Anjel Kruz Jaka: «Ahaztu Egin Dituzte Gudariak»


2021eko uztailaren 27an
Anjel Kruz Jaka, Gudaria, Zumarragako Rekadista, Idazle Autodidakta, Abertzaleari Elkarrizketa
Gudaria, Zumarragako Rekadista, Idazle Autodidakta, Abertzalea
Anjel Kruz Jaka: «Ahaztu Egin Dituzte Gudariak»
«Academia errante»ko sortzailetakoa. Iparragirre, Lope de Agirre, Urretxu eta historiari buruzko liburuak idatzitakoa. Gerran aritutakoa. Gizon heldua. Altua. Begi urdin eta begirada bizikoa. Atsegina, hiztuna eta espresio handikoa. Ez dakigu seguru zergatik hautatu dugun «notizia» ez den gizon bat. Horrexegatik agian notizia ez delako, ahaztu egin nahi izan dituzten gizon horietako bat delako. Eta gizon honek ezin dezakeelako ahaztu. Herri batek ezina duelako ahaztea.
Hizketan hasi orduko konturatu gara bere nortasuna ez dela bazkalondo batean hustutzeko modukoa. Berak egingo zigun une batez bere buruaren aurkezpena, Urretxun aurkeztu berri duen liburu bikoitzaren aurkezpena aipatzerakoan hain zuzen ere: edadeko señora bat omen zegoen han beste señora baten onduan. Orduan zera esan omen zuen batek: Aze familia horiena! Ze familia ona. Eta besteak erantzun: Bai, baina Herri Batasunakoak dira. « Baina konfundituta daude. Ni ez nago ez batean ez bestean. lzan nintzena bezalakoa jarraitzen dut izaten, eta izaten jarraituko dut. Abertzalea eta kitto! »
«Seme zaharrena jaiotakoan emazteari esan nion: «Ez dut nahi honek biharko egunean nik gurasoengatik gaur diodana esan dezan! «Beren kulpagatik ez dakit nik euskaraz!».
Txiktatik daki euskaraz baina hobeto moldatzen da erdaraz. Ezkondutakoan ikasi zuen berriz, semeekin. « Uste zuten odolarekin batera hizkuntza ere ematen zigutela. Ekibokazio bat zen hori». Karlista zuen aita. «Nazionalismoa sentitu izan balu igual erakutsiko zigun euskara...». Karlista baina «beltz»etakoa. Gerra etorri eta Bilbora joandakoa.
ARGIA.–Honelako gurasoak izanda nola egin zinen nazionalista?
ANJEL KRUZ JAKA.–Asko irakurri nuelako. Asko irakurri nituen Kanpion eta Arana, Pedro Mari... Hau da. konbentzimenduz eta nere Herria estudiatu egin nuelako pittin bat.
A.–Une haietan nola bizi zenuten karlismoa eta nazionalismoaren arteko tirabira?
J.–Orduko nazionalistak eta gaurko PNVkoak zeharo ezberdinak dira. Orduko karlistak ia ia desagertu dira eta gaur egun PNVkoek pentsatzen duten gauza berbera izatera datoz gutxiasko. Oraingo PNV ez da lehengo nazionalistak bezalakoa, ez dago inolako dudarik. Areago, orduan ere ba ziren gaurko ETAkoen antzekoak. Orduan ere baziren armaturik zihoazen gazteak. Gainera...nik ere izan nituen armak nere etxean. Hau da PNV-k "terrorista" egin ninduen. Terrorista komillen artean, zeren orduan ere ba ziren PNVkoak "terroristak" zirenak. Orain "terrorista" esaten diotenen estilokoak. ETAkoak. Ez da gauza berria.
A.–Orduko karlistak eta oraingo PNV berdin?
J.–Ez zeharo. Segurnasko regionalistagoak dira PNVkoak lehengo karlistak baino. Ez dira ordukoak bezain garbiak. Gudari izan ginenon artean ere asko eta asko daude konturatzen ez direnak bandera horren aurka jardun ginela borrokan eta orain PNV bandera hori entregatzen dabilela. Eta, zertarako? Askotan galdetzen diot nere buruari. "egia ote da?", "Zertarako?", " Merezi zuen?".
A.–Ze batalloian egin zenuen gerra?
J.–Amaiur batalloian. Lagun asko ezagutu nituen han, eta gero ikusi gazte eder haiek, gogoratzen naiz batekin, nere edadeko mutil eder bat, Jose Antonio Zabaleta, Aralar batalloiko komandantea izandakoa, hor fusilatu zuten. Eta galdetzen duzu. pena merezi ote du? Hamabi izan familian eta zazpi batera atzerriratu egin beharra, nere familiarekin ibili izan naizen bezala...askotan ez dakizu pena merezi duen. Ez dakit, ez dakit. Onena bideari jarraitzea da.
A.–Bai, baina norberak bideari jarraitu arren aldamenekoak utzi egiten duenean bidea...
J.–Hutsuneak beti aurkituko dituzu, ezinhestekoa da, baina besteek ere bai eh! Bideari utzi egin diotenak, jarraitzen ez dutenak, horiek hutsune gehiago izan behar dituzte.
A.–Non egin zenuen gerra?
J.–Bizkaian ibili nintzen eta gero bi urtez «Batallon de los trabajadores» horretan. Gerra bukatuta, nire kintakoak lizentziatuta etxera etorri nintzen. Parrokoarekin hitzegin eta hortxe.
Beste etapa bot hasten da orduan berarentzat rekadista lanarekin. «Pentsa nire estudioak 12 urte artekoak bakarrik direla. Rekadista bezala hasi eta jende berria ezagutu nuen. Harreman asko egin nituen. Esan daiteke herriko kaskaroitik atera egin nintzela».
Donostia eta probintziako jendea. Jakinmineko jendea. Izen handikoak batzuk. «Jende hau gainera zenbat eta gehiago jakin orduan eta sentziluagoa da. Mundu haundia daukan jende hau oso sentzilua da, horregatik da ona hauekin harremanetan jartzea, asko ikasten duzu».
«Amistadea euki nuen Conde de Peñafloridarekin, Joakin Mendizabalekin. Autoridade bat zen orduan. Asmoa zeukan honek taldetxo bat bildu eta salida zientifiko batzuk egitekoa». Eta egin zituzten salida horiek. 61, 62, 63, eta 64. urteetan hiruzpalau salida urteko. «Hil egin zen gero istripu batean. Berak erakutsitakoarekin eta guzti honekin orduan atera zen «Academia errante»a. Hor hasi zen».
Aurrenengo aldi - Martin Santosi entzun onmen zion izen hori, Barandiaranen omenaldian. Hau «Academia errante bat da» esan omen zuen. Eta hala.
Salida horietan hitzegin egiten zuten. Natur Zientziak, Historia, Pertsonaiaren bat... Gaia jarri eta gai horren gainean antolatzen zen bilera. Aldez aurretik preparatu behar zuen bakoitzak berea. Bitarteko lana egiten omen zuen berak, «nik gainera ezin ezeren alarderik egin. Jakintz mailan ez neukan oinarri sendorik. baina bai haiek biltzeko afana. Egun ederrak pasatzen genituen elkarrekin».
Francoren garaia zen ordea. "Orexan egin genuenean hango maixtrak jende arraro samarra ikusi nonbait eta poliziari deitu. Hurrengoan Mandubian genuen. Han agertu zen polizia handik bi egunetara. Familiako bati pasa zioten abisua gero. Honek estazioan harrapatu ninduen eta temarioak eta etxean utzita joan nintzen Donostiara. Ni beti gelditzen nintzen tabernan sartu Donostian eta Brigada Sozialean presentatzeko. Manzanasengana joateko. Hiru bider deitu zidan".
