Duela lau urte, Sopelako joko-areto baten aurkako ekimen desberdinetan parte hartzeagatik 112.400 euroko isun ekonomikoa eta bakoitzari 8 urteko espetxe-zigorra ezarri gura diete. "Zigor-eskari izugarria" eta "muntai poliziala" bezala deskribatu duten horren aurrean antolatzeko, batzar informatiboa egingo dute zapatuan 13:00etan, Sopelako Udaletxe plazan.