Hodeia ez da existitzen podcastaren saio hau Arakilgo Udalean grabatu dugu, Nafarroako Sakana haranean, Euskal Herriko erdigune geografikoan. Sakananet proiektuari buruz hitz egin dugu eskualdeko hiru solaskiderekin: Iker Manterola Matxain (Sakanako Garapen Agentziako kudeatzailea), Oihana Olaberria Jaka (Arakilgo Udaleko alkatea) eta Maialen Martiarena (Guifi.net Fundazioko langilea).
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Arakil