Beste behin Gobernadoreari zuzenean deituta lortu omen zuen biltzeko permisoa. Baina Manzanas enteratuen eta txantajea egin omen zion Esan zion. "badakit rekadistatzat zabiltzala eta propagandarekin ibilia zarela. Edozein egunean presentatuko gara eta badakizu zer pasako zaizun". "Mehatxu bat izan zen. Semeak ikasten eta egunerokoarekin bizi nintzen ni. Ez nituen mila pezeta sobran. 8 egun kartzelan sartu eta aze aterramendua nere etxean. Orduan erabaki nuen besteei inolako esplikaziorik eman gabe «Academia errante» horren asuntua uztea".
«Nik esan nion Manzanasi, zuetako delegatu bat jarrita ere ezin al diot «Academia» honi segida eman? Erantzuna, «ez. ez. ez. Zuk ezin duzu hori egin zeren eta zu ez zara gerra irabazi zutenetakoa!». Pentsa ze fitxa neukan nik».
Gehien gustatu izan zaion gaia Historia omen da. Bertako historia. «Urretxuri buruzko liburua argitaratu dut orain».
A.–Zu omen zara Lope de Agirreri buruz gehientsuen dakiena. Lope de Agirre, zergatik Lope de Agirre aukeratu?
J.–Lope de Agirre galtzaile bat zen eta galdu dutenei buruz ez da sekula hitzegiten. Eta Euskal Herrian santuak besterik ez daukagunez, deabruei buruz hitzegiteko garaia zen. Beti admiratu izandu dut gizon hau, beti pertsegiturik dauden gizon hauek admiratu daitezkeen bezala periodikuak esaten duenean ETAkoei buruz hau terrorista bat da, beste hori ere bai eta hura ere. Beraien bila dabiltza zakurrak balira bezala. Eta ahal duten modura defenditzen dira. ETAkoak esaterako eredu bat dira, superbibentziagatik borrokatzen dute, gogorrak direlako bere idealean. Lista beltzean zaudela dakizunetik aurrera ekin behar diozu. Lope de Agirrek bazekien berak sublebatu egin zela eta bere atzetik zebiltzala bila. Eta hil egiten bazuen horretara behartuta zegoelako zen. Denok, santuenak ere, borroka egiten dugu superbibentziagatik.
A.–Euskaldona sentitzen al zen?
J.–Ez orduan ez zegoen problema hori. Sabino Aranak gure nortasuna erakutsi zigun arte ez zegoen horrelakorik. Bere aurretik bera bezala sentitu zuenik bazegoen. Iparragirre esaterako. Baina Luis eta Sabino Arana Goirirekin etorri zen euskaldunen esnatzea. Larramendi, beste batzuk... baina artean ez zegoen nazionalismorik. Motiborik ere ez zegoen ia ia, zeren eta autodeterminazio bat bazenuen orduan. Foruak eta zure nortasuna zeuzkazun. Hori kendutakoan ohartu ziren zer ziren.
A.–Iparragirreri buruz ere beste liburu bat...
J.–Bai, asko sentitzen dut baina ondo bukatu gabe geratu zen liburua, gerora aurkitu izan bait dut gizajoa nola ibili zen Euskal Herrian bere azken hiru urtetan. Heroe bat bezala errezibitu zuten aurrena. Gasteizen egin zioten omenaldi bat. Ailegatu zenerako ordea dezepzio bat hartu zuten denek. Ez zen hura lehengo Iparragirre hura. Ez zen hura gurasoei aituta aurrenengo karlistadan kantari ibilitako hura. Bigarreneko hura. Gazterik zahartuta zegoen. Omenaldia egin eta handik bi hilabetetara ahaztu. Xenpelarek ere parre egin zion gainera. Kontzertuak emanez eta ibili zen. Gerora aurkitu nuen ordea guziau. Diputazioari eskribitutako kartak berriro ere aldegin beharko zuela esanez. laguntza eskatuz...
Hobby but bezala hartzen ditu bere ikerketa historikoak. Ez omen du ezer ematen. Ilusioa. Beti aurkitzen omen duzu zerbait. «Horretan murgilduta nago. Hil bitartean badaukat lana guziori ordenatzen». (Karpeta mordo bat seinalatzen digu).
