«Campanadasa Morts»


2021eko uztailaren 23an
Tomas Etxaberi elkarrizketa
Orain Zortzi Urte, Martxoak 3 Gasteizen
«Campanadasa Morts»
Kanpandorreko kanpai hotsa baino gehiago balen hotsa entzun zen duela zortzi urte Gasteizko San Francisco elizan. Bi urte geroago, bi urte, Gasteizko alkate zen, eta orain ere den Jose Angel Cuerda jaunak hura ahaztu behar zela zioen, «el tres de marzo ha de ser una fecha de reconciliación y olvido para todos». Guk ordea, ez dugu ahaztu nahi, ez dugu onartzen orduko arduradunak–Fraga eta lantegietako nagusial:–oraindik ere lasai-lasai ibiltzea inolako auzirik izan gabe.
Tomas Etxabe orduko «Comisiones Representativas» izenekoen partaidea zen, oso ezaguna burruka eta asanbladetan. Berarekin egon gara orduko eta oraingo egoeraz, antolaketaz, gobernu sozialistaz eta beste hainbat gauzataz mintzatzen.
Gasteizko langilea langile berria zen eta beste aldetik dozena erdi edo zortzi urtetan oso zapaldua. Lantoki berriak ziren Gasteizkoak, ez zuten urte asko eta hona etorri ziren lantokietako nagusiak hemen txoilo ona zutela pentsatuz. Piontzarako industriak montatzen hasi ziren: Mevosa, Forjas, Mitxelin. Arregi.... orduan langile asko kanpotik etorri ziren, gailegoak, extromeinoak, kastelainoak.. eta Araba bertakoak ere, nekazari giroko jendea. Langile hauek ez zuten langile kontzientzi handirik; nagusiek soldata txikia ematen zieten edo bestela 10-12 orduko jornala aste bukaeran soldata dexentea edukitzeko.
Mendizulotan Batzarrak
Hori dena akumulatzen joan zen –eta gainera lanaren erritmoa izugarria zen–letxe txar handia sortuz. Oso momento kritikoa zen, halako libertate apur bat hasi genuen geureganatzen, Franco hil eta Ariasen entsaiua egon zen... Bazen espektatiba bat politiko mailan, langilearen banguardia txiki bat geunden, txikia ez oso organizatua, letxe txarra hor zihoan, haserre ere. eta posible izan zen halako plataforma bat, ikuspegi unitario batetik egitea. Nik gogoratzen dut 76ko plataforma tiru bat hilabete lehenago hasi ginela prestatzen, mendizuloetan batzarrak eginez, Armentiako pinutegi batzutan.... eta banguardia hori bildu ginen eta-lantegi guztietako komisioak batzuk koordinatzea eta plataforma berdintsuen atzetik ibiltzea. Lantokietara joan ginen eta guk uste baino bizitasun handiagorekin hartu zuen langileak, eta hasi ziren lehen asanbladak inposatzen lantokietan. Orduan Forjasen hasi eta atera zen, nahiko espontaneoa eta azkar; zortzi bat mila langile hamabost egunen barruan denok geunden greban.
A.–Zu "Comision Representantivas" direlakoan egon zinen, zein zen zuen funtzioa? Nola funtzionatzen zenuten?
F.–Komisioak asanbladak baino lehen hasi ziren–lehen esandako bilera haiek alegia–, gero asanbladak egin zirenean lantokietan, lehen mugitzen zen jendea edo–ta asanbladak jarritakoarekin komisio bana sortu zen lantoki bakoitzean eta komisio horiek beren artean koordinatzen. Momentu hartan osatu zen burokraziarik handiena; komisioak biltzen ziren. asanbladak erabakitakoa eztabaidatzen zen eta berriro asanbladetara joan; bazegoen izugarrizko lotura komisioen eta asanbladan artean.
A.–Ze garranizi zeukan asanbladak?
T.–Kristona. Orduan eta orain. Egia da orain ez dela ordukoen modukorik egiten, hori tamalgarria da.
Langileak ikusi zuen asanblada erakunde mota bat bezala beste askoren antzera, pozik ikusi zuen, eta eutsi behar zitzaiola, hori galtzen bagenuen kriston egurra hartuko genuelako. Oso indar handia zeukan. izugarrizko indarra hartu zuen.
A.–Halere urte pare bat beranduago «Asanblada bai, mitin ez» lemapean istilu nahiko gogorra egon zen Mendizorrotzako polikiroldegian.
T.–Gogoratzen dut momentu hartan nik postura okerra hartu nuela. Hor zer gertatu zen? Erreforma sartu zela eta itsutu egin ginela Egia, itsutu ginela. Erreforma ona da, gauzak irekitzea... baina problema da gauzak irekitzean engainatu eta jendea harrapatu egiten duela berriro ixtean.
A.–Atzera pausu ikaragarria izan hura, ezta?
T.–Kriston pausua izan zen, azkarregi eta gaizki emana; adibidez, gehiegizko konfiantza hori legalizatzen ari ziren sindikatoetan. Langile askok uste zuen hau Europa zela, Europan demokrazia zegoela, libertatea, eta orduan sindikatuak legalizatzean jendeak uste zuen berez askatasuna bazetorrela. Engainatuak izan ginen.
A.–Horretan ere bada beste datu bat, 76an izan zen guzti hura, eta urtebete beranduagoko hauteskundetan, istilu gorrienak izan ziren auzoan, Zaramagan, UCDk irabazi zuen. Martxoaren 3a, ke laino bat izan zen?
T.– Beno, borrokak bazuen sentimentu aldetik hainbat gauza, bihotzetik sortutako jokabide asko,.... eta ez dira txarrak! Baina borroka hark «vertical»ari azken kolpea eman zion, hemengo erreibindikazio garrantzitsuenetakoa «sindicato vertical»a botatzea zen eta handik bi hilabetetara ez zegoen. Borroka hartatik lortu zen Arias botatzea; borrokak izan zituen bere gauza inportanteak, ejerzitoa mobilizatzeraino iritsi zen.
Orain, pertsona bakoitzean zenbat lan egin duen borroka hark? Nik ere neure dudak dauzkat.
A.–Bai, izan ere hiru hilabeteko leihoa, gehiegitxoa da.
T.–Oso zaila da borroka horren ondorioa esplikatzea. Esperieritzi berriko jendea ginen, lehen aldiz horrela borrokatzen zuena, lehen aldiz ikusten zuena polizia kalean ostiak ematen.
Saiatu ginen errepresio, gobernua eta patronalaren arteko harremanak esplikatzen, zera zer den eta nork osatzen duen eta bestea... baina guzti hori zaila da bi hilabetetan buruan sartzea.
Bloke Bat Ginen Beste Baten Aurka
A.–Nola ikusten duzu orduko eta oraingo giroa? Duela aste pare bat, Otsailaren 17an Metaleko greba ez da nabaritu ere egin Gasteizen.
T.–Gauza bat oso garrantzitsua da, langileariaren kriston zatiketa ideologikoa dagoela, orduan ez zegoena. Zatiketa hori ikusi da 26ko hauteskundeetan. Jende askok halako definizio politikoa hartuta dauka eta halako sinismen bat zenbait politiko ezberdinetan Orduan ez zegoen horrelakorik, orduan fundementalena zen nagusiak eta gobernoa eta polizia, horiek gauza bat zirela eta gu beste bat. Gainera ez zegoen korrente moderado indartsurik.
Orduan langile instinto handiagoa zegoen, bloke bat ginen beste baten aurka. Ez zegoen zatiketa hori eta askoz errezagoa zen borroka ta batasuna; gaur gauza askoz ere politizatua eta biziatuagoa dago; politika biziatuta dago.
Buru jan izugarria egon da. Telebista. erreformistak.... kriston lana egiten ari dira.
A.–Zer ekarri dio PSOEk langileriari?
T.–PSOEren gobernoak langileari ilusio pilo bat ekarrio dio, eta gero frustazio handiagoa, bestaldetik langabezia gehitzea eta lantoki barneko harremanak okerragotzea ere ekarri dizkio.
Gaur sozialista siglak dauzkan alderdia dago gobernoan eta jendeak errazago tragatzen ditu sinistu ezin diren gauzak, sozialismo faltsu horren babesean. Bestetik errepresioa gehitzea ekarri dio, euskararen baitan, gizartean... edo azkeneko GAL hori.
A.–Azkenik, Tomas, sei urte pasa dira gertakizun haiek aztertzeko komisioa sortu zenetik. Zertan dago une honetan Martxoaren 3ko sumarioa?
T.–Sumarioa erabat geldituta dago. Bazterturik, eta gehiago oraindik PSOE gobernoan dagoenetik. Sumarioa hor dagolea gogoratzen duten bakoitzean tripako mina sortzen zaie.
Xabier E.
14-15


GaiezEkonomiaSindikalginBesteak
PertsonaiazETXABE4

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude