Izaskun Ugarte: "Ezin da atzera egin"

  • Hogeitabost urte ditu Izaskunek, Mikel Goikoetxea 'Txapela' hil berriarekin eraikitako bizitza bat, berekin egindako bi haur hazteko, Hodei eta Haize, hutsetik hasita ongi menderatzera iritsi den euskara, muinetarino sartzen dizun begirada sakon bat. Eta ezagutu berriari tripak nahasteko ainako naturalitate eta apaltasunez kontatzen du bere bizitza latza, agertzen dizu munduaren bere ikuspegi militantea. Besteren esperientzia eta sentimenduekin trafikatzen duen merkatari sentitu du bere burua kazetariak.

2007ko otsailaren 21ean
Mikel Goikoetxea 'Txapela'ren emaztea eta alaba
Mikel Goikoetxea 'Txapela'ren emaztea eta alaba, Izaskun Ugarte eta Haize Goikoetxea
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Izaskun: Agian inzinerazioarena aurretik zetozen gauza batzuekin moztea zelako. Izan ere, momentu bateanjende guztiak egiten dugu berdin: elizara joan, kanposantura eraman, etabar. Eta jendeak ikusi du inzinerazioaren atzetik zerbait gehiago dagoela; alegia ez dela "moztu egin dugu" esan eta gero elizan bukatzea. Heriotza nola hartzen den ere berdin; "hil da baina hemen dago" esaten da eta ez da egia. Zer da gorputz bat bizirik gabe, indarrik gabe? Ez da ezer.

Niri gertatu zitzaidana ere oso garbi ikusi nuen. Hil zenean ez nengoen berarekin. Autopsia egitera eraman zutenean esan zidaten ea ikusi nahi nuen. Joan nintzen, ikusi eta esan nuen "baina hau ez da Mikel!". Gero inzinerazioa izan zen eta hautsa hartu eta hara bai, hura Mikel izan zitekeen. Mikel ez zen tipo bat hola tunban sartzeko, bere izakerarekin ez doa elizara sartzea, kanposantura eramatea. Askoz gehiago identifikatzen nuen errauts bezala bere gorputza hor hotza hilobian baino. Kolpe haundia izan zen kamara errefrijeradore hartatik alera zutenean eta "hau da? hau besterik ez da geratzen?".
 
Baina oraindik ere ez da samurra familia batentzat bere senidearen gorputzik gabe geratzea.
Gauzak ondo ikusten dituztenek oso ondo hartu dute; bera horiekin zegoen eta oso ondo. Bere familiak eta besteak eta zer pentsatzen zuten? Guzti horrekin moztu zuen berak, ezta? Une horretan ere horrela egin behar zen. Bere lagun batzuk hil eta gero esaten zidan: "Modu batera izan bada, zergatik orain kanposantuan eta elizan eta gauza guzti horiekin? Ez doa bere bizimoduarekin, bere pentsakerarekin, berak hori nahi ez bazuen zergatik egin da?" Baina beti izan da familiak atzetik zirela eta abar. Mikelek bere barnagatik "materialista erromantiko" bat zela zioen, eta hala zen eta hala nahiko zuen. Ez da berdina zerraldo bat elizan eta kanposantua eta guzti hori edo hemen egin genion azken agurra eta beste aldekoa eta.

Beste hau ere garbi zuen Mikelek: bera ez zela ez onena ez bestearena, ez zela inoren propietate; bat hemendik tiraka eta bestea handik, hola ez. Ezin nuen ahantzi bera nongo militantea zen eta zer nahi zuen; bizi guztia hor eman du eta hori zen guztia. Hautsak nori eman planteatu zenean Xanti Brouardi ematea erabaki nuen, familiaren adiskidea da eta HBko mahai nazionalekoa, esateko "nik ez dut hauts hauetatik ezer nahi, ez neretzat ez besterentzat, hau Herriarena da".

Jende askoren ahotan ibili da zure balorea. Inork ez zuen espero Txapelaren emazte gazteagandik holakorik.

Bai, aktibista bat besterik ez zela esaten zen. Baina zer da aktibista bat? Metrailetero bat zarela uste du jendeak, metraileta hartu eta aurrean harrapatzen duzun goardiazibil guztia garbitzen duzula. Eta hori bakarrik ez da. Mikel hori ere bazen, baina beste gauza batzuk ere bai. Azkenean zure irudia deformatu egiten dute.

Oso jende gutxik ezagutu du Mikel, baina oso jende gutxik nahi zuen ezagutu: berak markatzen zuen bizimoduan inor gutxi jartzen zen ondoan jarraitzeko. Momentu askotan esaten duzu "hauek denak hemen dira, nirekin daude puntu bateraino baina beste gauzak ez dituzte nirekin"

Mikelez entzun ditugun gauzen artean bere literaturzaletasunak atentzioa deitu digu.
Zaila da bere irudia ematea. Borroka ez da borroka harmatua bakarrik, askoz zabalagoa da, eta osoa egin behar da. Bera horrela saiatzen zen egiten. Jende askok uste zuen oso hotza zela eta ez da egia. Maila guztietan aukeratu du jendea eta baita gauzak ere. Batzuk ezingo zitnela aldatu bazekien eta horietara ez zen joaten.

Bere radikalismoan egun batean heltzen zen eta esaten zidan: "Begira, ezin naiz erdaraz egiten duen jendearekin mintzatu, ez zait ateratzen eta mutu bat bezala gelditzen naiz han, eta esaten dut nik zer pintatzen dut hemen?" Hain gogorra da bizitza eta hain latza egiten zaizu dena eta azkenean radikalizatu egiten zara.

Ezagutu zutenek diotenez oso azkarra omen zen Mikel.
Pertsona bat ezagutzen zuenean lehenik entzun egiten zuen eta ideia bat egiten. Esan ohi zuen azken finean pertsona bat zer den detaile txikietan ikusten dela, gauza txiki baten aurrean zer egiten duen ikustean ezagutzen dela bere planteamenduetan noraino iristen den, ea maila batean geratzen den ala ez. Batzuetan igoal ez ginen ados pertsona bat juzgatzeko orduan, eta denbora pasa eta zerbait gertatu eta esaten zidan: "Ikusten duzu? Beste momentu batean hau ea bestea egin zuen eta zuk ez zenuen ikusi".
 
Guk biok bizitza bat eraman dugu eta gure inguruan oso jende gutxi izan da. Alde batetik sekula onartu ez dugulako bera oso famatua zelako jendearekin afari bat egin behar dugula eta batera eta bestera ibiltzea, holako harremanik ez genuen onartzen. Bestetik, guk planteatzen genuen bizimoldea jendeak ez zuen hartu nahi, nahiko latza eta gogorra delako. Zenbat jendek jarraitzen du hor haurrak dituela? Haurrak aitzakia bezala hartzen dira, "haurrak eta emaztea ditut eta ezin dut hau eta bestea egin". Azkenean da zure buruaren aurrean aitzakiak jartzen dituzula, baina problema zu zara, zuk nola ikusten dituzun gauzak eta zu nola zauden.

Baina haurrak kondizio horietan haztea...
Askotan esaten genuen: haurrak hemen dira eta... baina zer dira haurrak guretzako? Zergatik ez dugu hor daudelako gure bizimodua aldatzen? Baina zure ideiak materializatu egin behar dituzu, Euskadi eta hau eta bestea esanaz ari zara, baina materializatu egin behar duzu, eta haurretan materializatuak daude. Gizarte bat nahi dut eta haurrengatik ere gizarte bat egiten dut, beste bizimolde bat bizi dezaten, beste mundu bat ezagutu dezaten. "Haurra niretzat da" hori hautsi egin behar duzu. Beti hola gertatzen bait da familiarekin, zure amak mila gauza egin dizu eta zuk zure amari mila esker eman behar diozu bizi guztian. Eta hor ere lan bat dago; maila horretan lan hori nik eraman dut batez ere.

