Jose Inazio Ansorena: Vivaldi Txistuz Jo Daiteke


2021eko uztailaren 23an
Jose Inazio musikalariari elkarizketa

Poeta, Pailazo, Musikalari...
Jose Inazio Ansorena: Vivaldi Txistuz Jo Daiteke
Donostiako kontserbatorioko zuzendari egin dute bere hogeita bederatzi urtetan. Txistu karrera egiteko bigarren liburua oraintxeatera du. Diskoak kaleratu, moldatuta. Literatura maite. Pailazoarena eginaz gozatzen. Zerebro bat dela begietan igerri zaio. Eta metodoz lan egiten duela, eguna ordulaurdenez-ordulaurden planifikatua duela. Hizkeran bezala ibileran erakusten du abiada osoan bizi dela. Baina despatxo zabalean, bere partituren alboan, kolunpio bat lotsarik gabe
ARGIA.–Ansorena aipatu eta txistulari mordo bat datorkio edonori burura.
JOSE INAZIO ANSORENA.– Ansorenatarrak betidanik mugitu gara musikaren inguruan, eta txistuaren mundutxoan bereziki. Gure aitona, Isidro Ansorena, nork ez du ezagutzen txistularien historian. Aitona baino aurreagotik ere zetorren tradizoari familiako ugarik jarraitu diote. Baina ez txistuan bakarrik, musikagintza osoan murgildurik ibili gara Ansorenatarrak: aita eta izeba-osabak euskal koruetan ibili dira, osaba bat Errenderiako «Andra Mari» koralaren fundatzailea da eta zuzendaria, aitak ere kornak zuzendu ditu, «Easo», «Stella Maris»... beste batzuk kantatzen jarraitzen dute.
Ni hala ere beranduago hasi nintzen musikaren munduan, hamabost urte nituela, familiaren eraginez baino areago inguruko giroa zela medio, dantzataldectan txistulari beharra zegoela eta hasi. Geroago aitonaren suplentziak egiten hasi nintzen, gaisorik zebilelako. Txistuaren egoera ere zein txarra zen ikusi eta konturatzen zara zenbat lan dagoen eta ekin egiten diozu azkenean.
A.–Baina hain alferrik galdua ikusi al zenuen txistua?
J.l.A.–Behin txistuaren alorrean sarturik, tresnari zein balio kaxkarra ematen zitzaion konturatu nintzen, eta jendeak, baita musikoek berek ere, alde batera baztertua zeukala. Txistua egokitu beharra zegoen, bai, eta lehen lehenik egokiro afinatu behar zen musika ongi egin ahal izateko, beste tresnekin elkartzeko. Eta txistuak gaizki afinatuak zeuden, FA sostengatuan zeuden, « FA brillante» deitzen zaion tonu oso arraro batean; nota batetik bestera berriz interbalo bat dago, oso zehatz neurtua dagoena, eta txistuan aldiz hori desastre bat zen. Tonu batetik bestera batzutan tonu t'erdi igoal aurkitzen zenuen, eta beste batzuetan tonu bat baino gutxiago.
A.–Tresna bat afinatzea ez da txantxetako ganza izango, katxarro bat aldatzea ez da liburu bat idaztea...
J.I.A.–Beste tresnekin urte eta mendeen poderioz eginiko lana egin behar izan dugu, Zumarragako Jesus Segurola txistugilearekin, bi urtetako ekinean, gailu elektronikoekin-eta notak neurtuz eta abar, egokiro afinatutako txistuak lortu arte. Hemen dituzu horrela lortutako txistuak (eta bat erakusten digu; beheko zatia aldatuz aldatzen da tonua ere): « FA soila>> tonukoa, beste tresnekin nahasteko gai dena, «FA sostengatuan» dagoena, kaletik-eta jotzeko oso egokia, « SOL» tonuan dagoena,beste tresna batzuekin jokatzeko. Lan haundia eman du baina orain behintzat baditugu behar bezalako txistu on batzuk, edozertarako.
A.–Zu txistulari katedradun egin zintuzten duela urte pare bat Donostiako kontserbatorioan.
J.I.A.–Bai, eta egia esan nere lanerako oztopo haundi batekin aurkitu nintzen: pedagogia egoki baten falta. Txistua ikasteko metodo apropos bat beharrezkoa da eta horretan sartu nintzen, urtero liburu bat osatuz. Oraintxe egun gutxi kaleratu da bigarrena, eta horrela jarraituko dugu seiak burutu arte, kontserbatorioko kurtso bakoitzeko liburu bat.
Liburua euskaraz dagoela esan beharra dago eta ahalik eta itxura atseginena sartzen saiatu gara orrietan: xehetasun guztiak argi adierazita, eskema eta argazkiak barne, azaltzen dira. Material pila bat ateratzen da hor. ez dakit, Pachebelen doinuak, Bachenak, Vivaldirenak, eta gero ariketak eta hainbat osagarri.
A.–Eta horrekin batera kontzertuak-eta herriz herri.
J.l.A.–Txistua balio duen tresna egiten lan zabala dago. Kontzertuak eman behar dira, txistua jendartean ezagutarazteko. Saltsa guztietan sartu nahi dugu txistua, eta horretan ari gara, batetik txistua betiko ekintza herrikoietan mantenduz, goizeko diana, eguerdiko kontzertua eta arratsaldeko dantza saioa joaz; eta horrekin batera kontzetuak emanaz, han eta hemen, kontserbatorioan gabiltza berrogei lagun, Donostiako txistulari udal taldea bezala.
A.–Eta horrela argitaratu berri dituzuen bi diskoetara heltzen gara.
J.I.A.–Egia esan taldean lehendik ere diskaren bat egina dugu baina orain txistuaren diskografia oso bat egiteko asmotan gabiltza, eta hasiera ere eman diogu erasoari Diputazioaren languntzaz eta IZn argitaratu dugun diska bikoitzarekin «Gipuzkoako Dantzak». Egia esan orain arte dauden diskak gutxi dira eta txarrak, ez dira ezta entzuteko modukoak ere. Alde horretatik, egin ditugun bi hauekin diskografia berri bati hasiera eman nahi genioke. Gipuzkoako dantzekin hasi gara, bildu, moldatu, eta beren balio testimoniala mantenduz baita ere balore musikal berriak sartuz. Inoiz egin ez den eran.
A.–Horko moldaketak ez al dira arraro xamarrak gertatzen, atabala jotzeko era, txistuari erantsi zaizkion konponketek, tronpetak sartuz...
J.l.A.–Beno, tresnak ere ez ditugu nolanahi aukeratu. Esate baterako, betidanik udalgizonak korporazioan zidoazenean aurretik txistulariak eta ondoren tronpetak joan ohi ziren, eta hala nahastu ditugu alkate doinuan eta. Txistua eta akordecia ere betidanik entzun izan ditugu musika herrikoian elkarrekin. Orain, gero txistuak orkestarekin edo edozerekin jo dezake. Hau da: bere eginkizun herrikoiak galdu gabe alor berriei heldu behar diela.
A.–Eta horrela orkestarekin elkertzen duzue txistua, silbotea ere inbentatzen da, beste txistu tankerakoak... Ez al da ausardia haundiegia?
J.l.A.–Txistua orkestarekin nahastu eta ez dut ikusten zergatik eskandaliza litekeen inor. Silbotea bezalako txistu ahaideak berriz lotsarik gabe potentziatu behar dira. Silbotea ez dakit beharrezkoa den baina interesgarria bai. Ez zaio inori mugarik jarri behar, ez diot inori biderik ukatzen, nik batzuk erabiltzen ditut, bide berria irekitzen agian, baina ixten inoiz ez, gainera nik ere bide zaharrak erabiltzen ditut.
A.–Txistuaren egoera eskasa aipatu duzu, bsina txistulari pila bat ikusten da gure herrietan.
J.I.A.–Orain dela laurogei urte seguru aski orain baino txistulari gutxiago zegoen baina benetako txistulariak ziren. Orain herri batera bazoaz eta txistularirik badagoen galdetuz berrogeitamar kausituko dituzu, baina horietatik zenbat dira benetakoak? Nik bost urte dauzkat pianoan eginak baina ez dut sekula esango pianista naizenik, ez dut jotzen eta, Txistularietan berdin. Txistulari izateko behar da... ez dizut txistua menderatzea esango, hori kasik ezinezkoa da eta, baina bai txistuarekin harreman sakon bar edukitzea normalean txistua jotzen aritzea.
A.–Musika elektrikoa gustatzen zaienak alde batera utziz ere, ez da talde berrietan, Euskal Herrian indartsu ikusten diren mugimenduetan, txistuarenganako aperezio haundiegirik ikusten. Leku marjinaletan besterik ez da ikusten, kalejiretan eta.
J.l.A.–Francoren garaietan-eta txistua abertzaletasunaren aintzindari izan da piska bat, eta guzti hori behera joan da orain, egia da. Baina era berean jende gehiago ari da ikasten txistua kontserbatorioan, eta gainera sartu nahi eta leku faltaz kanpoan geratzen direnak. Krisi gorrian gaude, aldaketa bat jazo delako. herrikoitasunetik beste arlo batzutara pasatzen ari delako batez ere. Hala ere berdintzen ari da berriz, eta gero eta jende gehiago ikusten dugu dantzan jotzen dugunean.
Kontzertuetara ere jende pilo bat inguratzen da. Musika arina dei genezakeen horretan? Makina bat esperientzia egiten da. «Kixki, Mixki eta Kaxkamelon>> pailazoek argitaratu dugun bigarren diskan, <>n. Azala taldeak ere erabiltzen du txistua bere lanetan...
A.–Baina beste tresna batzuen aldean ez al da mugatu samarra?
J.l.A.–Klarinete batekin alderatzen baduzu jakina, klarinetea da notarik gehiena posibilitatzen dizuna. Baina ez da bakarrik zenbat nota jotzen dituen, musikagailu bakoitzak badu bere lekua eta jakin behar da noiz erabili. Alboka batek oso nota gutxi ditu. eta zer egin behar duzu, sutara bota? Ia hiru oktaba egiten ditu txistuak, eta ez da gutxi. Orain, bere kromatismo guztia ateratzen jakin behar dela. Flauta goxorako egina dagoen errepertorio guztia, Vivaldi, Tellemann. Bach... jo daiteke txistuz, partituran dagoen bezala.
A.–Lehentxeago zerorrek esan duzu piano puska bat badakizula, Donostiako kontserbatorioko zuzendari zara eta hala ere txistuarekin jarraitzen duzu.
J.l.A. Behar bada musikara azidentez erori nintzelako izango da Lehen ere esan dizut nola izan zen. Baina bada beste arrazoi bat: nere bizitzako gauzarik inportanteena ez da musika. Literatura eta pailazo lana izugarri gustatzen zaizkit. Literaturako klaseak eman ditut eta poema liburu bat ere argitaratua badut, hor duzu, «Emeki itxaropendutako egunkaria». Baina gehiena pailazo lana gustatzen zaidala esango nizuke., Behar bada sakonean pailazo bat naizelako.
Herrietan antolatzen diren haurren egunak ikusiz hasi ginen horretan eta antzerkigintzan. Badakizu. egun horiek gehienetan haurrak ikusiz gurasoek ongi pasatzeko egunak izan ohi ziren. Eta «Kixki, Kimixki ta Kaxkamelon» taldea osatu genuen. Lan zoragarria da, eta saiatu gara jende gehiago animatzen, bosten bat talde sortu ziren, baina azkar nekatzen da jendea. Badakizu, hortik ez da sosik ateratzen; guk ez dugu sekula gure patrikara sos bat eraman, kobratzen duguna jantziak, makillajea eta abarretarako. Eta kobratu gabe ez du inork aritu nahi. Baina euskaldunok gutxi gara eta...


ARTASO

«Emeki itxopendutako egunkaria», saritu zioten olerki-bilduma.
Inbestigazio-lanetan dexente ihardundako gizona dugu J.I. Ansorena.
22-24

GaiezKulturaMusikaMusika tradTxistua
PertsonaiazANSORENA2
EgileezARTASO1Kultura

Azkenak
Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Vidalina Morales, nekazaria eta ekintzailea
“Kaleetan gerra tankeak ikustea normalizatu dugu, gerran egon gabe ere”

Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Hegoaldean 222 milioi euro gastatu dira Espainiako Loterian, sarietan jasotakoa baino bost bider gehiago

Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Zaballako espetxeko funtzionarioek “ezkutuko greba” hasi dutela salatu dute zenbait presok

Hainbat euskal presok salatu duenez, Zaballako espetxezainek "ezkutuko greba" hasi dute, haien erdiak gaixotasun baja hartuta. "Ezkutuko greba honen bitartez, 'zerbitzuaren gabeziak' salatzea dute helburu, baina benetako greba bati ekin ez, eta preso... [+]


Eguneraketa berriak daude