A.–Zu gerran eta ibilia zara baina zer sentitu zenuen semea ETAn ibilia zela jakin zenuenean? (Egia esan hiru dira ibilitakoak, baina bati buruz ari ginen)
J.–Amorratu egin nintzen. Noski, guraso denei gertatzen zaiena da.
Konfiantza giroak berotu egin du gela. Aita edo aitona ikus dezakezu aurrean.
A.–Nola ikusten dituzu gaurko gauzak? Zer esango zeniguke gaurko gazteei?
J.–Atzerakada handiak ematen dira bizitzan zehar. Politikoki atzerakada handiak. Gure gizartean. batasuna egon beharrean eta jarraitu beharrean zure lagunek bizia ernan zuten haregatik, ikusten duzu guziorrek ez zuela ezertarako balio izan. Beste gizon batzuk etorri dira, beste gizarte bat eraiki dute, PNVri buruz ari naiz. ez da lehenagokoa. eta noski. dibortzio bat ikusten duzu herri berberarengan. Eta urteak pasa beharko dute berriro batu arte.
A.–Panorama ederra jarri diguzu...
J.–Massa hain da artaldea bezalakoa...Horregatik ikusten da atzerakada hori. Baina atzerakada honek katapulta baten papera joka dezake. Beste belaunaldi bat etorriko da agian gaurkoa baino batuagoa izango dena. Uste dut orduan isuritako odol guzia. ez dela. orain bezala, alperrik galdua izango abertzaleen artean. Gerra ez da oraindik bukatu. Ez zen paktorik izan. Pake itun bat izan ez denez jarraitu egiten du gerrak. Orduko gerrak. Nere ustez ETAk jarraitzen duena. Urteak pasa eta ikaragarria da idealista garbi haien ondorengoek banderak ematea haien hilizaileei. Bestalde. hil ziren haien odolak bizirik dirauela ematen du batzurengan.
A.–Herri bat nahi eta gerra galdu...
J.–Ideak ordea jarraitu egiten du. Nik bizi izandu nuen Euskadi harengatik sartu gintuen PNV-k gerran. Bere moneda zeukan Euskadi bat, Independentzia moduko batekin oraingoa baino errealago zen Estatuto harekin, eta beragatik hainbatek bizia eman zuen Euskadi harengatik. Eta askok borrokan segitzen dute horregatik, ez Gernikako estatutoagatik. Neretzat Ajuriagerra izan zen dena izorratu zuena. Bera izan da kalte gehiena egin duen gizona. Moncloako paktutara makurtu zelako eta Euskal Herria eraman zuelako atzetik hara. Hutsa gertatu den itun batetara. Traidorea ezin daiteke esan, gogorregia izango da, baina nefastoa izan zela esango nuke.
A.–Zurekin gerra egindako asko eta asko PNV barruan dago ba oraindik ere...Nola entenditzen duzu hori?
J. Badaude, bai. Eta beldurra ematen dit haiei hitzegiteak. Nahiago dut nerea bizi eta...haiek ere biziko dute berea. Ez dut uste denak Elosegi bezalakoak direnik. Esan behar da gainera ez dietela superbibienteei batere tokirik utzi, 'el vacío' egin diete. Orain, horiek zer pentsatzen duten? Ez dakit. Lehengo gudariek ez dute ezer pintatzen inon.
Ahaztu egin dituzte gudariak.
Baleren BAKAIKOA. Joxe MOLLARRI

"Uste zuten odolarekin batera hizkuntza ere ematen zigutela. Ekibokazio bat zen hori"
"Asko irakurrita egin nintzen nazionalista. Konbentzimenduz"
"Arturo Kanpion izan da Euskal Herriko eminentziarik handiena"
7-10

GaiezGizarteaIdeologiakAbertzaleta
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakJAKA1
PertsonaiazJAKA1
EgileezBAKAIKOA1Gizartea
EgileezMOLLARRI1Gizartea

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude