Vienako Simmering auzoan kirol-zelai bat berritzeko lanetan ari zirela, 150 gorpu dituen hobi komuna topatu zuten 2024ko urrian. Erromatar legionarioak zirela ondorioztatu dute, eta K.o. 100 urte inguruan hil zirela. Edo, hobe esanda, hil zituztela.
Gorpuak edozein modutara ehortzi zituzten eta indarkeria arrastoak dituzte. Horrek esan nahi du eraso edo gatazka bat egon zela, eta, Novetus arkeologia enpresako adituen arabera, gertakaria funtsezkoa izan zen hiriaren... [+]
Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du.
Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]
Egungo Siriako Tell Umm-el Marra aztarnategian idazkunak dituzten hainbat zilindro aurkitu dituzte Johns Hopkins Unibertsitateko ikerlariek. Adituen ustez buztinezko pieza hauetan idatzitako zeinuak alfabetikoak izan litezke.
K.a. 2400 urtean datatu dituzte zilindroak eta... [+]
Berlingo Unibertsitate Libreko eta Zuse institutuko diziplinarteko ikerlari talde batek eredu matematiko konplexua garatu du Afrika iparraldean erromanizazioa nola hedatu zen hobeto ulertzeko.
Plos One aldizkarian argitaratutako ikerlanaren arabera, eredua osatzeko galtzada... [+]
Erromatar Inperioko hiri gehienetan kartzelak zeudela pentsatu arren, garai hartako espetxeen arrastorik ia ez da aurkitu aztarnategietan.
Berriki, ordea, Matthew Larsen Kopenhageko Unibertsitateko arkeologoak Korintoko erromatar espetxea identifikatu du. 424... [+]
Erroma, K.o 100. urte inguruan. Juvenal poetak zera jaso zuen bere X. Satiran: “Aspaldian, zehazki botoa nori saldu daukagunetik, herri honek politikarekiko interesa galdu du. Lehen buruzagitzak, sortak, legioak eta, finean, dena ematen zuen, baina orain agintariei egiten... [+]
Udazkenean estreinatuko den Gladiator II filmaren trailerra ikusgai dago eta hiru minutu eskaseko aurrerapenean dagoeneko akats edo lizentzia historiko bat agerian geratu da.
Ridley Scotten filman naumakia edo itsas gudu bat egingo da Koliseoan. Ikuskizun garestia... [+]
Arkaiako erromatarren eremu termalean San Tomas ibaiari loturiko azpiegitura hidrauliko handi bat aurkitu dute, baita lur azpian 3.000 metro koadroko eraikin bat ere, garai hartako etxalde batenak izan daitezkeen arrastoekin.
Anbraziako golkoa (Itsaso Jonikoa). K.a. 31ko irailaren 2a. Aktiumgo itsas guduan garaipena lortu eta Egiptoren gaineko kontrola ziurtatu zuten erromatarrek. Horrenbestez Mediterraneoko hegemonia grekoa amaitutzat jotzen da data horretan, baina eragin helenikoak gaurdaino iraun... [+]
Arabako aztarnategi arkeologikoaren ondoan 280 metro luze eta 72 metro zabal dituen egitura ezkutatzen da soroen azpian. Arkikus enpresak drone bidezko kartografia teknika bereziak erabilita egin du aurkikuntza. Euskal Herrian ez da halako besterik eta Tarraco edo Calagurris... [+]
Aurtengo neguan INRAPeko (Ikerketa Arkeologiko Prebentiboen Institutu Nazionala) arkeologoek nekropoli berezia aurkitu dute Auxerreko (Frantziako Estatua) erdigune historikoan: haur jaioberrientzako edo hilda jaiotako haurrentzako erromatar garaiko hilerria. K.o. I. eta... [+]