Solaria enpresaren Zierbena 2, 3 eta 4 proiektuak lurraldean luketen eragina “onartezina” dela diote aldundiaren txostenek. Jaurlaritzak hartuko du azken erabakia, behin alegazio epea amaituta. Solariak gutxienez 25 parke fotovoltaiko ezarri nahi ditu Araban. Urrian horien kontrako manifestazioa deitu dute hainbat eragilek.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Arabako Foru AldundiaZigoitian 100 hektareako parke fotovoltaikoa eraiki nahi du Solariak, eta eskualdea gurutzatuko luke oso goi tentsioko linea batek ere. Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuiako bizilagunek herritarren 5.540 helegite aurkeztu dituzte ingurua “mehatxatzen duten proiektuak gelditzeko... [+]
EAJk eta PSE-EEk, gehiengorik ez duten Arabako eta Gipuzkoako Aldundietan, ez dute lortu aurrekontu proiektu berriak onartzea.
Arabako Foru Aldundiak ikerketa bat abiatu du Forondako Markesaren Jauregiaren eremuan, makro-egoitza bat eraikitzeko lursailean eraikin babestu bat bota ote duten ebazteko.
Nafarroako abiadura handiko trena (AHT) Euskal Y-arekin batuko duen lotunea Ezkiotik egitea "zalantza handiz beterik dago", Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiaren ustez. PPko Arabako lehendakari Iñaki Oyarzabali batzar nagusietan aste honetan emandako... [+]
Auzipetutako hamar gizonetatik lauk zigorrak jaistea lortu dute 1 eta 13 urteraino, onartu dutelako adin txikikoei sexu abusuak egin zizkietela, besteak beste. Baina beste seiek errugabetasuna defendatzen jarraitzen dute, eta fiskaltzak 14 eta 34 urte arteko espetxe zigorrak... [+]
Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak 2012 eta 2018 urteen artean emandako datuak aztertu ditu Zadorra Bizirik plataformak. 2019tik hona, ez da kasu gehiago ikertu, baina ekologistek abuztuaren 5ean Zadorran egondako isurketa bat salatu dute.
Energia berriztagarriak, auto-hornitze eta autokontsumo energetikoa eta tokiko kooperatiba eredua oinarri, sei eguzki-parke fotovoltaiko eraikiko dituzte Araban, 3.000 etxebizitzari zerbitzua emango diotenak.
Babestu Araba, Babestu Bizkaia, Gipuzkoako Senideak eta Irauli Zaintza elkarteek zaintza publiko eta duinaren aldeko federazioa sortu dute. EAEko lurraldeko elkarteak dira. Gaur egungo zaintza-ereduak ez duela balio eta aldatu beharra dagoela salatu dute elkarteek.
Bi urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote Elisego Gili Iruña-Veleia auzian. Ruben Cerdán ere zigortu dute, urtebete eta hiru hilabetera.