Eta bera laguntzeko momentu askotan ere bai. Latza da bizitza horrela, oso une zailak dira, askotan bakarrik sentitzen zara, dena egitera iristeko jendea behar duzu ondoan eta momentu batzuetan konturatzen zara jende hori ez dela zu bezalakoa, jendeak ez dizu erantzun hori ematen. Eta oso latza da aurrera egin eta aurrera eta... Azkenean merezi duela pentsatzen duzu, ongi sentitzen zarelako zeure buruarekin, eta horrela bizitzea ez zaizula inporta esaten diozu zure burnari.

Behin baino gehiagotan gertatu zaigu gure buruak zoroak bezala ikustea, idealismo izugarri batean sartuak. "Baina utopia osoa izango da hau" esaten duzu... baina utopiagatik ere borrokatu egin behar da.

Zail egiten da kondizio horietako bikote bizitza bat ulertzea. Norbaitek esanen du hau irakurtzen duenean: "Agerlariaren alarguntsari egin diozue elkarrizketa, gerlariaren atsedenari".

Sekula ez naiz horren beldur izan. Beti eduki dut garbi nor nintzen eta zer nahi nuen, eta garbi utzi dut, horregatik enfrentamentu asko ukan ditut batzuekin, beste batzuek ondo ulertu naute. Egin ezin dudana Mikelen alarguntsa bezala bizitzea da, ta ez naiz inoren alarguntsa sentitzen. Askotan pentsatzen dut hori, jendearentzat Mikelen alarguntsa izango naizela, baina ezin dut buruan sartu. Gauza horiek gainditu ditugulako behar bada, baina beste asko hor daude eta alarguntsa ikusten zaituzte.

Ez dit beldurrik ematen. Zer aldatu da nere bizitzan? Mikel ez dagoela, eta une batzuetan bakarrik sentituko naiz, ez da bera izango. Lehen ere ez zegoen momentu askotan baina jakin behintzat banekien beste leku batean zela, eta nerekin ados zela. Baina dena dela berdin jarraituko dut. Ez dakit... zaila egiten zaizu, eta jendeak hartzen zaitu modu batean... baina ezin duzu gaizki hartu, haiek horrela dira.

Ez al duzue pentsatu izan zuen lan guztia alferrikakoa zela? Urte batzuk bedaramazkizue hemen, eta agian 78-79an gauzak argiago ikusiko zenituzten baina orain galtzeari usaina gertuagotik hartuko zenioten, agian egiten zenuten borroka irabaztea posible zela baina galtzea ere bai.

Ziur ikusten dut irabaztea posible dela, ez da posible galtzea. Gu oso gogorrak sentitu gara beti; zure buruagan konfiantza osoa duzu eta esaten duzu "da, ez, jarraituko dugu aurrera eta..." Une batzuk oso latzak izaten dira, mugimendua nola doan ikusten duzu, jendea... erreforma sartu da nolabait. Mikelek esaten zuen: "egoera aldatu da, gauzak askoz zailagoak dira eta beste aldean gauzak horrela ikusten ditut..." Baina sekula baino beharrezkoago ikusten duzu jarraitzea. Mikel hil dute gainera, ez da posible atzera egitea, aurrera egin behar dugu baina bukatu arte.

Tontoarena egitea ote den? Sekula ez dugu horrela pentsatu. Kontzientzia prolema da piskabat. Materialki ez dugu sekula ezer ukan, eta beraz galtzeko ere ez. Zer galduko genuen guk? Bizia, ez beste gauzarik, ez genuen ezer, eta gaur egun ez dut ezer.

Baina bizia galdu dezakezu. Eta oso garbi eduki behar da zerbait zure bizia arriskutan jartzeko, zerbaitetarako balio behar duela bizia arriskatzeak.
 

Askotan hitz egiten genuen horretaz eta berak esaten zidan beldur zela neri emango zidatela, bera jo ezin bazuten neri emango zidatela. "Zuri egingo dizute eta min egitea zer den hola jakingo duzu esango dute". Gauza bat orain sentitu dut: niri ez zait inporta ni hiltzea,baina mina egiten digu ondo-ondokoa hiltzeak, zerorri hiltzea pixkat gainditua duzu, baina ondoan daukazun pertsona hiltzen badute kristoren mina egiten dizu.

Azkenean problema da noraino eman nahi duzun, dena emateko prest bazaude... Mikelek komentatzen zuen behin baino gehiagotan: "Ezin dut sinistu hogeitazazpi urte ditudala, sekula ez dut pentsatu hogeita zazpi urte ukan arte helduko nintzenik". Normala da, egun osoa hor zabiltza eta egunen batean emango dizute eta garbi duzu. Berak esaten zidan askotan, zihoanean, pentsatzen zuela "bueno, agur dena". Hori sentituz gero badakizu hiltzea zer den eta momentua bera ia-ia pasatu duzu.

Normala al da hori? Izaskun...?


Neri normala iruditzen zait, gure bizitza hori izan delako. "Kattu" hil zutenean esatera etorri ziren gauean, eta bera ez zegoen etxean. Jo zuten atea eta "Badakizu zer gertatu den?"eta nik esan nien "Mikel!" eta "ez, ez da Mikel, Kattu da"eta ni nengoen... fu! Gero gauean etxera etorri zenean esan zidan "jo. batzuk hiltzen eta besteak damutu bezala beste aldera pasatzen, hau da panorama". Ez, ez gara hiltzeko beldur izan. Mikelek bazekien hil behar zuela eta nik ere bai. "Carne de cañon" zen, bazekiten peligrosoa zela, ez bakarrik metrailetero bezala, maila guztietan. Bazekiten noraino ematen zuen, bere bizia eta gauzak nola planteatzen zitnen. Aktibista bezala jende gehiago eduki dute tirokatzeko bera baino askoz errazago emateko baina berari eman diote.

Biziaren eta heriotzaren ikuspegi hori ez al da ia gaisotasun bat?
Garbi utzi nahi dut ez dela "a la desesperada" joateagatik. Gertatzen ari denaz oso konsziente zara haina "nik jarraitzen dut"diozu. Ekintza bat egitera joatea bezala. Badakizu egunen batean hilgo zaituztela, baina zergatik joaten zara? Beharrezkoa delako, hori egin behar duzulako. Eta kitto.

Mikel zen gizon bat... esaten zuten muga pasatzen zutenean ukabila altxatzen zuela eta "goazen aurrera, jarraitu behar dugu!" eta alboan zituenak arrastaka eramaten zituen atzetik, eta benga, inork ezin atzera egin. Galdetu izan nion ea ez al zion ezer egiten horrela tipo bat hil eta... "Dena ondo pentsatua eramaten dut, e?"esaten zidan, "zertara noan eta zergatik eta guztia, eta zertarako, ez noa hortik hemen dator Billi el niño... ez".

Hemen gelditzeko aukera izan zuen, eta askoz lasaiago bizitzeko, gure ondoan. Baina beti esaten zuen ezin duela bere kontzientzia engainatu, bera hori egiteko tipo bat zela. Zenbait jendek aldiz esango dizu "bai nik hau eta bestea egiten dut eta lan haundia egiten dut honetarako", baina hara Joatea eskatuko bazenio zer esango luke? Mikelek bazekien bere lekua han zela eta han aritu behar zuela.

Zure etorkizuna errefuxiaturik bizitzea da.
Errefuxiaturik ere izugarrizko lana egin dezakezu. Hor duzu Seaska, hor dituzu gau-eskolak, jendeak politika mailan formazio falta izugarrizkoa du... Baina ez, zenbait jendek beste gauzak hartzen ditu. Badakizu? Batzuk frakasatu bezala ikusten dira, beren protagonismoa galdua da, ez zara ezer, beste aldean zerbait zinen, hau eta bestea egiten zenuen, baina hemen zer duzu? Frakaso hutsa duzu, eta zergatik? Zure pertsonalismoagatik.

Bi haur dituzu, Hodei eta Haize. Nola pasa dute trago txar hau?
Lau urte ditu Hodeik eta Bilbon zen momentu hartan. Ekarri zuten eta esan zidan: "Baina non da Mikel, noiz etorriko da?"eta esan nion "Baina Mikel ez da berriz etorriko, Hodei. Badakizu zer gertatu den? Mikel hil egin dute. Baina bere argazki haundi bat j arriko dugu eta guretzat hor izango da. ldatzi asko utzi dizkizu, zuretzat, eta handituko zarenean irakurriko dituzu, zuretzat egin dituelako. Baina guk aurrera jarraitu behar dugu eta ez dugu triste egon behar. Mikel hil dute, baina Mikelek ere poliziak hil ditu, borroka batean gara eta momentu batean hau gertatu zaio, eta borroka hau gure Herriagatik da".

Zera esan zidan Hodeik: "Mikelek beti euskaraz hitz egiten zuen, horregatik hil dute" eta esan nion "Horregatik ere bai, beti euskaraz egiten zuen, baina beti esan dizu gure Herria Euskal Herria dela eta gu euskaldunak garela".

"Baina badakizu ez duzula berriz ikusiko?". Horixe badakidala, eta gogorra da. Baina ezin naiz zulo batean gelditu, aurrera egin behar dut. Haurrek ondo hartu dutela esan eta "a bai, noski, zure haurrak ohituak dira" esan didate. Lau urterekin klasifikatua dago haurra. Zer esaten dizute horrekin? Honaino emango dutela baina gehiago ez, arriskua delako.


Iñaki ZUBIONDO. XALBARDIN
7-10

Gaiez\Politika\Euskal Herr\Taldeak\Talde armat\ETA\Militanteak
Pertsonaiaz\GOIKOETXEA3
Pertsonaiaz\UGARTE1
Egileez\OSTOLAZA1\Politika
Egileez\ZUBIONDO1\Politika

Azkenak
2024-11-08 | Egurra Ta Kandela
Eusko Jaurlaritzaren ildo estrategikoak

Nekazari eta abeltzainentzat Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala (EEBB LPS) irakurtzea etsigarria izan bazen –eta izan zen–, ez pentsa askoz alaiagoa izan denik 2023ko uztailean horri jarritako 4.217 alegazio-egileri emandako erantzunen txostena... [+]


Volkswagen: Alemaniako itxierek kezka barreiatu dute Nafarroan

María Chivite lehendakariak esan du kezkatuta dagoela Alemaniatik Volkswagenetik datozen albisteekin, baina aldi berean, konfiantza duela multinazionalak Iruñean duen lantegian, orain arte iragarritako planak betetzen ari direlako.


2024-11-08 | ARGIA
Sindikatuek Confebaski egotzi diote absentismoa arazotzat hartzen duen kanpaina egitea

Sindikatuen ustez, absentismoa ez da arazoa, “baizik eta lan osasunerako araudia errespetatzen ez duen patronala”. Patronalaren jarrera salatzeko baliatu dituzte azaroaren 7an, Bilbon, Confebaskek gai horren inguruan antolatu dituen jardunaldiak.


2024-11-08 | Euskal Irratiak
Iñaki Berhokoirigoin
“Oraingo munduan, iruditzen zaigu kontsumitzailea ere ez dela irabazle”

Ostegun arratsean abiatu da Lurrama, Bidarteko Estian egin den mahai-inguru batekin. Bertan, Korsika eta Euskal Herriaren bilakaera instituzionala jorratu dute. Besteak beste, Peio Dufau diputatua eta Jean René Etxegarai, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria, bertan... [+]


Oasi bat hiri erdian

Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.

---------------------------------------------

Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]


Ipuinak idazten ikasten: nondik hasi eta zeri jarraitu?

Garazi Arrula (Tafalla, 1987) eta Iñigo Astiz (Iruñea, 1985) gonbidatu ditu Mikel Ayerbek (Azpeitia, 1980) Idazteaz beste euskal literaturari buruzko elkarrizketa-saioetako bigarrenera. Euskal ipuingintza izan da elkarrizketa saio honen gaia, eta gonbidatuen... [+]


2024-11-08 | Leire Ibar
Farmazia enpresen erdiak baino gehiagok adimen artifiziala erabiltzen du

Sendagaien garapena "bizkortzeko, tratamenduak pertsonalizatzeko eta barne-prozesuak optimizatzeko" erabiltzen ari dira adimen artifiziala. Enpresen % 33k erabiltzen du gaixotasunen analisian, eta % 29k sendagaien garapenean eta fabrikazioan.


Karine Jacquemart (Lurramako aurtengo gomita berezia)
“Egungo elikadura- eta nekazaritza-sistemek ez gaituzte autonomo bihurtzen”

Laborantza iraunkor eta herrikoiaren hitzordua den Lurrama azokan izanen da Karine Jacquemart, Frantziako Foodwatch elkarteko zuzendaria. Elikadura-eskubidea herritar orori bermatzeko helburuari tiraka, hainbat ekintza bideratzen dabiltza –herritar mobilizazioak, agintari... [+]


2024-11-08 | Euskal Irratiak
AirBnb motako epe laburreko alokairuen abantaila fiskala murriztu dute Ipar Euskal Herrian

Frantziako Estatuko diputatuak eta senatariak ados jarri dira. Orain arte, alokairu turistiko bat alokatzen zutenek etekinen %50 zergapetik kentzeko aukera zuten, urte osoko alokatzaileek, berriz, %30. Lege proposamenak biak hein berdinera ekarriko ditu, hots, %30era.


2024-11-08 | Irutxuloko Hitza
KASen kontrako elkarretaratze berria egingo du LQNTCDD taldeak datorren astelehenean Donostian

Lo Que No Te Cuentan De Donosti taldeak mobilizazio berri bat antolatu du datorren astelehenean, hilak 11, Amara Berrin, Kaleko Afari Solidarioak banatzen diren ordu eta leku berean. Hiriko hainbat eragile antifaxista eta antirrazista batzen dituen plataformak... [+]


2024-11-08 | Hala Bedi
Errota Zaharra auzo elkartea
“Arrazoi eta interes askok eraman gaituzte oraingo egoerara, baina kaltetuak bizilagun guztiak gara”

Gasteizko Errotako (Koroatze) auzoan izan diren manifestazio "anonimoek" kolokan jarri dute auzokoen arteko elkarbizitza. Azalera atera dituzte ere hauetan parte hartu duten partidu politiko batzuen eta beste kide batzuen izaera faxista eta arrazista.


“Atera ala hil”, Gaza iparralderako Jeneralen doktrina

Israelgo armada urria osoan bereziki gogor aritu da Gazako iparraldean, eta egunotan ere azken urteko erasorik gogorrenak egiten ari da bertan, ehunka pertsona hilda, gehien-gehienak zibilak eta tartean hamarnaka ume. Herritarrei Gazako hegoaldera joateko agindua eman diete... [+]


Bilboko Etxaniz Suhiltzailearen anbulatorioko sexu-transmisiozko infekzioen zentroa “gainezka” dagoela salatu dute

Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.


Eguneraketa berriak daude