Zezenketarik gabeko besten inguruan mintzatu dira zenbait eragile, Zaunk! Iruñerria antiespezista eragileak Iruñeko Laban antolaturiko 'Zezenketen bidegurutzeak' solasaldian. Alternatibak indartzearen garrantziaz, peñen erantzukizunaz eta legeak dituen mugez mintzatu dira, besteak beste.

Beatriz González. Artibista.
“Margotzen dudanak animaliak jateko dugun pribilegioari egiten dio eraso”

Komunikatzeko eta abstraitzeko erabili ohi ditu akuarelak Beatriz González margolariak eta militante antiespezistak (Galdakao, 1996). Hasieran ez zekien ongi zer margotu nahi zuen, ikusten zuena kopiatzen zuelako, baina azken urteetan animalien kontrako zapalkuntza... [+]


"Gizakiz besteko animaliak borrokatzen duten subjektu politikoak dira"

Sistema binarista zalantzan jarri, eta feminismoaren eta animalien askapenaren aldeko mugimenduaren arteko zubiez mintzo da Laura Fernández antropologo soziala: “Feminismoen barruan ditugun joera batzuk aztertzeko aukera ematen digu antiespezismoak”.


2022-11-02 | Axier Lopez
"Euskal Herriko lekurik bisitatuenetakoa kaiola bat da"

Bost urtez jarraian azaroaren 1ean kalera irten da mugimendu antiespezista. Aurten Donostiako Aquariumaren parean elkartu dira, "kaiola bat delako Euskal Herriko lekurik bisitatuenetakoa".


2022-09-07 | ARGIA
Lehen aldiz, animalien erabilerarik gabe ospatu dute Antzar Eguna Lekeition

Iaz erabaki zuen Lekeitioko Udalak Antzar Egunean antzara bizidunik ez erabiltzea, eta 300 urte baino gehiagoko ibilbidean lehen aldiz, irailaren 5 honetan erabilitako antzara guztiak plastikozkoak izan dira.


Lorratzean
MULTIMEDIA - dokumentala

Mugimendu antiespezistaren jaiotzatik Euskal Herrian borrokak izan duen garapenera aztertu dute Nor taldearen dokumentalean. Ekintzak, kolektiboak, desadostasunak, errepresioa eta estrategiei begira jarri dira, hamabi militanteren hitzen eta bizipenen bitartez, animalien aldeko... [+]


2022-02-02 | Axier Lopez
Ostiraletik aurrera ARGIAn ikusgai mugimendu antiespezistari buruzko 'Lorratzean' dokumentala

Animalien askapenaren aldeko mugimendu antolatuaren historiaz eta garapenaz mintzo dira hamabi ekintzaile antiespezista dokumentalean. Nor taldeak sortu du lana eta ostiralean ARGIAn izango da osorik ikusgai.


“Euskal Herriko baserrietan ere espezismoa dago”

Maialen Sagues Nor talde antiespezistako kidea da. Euskal Herriko hiltegien inguruko ikerketa abiatu zuten, eta tartean, Laudioko hiltegia ere bisitatu zuten. Ikerketan aurkitutakoaz mintzatu da.


Zigorraren kultura haustea, gizartea eraldatzeko begirada
MULTIMEDIA - solasaldia

"“Kondena luzeagoak edo zigor gogorrak entzun dira aldarri mugimendu antiespezistaren inguruetan maiz. Zenbaitek, legedia aldatzeko kanpainak egiten dituzte, animaliei ematen zaien tratua erregulatu nahian, indarkeria bortitza ekiditeko asmoz. Baina zigorra al da... [+]


Txerri-industriako presidentea zelakoan, ekintzaile antiespezista bat elkarrizketatu dute AEBetako Fox katean

Fox Business telebista saioko ikus-entzuleengana bestelako ahots bat heldu da abenduaren 23an. Maria Bartiromo aurkezleak uste zuen Smithfield Foods konpainia erraldoiko presidente Dennis Organ elkarrizketatzen ari zela, baina errealitatean, animalien eskubideen aldeko... [+]