2020-10-02 | Guaixe .eus

Pirinioetatik hedatzen ari da hegazti harraparia. Dagoeneko Nafarroako bederatzi eskualdetan dago. Ugatza aurten hazten saiatu den lurraldeetako bat Aralar izan da, espezie horren hedapen naturalean kolonizatu zen Pirinioez kanpoko lehen lurraldea. Lurralde horren kolonizazioaren historiak lurralde berri baten sorrerak har dezakeen zailtasunaren eta denbora-tartearen ideia bat eman dezake, eta, horrekin batera, espezie hori Pirinioetatik kanpo modu naturalean hedatzea.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Aralar
EH Bilduko alderdiak egitura bakarrean elkartzearen alde azaldu da Aralar

EH Bilduk "siglak gainditu" eta koalizioko alderdiak bateratzearen alde egin du Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak, “ezkerreko fronte soberanista” lortzeko asmoz. Alderdiak azaroan egingo duen kongresua aurkezteko agerraldian egin ditu... [+]


2014-08-07 | ARGIA
Patxi Zabaletak Nafarroako Parlamentua utziko du

Nafarroako Parlamentuak kide historiko bat galduko du 2015. urtean. Patxi Zabaletak iragarri du ez duela bere burua aurkeztuko hurrengo hauteskundeetan.


2014-06-27 | Judith Perez
Nafarroako lanpostu publikoetan euskara gutxiesten jarraituko da

Nafarroako Parlamentuak atzera bota du, PPren eta UPNren bozkei esker, lanpostu publikoetan euskarak atzerriko hizkuntzak baino balio gutxiago ez izatea eskatzen zuen mozioa. Bilduk, Aralarrek eta I-Ek aurkeztu dute mozioa. Geroa Baik alde bozkatu du eta PSN abstenitu egin da.


2014-05-13 | ARGIA
Kalamu klubak arautzeko eskaera aurrera atera da Nafarroan

Zerbitzu juridikoak aurka agertu arren, Nafarroako Legebiltzarreko Mahaiak onartu du kalamuaren aldeko taldeak erregulatuko lituzkeen herri proposamena tramitatzea, PSN, Bildu, Aralar eta I-Eren botoei esker. PPk eta UPNk aurka bozkatu dute.


Egigurenen keinu eta probokazioak Iruñean

Jesus Egigurenek bere liburu berria (Euskal Herria. Por un nuevo Nacionalismo , vasquismo y navarrismo) Iruñeko Katakraken aurkeztu zuen Aralarreko buru Patxi Zabaletak aurkeztuta eta aretoa beteta.


Aberri Eguneko termometro epela

Aberri Egunak euskal independentismoaren termometro izan nahi bazuen, tenperatura aldakorra antzeman zen igandean. Independentistak sareak 25.000 lagun elkartu zituen Iruñeko kaleetan EH Bilduren parte hartzearekin eta EAJk Bilbon ospatu zuen. Mezuetan batasunik ez.


2014-04-09 | Iera Aranburu
Aberri Eguna Eskoziara eta Kataluniara begira

Independentistak sareak apirilaren 20rako Nafarroako hiriburuan antolatutako Euskal Herriak erabaki. Zazpiak bat lelopeko Aberri Egunera joateko deiarekin bat egin dute Sortuk, EAk, Aralarrek, ABk eta Alternatibak. Bezperan Larresoron (Lapurdi) antolatu duten ekitaldira... [+]


2014-03-25 | Iera Aranburu
Etxegabetzeen aurkako legea babestu du berriz Nafarroako Parlamentuak

Nafarroako Parlamentuko bozeramaileen batzarrak 2013an onartutako etxegabetzeen aurkako legea berretsi du. Izquierda-Ezkerrak aurkeztutako proposamenak PSN, Bildu eta Aralarren babesa izan du. UPNk eta PPNk aurka bozkatu dute.


PSOEk debekatu egin dio PSNri Barcinaren aurkako zentsura moziorik aurkeztea

PSOEko zuzendaritzak erabaki du PSNk ez duela Yolanda Barcinaren aurka zentsura moziorik jarri behar Nafarroako Legebiltzarrean. Kaleratu duten oharrean irakur daitekeenez, PSNk ez du beste inongo taldek aurkez dezakeen moziorik onartuko. Erabakia asteazken gauean zabaldu... [+]


2014-02-24 | Iera Aranburu
35.000 lagun Barcinari dimisio eske

Kontuz! elkarteak deituta, azkenaldian Iruñeak ikusi duen manifestazio jendetsuena egin zuten larunbatean. "Goicoechea auzian" gertatutakoari buruzko azalpenak eta ardurak eskatu dizkiote Yolanda Barcinaren gobernuari.