Orain gauza bera dago maileguzko hitzekin. Beraz, problemak zailak dira, eta orain ez dela denbora asko Azurmendik eman digu jorraldi bat Euskaltzindiak ez dituela gauzak egiten eta gauzak egin behar direla eta... Bai, baina kontuan euki behar dugu gauzak ondo egin behar direla, ezta?
A.–Beraz, Euskaltzaindia ez da ari motelegi jokatzen.
A.V.–Bueno, motelegi...ba, bueno, ba guk bi ihardunaldi egin ditugu. Problema guzioriek pasa ditugu goitik behera. hainbeste txosten entzun, eztabaidatu eta ni pasatzen ari naiz hori dena batzarretara. Erabakiak hartzeko. Zer pasako den? Hori nere eskuan ez dago. Zortzi edo hamar puntu izango dira eta horietako bat erabaki zen lehengo batean. Egia esan "dejando pelos en la cartera" baina hobetu egin zen. Orain bigarrena tokatzen da. Azkenengoan mahai gainean utzi zuten. Zorrozki hartu zuten. Denon onerako da gauzak ondo egitea, ezta? Soseguz egin behar dira, denak entzun...Nik nahi dut egin daitezen eh! Nere eskuan ere ez dago eta gauzak ezin dira askotan behartu.
A.–Eguneroko lanean ordea, irratian, telebistan, gauzak erabakita egotearen premia ikusten da.
A.V.–Bai, egia da. Horretan arrazoia duzue. Nik ere esaten dut hori askotan. Baina aduanatik pasa behar dira gauzak.
A.–Malleguzko hitzetaz aparte zein dira Euskaltzaindiak premiazkoen jotzen dituen arazoak?
A.V.–Ez dugu horretaz ezer esan baina Gramatikazko Kongresua izango dugu aurtengo irailean Iruñean. Gramatikako Batzordea asko mogitzen da nahiz eta kanporako ez atera lanak. Euskaltzaindian komisioak autonomoak dira. Batzordetan egiten da lan. Batzuk arinago eta besteak mótelago, baina nik ezin dezaket hori gehiegi behartu. Horko buruak egingo du. Instituzio batean ez da erraza izaten hori gehiegi mogitzea. Beti izaten da geldoa. Bere legeak ditu. Gorde behar ditu, eta ezin dira gauzak aurrera atera aduanatik pasatu gabe. Baina Kongresu Handi bat antolatu du Gramatikazko Batzordeak. Gaia « Perpaus Bakunaren Sintasia» izango da. Konposatuak kanpoan geratzen dira. Baina hainbat gauza dago euskal gramatikan aidean...Baina ezin erabaki estudiatu gabe. Kongresua horretarako da. Gero erabakiko da erabaki daitekeen neurrian. Dena ezin daiteke erabaki ere. Beraz, ez garela mogitzen, ba nik ez dut uste hori egia denik. «Lekukoak» ere egiten ari gara. Atlas-a, amets zaharra. Zortzi hamar urteko gauza izango,da. "lker" bilduma gero...Egin egiten dira gauzak. Jendeak ez du jakiten gero zer egiten dugun, eta esaten du ez dugula ezer egiten.
A.–Gauzak egin eta jendeak ez baditu ikusten zerbait gertatzen denaren seinale, ez?
A.V.–Gure idazkariak, Satrustegik, esana du "tenemos producto y no sabemos venderlo". Hori egia da. Ez gara gehiegi arduratzen periodista bat deitzen edo. Ez nuke esango gauzak ez direla egiten. Egiten dira. Eta ni goizetik gauera lanean nago. Ez dudala ezer egiten? Ziudadean gehiago egingo nukeela? Ez dut uste. Esatebaterako, Perpaus Kausalei buruzko liburu bat prestatzen ari naiz. Hartu idazle zaharrak eta ikusi nola erabili dituzten. Hori bakarrik, badakizue zer lana, den? Noiz aterako dut? Ez dakit, baina egiten nabil. Eta horrelako leku batean. sosegua daukazun leku batean, egin daiteke lan bat. Ez dakit beste leku batean. Sartuko banintz mila asuntotan ez nuke horretarako izango sosegurik, ez astirik. Eta hori bezala gauza asko dago aztertzeko. Guri gertatu zaigu tradizioa baztertu egin dugula. Eta beharrezkoa da tradizioa euskara sustraitik ikasteko, aztertzeko eta ezagutzeko.
A.–Euskal Filologiako fakultateek eta, ez al dute laguntzen horretan?
A.V.–Bueno, beren lana egingo dute. Oraindio Euskal Unibertsitatea sortu berria da eta goizetik gauera ez dira gauzak inprobisatzen, ezta? Denborarekin... nik uste dut jendea badatorrela, baina denbora eskatzen dute gauza hauek. Esatebaterako, Euskaltzaindiak zelan erabakiko du kausalak zelan erabili behar diren euskaraz monografiarik ez badago horretaz. Ezin da. Horretarako egin behar da monografiaren bat. Ni nabil zeozer egiten. Ez dakit ongi ala gaizki egingo dudan. Kausalakin hasi naiz, baina badakit hor eremu askoz ere zabalagoa dagoela aztertu gabe. Baina nik dena ezin dezaket egin.
A.–Badago beraz lana.
A.V.–Lanik ez da falta. Batzuk presa sartzen digute baina ondo egin behar dira gauzak. Badira presio taldeak, baina Euskaltzaindiak ezin du inoren morroi izan. Denok, edo gehienok onartzeko moduko erabakiak hartu behar dira. Bestela bere prestijioa galduko luke Euskaltzaindiak.
Josu LANDA. Iñaki URIA

Luis Villasante
22-25

GaiezKulturaKultur ErakEuskaltzain
GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
PertsonaiazVILLASANTE1
EgileezLANDA2Kultura
EgileezURIA3Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude