Aramaioko Zinema Taldea: "Zinema Artesania Hutsa Da"


2021eko uztailaren 26an
Aramaioko zinema taldeko partaideei elkarrizketa

Super 8n Egiten Dituzte Beren Lehen Saioak
Aramaioko Zinema Taldea: "Zinema Artesania Hutsa Da"
Badirudi giro berria usaintzen dela Araba zabarrean. Aramaixon oraingoan, zinemaren mundua lantzen ari den gazte talde baten eskutik. Zortzi bat direla esan behar, «baina momentuz», aitortu diguten bezala, aorain, ikasi nahi duen jende berria sartzekotan gabiltza». Elkarrizketa egitera joan ginen egunerako etxe baten salteiatzea filmatu behar zuten baina ezin izan genuen grabazioa ikusi. Izan ere, filmearen pertsonaia printzipalak zangoa hautsi zuen eta gogoak bete ezinean geratu behar izan genuen. Jende berria sartzeko ahalegin horretan biziki animatu nabi ditugu lerrootatik. Ea gogor ekiten diozuen!
ARGIA.–Badirudi nahiko arraroa dela Aramaio bezalako herri txikietan ekintza hauek sortzea. Batez ere, inguruetako herriak handiagoak izanik kultur arloan ezer somatzen ez dugunean. Zergatik eta nola dagi aurrera Aramaioko talde honek?
ARAMAIOKO ZINEMA TALDEA.–Historia luzea izan daiteke. Hemen Aramaixon, ez da gauza handirik egiten. Jende guztia ari da «a tope» lanean jaiak prestatzeko eta ezer lortu gabe erretzen dira.
Orduan zera erabaki genuen: fijoa izan zitekeen zerbait montatu eta gure gustora ibili. Herriko jende gazteak bizia izan behar du eta, jakina, horretarako kultur mugimendu bat premiazkoa denez gero ezin gaitezke muga jaietara.
Argazki taldea hasi zen. nahiko ondo ari dena... eta gu zineman. Lehenago beti zen jaialdi bat antolatzea, hiru hilabete erretzen, amaitu eta jaiak; baina hori bukatu zen.
A.–Nork laguntzen zaituzte diru aldetik, materiale etabarretan?
A.Z.T.–Hasterakoan taberna ireki genuen jaietan; hemen lortu genuen lehenengo pausoak emateko lain diru. Orain, ostea, Aramaioko zaharren egunari buruz pelikula dokumental bat bukatu dugu eta hori herriko gurasoen elkarteak ordaintzen digu. Horrelakoak ere sortzen hasi dira. Adibidez, Diputazioak, oso adoretsu eta interesaturik gabiltzala ikusi duenez, tresna batzu erosiko dizkigu. Udaletxeak bestalde lokalea eman digu oraingoz.
A.–Saltzeko helbururik bai?
A.Z.T.–Ez, ez, ez. Gurea zeharo anartekoa da.
A.–Orduan, hobby gisa egiten duzue ala lehen aipatutako beharrengatik militantismo hutsez?
A.Z.T.-- Ez. militantismoa ez. Gure taldean garbi daukagu militantismorik ez dagoela. Gustatzen zaigu eta egin nahi dugu. besterik ez. Eta urtebete ­pasatu behar baldin badugu pelikula bat egiten. ba, urtebete pasatuko dugu hogei minututako pelikula batekin. Nik negozioaren zinearen alternatiba bezala jarriko nuke. Lagun artean emanaldiak eskeintzeko besterik ez bada ere.
A.–Materialearen mundura itzuliko gara. Hau da, zergatik Super 8a eta ez bideoa, azken hau merkeagua izanik?
A.Z.T.–Zinea egin nahi baduzu. aukera bakarra bat da. 16 milimetrotan garestiegia gertatzen da eta 3ean pentsatu ere ez.
Egia esan, bideoa beste posibilitate bat da, gaur asko zabaltzen ari dena. Jendeak bere telebista erosten du, gero bideoa eta bideoz filmatzeko «katxarroa» azkenik. Zer esanik ez, bideoarekin bentaja izugarriak dauzkazula: askozaz errazagoa dela; zinea ordea artesania hutsa duzu.
A.–Badauka etorkizunik bide horrek, ezta?
A.Z.T. Etorkizuna bai; baina oraindik inork ez daki zinta batek zenbat denbora iraun dezakeen kondizio onetan. Zeluloideak ziur dakigu 50 urtetik gora irauten duela.
A.–Hartzen al duzue literatura oinarritzat?
A.Z.T.–Literatura oinarritzat har daiteke. baina zinearen kodea ez da hitza, imajina baizik. Hor dago difercnizia. Gu argazki eta montaia onak egiten saiatzen gara.
Oinarritzat, argumentu literarioa bai; baina aterako den produktuak ez dauka literaturarekin zerikusirik.
A.–Beno, eta zinemagileok zer zarete: magoak ala gezurti hutsak?
A.Z.T.–Ikuslearentzat magoak gara. Geure artean parre egiten diegu asmatzen ditugun tranpei. Baina gezurtiak ez.
Gainera literaturan berdin gertatzen da: zuk imajina bat sortu nahi izanez gero eta halako metafora erabiltzen baduzu, irakurlea engainatzen ari zara; baina ez zara engainatzen ari ideia hori komunikatzen diozun bitartean metafora horren bidez.
A.–Orain taldeko idazleari zuzenduko diot hurrengo galdera: idazle bezala nola ikusten duzu eguzkia eta nola zinemagile bezala.
A.Z.T.–Idazle bezala:.. magala; zineman, eguzkia. koloretasuna eta epeltasuna da.
A.–Betiko galdera bada ere, nola ikusten duzue euskara zuen lanean?
A.Z.T.–Oraingoz behintzat gure taldean ez dago eragozpenik, denok ados gaude lana euskaraz egitearekin. Hala ere. erdara, adibidez pelikula honetan nahiko eztabaida egon zen erdara sartu edo ez erabakitzerakoan. Badira pertsonaia batzu, euskaldunak ez direnak... Gereñoren nobeletan bezala. Gereñoren nobeletan aurkezten diren pertsonaia batzuk ez daukate euskal tradiziorik eta berak esaten duenez oso gogorra omen da euskalduntzea.
Guri ere hori gertatu zaigu baina egun gaindituta dago. Euskaraz izango dira.
A.–Euskaraz eta Super 8an. Irtenbiderik?
A.Z.T.–Ez dago irtenbiderik. Lehiaketak... baina pelikula hauek ez dira kalera azaltzen normalean.
Egia esan, gure formatua ez da egokia saletan sartzeko; baina, esaten dizut, zinema, negozioa da eta zine hau ez da interesatzen.
LAU

Batez ere argazki eta montala onak egiten salatzen dira.
Heuren artean parre egiten omen diete asmatzen dituzten tranpei.
Gezurtia baino, zinegilea magoa da ikuslearentzat.
28-29

GaiezKulturainemaTaldeak

Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude